Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. EBAZPENA, 2018ko martxoaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko G...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, ondoren zehaztutako proiektuak eragindako zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena: Hernani-Oiartzun 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen babes-eremuko zortasuna zabaltzea Hernani, Donostia, Errenteria, Astigarraga eta Oiartzuneko udal mugarteetan. Erreferentzia: 24040/20-AT-H-2016-57.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1944
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/26
  • Argitaratze-data: 2018/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2017ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez, onura publikoa deklaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak eskatuta, Hernani-Oiartzun 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen babes-eremuko zortasuna zabaltzeko Hernani, Donostia, Errenteria, Astigarraga eta Oiartzun udalerrietan.

Deklarazio honek, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 56. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar izatea eta okupazioa, gainera, presaz egin behar izatea. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Gipuzkoako Lurralde ordezkariak erabaki du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, dei egitea eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei eta batzar lekutzat jartzea Hernani, Donostia, Errenteria, Astigarraga eta Oiartzuneko udaletxeak, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, den lekura bertara joan daiteke.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Okupazioa egin aurreko aktak 2018ko maiatzaren 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean eta ekainaren 4an egingo dira; dena dela, titularrei jakinaraziko zaie, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Desjabetzeko espedientean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk onuradun izaera hartuko du.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia - 20006), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2018ko martxoaren 26a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana