Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 186/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ...

Arautegia

Inprimatu

186/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4271
  • Xedapen-zk.: 186
  • Xedapen-data: 2015/10/06
  • Argitaratze-data: 2015/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Tasa eta prezio publikoei aplikatu beharreko araudiaren oinarria da EAEko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.

Bestalde, tasa eta prezio publikoei buruzko arauak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 29ko 248/1998 Dekretuaren bidez garatu ziren.

Dekretu hori abenduaren 1eko 612/2009 Dekretuaren bidez aldatu zen lehen aldiz. Une hartan, erregelamendu-garapena Tasa eta Prezio Publikoen Legearen testu bateginera egokitu zen, eta, aldi berean, likidazioari eta autolikidazioari buruzko zenbait alderdi zehaztu ziren. Aldi berean, halaber, Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integrala eta Ordainketa-Pasabidea garatu ziren.

Orain, kirol- eta jolas-ontzietarako zerbitzuengatiko T-5 tarifa hobeto aplikatzeko (tarifa hori Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetan ematen diren zerbitzu orokor eta bereziengatik ordaindu beharreko tasari dagokio), «guztizko luzera»ren definizioa, zeina 248/1998 dekretuaren 19. artikuluko 5. paragrafoan jasotzen baita, egokitu egin behar da, ontziaren benetako neurria adierazteko.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 6an egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Guztizko luzera.

    Tasa hauek aplikatzeko ondorioetarako, "guztizko luzera" da erreferentziako flotazio-marrarekiko eta ontziaren ardatzarekiko paraleloki neurtutako distantzia, ontziaren erdiko planoarekiko perpendikular diren bi plano bertikalen artekoa, haietako bat ontziaren brankatik gertuen kokatua eta bestea popatik gertuen kokatua, ontziaren benetako neurria adierazten duena. Horretarako, ontziaren egiturazko atal guztiak eta ontziarenak berarenak hartuko dira kontuan, hala nola zurezko, metalezko edo plastikozko aurreko korastak edo popak, amurak eta krosko/bizkar arteko junturak, kroskoaren zati desmuntagarriak (euskarri hidrostatiko edo hidrodinamiko direnak, ontzia geldi edo nabigatzen dagoenean), ontziaren edozein muturretatik irteten diren plataformak, brankako babeskiak, lemak, motorrentzako euskarriak, propultsio-euskarriak, pulunpatzeko eta ontzira igotzeko plataformak, eta babesak eta defentsak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana