Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Donostiako Martutene ...
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abenduaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Donostiako Martutene auzoko Villa Oyón etxea, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenez, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 72
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/11
  • Argitaratze-data: 2013/01/04

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babespean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Donostiako Martutene auzoko Villa Oyón etxeak kultura aldetik duen interesa ikusita eta haren kultura-balioan oinarrituta, eta indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituz, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak etxe hori Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedientearen hasiera eskatzea erabaki zuen 2012ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 28ko EHAA, 126. zk.).

Espediente horren administrazio-izapidean, lehen aipaturiko 7/1990 Legearen 17. eta 11.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarri zen espedientea, eta interesdunei entzuteko epea ireki zen.

Horretarako ezarritako legezko izapideak ondo egin ondoren, Construcciones Galdiano, S.A. delakoak alegazioak aurkeztu zituen, horretarako ezarritako epearen barruan. Donostiako Udalak ere aurkeztu zituen alegazioak, baina epez kanpo.

Construcciones Galdiano, S.A. delakoak bi gai aipatzen ditu bere idazkian. Alde batetik, iritzi orokorrak eta izaera juridikokoak ematen ditu, eta, bestetik, zalantzan jartzen du eraikinak baduela babesa jasotzeko behar besteko balio arkitektonikoa.

Lehenengo eta behin, administrazio-jarduera arbitrarioa izan dela esaten du, eta gaineratzen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1.a) artikuluan eskatutako motibazioa ez duela. Esandako horren euskarri moduan esaten du Kultura Sailak ez duela zerrendarik, babesa merezi duten ondasunak biltzen dituenik, eta «aukeramenez» egiten dituela izendapen horiek. Gainera, onartezina da ondasun batzuk babesteko espedienteei hasiera ematea baldin eta ondasun horiek ez badaude Euskal Kultura Ondarearen Zentroak babestu behar dituen elementuen zerrendetan.

Administrazioak babestu nahi diren ondasunak hautatzeko orduan darabilen ustezko arbitrariotasuna dela-eta esan behar da ezen, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legean xedatutakoari jarraikiz, herri-agintariek, beren eginkizunak eta eskumenak baliatuz, ondare osoa zaindu behar dutela eta ondare horren babesa, aberastea eta zabalkundea sustatu behar dituela, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek ezagutu, ulertu eta hartaz gozatu dezaten ondare hori. Legezko betekizun hori dela-eta kultura-ondarea zaintzea jarduera dinamikoa eta aldagarria da, eta ezin da mugatu ondasun-zerrenda baten edukira, edukia ez baita sekula ez itxia, ez zehatza izango, legez bermatu behar delako ondarea etorkizunean ere zainduta egongo dela.

  1. artikuluko motibazioa ez duela-eta esan behar da espedientean ondasunaren balorazio teknikoko txostena dagoela, txosten horretan baitago espedienteari hasiera emateko arrazoia. Txosten hori alegaziogileek eskura izan dute eta horretan oinarrituta ezbaian jarri dute eraikinaren kalitate teknikoa.

    Ondarearen balorazio teknikoari dagokionez, enpresak uste du Villa Oyón etxea estilo arrazionalistaren sorrera garaikoa ez den arren haren estiloa imitatzen duela eta horrexegatik ez dagoela sartuta Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ez Donostiako Arkitekturaren Gidan. Ondorio gisa esaten du etxe hori zaharkituta dagoela estiloaren garapen aroaren aldean, eta eraikinak ez duela interesik bere garaian ez zelako nobedadea izan.

    Esandako horien gainean adierazi behar da eraikin batek ondare eta kultura mailetan duen balioari buruzko eztabaida ez dela itxia, eta eraiki hori babesteko eta haren berri zabaltzeko, eraikin horren osotasunaren alde lan egin behar da, eta lan hori ondo egiteko, kultura-ondarea etengabe aztertu behar da, eta halaxe egiten ari da gaur egun ere. Horren arabera, eraikina Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen arabera babestuta ez egoteagatik ez dute sartu Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hiri Ondarearen Katalogoan. Egoera horretan daude kultura-interes handiko hamaika higiezin, monumentu-izendapena jaso dezaketenak, baina horrek ez du esan nahi inbentariatutako ondasunen katalogoa handitu ezin daitekeenik.

    Azkenik, Villa Oyón etxeak estilo arrazionalista imitatzen duela, mugimendu horren sorrera aroarekiko zaharkituta dagoela eta interesik ez duela bere garairako berrikuntza ez izateagatik... bada, adierazpen horien aurrean esan behar da argi dagoela mugimendu baten lehenengo fasean gertatzen direla mugimendu horren adibiderik berritzaileenak, baina mugimenduaren bilakaera, balio arkitektonikoak gorabehera, historiaren ispilua da eta, hala ere, interesgarria da.

