Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Nekazaritza Ekologiokoari buruzko araudia
Txostenak
 

Ekoizpen Ekologikoa

Araudia

Nekazaritza ekologikoa legalki araututa dago 1989tik aurrera. Urte horretan Nekazaritza ekologikoa izen generikoa onartu eta aplikatzen hasi zen Europako Ekonomia Erkidegoko 2092/91 Erregelamendua, nekazaritzako ekoizpen ekologikoen eta nekazaritza- zein elikagai-produktuen ingurukoa, indarrean sartu arte.

Gaur egun, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, ekoizpen ekologikoa ondoko erregelamendu hauen bidez araututa dago:

  • Europako Erkidegoko Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzearen ingurukoa, eta Europako Ekonomia Erkidegoko 2092/91 Erregelamendua indargabatzen duena.
  • Europako Batzordearen 967/2008 Erregelamendua, produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatzearen inguruko 834/2007 Erregelamendua aldatzen duena.
  • Europako Batzordearen 889/2008 Erregelamendua, 834/2007 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, ekoizpen ekologikoaren etiketatze eta kontrolaren inguruan.
  • Europako Batzordearen 1254/2008 Erregelamendua, Europako Batzordearen 889/2008 Erregelamendua aldatzen duena; hots, ekoizpen ekologikoaren etiketatze eta kontrolaren inguruko 834/2007 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
  • Europako Batzordearen 1235/2008 Erregelamendua, 834/2007 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, beste herri batzuetatik datozen produktu ekologikoen inportazioen inguruan.

>> Sarrera

Azken eguneratzea: 2016/09/28
Euskadi, auzolana