Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

88/2001 DEKRETUA, maiatzaren 22koa; honen bidez, Euskadiko Kontsumo Batzorde Aholku Emailea arautzen duen dekretua aldatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 3106
  • Xedapen-zk.: 88
  • Xedapen-data: 2001/05/22
  • Argitaratze-data: 2001/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kontsumitzaileen Estatutuari buruzko azaroaren 18ko 10/1981 Legearen 27. artikuluak Kontsumo Batzorde Aholku Emailea sortzea aurreikusten du. Ekainaren 7ko 133/1982 Dekretuaren bidez batzorde horren lehen osaera eta funtzioak zehaztu ziren.

Geroago, uztailaren 9ko 231/1985 Dekretuaren bidez, ekainaren 7ko 133/1982 Dekretua aldatu zen. Horretarako, gehiengoa kontsumitzaileen ordezkariek zuten batzordea osatu zen, Europako Ekonomia Erkidegoan nagusi zen joerari jarraituz. Era berean, batzordearen funtzioak erabakitzeko sistema aldatu zen, eta formula generiko bat hautatu zen, batzordearen egitekoak mugatuko ez zituena.

Azken urte hauetan gizartean izandako aldaketak direla medio, egoki deritzogu berriz ere Euskadiko Kontsumo Batzorde Aholku Emailearen osaera aldatzeari, kontsumoarekin zerikusia duten gizarteko sektore guztien ordezkaritza hobea lortzearren.

Horrela, bada, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoari entzunaldia eman eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"Honako kide hauek osatuko dute azaroaren 18ko 10/1981 Legearen 27. artikuluan aurreikusitako Euskadiko Kontsumo Batzorde Aholku Emailea:

.– Merkataritza eta Turismo sailburuordeak. Hau izango da batzorde horretako lehendakaria.

.– Kontsumo zuzendariak. Lehendakari lanetan arituko da bestea gaixotasunagatik edo legezko beste arrazoiren bategatik falta bada.

.– Kontsumitzaile elkarteetako edo behar bezala erroldatutako federazioetako hiru ordezkarik.

.– Behar bezala erroldatutako familia elkarteetako ordezkari batek.

.– Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioko ordezkari batek.

.– Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL) izendatutako kontsumitzailearentzako zerbitzuak, herri zein eskualde mailakoak, dituzten Euskadiko udaletako bi ordezkarik.

.– EAEn ordezkaritza gehien duten sindikatuetako ordezkari batek.

.– Euskal Herriko Industria, Merkataritza eta Nabigazio ganberek edo Kontseilu Gorenak, sortzeko unean, izendatutako ordezkari batek.

Dekretu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 22an.

Lehendakaria

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana