Helburuak

FORUKO ZERGA KODEA Ekonomistak Euskal Elkargoko Zerga Aholkulari Ekonomialarien Erregistroaren (REAF) eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Aurkeztu den aplikazio informatikoarekin hiru lurralde historikoetako zerga-araudi eguneratura sar daiteke, eta, hala, errazagoa da hautazko kontsultak eta bilaketak egitea, hiru lurraldeak elkarreraginean eta integratuta badaude.

FORUKO ZERGA KODEAREKIN honako helburu hauek bete nahi dira:

1. EAEko Zerga Sistema modu orokor, oso eta etengabe eguneratuan ulertu ahal izatea lortu nahi da (Ekonomia Itunak zergen gaineko foru-erakundeei esleitzen dien arau-gaitasunaz baliatuta).

2. EAEko hiru lurralde historikoetako zergen gaineko foru-araudia modu sistematizatu eta funtzionalean hedatzeko aukera eman nahi da, aplikazio bakarra erabilita.

3. Hala, FORUKO ZERGA KODEA zergen gaineko adituentzako lan-tresna bihurtuko da, baina baita zergadunentzako eta zergapekoentzako nahiz administrazio publikoarentzako kontsulta-tresna ere.

FORUKO ZERGA KODEAREN formatua diseinatzeko, eraginkortasunaren eta erabilerraztasunaren parametroetara egokitzea lehentasunekotzat jo da. Hala ere, aplikazioaren funtzionaltasuna etengabe hobetzeko eta erabiltzaileen eskarien arabera perfekzionatzeko konpromisoari eutsi zaio.