Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 135/2008 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, gasa kanalizazio bidez banatzen duten enpr...

Arautegia

Inprimatu

135/2008 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, gasa kanalizazio bidez banatzen duten enpresek erabiltzaileei egiten dizkieten zerbitzuen kostuak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 4423
  • Xedapen-zk.: 135
  • Xedapen-data: 2008/07/15
  • Argitaratze-data: 2008/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Hidrokarburoen Sektorearen urriaren 7ko 34/1998 Legearen 91.3 artikuluaren arabera, alta-eskubideen ekonomia-erregimena autonomia-erkidegoek ezarriko dute beren lurraldean diharduten banatzaileentzat, baita erabiltzaileak hornitzeko behar diren zerbitzuek sortzen dituzten gainerako kostuak ere.

Legezko aurreikuspen horri jarraiki, Eusko Jaurlaritzak kanalizazio bidezko gas naturaleko hornitzaileek beren erabiltzaileei ematen zizkieten zerbitzuen kostuak arautzen zituen azaroaren 2ko 393/1999 Dekretua onartu zuen, eta enpresa hornitzaileek erabiltzaileei faktura ziezazkiekeen alta- eta errengantxe-eskubideen zenbatekoak ezarri ziren.

Konstituzioaren 149.1.13 eta 25 artikuluaren arabera oinarrizkoak diren gas naturalaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta gas naturaleko instalazioen baimen-prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak 29. artikuluan definitzen ditu alta-eskubideak eta enpresa banatzaileek eskubide horiek jaso ditzaketen kasuak, eta ezartzen du, halaber, enpresa hornitzaileek diru-kopuruak jaso ahalko dituztela engantxe- eta egiazta-tze-zerbitzuei erantzuteko. Era berean, deskonexio- eta berkonexio-gastuak definitzen ditu 59. artikuluak.

Bestalde, gas-erregaien banaketako eta erabilpeneko erregelamendu teknikoa eta erregai horien jarraibide teknikoak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak 7. artikuluan ezartzen du banatzaileak kanalizazio bidezko banaketa-sareetatik elikaturiko instalazio hartzaileen aldizkako ikuskapenak egin behar dituela, eta ondoren xedatzen du instalazioen titularrak ordainduko diola ikuskapen horien ondoriozko zenbatekoa banatzaileari.

Arestian adieraziriko arau-aurrekari horiei jarraiki, Dekretu honen helburua zera da, hornidura-eskakizunei erantzuteko beharrezkoak diren zerbitzuengatik erabiltzaileengandik jaso ahalko duten gasa kanalizazio bidez banatzen duten enpresen konpentsazioa arautzea, eta kontzeptu horien artean alta-, engantxe- eta egiaztatze-, deskonexio- eta berkonexio-eskubideak bilduta daude, baita instalazio hartzaileetan egindako aldizkako ikuskapenen ondoriozkoak ere.

Kontzeptuak eta eska daitezkeen zenbatekoak homogeneizatu nahi dira, eta aldi berean zerbitzuaren erabiltzaileei bermatu zein diren gasa kanalizazio bidez banatzen duten enpresek kontzeptu horiek direla-eta kobratu ahal izango dizkieten kopuruak.

Dekretu hau Kontsumoko Aholku Batzordearen azterketapean eta Kontsumitzaileen Elkartearen entzunaldipean jarri da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta enpresa banatzaileen eta gainerako eraginpeko entitate eta erakundeen defentsarako uztailaren 19ko 26/1984 Legearen 22.2.d) artikuluan ezarririkoa betetzeko.

Hori horrela, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 11 eta 30 eta 11.2 idatz-zatietan zehazten diren eskumenak erabiliz, Euskadiko Aholku Juridikoko Batzordearekin bat etorriz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko uztailaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau:

  1. – Dekretu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan bere jarduera garatzen duten gas kanalizatuko banatzaileek beren erabiltzaileei hainbat kontzeptu direla-eta fakturatu ahalko dizkieten gehieneko zenbatekoak ezartzea da, eta altarekin, engantxearekin, deskonexio eta berkonexioarekin, egiaztapenarekin eta gaseko instalazio hartzaileen aldizkako ikuskapenarekin loturiko eskubideak dira kontzeptu horiek.

    Era berean, eta aldizkako ikuskapenei dagokienez, Dekretu hau aplikatzekoa izango zaie eraikin bereko edo higiezinen gune pribatu bateko erabiltzaile bat baino gehiagori PGLko biltegiratze-depositu finkoetatik hornitu eta ikuskapenak beren erabiltzaileen instalazioetan egin behar dituztenei.

  2. – Azken errekurtsoko tarifara bilduriko kontsumitzaileei zein merkatu liberalizatura bildurikoei eskatu ahalko zaizkie zenbateko horiek.

  1. – Enpresa hornitzaileek jaso ditzaketen diru-kopuruak dira alta-eskubideak, erabiltzaile berri batekin kanalizazio bidezko gas-erregaien hornidura-zerbitzuaren prestazioa kontratatzean.

  2. – Alta-eskubideak hornidura berriei eta egungo horniduren zabalkuntzari aplikatzekoak dira, eta horietan barne hartuta daude instalazioen engantxe- eta egiaztatze-zerbitzuak eta, zehazki, instalazio hartzailearen ikuskapena, instalazioaren estankotasunaren egiaztapena, neurketa-ekipoaren instalazioa eta zigilatua, sarerako akoplamendua eta, oro har, instalazioa zerbitzurako prest uzteko beharrezkoa den beste edozein jardun.

  3. – Enpresa banatzaileak ez du kopururik jasoko titulartasun-aldaketen ondoriozko kontratu berriak formalizatzeagatik, betiere erabiltzailearen instalazioetan jardunik egin behar ez bada.

  1. – Instalazio hartzailea banaketa-sarera akoplatzeko lanengatik enpresa banatzaileek jaso ditzaketen diru-kopuruak dira engantxe-eskubideak eta, hala badagokio, neurketa-ekipoa instalatu eta zigilatzeagatik ere bai.

  2. – Kasu bakarrean eskatuko ahalko dute enpresa banatzaileek engantxe-eskubideak ordaintzea, hots, aurreko puntuan definituriko lanak egikaritutakoan, alta-eskubiderik kobratzea ez badagokio, hornidura berri bat ez delako edo lehendik bazegoen beste baten zabalkuntza delako.

    Instalazio hartzailean aldaketak izaten badira, enpresa banatzaileak azken erabiltzaileari egotzi ahalko dio engantxe-eskubideen kostua, arauen arabera ezarririko aldez aurreko probak egindakoan.

  3. – Enpresa banatzaileek instalazioaren arauzko segurtasuneko baldintza teknikoen egokitasuna egiaztatzeko lanengatik jaso ditzaketen diru-kopuruak dira egiaztatze-eskubideak.

  4. – Engantxe- eta egiaztatze-eskubideengatik fakturatu behar bada eta beste alta bat ez bada, bi kontzeptuengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ezin izango du gainditu alta-eskubideetarako Dekretu honen eranskinean adieraziriko kopurua.

  1. – Hornidura-eteteak eragiten dituen gastuak enpresa hornitzailearen kontura izango dira eta horniduraren berkonexioa, etete justifikatua eta kontsumitzaileari egotz dakiokeena bada, kontsumitzailearen beraren kontura izango da, eta indarrean dauden engantxe-eskubideen bikoitza den kopuru baliokidea ordaindu beharko du, deskonexio-gastuen konpentsazio gisa.

  2. – Hornidura-etetea egiaz egin bada eta arauzko baldintzak zorrotz beteta egin bada soilik fakturatu ahalko dira deskonexio- eta berkonexio-eskubideak.

Gasa kanalizazio bidez banatzen duen enpresari instalazio hartzaileen titularrak ordaindu beharreko diru-kopuruak dira aldizkako ikuskapenengatiko eskubideak, baita PGL biltegiratzeko depositu finkoetatik eraikin bereko edo higiezinen gune pribatu bateko erabiltzaile bati baino gehiagori hornitzen dietenei ere, enpresa horiek lau urtean behin beren erabiltzaileen instalazioetan egin behar dituzten aldizkako ikuskapenengatik.

Instalazio hartzaile komunitario bati konektaturiko banakako instalazioen kasuan, erabiltzaile bakoitzaren instalazioaren ikuskapen-eskubideei dagokien zenbatekoak instalazio hartzaile komunitario horren aldizkako ikuskapenari dagokion zatia bilduko du.

  1. – Alta-, engantxe-, egiaztatze-, deskonexio- eta berkonexio-eskubideek eta aldizkako ikuskapenen ondorioz sortutakoek ez dituzte gaindituko erabiltzaile-kategoria guztientzat Dekretu honetako eranskinetan finkatzen diren zenbatekoak.

  2. – Alta-eskubideengatik eta engantxe- edo deskonexio- eta berkonexio- eta egiztatze-zerbitzua emateagatik eta aldizkako ikuskapenak egiteagatik jasotzen diren kopuruak identifikatu eta banakatu egin beharko dira ordainketa-polizan edo erabiltzaileei igorririko fakturan.

