Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 103/2017 EBAZPENA, irailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzar...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

103/2017 EBAZPENA, irailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente-kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuen kudeaketarako Zumaiako Udalarekin sinatutako kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4795
  • Xedapen-zk.: 103
  • Xedapen-data: 2017/09/20
  • Argitaratze-data: 2017/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lankidetza-hitzarmena hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Zumaian, 2017ko uztailaren 11n.

Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián anderea, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretuaren bitartez izendatutakoa (urtarrilaren 16ko EHAA, 11. zk.), Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 20. eta 26. artikuluek ematen dizkioten eskumenak erabiliz Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz jarduten duena.

Beste aldetik, Oier Korta Esnal jauna, Zumaiako Udaleko alkatea, Udal hura ordezkatuz.

Bi aldeek, daukaten ordezkaritzaren indarrean, dagozkien atribuzioen jardunean eta aipatutako ordezkaritzatik sortutako elkarren arteko ahalmenen onarpenean, honako hau

AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa. Zumaiako Udalak 2017ko maiatzaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (94. zk.) argitaratu duela 2017ko ekitaldiko lan-eskaintza publikorako deialdia. Horretan, korporazio horretako Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente izateko hiru lanposturako deia egin da.

Bigarrena. Bi administrazio jarduleak konturatzen direla zeinen zaila den toki-mailan halako Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko hautaketa-prozesuak egitea, duen kudeaketa materialaren konplexutasunetik eta deialdia egiten duen erakundeari sortutako gastu ekonomikoetatik. Hori gutxi ez eta toki-erakunde gehienetan ez dute langile espezializaturik halako prozesuak aurrera eramateko.

Aldi berean, toki-erakunde desberdinetako azpieskaletan sartzeko hautaketa prozesuen deialdi eta lan publikorako egungo eskaintza ugariek baliabideen sakabanatzea eta gastuen biderketa sortzen dituzte.

Hirugarrena. Bi aldeek adostu dute aditzera ematea zer abantaila dituen jarduteko esparru komuna ezartzeak hautaketa-prozesu bateratu bat egiteko eta EAEko toki-erakundeei aplikagarri izan beharko lukeela, baldin eta beren borondatez eta beren toki-autonomiaren jardunean hari atxikitzen bazaizkio.

Hauek dira abantailetako batzuk:

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalarako hautaketa-profil bera aplikatzea.

Aipatutako hautaketa-prozesuen ezaugarriak bateratzea.

Aldi berean zenbait hautaketa-prozesutan parte hartzen duten izangaien ihesetik eratorritako gainerako gastuen arazoak ebaztea.

Lehen adierazitakoagatik, hautaketa-prozesuetan zehar lanpostu hutsen sorrera saihestea.

Prozesuak egiteagatiko gastua gutxitzea.

Laugarrena. Eraginkortasun arrazoiak direla-eta, Zumaiako Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eskatzen diola Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozesuak egiteko beharrezko diren izaera material, tekniko edo zerbitzuetako jarduerak gauzatzea.

Horregatik guztiagatik, eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 23.1.c eta f artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, behean izenpetzen dutenek kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen hau sinatzen dute, honako hauekin bat etorriz garatuko dena:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Xedea.

Hitzarmen honen bitartez, Zumaiako Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari gomendatzen dio (aurrerantzean Akademia), Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko hiru lanposturen hautaketa-prozedura burutzeko beharrezko diren izaera material, tekniko edo zerbitzuetako jarduerak gauzatzea.

Eskatutako hautaketa-prozedura gauzatzea Akademiak egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazio desberdinetako beste batzuekin, elkarrekin eta bateratuta.

Bigarrena. Deitutako lanpostuen deskribapena.

Hautaketa bateratuaren prozedurak, besteak beste, Zumaiako Udalerako, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente izateko hiru lanposturako eskaintza egiten du, guztiak 2. hizkuntza-eskakizunarekin.

Eskaintzen diren lanpostuek 2. hizkuntza-eskakizuna izango dute derrigortasun-datarekin, derrigortasun-data iraungita baitaukate.

Eskaintzen diren lanpostuak Administrazio Bereziko Taldekoak dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldekoak, udaltzain klasekoak, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2 Azpitaldekoak, (C-1 ondorio ekonomikoetarako soilik; gainontzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legearen 118. artikuluak arautzen duena), 2017ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendioaren norainokoa.

Akademiak egingo ditu hautaketa-prozedura gauzatzeko eta garatzeko izaera material edo teknikoko jarduera guztiak, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi bateraturako oinarri espezifikoak argitaratu ere. Deialdi horiek eskainitako lanpostuen deskribaketaz gain, honako gai hauek ere izan beharko dituzte:

  1. Zumaiako Udalean, hautaketa-prozeduraren garapenean zehar sor daitezkeen Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente-kategoriako lanpostu hutsen arabera deitutako lanpostuen kopurua handitzea, legez ezarritako terminoetan.

  2. Parte hartzeko betekizunak honako hauetan ezarritakoak izango dira: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua eta Euskal Herriko Poliziaren Hautapena eta Prestakuntza Erregelamendua onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua.

  3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, ezinbestekoa izango da B gidabaimena egiaztatzea.

  4. Eskabideak egiteko eta aurkezteko, Akademiak horretarako jarriko duen prozedura elektronikoa erabili beharko da. Eskabideak aurkezteko epea deialdi bateratua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost egun baliodun baino gehiagokoa eta hogeita hamar egun baliodun baino gutxiagokoa izango da.

  5. Akademiak epaimahai kalifikatzaile bat izendatuko du hautaketa-prozedura zehazteaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz eta parte hartzaileen hautaketaz arduratuko dena. Otsailaren 28ko Legean xedatutakoa aplikatuko zaion epaimahai hori honako hauek osatuko dute:

    Akademiak izendatutako mahaiburu bat.

    Eudelek proposaturiko lau bokal. Bokal horiek deialdi bateratuan parte hartzen duten udaletako langileen artekoak izango dira (bi, udaltzain-kidegoetakoak eta beste biak funtzio publikoko edo giza baliabideetako funtzionarioak).

    Idazkaria, ahotsa duena, baina bozkatuko ez duena, Akademiak izendatutakoa.

  6. Hautaketa oposizio-lehiaketa ireki bidez egingo da, Euskal Herriko Poliziari buruzko Hautapen eta Prestakuntza Erregelamendua onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  7. Proba teorikoak ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuan ezarritakoari lotuko zaizkio, Toki Administrazioko funtzionarioen hautaketa-prozedura lotu beharreko oinarrizko arauak eta gutxiengo programak ezartzen dituen Errege Dekretuan ezarritakoari.

  8. Merituen lehiaketa-fasean Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente gisa udaltzain-kidegoetan egindako zerbitzuak baloratuko dira. Zerbitzu horiek oposizio fasean lor daitekeen puntuazio handienetik gutxienez % 25arekin baloratuko dira eta gehienez % 30arekin.

  9. Euskararen jakite-maila agiri bitartez egiazta daiteke edo prozesuak dirauen bitartean egingo diren proben bitartez. Euskara probak egiteko, Akademiak IVAPen laguntza izango du. Derrigortasun-data duen hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuek lehentasuna izango dute betetzerakoan. Horrexegatik izango dira esleitzen lehenak. Euskara betekizuna ez den lanpostuetan, honako hauetan xedatutakoaren arabera baloratuko da: uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 11. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua.

  10. Epaimahaiak oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda eta hautatutako pertsonen zerrenda argitaratu beharko ditu.

  11. Hautaketa-prozesuari buruzko argitalpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean jarriko dira. Informazio ondorioetarako, Erakunde Autonomoaren web-orrian ere argitaratuko dira eta deialdi bateratuan parte hartzen duten toki-korporazioei ere igorriko zaizkie. Epeen ondorioetarako, erabakigarriak izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratzen diren datak.

  12. Eskumena duen Udalak behin baldintzak betetzen direla ziurtatuta, hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dira.

  13. Ezinbestean eta baztertzeko izaerarekin prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egin beharko dira, bakoitza bere aldetik, eta horiek gainditu ezean, hautagaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, eta deialdi honi dagokion Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko eskubideak galduko ditu. Ezin izango dira batera egin, eta iraupena ez da 30 hilabetekoa baino gehiago izango.

  14. Prestakuntza-ikastaroa ikastaro akademiko bat izango da, nahitaezkoa eta baztertzailea, eta edukia, ebaluatzeko eta gainditzeko moduak, eta iraupena ikasketa-planean eta arau aplikagarrietan zehaztuko dira. Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak jakinaraziko ditu zortzigarren puntuan aurreikusitako moduan. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ebatziko du ikastaroa gainditzen ez dutenak baztertzea.

  15. Prestakuntza-ikastaroa gainditzen dutenek praktikaldia egingo dute dagozkien udaltzain-kidegoetan. Praktikaldia hasi baino lehen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du, honako hauek ezarriko dituena: praktikaldiaren iraupena, hura baloratzeko eta gainditzeko sistemak eta prozedurak, eta praktikarako destinoak eta horietan hasteko data. Praktikaldian, hautagaiek Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente-kategoriari dagozkion egitekoak betetzean erakusten duten eraginkortasun profesionala ebaluatuko da. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak jakinaraziko ditu praktikaldiko kalifikazioak. Eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ebatziko du, halaber, praktikaldia gainditzen ez dutenak baztertzea.

  16. Praktikaldia bukatu ondoko bi hilabeteko epean, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren proposamenez, dagokion Udaleko Alkatetzak karrerako funtzionario izendatuko ditu hautaketa-prozedura gainditu duten hautagaiak. Izendapena Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente gisa egingo da.

  17. Praktiketako funtzionarioek Udal bakoitzari dagokion araudian zehazturiko lansariak jasoko dituzte. Halaber, dagokien Udalak eman beharko dizkie beren praktiketako funtzionarioei armak, dokumentazioa eta ekipamendua.

  18. Praktiketako funtzionarioei Barne Araudiko Erregelamendua eta Akademiako barne araudia aplikatuko zaizkie. Halaber, diziplina-araubidearen arabera irakaskuntza arloko diziplina-hutsegite hutsak ez diren egoeretan Euskal Herriko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen arauak aplikatuko dira. Arau-hauste astuna edo oso astuna egiteagatik zigor bat jasotzea arrazoi espezifikoa izango da hautaketa-prozeduratik kanpo geratzeko, lehen aipatutako arauekin bat etorriz, eta Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko eskubideak prozesu horretatik eratorriak galtzeko.

  19. Prestakuntza-ikastaroari aplikatu ahal zaizkion ebaluazio-irizpideekin bat etorriz, ikasketa-planean bildutako ikasgaien ebaluazio partzialetik ondorioztatzen bada hautagairen batek prestakuntza-ikastaroa gainditzeko ezintasun materiala duela, dagokion Udaleko Alkatetzak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren proposamenez, prozesutik kanpo utz dezake, betiere kasuan kasuko praktiketako funtzionarioari entzun ondoren.

  20. Prestakuntza-ikastaroan edo praktikaldian hautaketa-prozeduratik baztertutako pertsonek dagokien Udalari bueltatu beharko dizkiote armak, dokumentazioa edo emandako edozein ekipo.

  21. Hautaketa-prozedura gainditzen duten pertsonak dagokion Udaleko Alkatetzak karrerako funtzionario izendatuko ditu, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente gisa.

    Laugarrena. Gomendioaren terminoak.

    Zumaiako Udalak:

    1. Kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen honen bitartez gomendatu nahi diren eskumenen titulartasunari eutsiko dio.

    2. Hautaketa-prozesuari dagokion lan-eskaintza publikoa onetsiko eta argitaratuko du. Hori deialdi bateratua argitaratu baino lehen egin beharko du.

    3. Akademiari bidali beharko dio beharrezko informazioa eta prozesuaren garapen zuzenerako beharrezko materialaren lankidetza emango dio.

    4. Behin hautaketa-fasea amaituta deitutako lanpostuetara esleituta dauden pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko ditu eta hautaketa-prozesua amaituta karrerako funtzionario izendatuko ditu.

    5. Deialditik sortutako gastuen finantzaketan lagunduko du, bosgarren klausulan ezarritakoaren arabera.

      Akademiak, hirugarren klausulako terminoetan gomendatutako jarduerez gain, honako hauek izango ditu bere kargura:

    1. Ariketen garapen materialerako beharrezko operatiboa kudeatuko du: tokien kontratazioaren kudeaketa; hautaketa-probak egiteko tokiak hornitzea; hautaketa-prozesurako zaintzaileak kontratatzeko kudeaketa; oposizio-proben itzulpena eta erreprodukzioa; proba-egunean probak banatzea eta biltzea; halako jendetzak parte hartzen ditueneko hautaketa-prozesu bat zuzentasunez gauzatzeko beharrezko diren jarduerak egitea: aparteko beharrizanak dituzten pertsonen zainketa-lana eta laguntza, etab.

    2. Hautaketa-prozesuak eraginkortasunez eta berdintasun, meritu, ahalmen eta publizitate printzipioak zorrotz errespetatuz prozesuak ondo gauzatzeko baliabideak bideratuko ditu, aldi berean, izaera pertsonaleko datuei buruzko indarrean dagoen araudia errespetatuz.

      Bosgarrena. Finantzaketa.

      Akademiak ordainduko ditu kudeaketa-gomendiotik sortutako gastuak.

      Zumaiako Udalak ordainduko die oposizio fasea gaindituta destinoa aukeratu duten praktiketako agente izendatutako pertsonei, Udalak daukan aplikazio-araudiarekin bat etorriz, prestakuntzak eta praktikak iraun bitartean. Aldi berean, armak, dokumentazioa eta beharrezko ekipoak eman beharko dizkie.

      Seigarrena. Suntsiarazpena.

      Kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen hau bi aldeek suntsiarazi ahal izango dute aldez aurretik beste aldeari gutxienez sei hilabete lehenago jakinarazten bazaio, eta ebazpena ematen denean martxan dauden jarduerak edozein kasutan ere jarraitu egin beharko dutela bermatuko da. Ebazpena jakinarazten denetik hasita hamabost egunera indarrean jarriko da, bestelako akordiorik izan ezean.

      Honako hauek izango dira kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen honen suntsiarazpenaren arrazoi:

    1. Aldeetako edozeinen salaketa.

    2. Hitzarmen honen klausulak ez betetzea.

    3. Bi aldeen arteko adostasuna.

      Zazpigarrena. Iraupena.

      Kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen hau sinatzen denetik hasita indarrean izango da, urte baterako. Hori bai, urte bateko epe hori amaitu baino lehen, bi aldeek erabaki ahal izango dute hitzarmena luzatzea, eskainitako lanpostuak beteko dituzten pertsonak karrerako funtzionario izendatu arte.

      Zortzigarrena. Izaera eta Jurisdikzioa.

      Kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen honek administrazio-izaera du eta, bere interpretaziotik eta betetzetik sor daitezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzien ordenaren eskumenarekin bat etorriz ebatziko dira.

      Kudeaketa materialaren gomendio-hitzarmen hau bi aldeek irakurri ondoren eta hitzarmenean agertzen denarekin adostasuna eman ondoren, ale bikoiztuan sinatzen dute, goian azaltzen den tokian eta datan, eta honetan agertzen diren klausulekin bat etorriz.

      Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

      MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

      Zumaiako alkatea,

      OIER KORTA ESNAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana