Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena; haren bitartez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Petróleos del Norte, S.A.ren Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena udalerrietako (Bizkaia) petrolio-findegiko jarduerari

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6904
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/05/06
  • Argitaratze-data: 2008/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria

Testu legala

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoari jarraituz, Jose Manuel de la Sen Larrea jaunak, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren ordezkari denez eta haren izenean, ingurumen-baimen integratua eskatu zuen Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean 2005eko abenduaren 20an, Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena udalerrietako (Bizkaia) petrolio-findegiko jarduerarako. Eskabidearekin batera, honako agiri tekniko hauek aurkeztu zituen:

Instalazioaren proiektu teknikoa (2005eko abendua).

Laburpen ez-teknikoa (2005eko abendua).

Aipatutako baimena eskatu zuen garaian Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak petrolio-findegiko jarduerarako udal-lizentzia zeukan, besteak beste. Horrez gain, enpresa sustatzaileak bazituen 1999ko uztailaren 17ko isurketak egiteko baimena, 2000ko apirilaren 3ko hondakin arriskutsuak kudeatzekoa, 2002ko uztailaren 22ko hondakin arriskutsuak ekoiztekoa, eta ondoren uren eta hondakinen arloko araudiak ezarritako zabaltzeak eta berrikuntzak.

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien prozeduran parte hartzen duten zenbait erakunderi 2006ko urriaren 17an, Ingurumen Organoak proiektua eta proiektu horrek ingurumenean duen eraginaren gaineko azterlana jendaurrean jartzeko agindu zezan (Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila).

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko otsailaren 28an; espedientea 2007ko ekainaren 12an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko abenduaren 17an emandako Ebazpen bidez, jendaurrean jarri ziren 30 egun baliodunen epean, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak sustatutako proiektua eta proiektu horrek ingurumenean duen eraginaren azterlana, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko urtarrilaren 23an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko urtarrilaren 27an eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaien.

Informazio-izapide horretan, 2008ko urtarrilaren 29an Muskizko udalaren idatzi bat jaso zuen Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Sailak. Gutun horretan, jendaurrean jartzeko epea zabaltzeko eskatzen zuen. Eskaera horri erantzunez, eta Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez onartu zen Petróleos del Norte SA (Petronor) sozietatearen Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena udalerrietako petrolio-findegiko jardueraren proiektuaren informazioa jendaurrean jartzeko izapideen epea zabaltzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaikoan argitaratu zen 2008ko otsailaren 27an.

Jendaurrean jartzeko izapideak amaitu ondoren egiaztatu zen zenbait alegazio-idazki aurkeztu zirela. Ebazpen honen I. eranskinean bildu dira, laburtuta.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2007ko martxoaren 27an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalei eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitzarekin.

Espediente osoa eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak landutako ebazpen-proposamena Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren eskura jarri zen 2008ko apirilaren 24an, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikulua aplikatuz. 2008ko apirilaren 30ean, enpresak adierazi zuen ados zegoela ebazpen-proposamen horren edukiarekin. Hala ere, zenbait gogoeta egin zituen, zarataren, okupatutako lursaila iragazgaiztearen eta ebazpen honen hirugarren atalean adierazten diren baldintzak bete direla egiaztatzeko emandako epearen ingurukoak, hain zuzen ere.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren, 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren, uztailaren 1eko Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenaren, 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerroak; 16/2002 Legearen I. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar dute I. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudiaren araberako administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi izan dira. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren kasuan, ondorengo arloei dagozkien baimena behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak sortzekoak eta haien autogestioaren ingurukoak, kolektorera isurketak egitekoak; ingurumen izaerako zehaztapenen artean atmosferaren kutsadurari dagozkionak; lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzearen gainekoak; espedientean beste administrazio eta erakunde eskudunek ere hartuko dute parte espedientean, bakoitzak bere aginduzko txostenak eginez.

Goian aipatutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan, aurreikusten zena; ez du ordezkatzen ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko Autonomia erkidego bakoitzean, sailkatutako jarduerei aplika dakizkien gainerako arauak. Baldintza teknikoak aplikatuz, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresari dagokion ingurumen-baimen integratuak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isuri ditzakeen gai poluitzaileen balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako baldintzak. Batik bat, 2003ko otsaileko Europako Batzordearen findegientzako BREF dokumentuaren edukia hartu da kontuan («Reference document on Best Available Techniques for Mineral Oil and Gas Refineries»). Horrez gain, sektoreko arauei dagokienez, aplikatzekoak dira kasu honetan, bereziki, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretua, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 oinarrizko Legea betearazteko Araudia onartzen duena, eta martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretua, errekuntza-instalazio handietako zenbait agente poluitzaileren emisioak mugatzeko arauak eta petrolio-findegiek atmosferara egiten dituzten emisioak kontrolatzeko zenbait baldintza ezartzen dira.

Espedienteko txostenak eta egindako alegazioak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoaren 20. artikuluan begiesten den entzunaldi izapidea bete da eta organo hau da ingurumen-baimen integratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia Ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 22an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko ingurumena babestekoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, 6/2001 Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia,

Lehenengoa. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresari (Helbidea: San Martin kalea, 5, 48550 Muskiz, Bizkaia eta IFK: A-48/053243) ingurumen-baimen integratua ematea Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena udalerrietako petrolio-findegiko jarduerarako, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzei jarraituz.

Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren I. eranskineko 1.2.a) kategorian dago sartuta: «Petrolioa edo petrolio gordina fintzeko instalazioak».

Ingurumen-baimen integratuan ez da sartzen Cotorrio ibaiaren eta San Martin zerbitzugunearen alboko biltegiratze-eremua.

Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak automobil-industriarako erregaiak (LPGak, gasolinak, gasolioak, kerosenoa, etab.), asfaltoak eta propilenoa egiten ditu, petrolio gordina erabilita.

Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena udalerrietan egiten du jarduera hori, Bilbotik 18 km-ra eta Punta Luceroko portu-instalazioetatik 5 km-ra, Muskizko haranean; instalazioek 220 hektarea hartzen dituzte. Findegiak oliobideak ditu Zierbenako superportutik gordina findegiko andeletara garraiatzeko eta produktuak kanpora bidaltzeko.

Findegiaren bihurketa-eskemak urtean 12.000.000 t distilatzeko gaitasuna du.

Bi eremu nagusi ditu industrialdeak:

  1. eta 2. instalazioak: bi findegi tradizional ditu, hidrogenoa ekoizteko bi unitate eta gasolioaren desulfuraziorako unitate bat barne.

    Bihurketa-instalazio bat, hutseko distilazio-unitateak, biskositate-murrizketa eta FCC dituena.

    Hona hemen enpresak une honetan dituen unitate nagusien deskribapena:

    Petrolio gordinaren bi unitate (C1 eta C2): Petrolioa oliobide bidez jaso, eta aurrez berotzen da. Jarraian, presio atmosferikoko distilazioa egiten zaio zatikapeneko bi zutabetan (findegi bakoitzean bat). Eta, hala, frakzio hauek zatitzen dira: lehen gasak, kerosenoa, olio dieselak eta hondakin-olioak edo petrolio gordin murriztua. Lehen gasa naften egonkortzailera bidaltzen da. Murriztutako petrolio gordina huts-unitatera bidaltzen da, eta frakzio ertainak, stripping prozesuak igaro ondoren, nahasteko eta desulfurazioko instalazioetara eramaten dira. Petrolio gordinaren unitateek urtean 12.000.000 t tratatzeko gaitasuna dute orotara.

    Naftak egonkortzeko bi unitate: Petrolio gordinaren unitateetako gasa kondentsa daitezkeen frakzioetatik askatu eta likidotu ondoren, presioan egonkortzeko prozesua egiten zaio; horrela, hiru frakzio bereizten dira: findegi-gasa, gas likidotuak (LPG) eta naftak. Naftak egonkortzeko unitateek urtean 2.300.000 t-rentzako gaitasuna dute orotara.

    MLPGren Meroxaren desulfuraziorako bi unitate (M1 eta M3): Prozesuan sufre-konposatuak ezabatzen dira (SH2 eta merkaptanoak). Lehenik eta behin, SH2 bereizten da amina-bereizketaren bidez (MEA). Ondoren, merkaptanoak erauzten dira gas-korrontetik, sodaz eginiko soluzio baten bidez. Merox katalizatzaile bat, airea eta beroa gehituta, merkaptanoak disulfuro bilakatzen dira. Gero, bereizi, eta G unitatera bidaltzen dira. LPGren Meroxaren desulfuraziorako unitateek urtean 552.000 t-rentzako gaitasuna dute orotara. LPGen Merox-az gain, Kerosenoaren Merox unitateak (MK-3) ere badaude, urteko 401.000 t-rentzako gaitasuna dutenak, eta Gasolinaren Merox unitateak (MG3) FCCkoak, urtean 1.101.000 t-rentzako gaitasuna dutenak.

    Gasak berreskuratzea (B1 eta B2): M-3 Merox unitateko eta platforming-unitateko GLPei bi etapako bereizte-prozesua egiten zaie unitate horretan. Etanoa kentzeko dorrean frakziorik arinenak bereizten dira, eta fluxua propanoa kentzekora bidaltzen da; han, propanoa eta butanoa bereizten dira. Etanoa kentzekoan lehena eskuratzen den frakzioa, bi xurgatze-prozesuren ondoren, fuel-gas gisa edo findegi-gas gisa erabiltzen da.

    Naften desulfuraziorako bi unitate (N1 eta N2): Naftaren egonkortzaileko naftak elikatzen du. Prozeduraren oinarria da nafta hidrogenoarekin nahastea, gero nahaste hori katalizatzaile batetatik pasatzeko. SH2 eta hidrokarburo arin horien nahastea gas azido deitzen da, eta sufrea berreskuratzeko instalazioetara eramaten da. Desulfurazioa jasan duen nafta, berriz, splitter edo frakzionamendu-dorrera eramaten da; han frakziorik astunena bereizten da (hori da platforming-unitatearen karga). Naften desulfuraziorako unitateek urtean 1.816.000 t tratatzeko gaitasuna dute orotara.

    FCCko naften desulfuraziorako unitate bat (NF3): FCC cracking katalitikoaren unitateko naftak elikatzen du. Sufre hidrogenatua sufrea berreskuratzeko instalazioetara eramaten da, sulfhidriko gisa. Egonkortu ondoren, desulfurazioa jasan duen nafta blending-era eramaten da, eta gasolina komertzialaren formulazioan parte hartzen du. FCC naften desulfuraziorako unitateak urtean 930.000 t-rentzako gaitasuna du orotara.

    Distilatu ertainen desulfuraziorako lau unitate (G1, G2, G3 eta G4): Distilatu ertainak (olio arinak, astunak eta kerosenoa) G unitateetan desulfuratzen dira. N unitateenaren antzekoa da prozesua, hau da, desulfuratu behar den produktua, H2-rekin nahastua, berotu, eta erreaktore katalitiko batera bidaltzen da; han, sufrea SH2 bihurtzen da. Zenbait bereizte-prozesuren ondoren (desulfuratutako produktua SH2-tik bereizten da), birziklatu edo fuel-gas gisa erabiltzen da. Distilatu ertainen desulfuraziorako unitateek urtean 4.435.000 t tratatzeko gaitasuna dute orotara.

    Erreformatze katalitikoko edo platforming-eko bi unitate (P1 eta P2): Erreformatze katalitikoaren (platforming-aren) helburua da oktano-kantitate handiko gasolinak ekoiztea, oktano-kantitate handiko frakzioak erabilita (naftak, gehienbat). Prozesuak osagaien molekulak birdoitzen ditu, katalizatzaile batekin. H2 kantitate handiak erabiltzen dira, eta gero, naften desulfuraziorako unitateak erabiltzen dira. Dorrearen hondotik irteten da zama, eta gasolina egiteko oinarrizko produktua den «Platforming»a sortzen da. Erreformatze katalitikoko unitateek urtean 1.282.100 t tratatzeko gaitasuna dute orotara.

    Hidrogenoa ekoizteko bi unitate (H3 eta H4). H3 unitateak H2 sortzen du (% 97ko bolumena), fuel-gasa, propanoa edo haien nahastea erabilita. H4 hidrogeno-unitateak orduan 2.900 kg sortzen ditu, % 100 H2an oinarrituta, eta elikadura alternatibo gisa nafta edo gas naturala erabilita. Hidrogeno hori desulfuraziorako unitateetan erabiltzen da. Hidrogenoa ekoizteko unitateek urtean 33.000 t tratatzeko gaitasuna dute orotara.

    Hutseko unitatea (V3): Petrolio gordinaren distilazio atmosferikoko hondakina (hondar-olioa edo petrolio gordin erreduzitua) tratatzen du presio murriztuan; horren ondorioz, cracking katalitikoaren zama (FCC) osatzen duen distilatu bat eskuratzen da (hutseko gasolioa). Frakzio astunaren zati bat fuel-olio industriala da (fuel-olio hondarra) eta beste batek Visbreaker unitatea elikatzen du. Hutseko unitateak urtean 4.888.000 t-rentzako gaitasuna du.

    Cracking katalitikoko unitate bat FCC ohantze jariakorrean (F3): Cracking katalitikoaren helburua da hutseko unitateko distilatuen (hutseko gasolioa) molekulak apurtzea frakzio arinagoak eskuratzeko; gasolinak, batik bat (baita propilenoa, LPG eta gasolioa ere). FCC urtean 2.306.000 t-rentzako gaitasuna du.

    Aminak birsortzeko lau unitate (S1, S2, S3): Hidrodesulfuraziorako unitateetan sortzen diren gas azido korronteen SH2 gasa ezabatzen da fase honetan (G1, G2, G3, G4, N1, N2, eta HD3). Gas azidoa garbitu egiten da SH2 xurgatzen duen amina soluzio urtsu batean, eta hori, era berean, soluziotik bereizten da, bero bidez. Amina soluzioa berrerabili egiten da. Sufrerik gabeko gasa (gas gozoa) erregai gisa erabiltzen da instalazioko galdara eta labeetan.

    Sei sufre-unitate (SR-3A, SR-3B, SR-4 eta SR-5): Amina-unitateetan (S3), merox unitatean (M3) eta stripping unitateetan bereizitako SH gasa sufre solido bihurtzen dute, gas hori atmosferara ez emititzeko, ez sufre-oxido gisa, ez gas gisa.

    Alkilazio-unitate bat (AK-3): Petrolio-gas likidotuak (butanoak) alkilato bihurtzea da unitate horren helburua (alkilatoa kalitate handiko gasolinen osagai gisa erabiltzen da); hala, findegian ekoitzitako gasolinen berun-edukia murritz edo ezaba daiteke. Alikazio-unitateak urtean 195.000 t-rentzako gaitasuna du.

    Bentzenoa murrizteko unitate bat (RB4): Bentzenoa murrizteko unitatea 1. eta 2. platforming-unitateetan erreformatutako nafta prozesatzeko diseinatuta dago, bentzenorik gabeko erreformatu egonkortua eskuratzeko. Bentzenoa murrizteko unitateak urtean 890.000 t ekoizteko gaitasuna du.

    Disolbatzaileen hidrogenazio-unitate bat (D3): Unitate horretan disolbatzaileen (hexanoa eta heptanoa) hidrokarburo aromatikoen edukia murrizten da, produktuak eskatzen dituen espezifikazioak betetzeko. Disolbatzaileak berreskuratzeko unitateak urtean 24.000 t-rentzako gaitasuna du.

    Diolefinen hidrogenazio-unitate bat (BD3): Unitate horretan butano olefina tratatzen da, industria petrokimikoaren espezifikazioetara egokitzeko. Dienoen hidrogenazio-unitateak urtean 134.000 t-rentzako gaitasuna du.

    Visbreaking unitatea (VB3): Biskositatea murrizteko instalazioaren helburua da hutsean distilatzeko instalaziotik (V3) datorren hondakina murriztea (gasa edo nafta distilatu ertaina), hidrokarburo-molekula handiak apurtzen dituen cracking termiko moderatu bidez. Visbreaking-unitateak urtean 1.816.000 t- ekoizteko gaitasuna du.

    Hutseko gasolioaren hidrodesulfurazio-unitatea (HD3): Unitate horren helburua da konposatu kimikoak sortzen dituzten sufrea eta beste zenbait poluitzaile (nitrogenoa eta metalak, esaterako) zamatik kentzea. Hutseko desulfurazio-unitateak urtean 1.801.000 t ekoizteko gaitasuna du.

    Eterrak ekoizteko unitatea (ET3): Unitate horretan etilterbutileterra edo ETBEa (Ethyl-Ter- Butyl-Ether-en siglak, ingelesez) ekoizten da; batik bat gasolinaren nahasteetan erabiltzen den konposatu oxigenatua da, eta oso ezaugarri onak ditu oktano-kantitatea hobetzeko. Horretarako, erreakzioaren katalizatzaile gisa erabiltzen da ioi-trukeko erretxin oso azido bat; hari esker, tenperatura nahiko baxuetan egin daiteke erreakzioa. Eterrak ekoizteko unitateak urtean 62.000 t ekoizteko gaitasuna du.

    Oxigenatuak ezabatzeko unitatea (OR3): ET3 unitatean bigarren mailako erreakzioetan sortutako BD3 unitateko butano finduaren konposatu oxigenatuak ezabatzeko diseinatuta dago OR3 unitatea. Konposatu horiek ezabatzeak alkilazio-unitatearen eragiketa hobetzen du, azido-kontsumoaren eta alkilatoaren kalitatearen aldetik. Unitate horrek urtean 376.680 m3 tratatzeko gaitasuna du.

    Hauek dira instalazio laguntzaile nagusiak:

    Baterako sorkuntzako unitatea (CG1): 38 MW gas-turbinetan eta 11,2 MWko turbo hedatzailea; guztira, instalatutako sorkuntza elektrikoko potentzia 49,2 MWra iristen da.

    Zazpi galdara, orduko 530 t lurrun sortzeko gaitasuna dutenak.

    Lau hozte-dorre, egunean 756.000 m3ko emari zirkulatzailea dutenak.

    Itsas terminala Punta Luceroko kai-muturrean, sei atrakaleku dituena. Horietako hiru mendebaldeko kai-muturrari itsatsitako kaian daude, eta beste hirurak zamaketarako pantalanean.

    Instalazioek energia-baliabide hauek kontsumitzen dituzte: instalazioa hornitzeko energia elektrikoa (580.139.971 kWh/urte), fuel-gasa (520.607 t/urte) eta fuel-olioa (257.090 t/urte), findegiko labeak hornitzeko.

    Atmosferara egindako emisioei dagokienez, hamar emisio-foku ditu enpresak: I. instalazioko tximinia (U-STK-02), II. instalazioko tximinia (U2-STK-01), III. instalazioko tximinia (U3-STK-01), III. instalazioko FCC tximinia (U3-STK-02), alkilazio-tximinia (AK3-STK-01), baterako sorkuntzako I tximinia (CG-STK-01), itsas terminalaren galdara txikia (TM), hidrogenazio-unitateko tximinia (H4-STK-01), naften desulfurazioko tximinia (NF3-STK-01) eta gasolioaren desulfurazioko tximinia (G4-STK-01).

    Foku horiez gain, hiru zuzi daude prozesu-unitateetan gehiegi ekoitzi direnak modu seguruan bideratu eta erretzeko; gelditzeko eta abiatzeko aldietarako diseinatuta daude bereziki.

    Horrez gain, KOLen emisio barreiatuak sortzen dira biltegiratzeko tangetan, zenbait ekipamenduren ihes txikiak direla eta, esate baterako, balbulenak, ponpenak, konpresoreenak, lerro-amaierenak, laginketenak, konektoreenak, tresnak etab.; horietarako, hainbat murrizketa-neurri daude.

    Findegiko hondakin-ur guztiak tratamendu-instalazio komun batera eramaten dira (DAR instalazioa). DAR instalazioaren tratamendu-eskemak bi tratamendu-lerro bereizi ditu nagusiki: petrolio gordinaren tangak eta petrolio gordina gezatzeko tangak drainatzetik datorren ura tratatzeko prozesuko ur-lerroa eta prozesu-instalazioetako, eremuen garbiketako, ur-stripperren eta laborategiko uren tratamendurako ur oliotsuen lerroa.

    Ur beltzak, berriz, DAR instalazioko ur-lerroaren prozesuko tratamendu biologikora eramaten dira, eta, han, gainerako efluenteen tratamendu bera jasotzen dute.

    Alkilazio-unitateko efluenteak ur azidotan tratatzen dira DARen ur oliotsuen tratamendu-lerrora eraman aurretik.

    Kale eta hiribideetako areketako urei, hozte-dorreetako purgaketei eta galdaren eta neutralizazio-uren purgaketei dekantazio-prozesua egiten zaie, isurketako harea bereizteko.

    Gainera, findegiak itsasontzien lasta-urak tratatzeko instalazio bat du; lehenik eta behin, biltegiratze-andeletan dekantatzen dira, eta, ondoren, API bereizgailu batean tratatu.

    DAR instalazioan zein lasta-urak tratatzeko instalazioan tratatutako urak isurketa-puntu bakar batean isurtzen dira itsasora, Punta Luceroko portuan, findegitik 4 km-ra.

    Bestalde, sortzen diren hondakin arriskutsu gehienak ekoizpen-prozesuaren zenbait etapari (alkilazioa, hidrotratamendua, hidrogenoaren ekoizpena, desulfurazioa, sufre-instalazioak eta lasta-urak) eta zerbitzu orokorren prozesuari lotuta daude. Hondakin ez-arriskutsu nagusiak, berriz, crackinga, bilgarriak, mantentze-lanak eta gas-garbiketak direla eta sortzen dira. Instalazioak autogestio-prozesu bat egiten du; ontzien hondakinak garbitzen ditu, eta hondakinentzako ontzi gisa erabili ezin diren «olioekin eta aminekin poluitutako ontziak» lurrunarekin eta urarekin garbitzen dira. Ontzi horien garbiketan sortutako urak industria-urak tratatzeko instalaziora eramaten dira.

    Besteak beste, Europako Batzordearen 2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques for Mineral Oil and Gas Refineries» erreferentzia-dokumentuan adieraziaren arabera eskuragarri dauden teknikarik onentzat har daitezkeen neurri hauek ditu proiektuak:

    ISO 14001 ziurtagiriaren bidez egiaztatutako kudeaketa-sistema du.

    Sufre-kontzentrazio txikiagoko erregaiak erabiltzen ditu, FCCren zama desulfuratuta edo energia-eraginkortasuna areagotuta, unitateen erabilera-indize altuen bidez.

    Poluitzaileak ezabatzea: Hondakin-uren tratamendurako instalazioen tratamendu biologikoen errendimendu egokiak; zigilu bikoitza sabai flotatzaile duten andeletan. Halaber, sufrea berreskuratzeko lau instalazioetan prozesuetan ezabatutako sufrearen gas-korronteak tratatzen dituzte; sufre solido bihurtzen dute, hala atmosferara ez isurtzeko.

    Instalazio eta ekipamendu guztiei prebentziozko mantentze-lanen programak ezartzen zaizkie, etengabe energiaren errendimendu ezin hobea bermatzeko.

    FCCren zamaren hidrotratamendu-unitatea; lehenik eta behin HD3 unitatean desulfuratzen da, hala, korronte horren sufre- eta nitrogeno-edukia murrizten da.

    Sufrea berreskuratzeko unitateak, gas-korronteetatik berreskuratutako H2Sa tratatzeko, hala, sufre solido bihurtzen da, eta atmosferara ez da emititzen SO2-rik.

    SO2, NOx, partikula solidoen eta opakutasunaren etengabeko neurketa, tximinietan jarritako analizatzaileen bidez.

    Erregailuen mantentze-lan egokiak eta pizgailuen aldian aldiko azterketak.

    Zigilu bikoitzak instalatzea sabai flotatzaileak dituzten andeletan, aldian aldiko ikuskapenak egitea, itxiera mekaniko bikoitzeko ponpak instalatzea, balbulak estaltzekoak aldatzea eta laginak hartzeko prozedura espezifikoak definitzea, KOLen emisio barreiatuak saihesteko.

    Ur oliotsuak biltzea drainatze zigilatuen sarean, hidrokarburoak airean egoten diren denbora murriztea eta homogeneizazio-putzua behar bezala aireztatzea, KOLen emisioak minimizatzeko.

    Errekuntza-prozesuko kondizioen kontrola.

    Solidoak zikloiekin manipulatzetik sortzen diren partikulen emisioa minimizatzea, FCC sorgailuaren emisioak murrizteko.

    Ur oliotsuak eta euri-urak drainatzeko sare bereiziak ditu; hala, horien tratamendu eraginkorragoa egin dezake. DAR instalazioak larrialdietarako putzu bat du, zuzenean instalaziora eraman ezin diren isuriak kontrolatzeko.

    Prozesuaren eremuetako euro-urak DAR instalaziora kanalizatzen dira; han, ur oliotsuen tratamendua ematen zaie.

    Tratatutako urak berriro hozte-dorreetara eramatea, suteen aurkako sistema, zelaiak ureztatzeko sistemak, petrolio gordinaren gezagailuak eta kondentsatu garbi guztien berreskuratzea.

    Ur azidoen stripper-ak ditu H2S eduki handiko urak tratatu eta prozesura itzuli ahal izateko.

    Hondakin-uren tratamendurako instalazio bat du; harea, ura eta olioa bereiztekoak (API), homogeneizazio-putzua, gatzapen-malutapena, flotazioa, tratamendu biologikoa eta azken baltsa.

    Bigarrena. Baldintza eta betebehar hauek ezartzea Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena udalerrietan egiten duten petrolioa fintzeko jarduerari.

    1. Erantzukizun zibileko asegurua egin beharko du, milioi bat eta ehun mila (1.100.000) eurokoa, baimendu den jarduera dela eta hirugarren pertsonei edo haien ondasunei egin diezazkieten kalteak eta hondatutako ingurumena konpontzearen eta berreskuratzearen kostuak ordaindu ahal izateko.

      Aseguru horren zenbatekoa urtean behin eguneratu ahal izango da; aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuen arabera murriztu ahal izango da.

    2. Berrogeita hamar mila (50.000) euroko fidantza ezartzea, 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. atalean zehaztutako terminoetan; artikulu horren 3. atalean aurreikusten diren moduetako edozeinetan egin ahal izango da.

      Fidantza horren zenbatekoa urtean behin eguneratu ahal izango da, Ingurumen Organo honek hala eskatzen badu; aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen arabera areagotuko da.

      Horrez gain, kostaldeei buruzko 1988ko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen D.1.2.5. idatz-zatian aipatzen den isurien kanona ezartzen denean, aipatutako legearen 85. artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritako irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak fidantza bat era dezala eskatuko dio Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresari, ezarri zaizkion baldintza guztiak beteko dituela ziurtatzeko.

    3. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman zaizkion datuak aldatuz gero, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak aldaketa horien berri emango du.

    4. Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz.

      1. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

      1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

      1.1.1. Baldintza orokorrak.

      Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren instalazioak ustiatzean atmosferara botako diren kutsagarriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

      Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai poluitzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira, behar denean, gai poluitzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

      Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai poluitzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen dutenean.

      Neurriak hartuko dira ezbeharrez gai poluitzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira tenperatura eta efluenteen konposaketa aldaketaren ondoriozko gorabeherei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

      1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

      Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren instalazioak foku hauek ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

      Foku zk. Fokuaren kodea Gai poluitzaileak isurtzen dituen fokuaren izena Lotutako prozesuak Garaiera

      (m) barneko diametroa

      (m) Katalogazioa Taldea UTM

      koordenatuak

      X Y

      1 48001916-01 I instalazioko tximinia

      (U-STK-02) petrolio gordinaren distilazioa I erreformatze katalitikoa Iertainen hidrodesulfurazioa I eta II naften hidrodesulfurazioa I

      sufrea berreskuratzea SR5

      sufrea berreskuratzea SR4

      lurrunaren ekoizpena 17.5 kg/cm2 139 5,508,95 491595,3628 4797203,8779

      2 48001916-02 II instalazioko tximinia (U2-STK-01) petrolio gordinaren distilazioa II

      erreformatze katalitikoa II

      ertainen hidrodesulfurazioa II

      naften hidrodesulfurazioa II

      astunen hidrodesulfurazioa

      hidrogenoaren ekoizpena

      lurrunaren ekoizpena 17.5 kg/cm2 165 3,72-9,80 A 491782.6008 4797085.5175

      3 48001916-03 III instalazioko tximinia (U3-STK-01) 1 hodia: errekuntza-unitateak

      hutseko distilazioa

      visbreaking

      sufrea berreskuratzea SRR3 A/B

      lurrunaren ekoizpena 42 kg/cm2 222 2,75 A 49069,9506 4797512,8437

      4 48001916-04 III instalazioko tximinia (FCC) (U3-STK-02) 2 hodia

      FCC katalizatzaileko etengabeko birsorkuntza 222 3,20 A 49069,9506 4797512,8437

      5 48001916-05 Alkilazio-tximinia AK3-STK-01) Alkilazioa 60 1,73 A 490823,5869 4797512.4603

      6 48001916-06 Baterako sorkutnzako-tximinia (CG-STK-01) baterako sorkuntza 50 3,47 A 491600,2535 4797188.3818

      7 48001916-07 Itsas terminaleko tximinia (MT) itsas terminaleko galdara 11 0,64 A 491859,8233 4801325,0035

      8 48001916-08 Hidrogenazio-unitateko tximinia (H4-STK-01) Hidrogenoaren ekoizpena 60 1,88 A 491411,1851 4797415.4499

      9 48001916-09 Gasolinen desulfuraziorako III instalazioko tximinia naften desulfuraziorako 3. unitatea 60 1,00-1,26 A 490790,5330 4797413,4549

      10 48001916-10 Gasolioen desulfurazioko tximinia (G4-STK-01) Gasolioak desulfuratzeko unitatea 60 1,10 A 491361,0250 4797474,6426

      Gainera, KOL isuri barreiatuak sortzen dira biltegiratzeko tangetan, ekipamenduak piping erara zigilatzeko sistemengatik, esaterako bridak, ponpen zigiluak, balbulak, ponpak, konpresoreak, lerro-amaierak, laginketak, konektoreak, tresnak, eta abar. Era berean, konposatu lurrunkorrak eta gai usaintsuak isurtzen dira findegiko urak arazteko sistemaren API bereizgailuetatik; ezabatu beharreko koipeak jasotakoan hidrokarburo geruza bat sor daiteke, airera gai organikoak isuri ditzakeena.

      1.1.3. Gehienez emiti daitezkeen kantitateak.

    1. Instalazioa atmosferara botatzen diren poluitzaile ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da:

      Fokua(k) Substantziak Isurketarako muga-balioak Erreferentziako O2 %

      1 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 450 mg/Nm3 3

      Sufre dioxidoa (SO2) 1.479 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 50 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      Azido sulfhidrikoa 5 mg/Nm3 3

      2 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 450 mg/Nm3 3

      Sufre dioxidoa (SO2) 1.564 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 50 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      3 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 450 mg/Nm3 3

      Sufre dioxidoa (SO2) 1.460 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 50 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      4 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 400 mg/Nm3 6

      Sufre dioxidoa (SO2) 3.000 mg/Nm3 6

      Partikula totalak 100 mg/Nm3 6

      Karbono monoxidoa (CO) 250 mg/Nm3 6

      5 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 400 mg/Nm3 3

      Sufre dioxidoa (SO2) 1.700 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 50 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      6 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 200 mg/Nm3 15

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 15

      Sufre dioxidoa (SO2) 35 mg/Nm3 3

      7 Sufre dioxidoa (SO2) 850 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      Nitrogeno-oxidoak (NO2) 300 ppm 3

      Opakutasuna 2 bacharac 3

      8 Nitrogeno-oxidoak (NO2) 200 mg/Nm3 3

      Sufre dioxidoa (SO2) 35 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 5 mg/Nm3 3

      9 Sufre dioxidoa (SO2) 35 mg/Nm3 3

      Nitrogeno-oxidoak (NO2) 200 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 5 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      10 Sufre dioxidoa (SO2) 35 mg/Nm3 3

      Partikula totalak 5 mg/Nm3 3

      Nitrogeno-oxidoak (NO2) 200 mg/Nm3 3

      Karbono monoxidoa (CO) 100 mg/Nm3 3

      • 2009rako programatutako geldialdirako aurreikusita dauden aldaketekin berrikusiko da muga-balioa.

        Balio horiek kondizio hauen araberakoak dira: 273 K-ko tenperatua, 101,3 kPa-ko presioa, gas lehorra eta taulan ezarritako erreferentziako oxigenoa.