    Oro har, arrazionalismoa XX. mendearen lehenengo erdian zabaltzen da Europa osoan zehar, gutxi gorabehera 1925etik 1940ra bitartean. Euskadiren kasuan, gerra bukatu eta 1975era bitarteko aldian arkitektura arrazionalista zokoratu egin zuten, arkitektura akademizista eta gogorapen inperialistakoaren alde, batez ere eraikin instituzionaletan eta ofizialetan. Villa Oyón etxea inguruabar historiko horretan eraiki zen. Arkitektura arrazionalistaren ezaugarriak ditu: material eta teknika berriak erabiltzen ditu, besteak beste hormigoi armatua, eta nahiz eta hormigoi armatua 20ko urteetatik erabiltzen den Gipuzkoan, aipagarria da XX. mendearen erdialdetik aurrera lortzen duela bere garapenik eta perfekziorik handiena. Teknika ezagutu aurreko garai horrek, guztiz perfekzionatu bitartekoak, adierazpen arkitektoniko berrien sorrera eragiten du.

    Beraz, aztertutakoa ikusirik, ezetsi egin behar dira aurkeztu diren alegazioak.

    Hori guztia dela eta, aipaturiko Legearen 17. artikuluan oinarrituz, Euskal Kultura Ondarearen Zerbitzu Teknikoek egindako txostena aztertu ondoren, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen proposamena aintzat hartuz, honako hau

Lehenengoa. Donostiako Martutene auzoko Villa Oyón etxea Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzea, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenez.

Bigarrena. Ondasun horren deskribapen formala egitea, agindu honen I. eranskinean agertzen den mugaketaren arabera eta II. eranskinean adierazitako eran, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Hirugarrena. Agindu honen berri ematea Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Laugarrena. Higiezina babesteko eskaria egitea Donostiako udalari, udal hirigintza-planeamenduan sartuz.

Bosgarrena. Agindua interesdunei jakinaraztea, Donostiako udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari, eta bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere.

Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lehenengoa. Inskribatzeko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari, bi hilabeteko epean, agindu hau azkenekoz argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

  1. Mugaketaren esparrua.

    Mugaketaren barnean sartzen dira, alde batetik, eraikina bera, eta, bestetik, multzoa osatuz hura inguratzen duen lursail pribatua.

  2. Mugaketaren justifikazioa.

    Proposatzen den mugaketa justifikatzen da Villa Oyón etxearen inguruneko ingurumen-balioak eta bisualak babestu behar direlako.

    Eraikuntza irekiko egoitzagune batean dago. Inguruaren mugaketak beharrezkoa baita ondarea behar bezala babesteko eta balioztatzeko zera dakar, etxearen ondoko ingurua ere babestea, bestela ez baita ulertzen ondasunaren berezko izaera.

    Hori dela eta, mugaketak ez du soilik eraikina bera hartzen, ezpada ere haren ingurumaria.

Villa Oyón etxea Martutene auzoan dago, Donostia hiriaren hegoaldean, Urumea ibaiaren ertzean eta Loiola auzoaren eta Astigarraga herriaren artean.

Auzoa bitan banatzen duen Martuteneko pasealekuan dagoen lursaileko eraikuntza bat da, XX. mendearen hasieran eraikia eta egile ezagunik ez duena.

Hormigoi armatuzko eraikina da, behe-solairua eta beste hiru solairu dituena, oinplano laukizuzena eta estalki laua, zeinak gaur egun zeramika-teilaz osaturik dagoen. Egungo bolumenak eranskin itsusgarri batzuk ditu, batez ere behe-solairuan, Villa Oyón etxearen jatorrizko izaeraren aurka daudenak.

Kanpoaldeko itxura soila da, apaindurarik gabea, eta bere horretan bilatzen du adierazkortasuna, azalen eta formen arteko joko harmoniko batez. Bolumena eraketa geometriko soilez taxututa dago; leihoen lerrokatzea erregularra da, eta eraikuntza moldea oinarrizko materialez eginda dago; fatxadak zarpiatuak eta kareztatuak daude, behe-solairuan izan ezik, non adreiluz estalita baitago.

Soluzio arkitektonikoak irizpide funtzionalei erantzuten die: iparreko orientazioa saihesten duen bolumen bat planteatzen da, gainerako orientazioei irekita dagoena. Emaitza formaren eta funtzioaren arteko oreka modu bat da, barne-egituran antzematen dena, baita gelen orientazioan ere, altxaeretan, kasik zulorik ez duen ipar-fatxadan, eta orientazio onenak dituzten balkoi irtenak eratu ahal izateko hegoekialdeko eta hegomendebaldeko ertzetan egindako atzeraemanguneetan.

Konposizioa simetrikoa da hego-fatxadarekiko, eta ardatz bertikalen arabera taxuturiko zulo artikulatuak ditu. Eraikinaren horizontaltasuna azpimarratzen dute hirugarren solairuko fatxadaren diseinu irekiak, estalki lauaren hegalak, eta behe-solairuko eta hirugarren solairuko moldura leun jarraituek.

Denboraren joanak eraikinean zaharkitze zantzuak utzi baditu ere, ez du ematen garrantzi handikoak direnik. Atzealdeko fatxada da hondatuena eta eranskin itsusgarri gehien dituena. Alboko ipar-fatxadan zuloren bat edo beste aldatuta dago.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana