Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Esparru juridikoa
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

 
TxostenakAurkitu bilatu nahi duzun txostena erraz aurkibide honetan
 

Esparru juridikoa

  1. Familia ugariaren kontzeptua
  2. Familia ugariaren sailkapena
  3. Familia ugariaren titulua
  4. Familia ugariaren agiria
  5. Araudi erregulatzailea

 

1- Familia ugariaren kontzeptua

Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa) arabera (Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen- 291. BOE, 2007ko abenduaren 5ekoa- aldatu zuen aurreko hori) , honako kide hauek dituztenak dira familia ugariak:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, semealabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama banatuak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Bi seme-alaba dituen aita edo ama, baldin eta beste gurasoa hil bada.
  • Aita eta amarik ez duten (umezurtz diren) bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
  • Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasunadutenean.

Aurrekotzat hartzen dira, aita ama, edo biak elkarrekin ezkontza-lotura baldin badago eta hala dagoenean, haietako baten bizikidea.Aurreko ahaide kondiziora berdinduko d(ir)a, aurreko paragrafoan aipatutakoak falta badira, beren esku seme-alaben familia-harrera iraunkor edo aurreadopziozkoa edo tutoretza duten pertsona edo pertsonak, betiere beraiekin bizi badira eta beraien kontura bizi badira.

Seme-alabatzat hartuko dira tutoretza edo familia-harrera iraunkor, edo aurreadopzio bidezko pertsonak, egoera legez eratuta badago.

Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:

  • Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasketengatik.
  • Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak, osasunak..., eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza hori apurtzen).
  • Aurreko ahaidearekiko edo ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan.

 2- Familia ugariaren sailkapena

Familia ugariak ondorengo kategorietan sailkatzen dira:

  • Berezia

    • Bost seme-alaba edo gehiagokoa.
    • Lau seme-alabakoa; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurradopzio multiplea izan badira.
    • Lau seme-alabakoa, famili unitatearen urteko diru sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko zenbaketaren %75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta.
  • Orokorra:

    • Beste famili unitateak.

Sailkapenerako, seme-alaba minusbaliatu edo lanerako ezindu bakoitzak bi kontatzen du.

3- Familia ugariaren titulua

Titulu ofizial bat da, familia ugari bati bere egoera onartzen diona. Euskadin titulu hau emateko eta berritzeko eskumena duten entitateak Foru Aldundiak dira: Araban, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea; Bizkaian, Gizartekintza Saila; eta Gipuzkoan, Gizarte Politikako Departamentua.

Titulu honek lurralde Nazional osoan balio du eta bere balioa galduko du seme edo alaba nagusiak 21 urte betetzen dituenean. Adin hori 25 urtera arte luzatzen da haien adinarekin eta titulazioarekin bat datozen edo lanpostu bat lortzea helburu duten ikasketak egiten dituztenean.

a) TITULUA LORTZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera bete, eredu ofiziala, Bizkaian eta Gipuzkoan.
  • Famili Liburua aurkeztu (Bizkaian eta Gipuzkoan honen fotokopia ere aurkeztu behar da).
  • Tituluan agertuko diren familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria.
  • Familia unitatean NANa duten kide guztien NANen fotokopiak.
  • Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: minusbaliotasuna (guraso edota seme-alabena), alargun izatearena, ikasle izatearena (Araban 22 urtetik gorako seme-alaben ikasketa-agiria, Bizkaian 20 urtetik gorako seme-alabena eta gipuzkoan 21 urtetik gorako seme-alabena).
  • Mendekotasuri ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabeziako txartela....) ondoko egoeretan:
    • Lau seme-alaba dituen familia-unitateak kategoria-aldaketa eskatzen duenean, indarrean dagoen gutxieneko slodataren % 75 baino gehiagoko urteko diru-sarrerak ez badituzte (aparteko ordainsariak barne).
  • Banantze- edo dibortzio-kasuetan:
    • Epaiaren eta hitzarmen erregulatzailearen kopiak, seme-alaben zaintza eta babespea egiaztatzeko.
    • Bikotekide ohiaren esanbidezko baimen idatzia (data eta sinadurarekin), semealabak tituluan ager daitezen ahalbidetzeko, eta bikotekide ohiaren NAN agiriaren fotokopia. Baimenik eman ezean, Bizkaiak honako hauek eskatuko ditu:
      • Bikotekide ohiaren aldetik baimenik ez dagoela adierazten duen idazkia, data eta sinadurarekin.
      • Joan den urte osoko mantenu-pentsioa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Beste nazionalitateetako pertsonek, aurreko agiriez gain, aurkeztu beharko dute:

  • Europar Batasuneko Estatuetakoak badira: egoitza-baimena edo Espainian lanean ari diren ziurtagiria.
  • Europar Batasunekoak ez diren Herrialdeetakoak badira: Aipatu Tituluan agertuko diren kide guztien egoitza-baimena.

b) TITULUA BERRITZEKO

Familia Ugariaren Titulua berritu egin beharko da familiako kide kopurua edo seme-alabetako baten baliaezintasuna aldatzen denean, horrek kategorian eragina badu. Hala eta guztiz ere, seme edo alaba nagusienak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai ikasketak utzi dituelako eta ondorioz baldintza hau galduko duelako, bai ikasten jarraitzen duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko da ikasketak bukatu arte.

Familia Ugariaren Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazio ondorengoa izango da:

  • Aurreko Titulua aurkeztu.
  • Egoera bereziak edo aldaketak izanez gero, horiek egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu: minusbaliotasuna, ikasle izatearena, alargun izatearena, banadua edo dibortziatua izaterena.

c) INFORMAZIOA, TRAMITAZIOA ETA TITULUA EMATEA

Araba

GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA
Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen
Saila (Familia Ugaria)
Diputazio, 13
01001 Vitoria-Gasteiz
T: 945 15 10 15

Bizkaia

GIZARTEKINTZA SAILA
Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua
(Familia Ugaria)
Ugasko, 5
48014 Bilbo
T: 900 220 002

Gipuzkoa

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
Txara 2, Zarategi pasealekua, 99 Intxaurrondo
20015 Donostia-San Sebastián
T: 943 11 25 11

Beste udalerriak

Beste udalerrietan bizi diren pertsonek Familia Ugariaren Tituluaren tramitazioa dagokion Udalaren gizarte zerbitzuen bidez egin dezakete.

4- Familia ugariaren agiria

Euskadin, Familia Ugariaren Titulua duten familietan, 5 urtetik gorako kideek eskubidea dute Eusko Jaurlaritzak emandako FAMILIA UGARIAREN AGIRI bana izateko. Agiri hau Tituluaren ordez erabil daiteke Euskadin; eta Tituluaren hobariez gain, Familia Ugarientzako Gidan adierazitako abantailak jasotzeko aukera izango du. Titularrak bakarrik eta banaka erabil dezakeen agiri bat da, besterenezina, eta Euskal Autonomia Erkidegoan balio duena.

Agiria egiaztagiri bat da, Familia Ugariaren Tituluari lotutakoa, familia ugarientzako dauden hobariak errazago eskuratu ahal izateko. Aipatutako Gidan, zehaztu ditugu hobari horiek.

Familia Ugariaren Titulua eskatzean, Familia Ugariaren Agiria jasoko dute bere etxean. Familia Ugariaren Titulua berritzen denean berritu beharko da Agiria ere. Familia Ugariaren Tituluak balioa galtzen duen egun berean galduko du bere balioa Agiriak ere.

Agiriak familia ugari bateko kide izatea baino ez du egiaztatzen. Laguntzaren bat lortzeko beste baldintzarik bete behar bada, baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko bidea erabili beharko da.

Saltoki, enpresa eta erakunde babesleek NANa eskatu ahalko dute Agiria daramanaren identitatea ziurtatzeko. Erakunde babesleek agerian ipinitako eranskailu batez identifikatzeko aukera izango dute. Eranskailu hori Familia Ugariaren Agiriaren kopia izango da eta honako esaldi hau izango du: ?Deskontu berezia familia ugarientzat?.

Informazio gehiago nahi izanez gero

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA 
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1- Lakua
01010 Vitoria-Gasteiz
T: 945 01 93 10
T: 945 01 93 62
familiasnumerosas@euskadi.eus

5- Araudi erregulatzailea

40/2003 Legea, azaroaren 18koa, Familia Ugariak Babesteari buruzkoa (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa). Lege hori beste honek aldatu zuen: 40/2007 Legea, abenduaren 4koa, Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzkoa (291. BOE, 2007ko abenduaren 5ekoa).

1621/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, familia ugariak babesteari buzuzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen Arautegia onartzen duena (2006ko urtarrilaren 18ko BOE, 15 zk.koa).

Auzitegi Gorenaren 2008ko otsailaren 19ko epaia, Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuko 10. artikuluko 2. idatz-zatia, 11. artikuluko 3. idatz-zatia eta 7. artikuluko 2. tartekia ezeztatzen dituena. (2008ko abuztuaren 4ko BOE, 187. zk.koa)

Azken aldaketako data: 2016/01/21
Euskadi, auzolana