Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. AGINDUA, 2018ko martxoaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko martxoaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari eskuordetzen baitzaio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpeko administrazio-zentroak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzeko kontratazioa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1946
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/26
  • Argitaratze-data: 2018/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari dagokio kudeaketa bateratuaren arloan eta kudeaketa bateratuko deklaratutako higiezinen arloan kontratazioa egitea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren kontratazio-araubidea onartzen duen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 15. eta 17. artikuluetan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuko 19.d) artikuluan.

Bestalde, 116/2016 Dekretuak 20. artikuluan ezartzen duenez, kontratazio zentralizatukotzat deklaratu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erakundeek orokorrean eta ezaugarri nagusi bertsuekin kontratatzen dituzten hornidura, obra eta zerbitzuak.

Badira urte batzuk modu zentralizatuan kontratatzen dela goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoaren hornidura eta gas naturalaren hornidura kudeaketa bateratuko eraikinetan, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzaren eskumeneko sare korporatiboaren telekomunikazio-zerbitzuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko gainerako sailei eta haren erakunde autonomo eta sozietate publikoei atxikitako eraikinetan eta, sektore publikokoak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren parte ez diren beste zenbait erakunderi atxikitakoetan. Hartara, zerbitzuak hobeto kudeatzeaz gainera, gastu publikoa arrazionalizatu egiten da.

Egun, kontuan hartuta aurrerago dekretu bat onartuko dela energia elektrikoaren eta gasaren horniduren kontratazioa modu zentralizatuan erostea xedatuko duena, kontratazioa modu zentralizatuan egiteko bide egokiena 40/2015 Legearen 9. artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko ezarritakoa da (urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena). Honela dio artikulu horrek:

  1. Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan....

Hori dela eta, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 5.4 artikuluak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari eskumena ematen dio kontratazio-organo moduan joka dezan, sailburuordetzetatik haragoko eremuetan, eta indarreko legeriaren araberako kontratu txikiak ez badira.

  1. Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen esku uztea I. eta II. eranskinetan adierazten diren eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz eta gas naturalez hornitzeko kontratazioaren eskumena 2019rako. Eskuordetze hori luzatu egingo da harik eta erosketa zentralizatuko prozeduraren ondoriozko kontratua indarrean jarri arte (kontratu hori erosketa zentralizatua deklaratzeko aurrerago onartuko den dekretuaren bidez gauzatuko da).

  2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean aurreikusitako arlo hauetara zabalduko da eskuordetzea, betiere kontratuari aplikatzekoak badira:

    Kontratua prestatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 1. atala).

    Kontratua esleitzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 2. atala).

    Administrazioren prerrogatibak: aldatzea, azkentzea, lagapena eta azpikontratazioa (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua, 3. atala).

    Kontratua formalizatzea (II. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

    Eta, bereziki, II. liburuan, II. tituluko IV. kapituluan, hornidura-kontratuari buruz aurreikusitakoa.

  3. Eskumena ematen duen organoaren barruan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta haien ordainketa agintzeko eskumenek.

  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eskuordetze hau, eta argitara eman eta biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana