Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. AGINDUA, 2017ko urriaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuare...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urriaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Areatzako (Bizkaia) Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioa eratu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4864
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/04
  • Argitaratze-data: 2018/10/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Areatzako Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadin eskatzeko aurkeztutako espedientea. Honako hauek dira:

Lehenengoa. 2017ko uztailaren 7an, eskabide bat sartu zen, izapide elektroniko bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Areatzako (Bizkaia) Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Honako hauek izan ziren fundazio horien eratzaileak: «Batz, S. Coop.», «Electro Ilunbe, S.A.», «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» eta «Errotariok Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Elkartea». Eraketaren eskritura publikoa sortze-agiritzat hartu da, eskritura ematen denetik eta bi urteko epean beste pertsona batzuek ere fundatzaile gisa atxikitzeko aukera izan dezaten. Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena. Fundazioen Erregistroak, 2017ko uztailaren 21eko idazki baten bidez, interesdunei eskatu zien zuzen zitzatela bidalitako dokumentazioan aurkitutako akatsak, eta 2017ko abuztuaren 1ean sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskatutako dokumentazio hori.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2017ko irailaren 28an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Laugarrena. Estatutuen 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, fundazioaren interes orokorreko helburuak hauek dira:

  1. Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatzea, pertsonenganako begirunea, ingurumenaren jasangarritasuna, berdintasun eta aniztasunaren sustapena, epe luzeko ikuspegia, lankidetza, kultura eta hizkuntza funtsezko balore bezala hartuta.

  2. Eraldetze sozio-ekonomiko horren bitartez eskualdeko bizitzaren kalitatea hobetzea.

    Bosgarrena. Estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Askatasun kalea 10, 2. Areatza (Bizkaia). Fundazioak Arratian (Bizkaia) gauzatuko du, bereziki, bere jarduna.

    Seigarrena. Fundazioaren hasierako dotazioa 35.002 eurokoa da, eta entitate fundatzaileek egin dute ekarpena.

    Zazpigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago xedatuta fundazioaren estatutuetan.

    Zortzigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, honako hauek izango dira:

    Lehendakaria: «Batz, S. Coop.».

    Lehendakariordea: «Electro Ilunbe, S.A.».

    Idazkaria: «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia».

    Diruzaina: «Errotariok Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Elkartea».

    Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 9.,artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Beraz, legezko eta erregelamenduzko manuen arabera sortu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

Lehenengoa. Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea egun honetan eta F-425 erregistro-zenbakiarekin: Areatzako (Bizkaia) Errota Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Osaera horretako kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2017ko ekainaren 29an Andrés María Urrutia Badiola notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.118). Eskritura 2017ko uztailaren 27an emandako ziurtagiriarekin osaturik dago, notario aurrean egiaztatutako sinadurak dituela.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana