Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudi bateratua

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAEko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Zer da Legegunea

Legegunea proiektua Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak bultzatutako Euskadi.eus-eko edukien kalitatea hobetzeko estrategia batetik sortu da eta herritarren eskura jarri nahi ditu gure autogobernu sistematik sortutako euskal eskumen-arlokoak diren eduki arauemaileak baita, Estatuko arlokoak izanik, horiek gaitzen dituzten edo aplikagarriak diren beste batzuk ere.

Ohiko galderak

Zer aurki dezaket Legegunean
Legeguneak web-orri bakar batean biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren garrantzi juridikoko eduki guztiak, herritarrei modu ordenatu batean eskaintzeko, sarbide erraz eta argi batzuen bitartez.
Legegunea informazioa zehaztasun osoz eskaintzen al da?
Legegunearen xedea ez da datu-base komertzialekin lehiatzea, baizik eta Eusko Jaurlaritzak duen informazioa biltzea eta herritarrei eskaintzea.

Europako Araudiaren Identifikatzailea

Eusko Jaurlaritzak Europako Legeriaren Identifikatzailea (ELI) ezarri du Legegunea atarian.

Horren ondorioz, atari horretan argitaratzen diren eduki arauemaile guztiak elkartrukatu daitezke ELI espezifikazio teknikoa betetzen baitute.

Euskadi, auzolana