Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.
Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAEko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.
Legegunea proiektua Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak bultzatutako Euskadi.eus-eko edukien kalitatea hobetzeko estrategia batetik sortu da eta herritarren eskura jarri nahi ditu gure autogobernu sistematik sortutako euskal eskumen-arlokoak diren eduki arauemaileak baita, Estatuko arlokoak izanik, horiek gaitzen dituzten edo aplikagarriak diren beste batzuk ere.
Eusko Jaurlaritzak Europako Legeriaren Identifikatzailea (ELI) ezarri du Legegunea atarian.
Horren ondorioz, atari horretan argitaratzen diren eduki arauemaile guztiak elkartrukatu daitezke ELI espezifikazio teknikoa betetzen baitute.