Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Berdindu
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

 
TxostenakAurkitu bilatu nahi duzun txostena erraz aurkibide honetan
 

Berdindu

Aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak ikasgeletan (PDF, 1 MB)

 

 

 

 

 

 

 

Zer da Berdindu?

Sexu- eta genero-aniztasunari buruz informazioa eta arreta emateko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzarena.

Zer eskaintzen du?
Informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, trans pertsonei, bisexualei eta intersexualei, bai eta horien senitartekoei ere. Sexu- edota genero-aniztasuna duten adingabeen familiei ere arreta ematen zaie.

Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, Gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei, eta, oro har, jendarteari. Homofobia eta transfobia deuseztatzea du xede.

  • Araba
    Zapatería, 39 - bajo
    01001 Vitoria-Gasteiz
    945 257 077
    berdindu.araba@aldarte.org
  • Bizkaia
    Berastegui, 5 - 5º
    dptos. 8 y 9º 48001 Bilbao
    944 237 296
    berdindu.bizkaia@aldarte.org
  • Gipuzkoa
    Kolon 50
    20002 Donostia-San Sebastián
    943 451 722
    berdindu.gipuzkoa@gehitu.org
  • Zerbitzu ibiltaria:
    berdindu.ibiltaria@errespetuz.org
    675 459 317
    C/ Benidorm Nº 1 Entreplanta izq-drch
    48015 Bilbao
  • berdindu.eskolak@guztiok.org
    647 976 001 / 653 721 725
  • berdindu@euskadi.eus

 

Berdindu Pertsonak

Zerbitzuak bi zerbitzu-mota ditu, batez ere:

  1. Arreta eta aholkuak ematea lesbianei, gayei, trans pertsonei, bisexualei eta intersexualei, bai eta horien ingurukoei ere, sexu-joera edo genero-identitatearen inguruko edozein gairi buruz.
  2. Homosexualitateari eta transexualitateari dagokienez, berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako politikak proposatzea eta diseinatzea. Zerbitzua honako hauentzat da: administrazio publikoak, hezkuntza-eremua, enpresak, elkarte-mugimendua …

Sexu- edota genero-aniztasuna duten adingabeen familiei ere arreta ematen zaie.

Berdinduk honako hauek ere eskaintzen ditu:

  • Sektoreko sentsibilizazio-kanpainak.
  • Elkarteekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

 

Berdindu Ibiltaria

Trans pertsonei arreta ibiltaria ematen dien zerbitzua da (zerbitzua eskatzen dutenek etxean bertan jasotzen dute). Berdinen arteko arreta du oinarri zerbitzu honek: zerbitzura jotzen duten trans guztiei trans batek edo sexu-identitate bereko pertsona batek egingo die arreta.

Zer eskaintzen du?

Informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, trans pertsonei, bisexualei eta intersexualei, bai eta haien ingurukoei ere. Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, herritarrei, homofobia desagerraraztea xede izanik.

 

Berdindu Eskolak

Irakasleei aholkuak eta prestakuntza ematen dizkie, sexu- eta genero-aniztasuna lantzearekin eta LGTBI diskriminazio-problematikekin kezkatuta dauden ikastetxeetan. Arreta eta prestakuntza eman die ikastetxeei eta orientatzaileei, aholkulariei, ikastetxeko zuzendaritzei eta irakasleei, oro har. Berdindu Eskolak Aurkezpena (PDF, 388 KB)

Zer eskaintzen du?

  • Ikastetxeei lehen arreta eta orientazioa ematea horrelako problematikak dituztenean (LGTBI diskriminazioa, bullying, lesbofobia, homofobia edo transfobia).
  • Laguntza teknikoa eta oinarrizko prestakuntza pertsonalizatua ematea hezkuntza- edo curriculumproiektuan sexu- eta genero-aniztasuna ikuspegia txertatu nahi duten ikastetxeetako irakasleei.
  • berdindu.eskolak@guztiok.org

2013ko balantzea

2013ko uztailean BERDINDU ESKOLAK zerbitzu berria martxan jarri zen, ikusita euskal ikastetxetatik gero eta handiagoa zela formakuntzarako eta aholkularitzarako eskaerak LGBT diskriminazioa, adingabeko transexualak edota Sexu aniztasunaren perspektiba integratzeko interesa zela eta.

Baliabideak eta Informazioa

Legedia

Ohiko galderak

 LGTBI gaiarekin loturiko materialak

Berritzeguneko orientadorekin egindako lan-saioa

  • Hezkidetza eta genero-indarkeria prebenitzeko aholkularion taldea: aniztasun sexuala eta generoa

Joan den martxoaren 19an J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioan, Genero-indarkeria Prebenitzeko Planaren barruan, bigarren prestakuntza saioa burutu zen. Bertan zonaldeko hezkidetza mintegiek, Ordezkaritza Organo Gorenaren berdintasunerako ordezkariek, familiek, eta abarrek, parte hartu zuten.

150 lagun inguru izan ziren saioan eta bertan gai hauek jorratu ziren:

  • Aniztasun sexuala eta generoa (Berdindu)
  • Aniztasun kulturala eta generoa (BN)
  • Ikastetxean homofobia, lesbofobia eta transofia mailaren ebaluaziorako erreminta diagnostikoak:

BERDINDU ESKOLAK Euskadiko Berritzeguneetako aholkulari guztiei zuzendutako jardunaldi monografikoa antolatu du. Berritzeguneak Hezkuntza Departamentuaren Prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzeko zentroak dira. Bertan BERDINDUk garatutako herraminta berri batzuen aurkezpena egin da. Baliabide hauen helburua ikastetxeetan sexu aniztasuna eta homofobia, lesbofobia eta transfobia mailaren inguruan sentsibilizazioa eta diagnostikoa egitea da.

Jardunaldi honetara Bizkaian eta Gipuzkoan Berritzegune Nagusiarekin batera BERDINDU sustatzen ari den Sexu Aniztasunari buruzko 2 mintegietan parte hartzen duten irakasleak ere etorri dira.

 

Azken aldaketako data: 2015/02/17
Euskadi, auzolana