Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Ohiko galderak
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Ohiko galderak

Hemen kontsultatu ahal izango dituzu Legegunea erabiltzerakoan izan ditzakezun ohiko galderak.

Galdera hauek ez badituzte zure beharrak asetzen, jar zaitez harremanetan gurekin, zure galderak edo iradokizunak proposatzeko

Zer aurki dezaket Legegunean?

Legeguneak web-orri bakar batean biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren garrantzi juridikoko eduki guztiak herritarrei modu ordenatu batean eskaintzeko, sarbide erraz eta argi batzuen bitartez.

Legegunean informazioa zehaztasun osoz eskaintzen al da ?

Legegunearen helburua ez da datu-base komertzialekin lehiatzea, baizik eta Eusko Jaurlaritzak duen informazioa biltzea eta herritarrei eskaintzea.

Zer dira legegintzako txostenak?

Arauen “bildumak” dira. Eusko Jaurlaritzako teknikariek gai zehatz baten inguruan dauden arau aplikagarriak aztertu dituzte aldez aurretik , eta lan hori aprobetxatzen da bildumak egiteko.

Nora jo dezaket akatsen bat ikusten badut eskainitako informazioan?

Akatsik ikusten baduzu erabili gure postontzia gurekin harremanetan jartzeko. Horrela sistemak dituen akatsak zuzenduko ditugu.

Legegunean aurki ditzaket Eusko Jaurlaritzaren Sailek argitaratutako dekretuak?

Argitaratu diren dekretu guztiak Legeguneko datu-basean daude jasota, eta beraz eskuragarri daude herritar guztientzat. Eta ez hori bakarrik, baita aldizkari ofizialetan argitaratutako mota guztietako arauak ere bertan daude jasota.

Eusko Jaurlaritzak oraindik onartu ez duen araurik aurki dezaket?

Bai, lege-aurreproiektuen eta legegintzako dekretuen proiektuen, aginduen eta ebazpenen testuak baita horien memoria zein txostenak ere eskura daitezke.

Zein administrazio-egintza edo administrazio-jarduera motak eskura ditzaket?

Txosten eta kontsulta juridikoak, hitzarmenak, kudeatzeko protokolo eta gomendioak, baliabide propioetara egindako barne esleipenak, jarraibideak, zirkularrak.

Legegunean aurki ditzaket Estatuko Kontseiluaren irizpenak  ?

Adibide gisa, txosten batzuk sartu dira Legegunean. Zehaztasun gehiago nahi baduzu Estatuko Kontseiluaren datu-basera jo dezakezu

Legegunean aurki ditzaket Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpen guztiak ?

Euskal Autonomi Erkidegoko Erakundea izanda, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpen guztiak aurki ditzakezu, oso-osorik.

Azken eguneratzea: 2015/11/25
Euskadi, auzolana