Ohar metodologikoa

Lanaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Zerga bakoitzarekin lotutako xedapen guztiak integratu dira.

Zerga bakoitzari dagokion Foru Arauko artikuluen arabera egituratu dira agiriak. Jarraian, zerga horrekin lotutako Araudiko artikulua (edo artikuluak) sartu da, halakorik badago, bai eta zerga horiek garatzen edo osatzen dituzten aginduak eta gainerako xedapenak ere.

Xedapen bakoitzaren maila bereizteko letra-mota ezberdinak erabili dira:

o Letra-mota honek zerga bakoitzari dagokion FORU ARAUAREN testua jasotzen du.

o Letra-mota honek Araudiren testua jasotzen du: Zerga bakoitzaren Foru Araua garatzeko dekretuak.

o Letra-mota honek Foru Aginduen testua jasotzen du.

o Letra-mota honek kasuan kasuko gaia osatzen edo argitzen dituzten beste xedapen aplikagarri batzuen testua jasotzen du.

Hiru lurralde historikoetako bakoitzeko foru-testuak alderatu dira.

Hiru foru-lurraldeei buruzko testuen idazkuntzan dauden aldeak nabarmentzeko kolore ezberdinak erabili dira:

Lurralde bakoitzeko testuen aldeak azpimarratzeko irizpideak honako hauek dira:

o Kolore beltza: Testu komuna jasotzeko erabiltzen da, hau da, elementu bereizgarririk ez duena edo hiru foru-lurraldeetan bat datorrena.
o Kolore urdina: Bizkaiko lurraldeko testua ezberdina denean erabiltzen da.
o Kolore verdea: Gipuzkoakolurraldeko testua ezberdina denean erabiltzen da.
o Kolore gorria: Arabakolurraldeko testua ezberdina denean erabiltzen da.

Egin eta berehala eguneratzen da, urte bakoitzeko abenduaren 31n indarrean dagoen bertsioari eutsiz, 2011ko abenduaren 31tik aurrera.