Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Aurkezpena Berrikuntza Zuzendaritza
Txostenak
 


Legegintzaldi honetan, Teknologia Zuzendaritza Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzan sartuta dago (514/2009 Dekretua, 2009.09.21eko EHAA, 184. zk.).
Jardun-esparrua eta helburu nagusia enpresa-lehiakortasuna indartzea da, azpiegitura teknologikoak garatu eta eguneratzea, eskura dagoen jakintza-kapitala sendotzeko.
Ekintza guztiak enpresetan kultura berritzailea indartzera bideratuta daude, baita Zuzendaritzaren helburuekin bat egiten duten helburuak dituzten erakunde guztiekiko lankidetza eta gizartea bera indartzera ere.

Hona hemen eginkizunak:

  • I+G+B-arekin loturiko Sailaren programak landu eta betearaztea, bereziki finantza-tresnen bidez, baita etorkizuneko industria-sektoreak sortzeko laguntza eta inbertsio-prozesuak ere.
  • Dagokion Sailaren I+G+B-ko sistemekin loturiko plan estrategikoen ondorioz sortutako programak kudeatzea, eta programa horietatik sortutako jarduerak koordinatzea Eusko Jaurlaritzaren beste Sail batzuekin.
  • Azpiegitura teknologikoen garapena sustatzen du eta horretan parte hartzen du, baita azpiegitura horien eraginkortasunaren garapenean ere, Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sisteman.
  • Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sarean txertatutako agente zientifiko eta teknologikoekin harremanetan jartzeko organoa da.
  • Teknologiaren eta jakintzaren transferentzia sustatzen du eskaintza teknologikoaren (jakintza sortzeko sektoreak; ZTBES) eta eskariaren (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko sektoreak) artean.
  • Eskari teknologikoari kultura ekintzailea sustatzeko eta giza kapitala garatzeko neurriak eskaintzen dizkio.
  • Urtean 8-10 programa instrumental kudeatzen ditu.
Azken eguneratzea: 2010/07/06
Euskadi, auzolana