Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 238/2018 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osalidetza-euskal osasun zerbitzuko Zuzenda...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

238/2018 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osalidetza-euskal osasun zerbitzuko Zuzendari nagusiarena, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia integrazioko Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1301
  • Xedapen-zk.: 238
  • Xedapen-data: 2018/02/23
  • Argitaratze-data: 2018/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Integrazioko zuzendari lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Asistentzia Integrazioko zuzendari lanpostua honako hauek eska dezakete: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta baldintzak betetzen dituen beste edozeinek. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadunak izan behar dute.

  2. Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan behar dute.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana