Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. AGINDUA, 2017ko irailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko irailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Ortzadar» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4799
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/09/18
  • Argitaratze-data: 2017/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Donostiako «Ortzadar» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko Errege Dekretua 1589/20111, Erdi Mailako Mantentze-lan Elektromekanikoetako titulua ezartzen duena (abenduaren 11ko BOE), eta 2013ko uztailaren 2ko 379/2013 Dekretua, aipatutako teknikari-tituluari dagokion curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (urtarrilak 13ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 20006882.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: Ortzadar.

Titularra: Asociación Padres Pro-Educación Especial.

Helbidea: Ategorrieta 159, Ulia auzoa.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

«Mantentze-lan Elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

Hezkuntza Berezia:

Hezkuntza Bereziko 5 ikasgela egonkor.

Zereginen ikaskuntzako 3 ikasgela.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

«Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

«Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak:

«Ibilgailuen mantenimendua» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Instalatze eta Mantentze-lanak

«Mantentze-lan Elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Agindu honen bidez emandako baimenak ez du esan nahi inola ere hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana