Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Desarrollo Industrial 2011
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

 
TxostenakAurkitu bilatu nahi duzun txostena erraz aurkibide honetan
 

Gaur egungo testuinguru ekonomiko eta sozialak erronka handiak dakartza euskal gizartearentzat krisi ekonomikoko laugarren urte honetan, bai epe laburrean bai epe luzean.

Aurreneko erronka ekonomiaren hazkunde-erritmoa berreskuratzea da enplegua sortzeko. Ekonomia-hazkundea gero eta gehiago jakintzan eta berrikuntzan oinarritu behar da, are gehiago epe luzean iraunkorra izan behar du. Horretarako, geure enpresetako eraldaketa lehiakor berri bati ekin behar diogu, batez ere industria alorrean.

Finantza-sistemaren krisiak gure ekonomiaren finantzaketa-kostua oztopatu eta garestitu egiten ari du. Horrek, atzeratu egiten du gure enpresen berezko desorekak konpontzea, esaterako, gehiegizko zorpetzea eta inbertsio, kontsolidazio eta nazioartekotze lineen finantza-laguntza indartzeko beharra ekartzen du.

Krisialdiaren irteera motelari aurre egin beharko diogu. Ildo honetatik, 2011n zehar industria-sektorea euskal ekonomiaren susperraldiaren buru izan zen eta aurreikuspenek 2012rako antzeko joera iragartzen dute. Hala ere, larrialditik ez gara irtengo bigarren seihileko arte.

Hori dela eta, Industria Garatzeko Zuzendaritzaren politikak 2010-2013ko Enpresa Lehiakortasuneko Planean zehaztutako estrategiarekin jarraituko du: eustea ez ezik, lehiatzea ere, merkatu globaletan lidertza lortzeko.

Industria eta Energia Sailburuordetzari atxikitako Industria Garatzeko Zuzendaritza sustapen ekonomikoaren eta industria-enpresen jardueraren arloan txertatuta dago. Ildo horretan, enpresak garatzeko laguntzaren eta enpresen lehiakortasunerako bultzadaren bidez, produkzio-jarduera lehiakorraren sorkuntza sustatzeko jardunak egingo ditu.

Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren bidez, agintzen zaizkion funtzioak arautzen dira. Funtzio horien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Industriaren esparruko garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako laguntza-neurriak sustatzea.
  • Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak lantzea, eta enpresa horien bultzada sustatzea.
Euskadi, auzolana