Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitar...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoaren osaera nominala berritzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 4054
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/07/27
  • Argitaratze-data: 2017/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena 2016ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritu zen (CEIm-E).

Farmazia Zuzendaritzaren eskabidea jaso da, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoaren osaera nominala aldatzeko. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 14. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 6. artikuluan eta Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa kontuan izanik, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 10. artikuluak emandako egitekoak betez, hau

Lehenengoa. Idoia Camaron Echeandía andrea kentzea Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoko idazkariaren kargutik, eta, haren ordez, Arantza Hernandez Gil andrea izendatzea.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 27a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana