Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 2028/2018 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerenteare...

Arautegia

Inprimatu

2028/2018 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Vicente Ortiz Pereda jauna aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko atalburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 4023
  • Xedapen-zk.: 2028
  • Xedapen-data: 2018/04/30
  • Argitaratze-data: 2018/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen azaroaren 16ko 2380/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko (Minaren Unitatea) atalburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskera-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Vicente Ortiz Pereda jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Anestesiologia eta Bizkortzeko (Minaren Unitatea) atalburu sanitario.

Bat etorririk Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin,

Lehenengoa. Vicente Ortiz Pereda jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko atalburu sanitario izendatzea aldi baterako.

Bigarrena. Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2018ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluaren 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2018ko apirilaren 30a.

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana