Legegunea, portal de la normativa vasca

Euskadi.eus

Estás en:
  1. Inicio
  2. Erabilerraztasuna legedia

Erabilerraztasuna

Gure konpromisoa

Euskadi.neteko atariek edo webguneek ondorengo konpromisoa dute: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea izatea. Konpromiso hori, orain arte erabilerraztasuna hobetzeko neurrietan eta Erabilerraztasun politika berrian oinarritzen da. Politika berri honen helburua da Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak W3C partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzea.

Hartutako neurriak

  • Oinarrizko teknologiak: Edukia egituratzeko XHTML 1.0 estandarra erabiltzen da eta diseinurako aldiz, CSS 2 estilo orriak.
  • Diseinua eta maketazioa: edukia eta aurkezpena banatu egiten dira, testuaren eta atzeko kolorearen arteko kontraste nahikoa da, eta neurri erlatiboen erabilpena (testuaren tamaina alda daiteke).
  • Testua ez den edukien ordezkakoak erabiltzen dira: irudietan ordezko-testua ezartzen da "Alt" delako propietatea erabilita. Dekorazio-irudiek "alt" propietatea hutsik izango dute.
  • Javascript gabeko nabegazioa: Javascript-a desaktibatuta duten erabiltzaileei edukietara sartzeko ordezko nabigazioa eskeintzen zaie.

Euskadi.neteko Erabilerraztasun politika

Politika honen helburua Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzea da. Horretarako, ondorengo ekintzak burutuko dira:

Kontsultatu Web erabilerraztasun eta estandarren politika proiektuaren zehaztasunak eta jarraipena..

Zergaitik WCAG 2.0?

Euskadi.neteko web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzeko erabakia aurreko jarraibideekin (WCAG 1.0) dituzten abantailetan oinarritzen da. Hauek dira abantailak:

  • Iraunkorragoak dira.
  • Zehatzako aztertu daitezke.
  • Erabiltzeko eta ulertzeko errazagoak dira.
  • Teknologia aurreratuetan ere ezarri daitezke.
  • Malguak eta egoera, teknologia eta erabilpen-teknikei egokitzen direnak.

Zure parte hartzea garrantzitsua da

Edukietara sartzeko oztoporik baduzu, jakinarazi mesedez Euskadi.neteko kontaktu postontziaren bitartez..

Azken eguneratzea: 2012/05/10
Euskadi, bien común