  3. – Dekretu honetan ezarririko zenbatekoak dagozkien zergekin gehituko dira, hala badagokio, eta urtero automatikoki eguneratuko dira Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) arabera.

Enpresa banatzaile batek Dekretu honetan ezarririko kontzeptuengatik ez kobratzea erabakitzen badu, edo kontzeptu horietan deskontuak aplikatzea, salbuespen edo deskontu hori aplikatu beharko die bere hornidura-zonako kontsumitzaile guztiei.

Ez da zilegi alta-, engantxe-, deskonexio- eta berkonexio-, eta egiztatze-eskubideengatiko eta aldizkako ikuskapenetarako eskubideengatiko fakturaziorik egitea Dekretu honetan aurreikusirikoez bestelako kontzeptuengatik.

Energiaren alorrean Euskal Autonomia Erkidegoan eskudun den organoak zainduko du Dekretu hau zorrotz betetzen dela, betiere bere eskumenen esparruan.

ALDI BATERAKO XEDAPENA

Aldizkako ikuskapenetarako Dekretu honetan finkaturiko zenbatekoa erabiltzaileei eskatu ahalko zaie 2007ko martxoaren 4tik aurrera eginiko ikuskapenekiko, egun horretan jarri baitzen indarrean gas-erregaiak banatu eta erabiltzeko erregelamendu teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua.

Indargabetuta geratzen da 393/1999 Dekretua, azaroaren 2koa, gas naturala kanalizazio bidez banatzen duten enpresek erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuen kostuak arautzen dituena.

Energia-arloan eskuduna den sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honen garapen- eta aplikazio-xedapenak emateko, baita Dekretuaren eranskina alda-tzeko ere.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

5.000 kWh/urte neurritik beherako edo neurri horretako kontsumoa duten erabiltzaileak

Euroak

Alta

78, 32

Engantxea

69, 27

Deskonexioa eta berkonexioa

138,55

Egiaztatzea

47, 80

Instalazio hartzaile komunitarioari konektatu gabeko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena

39, 40

Instalazio hartzaile komunitarioari konektaturiko BANAKAKO instalazioaren aldizkako ikuskapena

44, 58

5.000 kWh/urteneurrik gorako eta 50.000 kWh/urte neurritik beherako edo neurri horretako kon-tsumoa duten erabiltzaileak

Alta

78, 32

Engantxea

69, 27

Deskonexioa eta berkonexioa

138,55

Egiaztatzea

47, 80

Instalazio hartzaile komunitarioari konektatu gabeko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena

39, 40

Instalazio hartzaile komunitarioari konektaturiko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena

44, 58

50.000 kWh/urte neurrik gorako eta 100.000 kWh/urte neurritik beherako edo neurri horretako kontsumoa duten erabiltzaileak

Alta

117,50

Engantxea

69, 27

Deskonexioa eta berkonexioa

138,55

Egiaztatzea

47, 80

Instalazio hartzaile komunitarioari konektatu gabeko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena

39, 40

Instalazio hartzaile komunitarioari konektaturiko BANAKAKO instalazioaren aldizkako ikuskapena

44, 58

100.000 kWh/urte neurritik gorako kontsumoa duten erabiltzaileak

Alta

117,50

Engantxea

69, 27

Deskonexioa eta berkonexioa

138,55

Egiaztatzea

47, 80

Banakako aldizkako ikuskapena

Urteko kontsumoa < 5 Gwh

Urteko kontsumoa > 5 Gwh

114,00

148,00

4 bar-tik gorako presiora elikaturiko instalazioak dituzten erabiltzaileak.

Alta

109,8+Kmaxe* 0,08

(muga: 654,04)

Engantxea

69, 27

Deskonexioa eta berkonexioa

138,55

Egiaztatzea

47, 80

Banakako aldizkako ikuskapena

Urteko kontsumoa < 5 Gwh

Urteko kontsumoa 5-10 Gwh

Urteko kontsumoa 10-50 Gwh

Urteko kontsumoa > 50 Gwh

114,00

148,00

193,00

220,00

* Kmaxe = Kontrataturiko eguneko energia-kontsumo maximoa (kWh/egun)

Euroak

Alta

78, 32

Engantxea

69, 27

Deskonexioa eta berkonexioa

138,55

Egiaztatzea

47, 80

Instalazio hartzaile komunitarioari konektatu gabeko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena

46, 85

Instalazio hartzaile komunitarioari konektaturiko banakako instalazioaren aldizkako ikuskapena

52, 70

Euskadi, auzolana