Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Lege Informazioa
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Lege informazioa

Legezko oharra

"www.euskadi.net" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka.

EAEko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EAEko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Informazio hori honako arau hauetan xedatutakoaren osagarri izango da: Administrazio-xedapenei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 52. artikuluan xedatutakoarena; erregelamendu-arauei dagokienez, Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarena; eta, nolanahi ere, legeak promulgatu edo aldarrikatzeko agindutakoari dagokionez, Kode Zibilaren 2.1 artikuluan eta Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 27.5 artikuluan xedatutako informazioarena

Pribatutasuna

Interesatuak ematen dituen datuak, bakar bakarrik erabiliko dira dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako.

Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz.

Azken eguneratzea: 2012/07/23
Euskadi, auzolana