        Emisioen muga-balio horiek guztiek inoiz ez dituzte gaindituko hala ere, fokuaren eragin-eremuan onar daitezkeen balioak.

        Gainera, 1., 2. eta 3. fokuetako isurientzako mugak jarri dira, Errekuntzako instalazio handietako Isuriak murrizteko Plan Nazionalean ezarritako balioei dagozkienak, hain zuzen.

        Parametroa 1. fokua 2. fokua 3. fokua

        SO2 3.689 t/urte 2.904 t/urte 4.376 t/urte

        NOx 1.122 t/urte 836 t/urte 1.349 t/urte

        Partikulak 125 t/urte 93 t/urte 150 t/urte

        Isuritako zama poluitzailea ezagutzeko asmoz, enpresak hilero txostena bidaliko du 1, 2 eta 3. fokuetatik isuritako SO2, NOx eta PST parametroei buruzko datuak emanez. Urtean zehar parametro bakoitzean metatu den zama poluitzaileari buruzko datuak ere bidaliko dira, isurketen joera balioetsi eta neurri zuzentzaileak ezartzeko.

        1. eta 3. fokuetan ez da kontuan izango sufrea berreskuratzeko SR 4 eta 5 plantetatik egiten diren SO2 isurketak, 1. fokura konektatuta daudenak, ez eta 3. fokura konektatuta dauden SR 3A eta 3B-koak. Horiek egiten duten ekarpena kontrolatzeko zama poluitzailea kontrolatzeko beharrezko parametroak etengabe neurtzeko gailuak jarri beharko dira. Teknikoki bideragarria izan ezean, sufre plantek egiten duten ekarpena kontrolatzeko prozedura bat landuko da. Sufrea berreskuratzeko planta horiek gutxieneko ondorengo errendimendua dutela bermatu beharko da, baldintza egokienetan arituta:

          Sufre-instalazioa Errendimendua (%)

          SR5 (>50 t/egunean) 97,5

          SR4 (>50 t/egunean) 97,5

          SR3A (>50 t/egunean) 97,5

          SR3B (>50 t/egunean) 97,5

          Sufrea berreskuratzeko plantan errendimendua hobetzeko plana aurkeztu beharko da, bermatutako gutxieneko errendimenduak gora egin dezan. Planak Ingurumen Sailburuordetzaren onespena beharko du.

          Goian ezarritako emisio-mugak betetzat jotzen dira kasu hauetan:

        1. Neurketa etenetan, neurtutako parametroek ez dituzte gaindituko emiti daitezkeen gai poluitzaileen mugak, aldizka egingo diren arauzko ikuskaritzatan (ordubeteko hiru neurri gutxienez) zortzi orduan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia bezala, kasu guztien % 25ek muga hori gainditu ahal izango dute, baina betiere % 40an baino gutxiago izango dira. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa aldia beste astebete luzatuko da; aldi horretako tolerantzia global bezala, onar daitezkeen gehienezko mailak kasuen % 6k gainditu ahal izango ditu, betiere muga-balioaren % 25 baino gutxiago izango dira.

        2. Etengabe neurtutako parametroei dagokienez:

          1., 2. eta 3. fokuak:

          Hileko batez besteko balio batek berak ere ez du gainditzen emisioen muga-balioa.

          Eguneko balio batek berak ere ez du gainditzen emisioen muga-balioen % 130.

          Baliozkotutako orduko batez besteko balioen % 95ek ez du gainditzen emisioen muga-balioen % 200.

    2. Gainerako fokuak.

      1. Hileko batezbesteko balio batek berak ere ez du gainditzen emisioen muga-balioa, eta

      1. Hauek:

        1. Sufre dioxidoa eta partikulak: 48 orduko batezbesteko balio guztien % 97k ez du gainditzen emisioen muga-balioen % 110.

        2. Nitrogeno-oxidoak: 48 orduko batezbesteko balio guztien % 95ek ez du gainditzen emisioen muga-balioen % 110.

          Konfiantza-tartearen % 95ek, gehienez isuri daitezkeen balioekin zehaztuta, ez ditu gaindituko emisioen ondorengo muga-balioak: karbono monoxidoa, % 10; sufre dioxidoa eta nitrogeno-oxidoak, % 20; partikulak, % 30.

          Urtearen eta egunaren arabera neurtutako baliozkotutako balioak ustiapen-epean zehaztuko dira (abiatzeko eta gelditzeko epeak izan ezik), baliozkotutako orduko batezbesteko balioak erabilita; balio horiek arestian zehaztutako konfiantza-tartearen balioa eskuratzean neurtzen dira.

          1.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

          Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute D.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

          Bereziki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapena eta ezaugarriei dagokienez, laginketa-puntutik gas-fluxuak, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, neurketa-puntua baino lehen izan dezakeen edozein perturbazio-gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D, distantziak betetzen ez dituzten fokuetan ez da L1 < 2D eta L2 < 0,5D baliorik onartuko. Horrelakoetan, neurketen gainean egiten den txostenean laginketa-planoa baliogarria zela egiaztatzeko aginduko da.

          Batez ere, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta emisioen hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isuriak etengabe neurtzeko sistemak kalibratzeko instrukzio teknikoan ezarritakoa, eta ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

          KOLen isurketa barreiatuak murrizteko asmoz, honakoak jarriko dira:

          Findegiko tangak berregokitu eta mantentzea (2101/1996 Errege-Dekretua aplikatuz, zigilu bikoitza jarriko da tanga guztietan, uraren eta asfaltoen tangetan izan ezik).

          Jarioak atzeman eta konpontzeko LDAR programa bat ezartzea, prozesuko unitateen elementu desberdinetan gertatzen diren galeren ondorioz sortzen diren KOL emisio barreiatuak atzeman eta murrizteko. Era berean, LDAR programaren urteko jarraipena aurkeztu behar da, egindako jarduera eta hobekuntzekin.

          1.2. Lehorretik itsasora isurketak egiteko baldintzak.

          1.2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

          Isuriak sortzen dituen jarduera nagusia: Petrolioa fintzea.

          Jarduera-taldea: meatzaritza.

          JESN-Klasea-taldea-: 2-8-23.20.

          Isurketa-puntua Hondakin-ur mota Isuriaren jatorria Ingurune hartzailea Isurketa-puntuaren UTM koordinatuak

          1 DAR instalazioan tratatutako industriako hondakin-urak Prozesuko urak (petrolio gordina gezatzeko erabilitako urak, gordin tangetako drainatzeak)

          Ur oliotsuak (garbiketa, prozesuko instalazioak, uren lehen mailako tratamendua, laborategia, hidrokarburodun euri-urak)

          Ur beltzak

          eta neutralizazio-urak Itsasoa (Punta Luceroko itsas terminala) X: 491.213

          Y:4.801.218

          Lasta-urak jasotzeko instalazioko ura Lasta-urak

          Inondik inora ere ezingo da erabili isurien bidea hondakin-uren arazketa-sistemako ura ez den beste fluidoren bat garraiatzeko.

          Barbadun ibairako ere badago isurketa-puntua; DAR instalazioaren azken putzuen gainezkabide gisa erabiltzen da. Gainezkabidea ezinbestean baino ezin da erabili; halakoetan, lehenbailehen jakinarazi behar zaio Uraren Euskal Agentziari, II. eranskinean zehaztutako Arauz kanpoko edo istripuzko isurien protokoloa betez. Dena dela, ez dituzte gaindituko ebazpen honen D.1.2.3 atalean ezarritako isurketa-mugak.

          Aurreikusitakoa baino euri gehiago egin duelako edo ustekabeko edozein arrazoi dela-eta urteko isurketen edo gainezka egindako aldien kopurua hamar baino handiagoa baldin bada, itsasorako isurketa-puntura ponpatzeko gaitasuna handituko da, gainezka egindako aldiak asko murrizteko.

          1.2.2. Gehienez isuri daitekeen emaria eta bolumena.

          1. DAR instalazioan tratatutako industriako hondakin-urak eta lasta-urak jasotzeko instalazioko ura.

            Urteko gehienezko bolumena: 4.200.000 m3/urte; horietatik 1.500.000 m3 euri-urak dira

            1.2.3. Isurien gehienezko muga-balioak.

            Ondorengo zerrendan ageri dira ibai-ibilgura egindako isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

          1. DAR instalazioan tratatutako industriako hondakin-urak eta lasta-urak jasotzeko instalazioko ura.

            Parametroak Isurien gehienezko muga-balioak

            Tenperatura (ºC) < 30

            pH 6 - 9

            Solido esekiak guztira (mg/l) 30

            OEK (mg O2/l) 100

            MANTENUGAIAK

          1. NH3 (mg/l) 20

          1. NO3 (mg/l) 20

            Hidrogenoa guztira (mg/l) 75

            Fosfatoak (mg/l) 5

            As (mg/l) 1

            Cd (mg/l) 0,25

            Cu (mg/l) 0,5

            Cr VI (mg/l) 0,2

            Hg (mg/l) 0,05

            Ni (mg/l) 2

            Pb (mg/l) 0,4

            Se (mg/l) 0,05

            Zn (mg/l) 3

            Metalen batura

            (As, Cd, Cu, Cr VI, Hg, Ni, Pb, Se, Zn) (mg/l) 4

            Hidrokarburoak guztira (mg/l) 15

            Hidrokarburo ez-polarrak (mg/l) 10

            Hidrokarburo flotatzaileak Ez dago

            PAH (mg/l) 0,05

            Olioak eta koipeak A (emultsioa) (mg/l) 25

            Olioak eta koipeak (flotatzaileak) Ez dago

            Zianuroak (mg/l) 0,25

            Sulfuroak (mg/l) 1

            Fluoruroak (mg/l) 10

            Fenolak (mg/l) 0,5

            Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurien muga-balioak lortzeko.

            Ezarritako isurien muga-balioak gaindituz gero, Uraren Euskal Agentziari jakinarazi behar zaio, II. eranskineko Arauz kanpoko edo istripuzko isurien protokoloa betez. Urtean, gehienez ere, ezarritako mugak betetzen ez dituzten 25 lagin egongo dira.

            1.2.4. Hondakin-urak araztu eta husteko instalazioak.

            Hondakin-uren arazketa-instalazioek edo neurri zuzentzaileek hondakin-urak tratatzeko instalazio bat izango dute, bi tratamendu-lineakoa: prozesuko urak tratatzeko lerroa (lasta-urentzat eta petrolio gordina gezatzeko erabilitako urentzat) eta ur oliotsuen bigarren lerroa laborategiko urentzat, euri-urentzat, prozesuko instalaziokoentzat, eremuak garbitzeko erabilitakoentzat eta ur-stripper-entzat.

            Bi lerroei esekitako olioak eta solidoak bereizteko aurretratamendua egingo zaie, plaka-bereizgailuekin, aire disolbatuaren flotazio bidezko tratamendu fisiko-kimikoa, hidrokarburoak eta solidoak ezabatzeko, eta tratamendu biologikoa, materia organikoa ezabatzeko eta efluentearen kalitatea egokitzeko. Ur oliotsuentzat, gainera, goian adierazitako aurretratamenduaren ondoren, fintzeko tratamendua ere badago. Tratamendu horretan, erreaktiboak gehitzen dira materia organikoa oxidatzeko eta arrastatutako solidoak koagulatzeko/malutatzeko, gero dekantagailu lamelarraren bidez dekantatzen da, solidoak ezabatzeko, eta hareazko ohantzean iragazten da.

            Ur beltzak, berriz, DAR instalazioko ur-lerroaren prozesuko tratamendu biologikora eramaten dira, eta, han, gainerako efluenteen tratamendu bera jasotzen dute.

            Alikazio-unitateko efluenteak ur azidotan tratatzen dira DARen ur oliotsuen tratamendu-lerrora eraman aurretik. Kaustiko gastatuaren kasuan, tratamendu horretan ioi fluoruroa bereizten da, kaltzio kloruroa gehituta, eta, ondoren, kaltzio fluoruroa dekantatzen da; drainatze azidoetan eta kaustiko gastatuetan, berriz, pH-a homogeneizatu eta egokitu egiten da, kaltzio karbonatoa gehituta.

            Kale eta hiribideetako areketako urei, hozte-dorreetako purgaketei eta galdaren eta neutralizazio-uren purgaketei dekantazio-prozesua egiten zaie, isurketako harea bereizteko.

            Gainera, findegiak itsasontzien lasta-urak tratatzeko instalazio bat du; lehenik eta behin, biltegiratze-andeletan dekantatzen dira, eta, ondoren, API bereizgailu batean tratatu.

            DAR instalazioan zein lasta-urak tratatzeko instalazioan tratatutako urak isurketa-puntu bakar batean isurtzen dira itsasora, Punta Luceroko portuan, findegitik 4 km-ra.

            Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoa ez direla ikusiz gero, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isuriak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

            Sustatzaileak uren tratamendua indartzeko proiektu osoa aurkeztu beharko du, berreskurapena hobetzeko.

            Kontrolerako kutxatila bereiziak egongo dira findegiko hondakin-uren tratamendurako instalazioaren efluentearentzat eta lasta-uren eta hondakinen tratamendu-instalaziorako; Barbaduneko gainezkabidean ere kutxatila gehigarri bat egongo da. Kutxatilak isurien lagin adierazgarriak hartzeko beharrezko ezaugarriak izan beharko dituzte, eta zuzenean sartzeko moduko kokaguneetan jarriko dira, egoki iriztean ikuskatu ahal izateko. Horietako bakoitzean ekipamendu hau eduki behar da:

            DAR instalazioaren irteeran, laginak hartzeko ekipamendu automatikoa, emariaren proportzionala, itxieradun kubetarekin; laginak hartuko ditu bai isuria itsas terminalera egiten bada, bai Barbadun ibaira egiten bada.

            Era berean, ur-emariaren neurgailu bat jarriko da isuriak itsas terminalera eramateko bidean, erregistragailua eta totalizatzailea dituena; eta horiek ez manipulatzeko gailuak ere jarriko dira isuritako ur-emari zehatza jakiteko.

            Barbadun ibaiaren gainezkabidean behar bezala kalibratutako emariaren neurgailua jarriko da, ez manipulatzeko totalizatzailea eta gailuekin.

            Emariaren neurgailu horiei esker, tresnak ponpatutako emariaren lagin proportzionala hartuko du, ebazpen honen E.3., E.4. eta E.5. ataletan ezarritakoaren arabera aztertuko den lagin bat osatu arte.

            1.2.5. Isurien kontrol-kanona.

            Kostaldeei buruzko 1988ko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluan ezarritakoaren arabera, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak baimena izanda egiten dituen isurketei kanona kargatuko zaie; kanon hori kalkulatzeko artikulu horretan ezarritako irizpideetan eta goiko Legea garatzeko onartzen diren gainerako araudietan ezarritako irizpideetan oinarrituko da.

            1.3. Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

            Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak Hondakinei buruzko 1998ko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

            Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

            Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu egin ahal izango dira bakarrik, baldin eta horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

            Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

            Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, Erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

            Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

            Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udaletan.

            1.3.1. Hondakin arriskutsuak.

            Hauek dira sustatzaileak adierazi dituen hondakin arriskutsuak:

            1. prozesua: «Alkilazioa»

            1. hondakina: «Kaltzio fluoruroa»

              Identifikazioa: A48053243/4800010335/1/1.

              Hondakinaren kodea: Q8//D14//P21//C23//H8//A 162//B2211.

              HEZ: 050104.

              Urtean sortutako kantitatea: 150 t.

              Alkilazio-instalazioko ur azidoak neutralizatzean sortzen da; fluoruroa dutela eta, ezabatu aurretik egonkortzen diren lohiak dira.

              Sortzen den puntuan bertan ezabatzen da, kudeatzaile baimenduari emateko.

            2. prozesua: «Hidrotratamendua»

            1. hondakina: «Zinka duen katalizatzaile gastatua»

              Identifikazioa: A48053243/4800010335/2/1.

              Hondakinaren kodea: Q7//D5//S26//C7//H5//A 162//B2216.

              HEZ: 160802.

              Urtean sortutako kantitatea: 10 t.

              Hidrogenoaren fabrikaziorako eta/edo desulfuraziorako erabiltzen diren zink-oxidozko konposatuak dituzten alumina-oinarriko katalizatzaileen kontsumotik sortzen da.

              Poltsa batean biltzen da, eta hondakin horrentzako jarritako upelean jaso, eta hondakinen biltegira eramaten da.

        3. prozesua: «Hidrogenoaren Fabrikazioa»

        1. hondakina: «Nikela duten katalizatzaile gastatuak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/3/1.

          Hondakinaren kodea: Q7//D5//S26//C5//H5//A 162//B2222.

          HEZ: 160802.

          Urtean sortutako kantitatea: 60 t.

          Hidrogenoaren fabrikaziorako eta/edo desulfuraziorako erabiltzen diren nikel-oxidozko konposatuak dituzten alumina-oinarriko katalizatzaileen kontsumotik sortzen da.

          Poltsa batean biltzen da, eta hondakin horrentzako jarritako upelean jaso, eta hondakinen biltegira eramaten da.

        1. prozesua: «Desulfurazioa»

        1. hondakina: «Iragazkietako buztinak eta hareak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4/1.

          Hondakinaren kodea: Q9//R3//S23//C51//H5//A 162//B2223.

          HEZ: 050115.

          Urtean sortutako kantitatea: 120 t.

          Desulfurazio-prozesuan sortzen da; gastatutako buztin- eta harea-iragazkiak dira.

          Poltsa batean biltzen da, eta hondakin horrentzako jarritako upelean jaso, eta hondakinen biltegira eramaten da.

        2. hondakina: «Kobaltoa duen katalizatzaile gastatua»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4/2.

          Hondakinaren kodea: Q7//D5//S26//C4//H5//A 162//B2223.

          HEZ: 160802.

          Urtean sortutako kantitatea: 30 t.

          Desulfurazio-prozesuan erabiltzen diren eta kobalto-oxidozko konposatuak dituen alumina-oinarriko katalizatzaileen kontsumoaren ondorioz sortzen da; katalizatzaile gastatuak dira.

          Poltsa batean biltzen da, eta hondakin horrentzako jarritako upelean jaso, eta hondakinen biltegira eramaten da.

        3. hondakina: «Erretxin-motako katalizatzaile gastatua (k-2631)»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4/3.

          Hondakinaren kodea: Q7//D5//S26//C23//H5//A 162//B2223.

          HEZ: 160807.

          Urtean sortutako kantitatea: 10 t.

          Desulfurazio-prozesuan erabiltzen diren eta azido sulfonikoko taldeak dituen estireno dibinilezko eta bentzenozko oinarriko katalizatzaileen kontsumoaren ondorioz sortzen da; katalizatzaile gastatuak dira.

          Poltsa batean biltzen da, eta hondakin horrentzako jarritako upelean jaso, eta hondakinen biltegira eramaten da.

        4. hondakina: «Merox katalizatzailedun txanbilak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4/4

          Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C4/24//H4//A 162//B2223.

          HEZ: 150110.

          Urtean sortutako kantitatea: 0,4 t.

          Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontzien hondakinak sortzen dira (kobalto sulfato ftalozianinaren eta amonioaren konposatuak eta hidroxido sodikoa); desulfurazio-prozesuan katalizatzaile gisa erabilitako materien kontsumo-ontziak dira.

          Poltsetan edo edukiontzietan jaso, eta hondakin-biltegian gordetzen dira.

        5. hondakina: «Aminen hondakin likidoak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4/5.

          Hondakinaren kodea: Q5//D15//L27//C44/H5//A 162//B2223.

          HEZ: 061002.

          Urtean sortutako kantitatea: 3 t.

          Desulfurazio-prozesuko zirkuituak garbitzean sortzen da; amina zikina, solido inorganikoak eta metaldun axalak dira.

          Hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da eta ondoren upel hori hondakinen biltegira eramaten dira.

        6. hondakina: «Amina-unitateen iragazkiak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4/6.

          Hondakinaren kodea: Q9//D5//S28//C51//H5//A 162//B2223.

          HEZ: 150202.

          Urtean sortutako kantitatea: 9 t.

          Gas azidoetako ezpurutasunak iragaztean sortzen da; hidrokarburoekin zikindutako plastikozko iragazkiak dira.

          Hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da eta ondoren upel hori hondakinen biltegira eramaten dira.

        1. prozesua: «Sufre-Instalazioak»

        1. hondakina: «Sufrearekin poluitutako hondakinak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/5/1.

          Hondakinaren kodea: Q8//D5//S40//C23//H5//A 162//B2227.

          HEZ: 150202.

          Urtean sortutako kantitatea: 70 t.

          Sufre-instalazioko instalazioak garbitzean sortzen da; sufrearekin zikindutako hainbat materiak dira (iragazkiak, axalak, zapiak eta paperak).

          Poltsa batean biltzen da, eta hondakin horrentzako jarritako upelean jaso, eta hondakinen biltegira eramaten da.

        1. prozesua: «Zerbitzu Orokorrak»

        1. hondakina: «Zentrifugazioko sedimentuak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/1.

          Hondakinaren kodea: Q9//R3//P9//C51//H5//A 162//B0019.

          HEZ: 050109.

          Urtean sortutako kantitatea: 6.000 t.

          Findegiko urak tratatzeko instalazioan sortzen da; hidrokarburoak dituzten lohi lodituak eta zentrifugatuak dira.

          Kudeatzaile baimendu batek balorizatzen du instalazioan bertan.

        2. hondakina: «Lohi koipetsuak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/2.

          Hondakinaren kodea: Q8//R3//P9//C51//H5/6//A 162/B0019.

          HEZ: 050103.

          Urtean sortutako kantitatea: 60 t.

          Biltegiratzeko tangen, findegiko instalazioen eta APIen hondoak garbitzean sortzen da; hidrokarburoak dituzten lohiak dira.

          Garbiketa egitean sortzen da, eta berehala ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

        3. hondakina: «TELekin (beruna duten gasolinen tangekin) poluitutako lohi koipetsuak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/3.

          Hondakinaren kodea: Q8//D9//P9/27//C18/51//H5/6//A 162//B0019.

          HEZ: 050104.

          Urtean sortutako kantitatea: 1 t.

          Gasolina etilatua biltegiratzeko tangen hondoak eta TEL instalazioa garbitzean sortzen da; hidrokarburoak eta berun-konposatuak dituzten lohiak dira.

          Garbiketa egitean sortzen da, eta berehala ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

        4. hondakina: «Konpresoreen zigiluetan erabilitako olioak (P.I.>23 ºC eta <150 ºC)»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/4.

          Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H3b/6//A 162//B0019.

          HEZ: 130205.

          Urtean sortutako kantitatea: 800 t.

          Konpresoreen mantentze-lanetan sortzen da; olio hidrauliko (minerala edo sintetikoa) ez kloratua da, hidrokarburo arin okluituak dituena.

          Garbiketan sortzean, zuzenean kudeatzaile baimendu bati ematen zaio findegiko bertako instalazioetan baloriza dezan.

        5. hondakina: «Konpresoreen zigiluetan erabilitako olioak (P.Inf. <150 ºC)»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/5.

          Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A 162//B0019.

          HEZ: 130205.

          Urtean sortutako kantitatea: 80 t.

          Konpresoreen mantentze-lanetan sortzen da; olio hidrauliko ez kloratua da, hidrokarburo arin okluituak dituena.

          Garbiketan sortzean, zuzenean kudeatzaile baimendu bati ematen zaio findegiko bertako instalazioetan baloriza dezan.

        6. hondakina: «Halogenatu gabeko disolbatzaile organikoa»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/6.

          Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A 162//B0019.

          HEZ: 140603.

          Urtean sortutako kantitatea: 0,5 t.

          Halogenatu gabeko disolbatzaile organikoaren kontsumoaren ondorioz sortzen da, garbiketako eta deskoipeztatzeko eragiketetan.

          Kudeatzailek emandako tangan jasotzen da, garbiketa-makinaren bidez.

        7. hondakina: «Pyraleno kondentsadoreak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/7.

          Hondakinaren kodea: Q12//D15//S-L10//C32//H6/7//A 162//B0019.

          HEZ: 160209.

          Urtean sortutako kantitatea: 0,4 t.

          Pyraleno bainurako kondentsadoreetako bat kendu eta PCBrik gabeko ekipamendua jarri behar denean sortzen da; kondentsadorea bera da hondakina, PCBdun hondakin likidoa baitu.

          Hondakin arriskutsuen etiketa jartzen zaie hondakinak kendu eta haientzako berariazko gunera eramatean.

        8. hondakina: «Berun-azido bateriak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/8.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A 162//B0019.

          HEZ: 160601.

          Urtean sortutako kantitatea: 1 t.

          Pilak eta bateriak agortu eta aldatzen direnean pilatzen dira; beruna eta azido disoluzioa duten bateriak dira.

          Hondakin horrentzat berariaz identifikatutako upelean jasotzen da.

        9. hondakina: «Ni/Cd bateriak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/9.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13/4//S37//C11/24/5//H8//A 162//B0019.

          HEZ: 160602.

          Urtean sortutako kantitatea: 3,5 t.

          Berriz kargatzeko bateriak aldatzen direnean pilatzen dira; kadmioa eta nikela disoluzioa dituzten bateriak dira.

          Sortzen den tokian hondakin horrentzat berariaz jarritako edukiontzi batean jasotzen da; edukiontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

        10. hondakina: «Botoi-pilak (merkurioa dutenak)»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/10.

          Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C16/10/22//H6//A 162//B0019.

          HEZ: 160603.

          Urtean sortutako kantitatea: 2 kg.

          Pilak agortu eta aldatzen direnean pilatzen dira; merkurioa eta beste metal astun batzuk (zilarra, adibidez) eta metal-oxidoak dituzten erabilitako pilak dira.

          Hondakin horrentzat berariaz identifikatutako edukiontzietan gordetzen da; edukiontziak betetzean, hondakinen biltegira eramaten dira.

        11. hondakina: «Pila prismatikoak (metal astunak dituztenak)»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/11.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/7/16//H6//A 162//B0019.

          HEZ: 200133.

          Urtean sortutako kantitatea: 0,6 t.

          Agortutako pilak berriro jartzean eta biltzean sortzen da. Pila horiek multzoka biltzen dira: kadmioa eta beste metal astun batzuk (zinka eta merkurioa, esaterako) dituzten pila prismatikoak dira.

          Hondakin horrentzat berariaz identifikatutako edukiontzietan jasotzen da. Pilen gaikako bilketa egiten den instalazioetan daude edukiontziak, eta, betetzen direnean, hondakinen biltegira eramaten dira.

        12. hondakina: «Lanpara fluoreszenteak eta merkurioa duten beste zenbait»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/12.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A 162//B0019.

          HEZ: 200121.

          Urtean sortutako kantitatea: 1,2 t.

          Mantentze-lanetan lanparak aldatzean sortzen da; merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

          Hondakin horientzako berariaz jarri eta identifikatutako ontzietan biltzen dira eta ondoren ontzi horiek hondakinen biltegira eramaten dira.

        13. hondakina: «Hondakin sanitarioak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/13.

          Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A 162//B0019.

          HEZ: 180103.

          Urtean sortutako kantitatea: 0,5 t.

          Medikuntza-zerbitzuan sortzen da; material puntadunak eta garbiketen eta desinfektatzeen ondorioz sortutako beste hondakinak dira, oro har. Botikineko edukiontzi hermetikoan biltzen da; edukiontzi horretatik zuzenean kudeatzaile baimenduari ematen zaio.

        14. hondakina: «Labeetako eta hodietako errautsak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/14.

          Hondakinaren kodea: Q8//D5//S22//C5/7//H6//A 162//B00019.

          HEZ: 100104.

          Urtean sortutako kantitatea: 95 t.

          Labeen eta galdaren garbiketan eta mantentze-lanetan sortzen da; metal astunak dituzten errautsak dira. Hondakin horientzako berariaz jarri eta identifikatutako ontzi hermetikoetan biltzen dira eta ondoren ontzi horiek hondakinen biltegira eramaten dira.

        15. hondakina: «Amiantoa duten hondakinak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/15.

          Hondakinaren kodea: Q8//D5//S22//C5/7//H6//A 162//B0019.

          HEZ: 170601.

          Urtean sortutako kantitatea: 8 t.

          Instalazioak berritzean eta isolamendu zaharrak kentzean sortzen da; amiantoa duten isolatzeko materialak dira.

          Hondakin horientzako berariaz jarri eta identifikatutako ontzi hermetikoetan biltzen dira eta ondoren ontzi horiek hondakinen biltegira eramaten dira.

        16. hondakina: «Olioekin eta aminekin poluitutako hondakinak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/16.

          Hondakinaren kodea: Q15//R13//S36//C51/44//H5//A 162//B0019.

          HEZ: 150110.

          Urtean sortutako kantitatea: 35 t.

          Ontzietako olioak eta aminak kontsumitzean sortzen da; hondakinak dituzten metalezko ontziak edo olioekin eta aminekin poluitutakoak dira.

          Ontzien hondakinen garbiketa autogestio-tratamendua egiten zaio hondakin horri, ebazpen honen D.1.3.1.l atalean ezarritakoari jarraituz.

        17. hondakina: «Iraungitako hondakin kimikoak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/17.

          Hondakinaren kodea: Q3//D15//L40//C23/24//H6//A 162//B0019.

          HEZ: 160507.

          Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

          Hainbat arrazoi direla eta iraungi ondoren biltegian dauden produktu kimikoak kentzean sortzen da.

          Bere ontzian edo sortzen den tokian hondakin horrentzat berariaz jarritako ontzi batean jasotzen da; ontzia bete ondoren biltegira eramaten da.

        18. hondakina: «Baztertutako ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/9/18.

          Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14/A 162//B0019.

          HEZ: 160213.

          Urtean sortutako kantitatea: 2 t.

          Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak aldatzean sortzen da; baztertutako ofimatika-ekipamenduak dira.

          Ordezkoen biltegiko areto batean jasotzen da.

        19. hondakina: «Hidrokarburoekin poluitutako hondakinak»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/7/19.

          Hondakinaren kodea: Q8//D5//S40//C51//H5//A 162//B0019.

          HEZ: 150202.

          Urtean sortutako kantitatea: 60 t.

          Hidrokarburoekin poluitutako harriak eta metalezko eta plastikozko materialak elkarrekin biltzen eta kudeatzen dira, hondakin bateragarriak direlako eta azken kudeaketa bera egin behar zaielako. Material horiekin elkartzen dira instalazioen garbiketan eta mantentze-lanetan sortutako beste zenbait hondakin: erabilitako iragazkiak eta hidrokarburoz bustitako ehunak eta paperak.

          Hondakinak haientzat berariaz identifikatutako ontzietan jasotzen dira. Betetzean, hondakinen biltegian gordetzen dira ontzi horiek.

        1. prozesua: «Ontzien hondakinak garbitzea»

          Identifikazioa: A48053243/4800010335/4.

          Prozesuaren kodea: B9314.

          Olioekin eta aminekin poluitutako ontziak hondakinen ontzi gisa berrerabili ezin direnean, lurrunarekin eta urarekin garbitzen dira, ebazpen honen D.1.3.1.k atalean ezarritakoari jarraituz.

          1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

          2. Zenbait hondakin, hau da, «Kaltzio fluoruroa», «Lohi koipetsuak», «TELekin poluitutako lohi koipetsuak (beruna duten gasolinen tangak)», «Konpresoreen zigiluetan erabilitako olioak (P.I.>23 ºC y <150 ºC)», «Konpresoreen zigiluetan erabilitako olioak (P. Inf. > 150 ºC)» eta «Halogenatu gabeko disolbatzaile organikoak» sortzen diren instalazioko tangetatik jasoko dira zuzenean, aurretik ontziratu edo biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari emateko.

          3. Hondakin arriskutsuentzako ontzietan 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

          4. Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziak etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

          5. Hondakin sanitario bereziak (II. Taldea) maneiatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltzeko baldintzak 2002ko martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituenean, eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

          6. Hondakin sanitario bereziak (II. Taldea) maneiatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltzeko nahiz horiek prestatzen erabilitako edo kontaktuan egondako material guztiaren (III. Taldea, a atala) baldintzak 2002ko martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituenean, eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

          7. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira biltegian eduki sei hilabete baino gehiagoz.

          8. Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea baimendutako kudeatzaile horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehea egin beharko da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

          9. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

          10. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak betetzen dituela horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak.

          11. «Olioekin eta aminekin poluitutako ontziak» hondakinak hondakinen ontzi gisa erabili ezin direnean, lurrunarekin eta urarekin garbitzen dira, eta dagokion garbiketa-kontsignan zehaztutako eragiketak egiten zaizkio, ontzien hondakin horiei ematen zaien tratamendua eraginkorra eta homogeneoa izan dadin bermatzeko.

            Ontzi horien garbiketaren ondoriozko urak «industria-uren tratamendua» prozesuan identifikatu bezala, industria-uren tratamendurako instalaziora eramango dira.

          1. puntuan deskribatutako erregistroak barne hartuko ditu autogestionatutako hondakinen kantitateak.

            Garbiketa-tratamendua egin ondoren, industria-hondakin ez-arriskutsu gisa balorizatuko dira ontzien hondakinak.

            Halaber, ontzien hondakinen garbiketa-tratamenduaren eraginkortasuna egiaztatzeko, garbiketaren ondorioz sortutako hondakinaren karakterizazio-analitika aurkeztu behar da.

            1. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak 2006ko ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

              1. 2006ko ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak 1998ko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu.

              2. Arestian aipatutako 1998ko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera, dekretu horretan araututako olioen ezaugarriak dituzten olio-hondarren ezaugarri fisiko-kimikoak aztertu beharko ditu Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak baimendutako kudeatzaileari eman aurretik. Aipatutako Dekretuak 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, egiaztapen hori ez da behar, baldin eta Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako transferentzia-estazio batera eramaten baditu; izan ere, orduan transferentzia-estazio horretako titularrak hartuko du bere gain betebehar hori, olio erabilia amaierako kudeatzaileari bidali baino lehen.

              1. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko 2005eko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

              2. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiko poliklorobifenilo edukia jakinarazi behar du. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.

              3. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

              4. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

              5. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta 1997ko uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

              6. Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarrietako bat bete dadin, hau da, hondakin horiek ahalik eta gutxien sor daitezen, Petróleos del Norte SA Petronor) enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

              7. Aurreko h), i) (kudeatzaileak EAEn daudenean), r) eta s) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

              8. Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

                1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

                Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:

                Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Aurreikusitako ekoizpena (t/urtean)

                Hiri-hondakinak 200108 Zerbitzu Orokorrak 153

                Katalizatzailearen finak Cracking katalitikoa 67

                Katalizatzaile gastatua 160807 Cracking katalitikoa 119

                Bero-isolamendu ez-metalikoa 170904 Mantentze-lanak 792

                Txatarra 170407 Mantentze-lanak 1083

                Zorrotadako granaila eta harea 170504 Mantentze-lanak 116

                Obra-hondakinak 1701 Mantentze-lanak 615

                Erregogor garbia Mantentze-lanak 13

                Portuko pneumatikoak 160103 Atrakatzeen babesa 20

                Zura 200138 Bilgarriak 130

                Ikatz aktibo gastatua 190904 Gasen garbiketa 8

                TKS sabaiko zigiluak Tangen sabaien konponketa 1

                Papera 200101 Zerbitzu orokorrak 41

                Beira 200102 Beste zenbait 1

                Poluitu gabeko plastikoa Beste zenbait 3

                Alumina gastatua 050199 Gasen/betegarrien alkilazioa eta lehorketa 25

                Kokea kendutako ikatza Mantentze-lanak 10

                Zorrotadako harea 170504 Mantentze-lanak 116

                Bahe molekularra Desulfurazioa 10

                Garbiketen hondakinak Mantentze-lanak 10

                Hustubideetako lurrak Mantentze-lanak 10

                Burdina-oxidoa Mantentze-lanak 5

                Asfaltoa Mantentze-lanak 5

                Amianto-hondakinak (fibrozementua) 170604 Tresnak aldatzea 13

              1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta, erabilitako ontziak eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak berriz, baimendutako berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile bati.

              2. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira biltegiratuta eduki urtebete baino gehiago. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez eduki ahal izango dira biltegiratuta.

              3. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez, agiri horiek derrigorrezkoak direnean.

              4. Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak baimendutako zabortegi batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

              5. Erregistro bat egingo da, datu hauekin: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

              6. Aurreko c) eta d) idatz-zatietan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e) idatz-zatian adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

                1.4. Lurzorua babesteko baldintzak.

                Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak eskakizunak bete beharko ditu, eta ingurumen-organoak eskatzen duen dokumentazio osagarria eman.

                Dena dela, sustatzaileak ingurumen-organoari eskatu beharko dio lurraren kalitate-adierazpena hasteko prozedurari ekiteko arestian aipatutako otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17. artikuluan adierazitako egoeraren bat gertatuz gero.

                1.5. Zaratari buruzko baldintzak.

                Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako zarata-maila hauek ez gainditzeko:

              1. Honako hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

              2. Jarduera honako hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko baliorik altuenetan.

              3. Era berean, zarata ezin da izan 60 dB (A) baino handiagoa, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta industria-eremuaren kanpoko itxituran.

              4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

                1.6. Usainei buruzko baldintzak.

                Instalazioetan usain txarrak sortzen dituzten puntuen inbentarioa egin beharko da. Inbentarioarekin batera, usainak minimizatzeko neurriak adieraziko dira, batik bat hondakin-uren arazketa-instalaziorako aurreikusitakoak, eta haiek betetzeko epea.

              5. Ingurumen Ikuskaritzako Programa.

                Ingurumena Ikuskatzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren eta ondoko idatz-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

                1. Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

              1. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak atmosferara botatzen dituen kutsagarriak kontrolatu beharko ditu ondorengo informazioa bilduz:

                Fokua Fokuaren kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

                1 48001916-01 I instalazioko tximinia (U-STK-02) SO2, NOx, partikula totalak, O2, tenperatura, presioa eta emaria. Etengabekoa

                SH2, CO, metal astunak (As, Cd, Cr, Cu, Hg, Ni, Pb, Zn), SH2, HAP 2 urtean behin

                2 48001916-02 II instalazioko tximinia (U2-STK-01) SO2, NOx, partikula totalak, O2, tenperatura, presioa eta emaria. Etengabekoa

                CO, metal astunak (As, Cd, Cr, Cu, Hg, Ni, Pb, Zn), SH2, HAP 2 urtean behin

                3 48001916-03 III instalazioko tximinia (U3-STK-01) SO2, NOx, partikula totalak, O2, tenperatura, presioa eta emaria. Etengabekoa

                SH2, CO, metal astunak (As, Cd, Cr, Cu, Hg, Ni, Pb, Zn), SH2, HAP 2 urtean behin

                4 48001916-04 III instalazioko tximinia (FCC) (U3-STK-02) SO2, NOx, partikula totalak, O2, tenperatura, presioa eta emaria. Etengabekoa

                CO, metal astunak (As, Cd, Cr, Cu, Hg, Ni, Pb, Zn, V), SH2, HAP 2 urtean behin

                5 48001916-05 Alkilazio-tximinia AK3-STK-01) Partikula totalak, O2, tenperatura eta presioa Etengabekoa

                SO2, NOx, HF 2 urtean behin

                6 48001916-06 Baterako sorkuntzako-tximinia (CG-STK-01) NOx, O2, tenperatura, presioa eta emaria Etengabekoa

                SO2, partikula totalak Sei hilean behin

                7 48001916-07 Itsas terminaleko tximinia (MT) SO2, NOx, opakutasuna, CO 3 urtean behin

                8 48001916-08 Hidrogenazio-unitateko tximinia (H4-STK-01) NOx, partikula totalak, O2, tenperatura, presioa eta emaria. Etengabekoa

                SO2 2 urtean behin

                9 48001916-09 Gasolinen desulfuraziorako III instalazioko tximinia NOx, O2 Etengabekoa

                SO2, partikula totalak 2 urtean behin

                10 48001916-10 Gasolioen desulfurazioko tximinia (G4-STK-01) NOx, CO, O2 Etengabekoa

                SO2, partikula totalak 2 urtean behin

              2. Aurreko atalean adierazitako neurketa puntual guztiak baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi orduan zehar ordubeteko hiru neurketa egingo dira gutxienez), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak prestatu duen «baimendutako kontrol-erakundeek egin beharreko gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, isuritako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

              3. Baimendutako kontrol-erakundeak adierazitako parametro guztiak neurtu eta horien gainean egiten duten txosten bidaliko da. Parametroak neurtu ez badira edota ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Atmosferara botatzen diren kutsagarrien gainerako kontrolak adierazitako maiztasunez egingo dira, azkenengo neurketa kontuan izanda.

              4. Zuziak.

                Zuziek emaria etengabe neurtzeko sistema zuzena izan behar dute, uneoro zuzietara emititzen den emaria jakiteko. Emari-neurgailu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera konektatu beharko dira. Halaber, txosten bat aurkeztu behar da zuzietara emititutako gasen minimizaziorako eta horiek aprobetxatzeko aurreikusitako mekanismoak azaltzen dituena, gero Ingurumeneko Sailburuordetzak onar dezan.

              5. Sufrea berreskuratzeko instalazioak.

                Bi urtean behin, sufrea (SR5, SR4, SR3A eta SR3B) berreskuratzeko instalazioen funtzionamenduaren errendimendua egiaztatuko du horretan aditua den kanpoko enpresa batek. Egiaztapenak Ingurumen Sailburuordetzaren onespena beharko du.

              6. Etengabeko monitorizazioa.

                Fokuen aztertzaileen kalibraketa eta konexioa UNE-EN 14181 arauari eta «Tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko gida teknikoari» jarraituz egingo dira.

                Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

                Sustatzaileak etengabe neurtzeko sistema mantentzeko plan bat izan beharko du datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatzeko. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen da.

                Etengabe neurtzeko sistema gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batezbesteko hiru balio baino gehiago baliogabeak direnean, egun hori baliorik gabe utziko da. Arrazoi horiengatik urtean hamar egun baino gehiago baliogabetzen badira, titularrak neurri egokiak hartu beharko ditu etengabeko kontrol-sistemaren fidagarritasuna hobetzeko.

                15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota etengabe neurtzeko sistema konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, BKEek etengabe neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; hamabostean behin, gertaera hasi denetik etengabe neurtzeko sistema berriro martxan jarri bitartean.

                Urtero etengabe neurtzeko sistemaren jardunari buruzko txostena bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetza hori; txostena «tximinietatik egiten diren isurketak etengabe neurtzeko sistemak ziurtatzeko, kalibratzeko eta egiaztatzeko gida teknikoan» adierazitako ereduari jarraituz egingo da.

              7. Lortutako emaitzen erregistroa.

                Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako berrikusketak, matxuragatiko geldialdiak, egiaztapenak eta gainerako intzidentziak jasoko dira. Agiri horiek guztiak eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo dira.

                2. Atmosferako inmisioak kontrolatzea.

              1. Jarduera horrek bere inguruan duen eraginaren jarraipen-proposamena egin behar du sustatzaileak. Proposamenean sartuko dira neurketa-kanpainak, barreiatzeari buruzko azterlanak eta betetzeko epeak. Emaitzen arabera, neurri gehiago eska daitezke. Ingurumeneko Sailburuordetzak onartu beharko du proposamena.

              2. Atmosferaren poluitzaileen maila egiaztatzeko, airearen kalitatea zaintzeko sarea egongo da. E.2.a atalaren jarraipenaren emaitzaren arabera, kabinak beste leku batean jarri edo berrian instala daitezke, egoki irizten diren parametroei jarraituz.

                3. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

              1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

                Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol-mota

                1 DAR instalazioan tratatutako hondakin-

                urak Emaria Egunerokoa Autokontrola

                pH, DQO, esekitako solidoak, N-NH3, N-NO3, hidrokarburo ez-polarrak eta tenperatura Egunerokoa 24 orduan isuritakoa ordezkatzen duen eguneroko batezbesteko laginaren autokontrola

                Guztizko koniformeak eta koniforme fekalak Udan 15 egunean behin Autokontrola

                Tenperatura, pH, DQO, esekitako solidoak, N-NH3, N-NO3, guztizko nitrogenoa, fosfatoak, artsenikoa, kadmioa, kobrea, kromo Vi, merkurioa, nikela, beruna, selenioa, zinka, metalen batura, hidrokarburo ez-polarrak, guztizko hidrokarburoak, hidrokarburo flotatzaileak, PAH, olioak eta gantzak (emultsioan edo flotatzaileak), zianuroak, sulfuroak, fluoruroak eta fenolak. Hiru hilean behin Kanpokoa. Hiruhilekoko lehen egunean 24 ordutan isuritakoa ordezkatzen duen eguneroko batezbesteko laginaren araberakoa.

                Lasta-urak jasotzeko instalazioko ura Emaria Egunerokoa Autokontrola (martxan zer egunetan dagoen zehaztuta)

                pH eta guztizko hidrokarburoak Egunerokoa 24 orduan isuritakoa ordezkatzen duen eguneroko batezbesteko laginaren autokontrola

                Tenperatura, pH, DQO, COT, esekitako solidoak, hidrokarburo ez-polarrak, PAH, fenolak eta fluoruroak Hiru hilean behin Kanpokoa.

                Gehien irautea espero den tratamendu-prozesuan, edo lasta kendu behar zaion ontziaren tona-kopuruaren araberako bolumena.

              2. Horrez gain, erreferentziatzat Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak egiten dituen eragiketa-kontrolak hartuta, sei hilean behin bidaliko zaie Ingurumeneko Sailburuordetzari eta Uraren Euskal Agentziari DAR instalazioaren errendimendua adierazten duen txostena. Bi sistemetako uren (prozesuko uren eta ur oliotsuen) parametrorik bereizgarrienen murrizketan oinarrituko da errendimenduaren kalkulua; tratamendura iristean eta handik irtetean duen kontzentrazioa hartuko da kontuan.

              3. Parametroak analizatzeko «Estándar Methods For The Examination Of Water And Wastewater-en» (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) ageri diren normalizatutako metodoetakoren bat erabiliko da, edota ASTM Water and Environmental technology-ren azken edizioko 11. sekzioan ageri den metodoren bat. Metodorik egokiena aukeratuko da parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera.

              4. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko lagin baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

                Isurien eguneroko autokontrolen eta udan hamabost egunean behin egiten diren analisien emaitzak Ingurumeneko Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira hilean behin, eta kanpoan hiru hilean behin egingo diren kontrolak, berriz, hiru hilean behin bidaliko dira. Bestalde, Barbadun ibaiko gainezkabidea erabilita isuriren bat eginez gero, amaitu orduko azterketaren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetza eta Uraren Euskal Agentziara.

              5. Laginketak poluitzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

              6. Isuriak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da D.1.2.3. atalean agertzen diren parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

                4. Isurien bidearen egiturazko zaintza.

                Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak findegia eta itsas terminala lotzen dituen bidaltzeko eta jasotzeko hodietarako erabiltzen duen zaintza- eta ikuskapen-sistema bera erabiliko du araztutako ur-isurien biderako.

                Bildutako datuekin urteko txostena egingo da. Dokumentu horretan, bidearen egoera ebaluatuko da. Txostenaren kopia bat bidali behar da Ingurumeneko Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara.

                5. Instalazioaren inguruko ingurune urtarrean izango duen eragina.

                Urteko azterketa bat egingo da, «Lucero puntako etorkizuneko deskargaren inguruko uneko egoera ekologikoaren azterketa», alderaketak egin eta eragin negatiboak definitu ahal izateko.

                Ingurune hartzailearen gaineko azterlana urtero egingo da eta laginketa-estazio bakoitzean beheko alderdiak izan beharko dira kontuan; ondoren balioespen orokor bat egingo da.

                Komunitate bentikoen (flora eta fauna) egitura, osaera, ugaritasuna eta aniztasuna aztertuta.

                Metal astunen kontzentrazioa eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (PAH) izaki adierazleetan.

                Esteroide fekalen kontzentrazioa sedimentuetan (hondo biguneko guneetan).

                Aurreko neurrien osagarri gisa, neurketa-estazio bat jarriko da, itsas dinamikaren zehaztapen puntualak egiteko. Kanpaina bakoitzean, marearen lau egoeretan eta zortzi sakontasun-mailatan egingo dira neurketak, korronteak neurtzeko gailu bat erabilita.

                Goian aipatutakoaz gain, sei hilean behin deskargaren inguruko ur-zutabea aztertuko da; pH, oxigeno disolbatua, gazitasuna, tenperatura, esekitako solidoak, hidrokarburo ez-polarrak, PAHak, guztizko koniformeak eta koniforme fekalak, estreptokoko fekalak, amonioa eta fosfatoak aztertuko dira.

                Urtean behin, adierazle biologiko gisa, komunitate bentikoen osaera, ugaritasuna eta aniztasuna aztertuko da udan, eta IBMWP eta IASPT indize biotikoak zehaztuko dira.

                Kanpaina bakoitza amaitzean, Ingurumeneko Sailburuordetzari eta Uraren Euskal Agentziari epealdi horretan ingurune hartzailean egin dituen kontrolei buruzko txosten bat bidali behar zaie.

                6. Jardueraren adierazleak.

                Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.

                Adierazlea Unitatea

                Elektrizitate-kontsumoa kWh / ekoizpena

                Ur-kontsumoa ur m3 / ekoizpena

                Hondakin arriskutsuen sorrera hondakin arriskutsu kg / ekoizpena

                Hondakin ez-arriskutsuen sorrera hondakin ez-arriskutsu kg / ekoizpena

                Sustatzaileak goiko taula hori bete behar du, bere jardueraren adierazlerik bereizgarrienak adierazita.

                7. Zarataren kontrola.

                Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenari jarraituz, urteroko neurketak egingo dira, hartuko diren neurri teknikoen baliozkotasuna bermatzeko, eta, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, bai eta dokumentazio horretan adierazten diren fokurik garrantzitsuenen eragin negatiboenak murrizteko ere.

                Sustatzaileak neurketak egiteko proposamen zehatza landuko du, neurketarako metodoen xehetasunak adierazita. Proposamena ebazpen honen E.9. atalean adierazitako ingurumena zaintzeko agiri bateginean sartuko da.

                8. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

                Ingurumena ikuskatzeko programaren barruko analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Urtero egin beharko da bidalketa hori, eta ikuskatzeko programaren emaitzei txosten bat erantsi beharko zaie. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere; bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

                9. Ingurumena Ikuskatzeko Programari buruzko agiri bategina.

                Sustatzaileak Ingurumena ikuskatzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek honakoak zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzarentzako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barnean izan beharko du.

                Horrez gain, ingurumen ikuskaritzako programak jardueraren berezko adierazleen zehaztapena eta adierazle horien analisirako sistematika jasoko ditu; horrela, enpresak berak ingurumena hobetzeko ezarri dituen neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak) eraginkorrak diren egiaztatu ahal izango da.

              1. Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

                1. Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

                Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

                2. Jarduera uztea.

                Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (23.20 «Petrolioa fintzea» epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela eta, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

                3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

                Aurkeztutako agirietan proposatzen diren egoera normaletik kanpo, ezohiko egoeretako jardunean aplikatu beharreko neurri eta baldintzez gain, ondorengo ataletan ezartzen diren baldintzak ere bete behar dira:

              1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzarako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak batzeko sistemak.

              2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, honakoak bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

              3. Lehen aipatu dugun prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburuan atmosferaren kutsadura saihesteko eta zuzenketarako sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak ere sartuko dira (arazketa, minimizazioa, eta abar...).

              4. Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.

              5. Besteak beste, petrolio gordina, gasolina, gasolioa eta fuel-olioak maneiatzeak lurzorua eta urak kutsatzeko arriskua sor dezakeela aintzat hartuta, isuri, jario edo ihesek eragina non izan dezaketen, lur-zati horien azalera guztiak iragazgaitz mantenduko dira.

              6. Prozesurako behar diren produktuak, lehengaiak eta erregaiak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

              7. Hautsa duten produktuak biltegiratzeko iragazkidun silo itxiak jarriko dira.

              8. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

              9. Ihesak eta jarioak daudenean berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: Beharrezkoa izanez gero, berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak, baita babes pertsonalerako ekipamendu bereziak ere.

              10. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamendu plantara eramango.

              11. Nabe barruko zolak garbitzen erabilitako ura tratamendu-lerrora bideratuko da.

              12. Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian -aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile batengana eramango dira.

              1. Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta gantzak aldian-aldian kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek. Isuriaren kantitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko du.

              2. Hidrokarburoen bereizgailuei mantentze-lan egokiak egingo zaizkie; metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian garbitu eta kendu behar dira. Kudeatzaile baimenduaren esku dago haiek eramatea.

              1. Biltegien hondoan edo putzuak garbitzerakoan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi egokira eramango dira.

              2. Arazketan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka atera egingo dira instalazioa behar bezala ibili dadin. Behar izanez gero biltegi iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan metatuko dira.

              3. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

              4. Instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura berriro zirkulazioan jarri behar da arazketa-instalazioan, han tratatzeko.

              5. Ur beltzei eta iragazki biologikoaren sistemari garbiketa eta mantentze-lan egokiak ezarriko zaizkie, errendimendu ona izan dezaten bermatzeko; aldian-aldian metatutako solidoak eta lohiak kendu beharko ditu enpresa espezializatu batek, eta, halaber, iragazki biologikoaren ohantzea garbitu beharko du, garbiketan arrastatutako solidoak ibaira joatea saihestuta.

              6. Urtean behin, instalazio horien garbiketari eta mantentze-lanei dagokien fakturaren kopia bidaliko da.

              7. Hustubidedun azken atxikipen-putzuen garbiketa-prozesuan III. eranskinean definitutako esku-hartzeko protokoloa erabiliko da. Horri dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara bidaliko da.

              8. Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

              9. Titularrak beharrezko neurriak hartuko ditu araztegiak egoki ustiatzeko eta ezbeharrez gerta daitezkeen isuriak saihesteko dauden segurtasun-neurriak erabilgarri izateko.

                Estazioan hidrokarburoak xurgatzeko material jakina egongo da, erroiluak, material pikortua eta abar, ezbeharrez gerta daitezkeen jario edo ihesetan berehala erabiltzeko.

                Ebazpen honen D.1.2.4. atalean ezarritako jarduerez gain, gasolioa bildu eta manipulatzeko instalazioak behar bezala isolatuko dira ezbeharrez gerta daitezkeen isuri eta haustu edota gainezka egiten badu ere, galdutako gasolioa jasotzeko.

                Halaber, nahitaez bete beharrekoak dira arazketa-instalazioaren mantentze-lanen kontratua sinatzea eta prozesua, errendimendua, tresna elektromekanikoak eta sentsoreak behar bezala dabiltzala zaintzea.

                Araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez, enpresa espezializatu batek egindakoa, eta han zehaztuko dira tresna elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solidoen eta lohien purgaketak etab., bai eta lohiak behar bezala purgatu eta kentzeko erreaktore biologikoan egin beharreko lohien kontzentrazioaren aldian aldiko jarraipena ere.

                Araztegietan ezin da hondakin-urik isuri «by-pass» bidez.

              10. Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuriak, emisio-mugak gainditzea eta etengabe neurtzeko sistemaren datuak galtzea), enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

              11. Gertakari edo arazo larriren bat edo, ustekabeko isuriren bat edo atmosferara egindako emisioren bat egonez gero, SOS Deiak-i eta Udalei ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertu beharko dira:

                Gertakari-mota.

                Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

                Iraupena.

                Ustekabeko isuria egonez gero, emaria eta isuritako gaiak.

                Mailak gainditu badira, emisioei buruzko datuak.

                Eragindako kalteen balioespena.

                Hartutako neurri zuzentzaileak.

                Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

                Aurre hartzeko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

              12. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak saiheste aldera, jardueraren titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

                1. Etengabe neurtzeko gailuan ordubetean baliozkotutako datu baten kontzentrazioak muga-balioaren % 100 gainditu duela. Horrelako gertaerak datua jaso eta gehienez ere ordubeteko epean jakinaraziko dira.

                2. Etengabe neurtzeko gailuan ordubetean baliozkotutako datu baten kontzentrazioak muga-balioaren % 40 gainditu duela. Horrelako gertaerak, gertatu eta gehienez ere 24 orduko epean jakinaraziko dira.

                3. Matxura edo akats baten ondorioz etengabe neurtzeko gailuak datu fidagarririk ematen ez dituenean 24 orduan edo gehiagoan. Horrelakoetan, isurien datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

                4. Instalazioko etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentzeko lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

                  Bi kasu horietako edozeinetan, honela esku hartuko du enpresak: berehala jakinaraziko dio Sailburuordetza honi fax bidez, hau adierazita:

                  Gertakari-mota.

                  Jatorria eta arrazoiak.

                  Sortutako ondorioak.

                  Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

                  Epeak.

                  aa) Egiaztatu egin beharko da instalazioek betetzen dituztela suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

                  1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumen ikuskaritzako programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumen ikuskaritzako programa jarduketaren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumen ikuskaritzako programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

                  2. Urtean behin Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egin dituen isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, isuritako eta eskualdatutako gai poluitzaileen Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, hala baitago ezarrita apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuan; beraren bidez arautzen da E-E-PRTR Arautegiko isurketen eta ingurumen-baimen integratuen gaineko informazioa ematea.

                    Informazio hori osatzen duten datuak zein ekitalditakoak diren, ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen-Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio bidalketen oinarri dena.

                    Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

                    Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa bete egiten dela.

                  3. Apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

                  4. Ingurumen-baimen integratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketak bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

                    Proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

                    Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izateko, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren idatz-zatiko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: A. (erantzukizun zibileko asegurua); B (fidantza); D.1.2.4. (uren tratamendua indartzeko proiektu osoa); D.1.1.3.a (sufrea berreskuratzeko plantaren errendimendua hobetzeko plana); D.1.3.1.s y D.1.3.2.c (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko dokumentuak); D.1.3.1.q (poliklorobifeniko-edukiaren jakinarazpena); D.1.3.1.t y D.1.3.2.e (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); D.1.6. (usainen aurkako neurrien inbentarioa eta proposamena); E.1 (atmosferara egindako emisioen kontrola); E.2.a (jarduera horrek bere inguruan duen eraginaren jarraipen-proposamena); E.6. (jardueraren adierazleen proposamena); E.7. (zaraten neurketen proposamena); E.9. (ingurumena ikuskatzeko programaren agiri bategina); F.1. (mantentze-lanetako eragiketen emisioen eta hondakinen zenbatespena); F.3.a (prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburua); F.3.h (produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtagiriak); F.3.i (larrialdi-egoeretarako materialen zerrenda); F.3.j (kubetak husteko eragiketaren protokoloa); F.3.aa (suteen aurkako babes-neurriak).

                    Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

                    Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko sei hilabeteko epea ezarri da, ingurumen-baimen integratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Epe hori luzatu egin ahal izango da behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileari aldez aurretik jakinaraziz gero.

                    Adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ebazpen bat emango da ingurumen-baimen integratuak ondorioak dituela adierazteko.

                    Laugarrena. Ingurumen-baimen integratu hau zortzi urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratuko da.

                    Ingurumen-baimen integratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

                    Bosgarrena. Edozein modutan ere, ingurumen-baimen integratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 21. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

                    Seigarrena. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak ebazpen honen xede den petrolioa fintzeko jardueran egindako edozein titulartasun-aldaketa jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

                    Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

                    Ebazpen honetako Hirugarren atalean ingurumen-baimen integratuak ondorioak izan ditzan adierazitako baldintzak betetzen direla epe barruan egiaztatu ez eta interesdunak, behar bezala justifikatuta, baimena luzatzeko eskaerarik egiten ez badu.

                    Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren nortasun juridikoa bukatzen bada, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

                    Baimenak indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

                    Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresari, Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako Udalei, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

                    Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

                    Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

                    Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 6a.

                    Ingurumen sailburuordea,

                    IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udalerrietan (Bizkaia) egiten duen petrolio-finketako jarduerari buruzko ingurumen-baimen integratuaren prozeduraren barruan, ingurumen-organoak informazio publikoko izapidea ireki du, eta Muskizko eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udalek sinatutako 3 alegazio-txosten aurkeztu dira. Horrez gain, 5.433 alegazio-egilek sinatutako beste 6 alegazio-eredu jaso dira.

Ondorengo ataletan egingo den azterketak agerian utziko duenez, Ingurumen Sailburuordetzak instalazio horretarako ingurumen-baimen integratua emateko garaian kontuan izan dira aurkeztutako alegazioetan aipatzen diren ingurumeneko alderdi guztiak. Horrela bada, proiektuan jasotako neurri zuzentzaileen eta ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako neurrien bidez, instalazioak ingurumenean eragin ditzakeen inpaktuak gutxitu nahi dira.

Hona hemen kontuan izan diren ingurumen-alderdien xehetasunak:

  1. Aurretiazko auziak:

    1. URF proiektua.

      URF instalazioa dela-eta nahasmena sortu da. Izan ere, hasieran, proiektu hori ingurumen-baimen integratuaren barruan zegoen, baina aurkeztutako dokumentazioan instalazioen artean aipatu arren, susmagarria da ingurumen-baimen integratutik kanpo utzi nahi izatea. Gizarteak instalazio horren aurkako jarrera agertu duenez, nola edo hala ezkutatu, eta atzeko atetik sartu nahi dutela uste dugu.

      Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen arabera, 2005eko abenduaren 20an Petróleos del Norte SA(Petronor) enpresak ingurumen-baimen integratuaren eskaera egin zion Ingurumen Sailburuordetzari Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udaletan (Bizkaia) dituen instalazioetan egiten duen finketa-jarduerarako.

      Ondoren, 2006ko ekainaren 28an, Petróleos del Norte SA(Petronor) enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi zion «fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berriak» eraikitzeko asmoa zuela findegiak Muskizko udalerrian dituen lurretan, eta proiektu horri buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako prozeduraren izapideak hasteko eskatu zion.

      2006ko uztailaren 31n Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berrien proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko proiektua eta azterketa egiteko dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen-baimen integratua lortzeko, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa betez.

      2007ko urtarrilaren 3an, «Muskizko udalerriko (Bizkaia) Petróleos del Norte SA enpresan fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berriak» egiteko proiektuaren ingurumen-inpatuaren ebaluazioari buruzko kontsultarako epealdia ireki zela jakinarazi zuen Ingurumen Ministerioak, ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretu Legegilearen 2.3 artikuluaren arabera.

      Ingurumen-organoaren jakinarazpen horren edukia betez, aipatutako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako prozeduraren izapideak eten zituzten, eta ingurumen-baimen integratuaren izapideak egiten jarraitu zuten, Ingurumen Ministerioak proiektuari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin arte baimen hori eman ezin den arren.

      Instalazioaren ingurumen-baimen integratua lortzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu zela egiaztatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen integratua lortzeko prozesuan zeuden zenbait proiekturen informazio publikoko epealdia ireki zuen Ingurumen Sailburuodetzak, 2007ko abenduaren 17ko ebazpenaren bidez. Horien artean zegoen Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udalerrietan (Bizkaia) dituen petrolio-finketarako instalazioetan sustatutako proiektua. Kasu horretan, aipatutako informazio publikoko epealdia luzatzea erabaki zuten, 2008ko otsailaren 11ko ebazpenaren bidez.

      2008ko urtarrilaren 4an, «fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berriak» egiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko espedientea eman zion Ingurumen Ministerioak Ingurumen Sailburuordetzari. Hala, aurkeztutako dokumentazioa aztertzen hasi ziren, aipatutako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako prozedurara egokitzen zen egiaztatzeko.

      Orain arte adierazitakoari jarraiki, informazio publikoaren izapideetan dagoen espedientea Petróleos del Norte SAk sustatutako finketa-jardueraren ingurumen-baimen integratuari dagokio.

      Horren harira, azpimarratu behar da, Ingurumen Sailburuordetzaren 2008ko apirilaren 7ko ebazpenaren bidez, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udaletan (Bizkaia) fuel-olioaren ekoizpena murrizteko egin nahi nahi dituen unitate berrien proiekturako (URF proiektua) aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren proiektuaren eta azterketaren informazio publikoko epealdia irekitzea erabaki zela. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2008ko apirilaren 15ean.

    2. Instalazioen kokapena.

      Finketa-jarduera ez dago Muskizko lurretan egiten jarraitu beharrik.

      Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea -eta, beraz, baita ingurumen-baimen integratuarena ere- bere 1. artikuluan dator zehaztuta: atmosferaren, uraren eta lurzoruaren poluzioa saihestea edo, hori ezinezkoa bada, poluzio hori gutxitu eta kontrolatzea, poluzioa prebenitu eta kontrolatzeko sistema bateratu baten bidez, hartara, ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.

      Dagokion organoak ingurumen-baimen integratua ematean aipatutako helburu hori lortzeko, proiektuaren balorazio globala egiten da eta baimen hori lortzeko bete beharreko baldintzak eta eskakizunak zehazten dira. Beraz, ingurumen-organoak emandako ingurumen-baimen integratuak helburu hori lortzeko bete beharreko xedapenak jasotzen ditu. Industria-instalazio guztiek bete behar dute hori, baita Petronorek Muskizen dituenek ere, horien kokapena edozein dela.

      Hala eta guztiz ere, kasu honetan, baimenaren helburua ez da lehendik dagoen instalazio baten kokapena egokia den ala ez esatea. Ingurumen-organoak ez du eskuduntzarik lehendik martxan dagoen jarduera baten lekualdaketa erabakitzeko, baizik eta, instalazio batek beharrezko baldintzak betetzen ez baditu, ingurumen-baimen integratua ukatu dezake soilik.

      Aitzitik, udalari dagokio udalerriaren hirigintza-plangintza egitea eta, horretarako zehaztutako tresna eta prozeduren bidez, proposatutako jardueren bateragarritasuna edo bateraezintasuna erabakitzea. Hala, lehendik martxan dagoen jarduera bat bateraezintzat joz gero, hirigintza-antolamendutik kanpo uzteko aukera du udalak.

  2. Prozedurari buruzko auziak:

    1. Dokumentazioaren aurkezpena eta herritarren parte-hartzea.

      Aurkeztutako dokumentuak berrikusteko zailtasunak izan dira, oso luzeak izateagatik eta berrikuspena errazteko edizio-tresnarik ez erabiltzeagatik.

      Petronor-ek ingurumen-baimen integraturako igorritako informazioa ez dago indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratuta, eta, beraz, legez ezarritako betebeharrak eguneratzeko eskatzen da.

      Gai publiko horien kudeaketa gardenagoa izateko eta parte-hartze handiagoa bermatzeko tresna guztiak herritarren esku jartzea eskatzen da. Halaber, alboko udal eta eremuetako bizilagunek (adibidez, Galdames, Mioño, Ontón, Castro Urdiales eta Kantabriako Gobernua) parte hartzeko aukerarik ez izatea salatzen da.

      Ingurumen-baimen integratua lortzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa bete ondoren, 30 egunetik gorako informazio publikoko epealdia ireki behar da.

      Herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dutela bermatu ahal izateko, ingurumen-organoak informazio publikoaren izapidea hasteko ebazpena argitaratzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean. Horrez gain, bizilagunei pertsonalki jakinarazten zaie erabaki hori eta bi iragarki argitaratzen dira dagokion lurralde historikoan gehien saltzen diren bi egunkaritan.

      Halaber, herritarrek espedienteko dokumentazioa eskuratu ahal izateko, udalei bidaltzen zaie dokumentazio hori.

      Ingurumen-organoak izapidetzen duen ingurumen-baimen integratuaren prozeduran herritarrek modu eraginkorrean parte har dezaten, gogoratu behar da Ingurumen Sailburuordetzaren 2007ko abenduaren 17ko eta 2008ko otsailaren 11ko ebazpenak argitaratu direla -lehenago ere aipatu dira- zeinen bidez informazio publikoaren izapidea adostu eta epe hori luzatzen den, horretarako, aipatutako bitartekoak erabiliz (aldizkari ofizialak eta egunkariak).

      Testuinguru horretan, Petronor SAk ingurumen-baimen integratua lortzeko aurkeztutako dokumentazioaren bolumena kontuan izanda, ingurumen-organoak erabaki zuen beharrezkoa zela dokumentazio hori formatu desberdinetan edukitzea, hau da, ez paper-formatuan bakarrik, baizik baita formatu elektronikoan ere. Hala, dokumentazioa herritarren eskura egon zen bi formatuetan, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko bulegoetan ezezik, baita Muskiz Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena eta Zierbenako udaletan ere.

      Inguruko bizilagunen jakinarazpenari dagokionez, esan behar da, kasu horietan, ingurumen-organoak instalazioa dagoen udalari eskatzen diola alboko bizilagunen zerrenda. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren kasuan, ingurumen-organoak kontsulta hori egin zien Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udalei.

      Sustatzaileak findegiari dagokion ingurumen-baimen integratua lortzeko aurkeztutako dokumentazioari dagokionez, Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 12. artikuluak zehazten du dokumentazio horren edukia eta dokumentazio horrek arau horretako 22. artikuluan zehaztutako alderdiak jaso behar dituela. Hauek dira alderdi horiek:

      1. emisioen muga-balioak, teknika onenen erabileran oinarrituta.

      2. lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatzeko baldintzak, hala dagokionean.

      3. instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeko erabiliko diren prozedura eta metodoak.

      4. urrutiko edo mugaz gaindiko poluzioa gutxitzeko baldintzak, hala dagokionean.

      5. emisio eta hondakin mota guztiak kontrolatu eta tratatzeko sistema eta prozedurak, honakoak zehaztuta: neurketak egiteko metodologia, maiztasuna eta ebaluatzeko prozedurak.

      6. ingurumena kaltetu dezaketen ezohiko egoeretan ustiapen-baldintzetan hartuko liratekeen neurriak (adibidez, abian jartzea, ihesak, funtzionamendu akatsak, behin-behineko geldialdiak edo behin-betiko ixtea).

      7. aplikagarri den arloko legeriak ezarritako beste edozein neurri edo baldintza.

        Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak aipatutako artikuluan ezarritakoa betetzen zuela egiaztatzean ireki zuen ingurumen-organoak informazio publikoko izapidea.

    2. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura aplikatzea.

      Beharrezkotzat jotzen da findegia osotasunean -URF instalazio berria barne- hartuko duen ingurumen-inpaktuaren azterketa egitea.

      2001ean eta 2005ean egindako aldaketek ere (sufrearen berreskuraketa, LPG, gasolina eta gasolioen desulfurazioa) ez dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik bete.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 40. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura betetzeko obligazioa dute lege horren I. eranskinean jasotzen diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatu guztiek. Hain zuen, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio indibidualizatuaren prozedura bete behar duten proiektuei buruzko I. B eranskinaren 7.1 atalean, petrolio gordineko findegiak aipatzen dira (petrolio gordinaren bidez lubrifikatzaileak egiten dituzten enpresak alde batera utzita) eta eguneko eskisto bituminosoen 500 tona ikatz ekoizten dituzten asidifikazio- eta likidotze-instalazioak.

      Halaber, otsailaren 27ko 3/1998 artikuluaren 50. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, I. eranskinean jasotako plan edo proiektu bat baimendu edo burutu bada edo burutzen ari bada, eta aldaketa edo hedapenen bat egiten bazaio, legean jasotako ingurumen-ebaluaziorako prozeduraren bat aplikatuko zaio, baldin eta aldaketa edo hedapen horrek ingurumenean eragin negatibo esanguratsuak eduki baditzake.

      Aipatutako arauan ezarritakoa betez, Petróleos del Norte SAk sustatutako finketa-jarduerak ez du ingurumen-ebaluaziorako prozedurarik bete behar, arau hori indarrean sartu aurretik zegoen instalazioa baita. Dena den, fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berriak egiteko proiektuari dagokionez, aldaketa horrek ingurumenean eragin negatiboak izan ditzakeela uste da. Hori dela eta, Ingurumen Sailburuordetza instalazio horren ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako prozedura izapidetzen ari da, zeinaren bidez, instalazio horrek Petronoren instalazioetan izan ditzakeen eragin sinergikoak ebaluatuko diren.

    3. Hirigintza-txostena.

      16/2002 Legeko 15. artikulua ez da betetzen, lege horretako 12.1 artikuluarekin lotzen bada, Muskizko udaleko hirigintza-plangintza ez baita bateragarria ingurumen-baimen integratua behar duen proiektuarekin.

      IPPC araudiak arrazoi bakar bat aipatzen du, modu esplizituan, ingurumen-organoari modu egokian eskatutako ingurumen-baimen integratu baten prozedura amaitutzat jotzeko: instalazioa hirigintza-plangintzarekin bateragarria ez izatea. Udalak modu esplizituan egiaztatu behar du bateraezintasun hori, aurkako txosten baten bidez.

      Muskizko Udalak 2005eko abenduaren 12an igorritako hirigintza-txostenaren arabera, «Petronor enpresaren instalazio guztiak bat datoz dagokien lurzoruaren kalifikazioarekin eta hirigintza-aprobetxamenduarekin».

      Ondoren, findegitik kanpo dauden lursail batzuetan dauden biltegi- eta zerbitzu-gune bat aipatzen dira txostenean, eta arau subsidiarioetako lurzoruaren kalifikazioarekin bateraezinak direla dio. Hala eta guztiz ere, ez da jarduera horien ingurumen-baimen integratua egiteko eskaerarik egin, eta, hortaz, ez da ulertzen Muskizko Udalak kasu honetan erabiltzen duen argudioa, Cotorrio errekaren beste aldean lursail txiki baten irregulartasun-egoera jarduera nagusira hedatu nahian, kontuan izanik, jarduera nagusia beste lursail batzuetan dagoela kokatuta eta Udalak berak modu argian ziurtatu duela jarduera horrek hirigintza-plantzintzarekin duen bateragarritasuna.

      Edonola ere, Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta gauzatzeko araudia onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuko xedapen iragankor bakarrean ezartzen denez, hirigintza-plangintzari buruzko arauak onartu aurretik zeuden instalazioen hirigintza-txostena eskatzen denean, instalazio horiek hirigintza-plangintzarekin duten bateragarritasuna zehazteko, instalazio mota horiei buruzko -eta, bereziki, hirigintza-antolamendutik kanpo dauden eraikinei buruzko- plangintza-tresnetan zehaztutako arauak bete beharko dira.

      Dena den, gogoratu behar da Muskizko Udalak hirigintza arloan egokitzat jotzen duen jarduera oro egin dezakeela.

    4. Osasun-txostenik ez izatea.

      Derrigorrezko osasun-txostena falta da, aurrez, osasun publikoaren ebaluazioa egin ondoren.

      Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. artikuluaren arabera, «Informazio publikoaren epealdia amaitu ondoren, ingurumen-baimen integratua emateko eskuduntza duen organoak espedientearen kopia eta jasotako alegazio eta oharrak bidali behar dizkie gaiari buruz -eta dagokien eskuduntzaren arabera- iritzia eman behar duten organoei».

      Beraz, informazio publikoaren izapidea bete ondoren egin behar da Osasun Saileko txostenaren eskaera. Eskaera horrekin batera, informazio publikoko epealdian jasotako alegazioen kopia aurkeztu behar da.

    5. Prozeduraren iraungipena.

      Prozedura baliogabetzea eskatzen da, 16/2002 Legearen 21. artikuluaren arabera, ingurumen-baimen integratua lortzeko eskaera egin zenetik 10 hilabete baino gehiago pasatu direlako.

      Prozeduraren iraungipenari dagokionez, Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezartzen du organo eskudunak prozedura amaitzeko ebazpena emango duela, gehienez, 10 hilabeteko epean. Epe horretan ebazpen espresurik ematen ez badu, aurkeztutako eskaera gaitzetsi egin dela ulertu beharko da.

      Horrekin lotuta, gogoratu behar da espediente baten izapideak egiteko denbora ez dela modu linealean kontatzen, baizik eta etenaldiak izaten dituela, normalean, organo eskudunak baimen-eskaera ondo egiteko eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izateko.

      Edonola ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera, prozedura bat amaitutzat jo behar da erabakia ematean, eskaeran atzera egitean, eskaeraren oinarrian dagoen eskubideari uko egitean -ordenamendu juridikoak uko egitea debekatzen ez badu- eta prozeduraren iraungipen-adierazpena egitean.

      Aipatutako arauaren 92. artikuluan, iraungipenaren tresna arautzen da. Hala, prozedura bat interesdunari egotz dakiokeen arrazoi batengatik geldiarazten denean, administrazio publikoak espedientearen iraungipen-adierazpenaren prozedura has dezake, hartara, baimenaren eskatzaileak prozedura luza ez dezan.

      Orain arte adierazitakoari jarraiki, esan behar da Petróleos del Norte SAk sustatutako ingurumen-baimen integratuaren espedientean ez dagoela ingurumen-organoari iraungipen-prozedura hastea ahalbidetzen dion inguruabarrik.

    6. Jarduera-lizentziarik ez izatea eta RAMINP dekretua ez aplikatzea.

      Instalazioak jarduera-lizentziarik gabe funtzionatzen du, eta, hala ere, obra-lizentziak eman dizkiote, aurrez ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin gabe.

      RAMINP dekretua ez da bete, kontuan izanik instalazioak herriguneetatik 400 metro baino gutxiagoko distantzian daudela.

      Baimenaren eskaera egitean sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak, besteak beste, petrolio-finketarako udal-lizentzia du, 1968ko irailaren 14ko datarekin. Ondoren, beste lizentzia batzuk jaso zituen findegia handitu eta unitate berriak sortzeko.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, sailkatutako jarduera bat martxan jarri ahal izateko udal-izaerako lizentzia behar da.

      Lege horretako 64. eta 65. artikuluen arabera, emandako lizentzietan ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, dagokion udalak erabaki behar du zer neurri hartu eta, lizentziarik ez duen jardueraren baten berri izanez gero, zer jarduera egin.

      Bestalde, Airearen kalitateari eta atmosfera babesteari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legeko xedapen indargabetzaile bakarrak indargabe uzten du azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuaren bidez onartutako jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko araudia. Hala eta guztiz ere, araudi hori indarrean egongo da gai horri buruzko araudirik ez duten erkidego eta hiri autonomoetan, araudi hori ezartzen ez den bitartean.

      Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zehazten du sailkatutako jarduerei aplikatu behar zaien araubide juridikoa, eta, horren arabera, jarduera batek ez du baldintza jakinik bete behar herriguneekiko distantziari dagokionez. Hala, ulertzen da tokiko agintariek lurralde-antolamenduaren arloan dituzten eskuduntzen esparruan hartu behar dituztela mota horretako erabakiak.

  3. Ingurumenari buruzko auziak:

    1. Auzi orokorrak.

      1. Herritar guztiak dira ingurumenaz gozatzeko oinarrizko eskubidearen titularrak.

      2. Gaiari buruz egindako araudi berrienak hartu behar dira kontuan (ondare naturalari eta biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, 1370/2006 ED, 34/2007 Legea, 948/2005 ED, 27/2006 Legea, 508/2007 ED).

      3. Teknologia erabilgarri onenak (TEO) ez dira erabiltzen: hozketa-dorreak, zuziak eta UZA (usainak argi erakusten du gaizki funtzionatzen dutela).

        Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean dagoen araudiaren xedeari jarraiki, ingurumen-organoak ingurumen-baimen integratua ematean, proiektuaren balorazio globala egiten da eta proiektua gauzatzeko bete behar diren baldintzak eta eskakizunak zehazten dira. Balorazio hori egiteko, araudi orokorra eta instalazioari dagokion berariazko araudia hartzen dira kontuan.

        Ebaluazioa egin ondoren, alderdi hauei buruzko baldintzak eta betebeharrak jasotzen dira ingurumen-baimen integratuan:

      1. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

        1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

        2. Instalazioetan sortutako hondakinen kudeaketa egokirako baldintzak.

        3. Isurketei buruzko baldintzak.

        4. Zaratari buruzko baldintzak.

        5. Lurzoruari buruzko baldintzak.

      2. Ingurumen Ikuskaritzako Programa.

        1. Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

        2. Immisioen kontrola.

        3. Isuritako uren kalitatearen kontrola.

        4. Zarataren kontrola.

        5. Jardueraren adierazleak.

        6. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

        7. Ingurumena ikuskatzeko programaren dokumentu bategina.

      3. Ezohiko egoeretan poluzioa prebenitzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

        Testuinguru horretan, ebazpen hau egiteko unean, kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikagarria den legeria sektorialak ezarritako baldintzak, instalazioak igor ditzakeen substantzia poluitzaileen mugak zehazteko eta, oro har, instalazioa ustiatzeko beste baldintzak ezartzeko eta, hala, ingurumenaren babes-maila altua bermatzeko.

        Besteak beste, 2003ko otsailean Europako Batzordeak findegiei buruz egindako BREF dokumentuaren edukia hartu da kontuan («Reference document on Best Available Techniques for Mineral Oil and Gas Refineries»). Araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan, kontuan hartu behar da, bereziki, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretua, zeinaren bidez Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea gauzatzeko araudia onartzen den.

        Horrez gain, kasu honetan aplikagarria da martxoaren 12ko 430/2004 Errege Dekretua ere, errekuntza-instalazio handietako zenbait poluitzaile atmosferara isurtzea mugatu eta petrolio-findegiek atmosferara egindako emisioak kontrolatzeko baldintzak ezartzen dituena.

        Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudia eta aipatutako BREF dokumentuak findegiei buruz ezartzen duena kontuan izanik, sustatzaileak teknika erabilgarri onenei buruzko dokumentazioa aurkeztu du. Ingurumen-baimen integratu honen lehenengo atalean daude jasota teknika horiek.

    2. Atmosferara egindako emisioak.

      1. Alderdi hauei buruzko informazioa falta da:

        Atmosferara egindako emisioen guneak eta horien ezaugarriak. Emisio-gune bakoitzeko emisioen muga-balioak ezarri behar dira eta gune horiek ezartzea justifikatu behar da.

        Aurreikuspenen arabera, instalazioak airera, uretara eta lurzorura egingo dituen emisio motak eta horien kopurua -baita sor ditzakeen hondakin motak eta kopurua ere- eta ingurumenean izan ditzakeen ondorio nagusiak (IPPC Legearen 12. art.).

        Funtzionamendua ezohikoa denean izan ditzakeen emisioak (gertakarien kopurua).

        Emisio barreiatuen kuantifikazioa (KOL, H2S, merkaptanoak).

        Poluitzaileen emisioak. Petronorek ez ditu substantzia poluitzaileen fitxak eman.

      2. Instalazioak atmosfera poluitzen du eta herritarrengan aldaketa mutageno kantzerigenoak eragin ditzateketen substantzia arriskutsuen emisioak egiten ditu.

      3. Beharrezkoa da alderdi hauek argi adieraztea:

        Poluitzaileen emisio-puntuak (adibidez, KOLak).

        Ingurumen Sailak SO2 emisioen segimendua egiteko erabiltzen duen balatze estekiometrikoa.

        Immisioei buruzko azterketaren balioak.

      4. Inguruko airearen kalitatea hobetzeko neurri zuzentzaileak behar dira, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udaletan PM10 partikulen eguneko gehienezko kontzentrazio-maila gainditzen baita.

      5. Urriaren 18ko 1079/2002 Errege Dekretuak araututako berun, bentzeno eta CO substantzien immisio-mugei buruzko erreferentziak falta dira, baita artseniko, kadmio, nikel eta bentzo(a)pirenoaren helburu-balioak ere. Frogatuta dago azken horiek minbizia sortzeko duten arriskua.

      6. Instalazioetan erabilitako erregai motak alda daitezkeen baloratzea eskatzen da, eta erregai horiek sufre eta metal astunik gabekoak izatea.

      7. Atmosferaren poluzioa zaintzeari buruzko alderdi hauek aipatzen dira:

        Poluitzaileen emisioei buruzko egungo neurriez gain, beste emisio-gune batzuetan ere neurri horiek aplikatzea eta herritarrentzat denbora errealean informazioa ematen duten panelak ezartzea eskatzen da.

        Emisio-guneetan detektagailuak instalatzea eta laginketa-puntuak diseinatu eta jartzea eskatzen da.

        Instalazioen mantentze-lanak etengabe egitea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak istripuen erregistro sistematikoa egitea eskatzen da.

        Atmosferara egindako emisioei buruzko dokumentazioak kontrolen erregimen nahasia erakusten du eta zenbait datu ezkutatzen ditu.

      8. Erabilgarritzat jotzen da 5/2004 Errege Dekretu Legegilean eta Emisio Eskubideei buruzko Plan Nazionalean aipatutako informazioa gaineratzea.

      9. Instalazioen barruko ibilgailuen zirkulazioa aldatzea eta «mihia» izeneko lekutik ateratzea eskatzen da, errepideko kamioi-zirkulazioa murrizteko.

        Atmosferara egindako emisioek instalazioaren inguruan izan ditzaketen eraginei buruzko datuak ageri dira Petronorek aurkeztutako dokumentazioan (adibidez, flora kalte dezaketen poluitzaile atmosferikoak, airearen kalitateari buruzko datuak edo nitrogeno- eta sufre- metaketen mailak).

        Dena den, lehenago aipatu bezala, ingurumen-baimen integratuan jasotzen dira instalazioaren funtzionamenduari eta kontrol eta zaintzari buruzko baldintzak, instalazioak egindako emisioek airearen kalitatea hondatu ez dezaten, beti ere, ezarritako mugen barruan.

        Horrekin lotuta, lehenik eta behin, hau jasotzen da ingurumen-baimen integratuan:

        Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresaren instalazioak ustiatzean atmosferara egindako emisioek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gainditu behar. Prozesu horretan atmosferara isuritako poluitzaile oro bildu eta kanporatu egin behar da ihesbide egokien bidez, aurrez, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

        Istripuz gertatutako emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondorioz sortutako efluenteek gizakien osasuna eta segurtasun publikoa arriskuan ez jartzeko behar diren neurriak hartuko direla zehazten da.

        1.1.2 (emisio-guneen identifikazioa), D.1.1.3 (emisioen muga-balioak), D.1.1.4. (gasak kaptatzeko eta ebakuatzeko sistemak), E.1. (atmosferara egindako emisioen kontrola) eta E.2. (atmosferara egindako immisioen kontrola) ataletan zehazten dira Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresari eskatutako emisio-guneak, emisioen muga-balioak eta zaintza-programa (emisioen eta immisioen arloan), emisioak prebenitzeko eta airearen kalitatea babesteko.

        Horrekin lotuta, azpimarratu behar da, muga-balioak zehazteaz gain, kontuan hartu direla, batetik, emisio-gune bakoitzari dagokion oxigeno ehunekoa eta, bestetik, Errekuntza Instalazio Handien Emisioak Murrizteko Plan Nazionalean zehazten diren emisio-kargak.

        Gainera, emisioen muga-balioak jartzeak ez du esan nahi emisio-guneen eraginpean dagoen eremuko immisio-mailek onartutako balioak gaindi ditzaketenik.

        Karga poluitzailea ezagutu ahal izateko, enpresak txostena bidali behar du hilero 1, 2 eta 3 guneetan isuritako kargari buruzko datuak emateko, SO2, NOx eta PST parametroetan. Horrez gain, urtean zehar metatutako kargari buruzko datuak ere bidali behar dira parametro bakoitzeko, emisioen joera balioetsi eta neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko.

        Bestalde, SO2-ri dagokionez, 1 eta 3 guneetan ez dira kontuan izango instalazio hauetan egindako SO2 emisioak: sufrea berreskuratzeko SR 4 eta 5 instalazioak (1 gunearekin lotuta daude) eta SR 3A eta 3B instalazioak (3 gunearekin lotuta daude). Emisio-gune horien isurketak kontrolatzeko, karga poluitzailearen parametroak etengabe neurtzeko gailuak jarri behar dira. Hori egitea teknikoki bideragarria ez bada, sufre-instalazioek egiten dituzten emisioak kontrolatzeko prozedura bat landu behar da. Hala, sufrea berreskuratzeko instalazio horiek gutxieneko errendimendu hauek bermatu behar dituzte, baldintzak ezin hobeak direnean:

        Sufre-instalazioa Errendimendua %

        SR5 (>50 t/egun) 97,5

        SR4 (>50 t/egun) 97,5

        SR3A (>50 t/egun) 97,5

        SR3B (>50 t/egun) 97,5

        Bukatzeko, sufrea berreskuratzeko instalazioen errendimendua hobetzeko plan bat aurkeztu behar da, bermatutako gutxieneko errendimendua handitu ahal izateko. Dokumentu horrek Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena behar du.

        Ingurumena Zaintzeko Programan jasotzen dira kontrol-parametro guztiak, neurtu beharreko poluitzaileak, neurketen maiztasuna, lagin-puntuen kokapenak eta laginak hartzeko eta neurketak egiteko metodoak. Horrez gain, kontrol hori instalazioaz kanpoko entitate batek edo instalazioak berak egin dezakeen zehazten da.

        Ingurumen-baimen integratuaren arabera, instalazioaren titularrak behar bezala erregistratu behar ditu Ingurumena Zaintzeko Programako azterketa eta txosten guztien emaitzak, eta emaitza horiek Ingurumen Sailburuordetzari bidali behar dizkio urtero.

        Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitza horiekin batera, ingurumen-gaietan espezializatutako entitate independente batek egindako txostena ere aurkeztu behar da. Txosten horretan alderdi hauek jaso behar dira: neurri zuzentzaileen eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemen funtzionamendua, emaitzen azterketa, epe horretan izandako gertakarien aipamen berezia eta horien arrazoi eta konponbide posibleak eta egindako laginketen xehetasunak, aurretik zehaztu ez baldin badira.

        Bestalde, berotegi efektuko gas-emisioen gaineko eskubideen merkataritzari aplikatzen zaion araubide juridikoari dagokionez, Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 11ko 16/2002 Legearen 11. artikuluaren arabera, Lege horren xedea da, besteak beste, administrazio-egintza bakar batean bateratzea hondakinak ekoitzi eta kudeatzeari buruz indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak (udal hondakinak eta hondakin arriskutsuak errausteari buruzkoak eta hondakinak isurtzeari eta ur kontinentaletara, saneamendu-sistema integralera eta lurretik itsasora isurketak egiteari buruzkoak eta atmosferako poluzioaren arloan indarrean dauden xedapenak, konposatu organiko lurrunkorrei eta lurzoruko poluzioa prebenitu eta zuzentzeari buruzkoak barne).

        Berotegi efektuko gas-emisioen gaineko eskubideen merkataritza arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen arabera, berotegi efektuko gas-emisioak egiteko baimenaren edukia Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean araututako ingurumen-baimen integratuan barnera daiteke autonomia-erkidegoek zehaztutako baldintzetan.

        Hala eta guztiz ere, berotegi efektuko gas-emisioak egiteko baimenak eta hiru urtean behin egiten den berotegi efektuko gas-emisioen gaineko eskubideen esleipenak lotura estua dutenez, ez da egokitzat jotzen berotegi efektuko gas-emisioak egiteko baimenaren edukia ingurumen-baimen integratuan barneratzea, aurrez, egoera horrek sor ditzakeen ondorioak aztertu gabe.

        Bukatzeko, 2004ko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez, Ingurumen Sailburuordetzak berotegi efektuko gas-emisioak egiteko baimena eman zion Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak Muskizko udalean zuen instalazioari. 2007ko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez, berriz, zenbait aldaketa egin zizkioten 2008-2012 epealdiko emisioen segimendurako metodologiari. Edonola ere, gogoratu behar da informazio hori guztia herritarren esku dagoela ingurumen-organoaren bulegoetan zein berotegi efektuko gas-emisioei buruzko Eskubideen Erregistro Nazionalean (Renade).

        Zirkulazioari dagokionez, ingurumen-organoaren ingurumen-baimen integratuak ez du arlo hori arautzen, eta, beraz, dagokion organo eskudunari galdegin behar zaio.

    3. Zarata eta usainak.

      1. Zaraten mapa egitea eta euste-neurriak ezartzea proposatzen da.

      2. Ez dago poluzio akustikoaren arazoa konpontzeko neurririk (ibilgailu eta kamioien zirkulazioa eta Super Sur errepidea, besteak beste), kontuan izanik OMEk ezarritako mailak gainditzen direla. Neurri horien bidez, babestutako guneei sortutako kalteak prebenituko lirateke (besteak beste, Barbadun eremua, La Arena hondartza eta beste hezegune batzuk).

      3. Goragalea eta buruko mina eragiten duten usainak daude gune hauetan:

        Uren tratamendurako putzuak. Putzu horiek estaltzea edo txikiagoak egitea eskatzen da.

        1. 6 neutralizazio-putzua (AK-3 instalazioa). Kasu horretan, agitazio-sistemaren ordez, helize bidezko edo antzeko sistema mekanikoren bat erabiltzea proposatzen da.

      4. Leq sistemaren ordez, beste neurketa-sistema bat erabiltzea eskatzen da, sistema horrek ez baitu balio zaratak eta usainek sortzen dituzten eragozpen errealak neurtzeko.

        Ingurumen-baimen integratu honetan, sustatzaileak bere jarduera egitean errespetatu beharreko zarata-mailak zehazten dira. Honela dio D.1.5. atalak:

        Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira maila hauek ez gainditzeko:

        1. Jardueraren ondorioz, etxebizitzen barrualdera igorritako zaratak ez du inoiz ere izan behar 40 dB (A) baino handiagoa, 60 segundoko etengabeko Leq balioan neurtuta (08:00ak eta 22:00ak bitartean eta leiho eta ateak itxita daudela). Gehienezko balioetan ere, ez da 45 dB (A)-ko maila gainditu behar.

        2. Jardueraren ondorioz, etxebizitzen barrualdera igorritako zaratak ez du inoiz ere izan behar 30 dB (A) baino handiagoa, 60 segundoko etengabeko Leq balioaren arabera neurtuta (22:00ak eta 08:00ak bitartean eta leiho eta ateak itxita daudela). Gehienezko balioetan ere, ez da 35 dB (A)-ko maila gainditu behar.

        3. Halaber, industria-eremuaren kanpoko itxiturako zarata-mailak ez du izan behar 60 dB (A) baino altuagoa, 60 segundoko etengabeko Leq balioaren arabera neurtuta.

        4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du gainditu behar akustikoki oso sentikorrak diren eremuetako zarata-maila.

        Ingurumena Zaintzeko Programan zehazten denez, sustatzaileak neurketak egin behar ditu urtero, eta aurkeztutako dokumentuaren arabera, erabiliko diren neurri teknikoen baliozkotasuna ziurtatu behar da, dokumentazio horretan zehaztutako zarata-gune nagusiek eragindako kalteak murrizteko.

        Edonola ere, sustatzaileak neurketak egiteko metodoei buruzko proposamen zehatz bat egin behar du. Proposamen hori ebazpen honetako E.9. atalean aipatutako Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bateginean txertatzen da, ondoren, ingurumen-organoak onar dezan.

        Bestalde, usainei dagokienez, usain txarrak sortzen dituzten guneen inbentario bat egin behar du sustatzaileak. Inbentario horrekin batera, usainak gutxitzeko neurri zuzentzaileak -eta, bereziki, hondakin-urak arazteko instalazioan aurreikusitako neurriak- ere aurkeztu behar dira, neurri horiek betetzeko epeekin batera.

    4. Uretara egindako isuriak.

      1. Lurretik itsasora isurketak egiteko 1999an emandako baimenak 4 urteko indarraldia zuen, eta ez da berritu.

      2. Finketako eta deslastatzeko hondakinak isurketa-puntu beretik isurtzen dira, eta hori diluziotzat hartzen da.

      3. 995/2000 EDn zehaztutako gehienezko emisio-balioak eta kalitate-helburuak ezartzeko, 606/2003 EDko parametroak hartu behar dira kontuan.

      4. Isurketek ez dute betetzen Uren Zuzentaraua.

      5. Isurketak egiteko baimenaren baldintzak berrikustean, gainazaleko ur-masen babesa, hobekuntza eta birsorkuntza bermatu behar dira, uren egoera ekologikoa ezin hobea izan dadin.

      6. EPER parametroen zerrendan jasotzen diren eta jarduera horretan erabiltzen diren substantzien karakterizazioak falta dira.

      7. Aurkeztutako dokumentazioan ingurune hartzaileari buruzko azterketa bat jasotzen da, EHUk egindakoa. Azterketa horretan jasotako ondorioak negatibotzat hartzen dira, kalteak ez baitira lotzen Petronorek egindako isurketekin. Gainera, azterketa horren arabera, itsasoaren egoerak okerrera egin du, baina ez du horri buruzko informazio gehiago ematen.

        Lehenago esan bezala, ingurumen-baimen integratu honen bidez, administrazio-egintza batean biltzen dira ingurumenaren arloko baimen guztiak, horien artean, lurretik itsasora isurketak egiteko baimena.

        Edonola ere, Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak baimen hori berritzea eskatu zuen 2004an, lurretik itsasora isurketak egiteko baimenean ezartzen denaren arabera, eta dagokion araudiak eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

        Ingurumen-baimen integratua eskatzeko unean, administrazioak izapide horiek amaitu ez zituenez, izapide horiek ingurumen-baimen integratu honen prozeduran txertatu ziren. Hori dela eta, Petronor-en ingurumen-baimen integratuaren eskaeran kostaldeei buruzko legerian zehaztutako dokumentazioa ere jasotzen da.

        Indarrean dagoen araudiaren arabera, kasu honetan, interpretatu behar da Petronorek lurretik itsasora isurketak egiteko dituen baldintzek indarrean jarraitzen dutela ingurumen-baimen integratua eman arte, zeinak baldintza horiek berretsi edo aldatuko dituen.

        Espedientean jasotako dokumentazioaren arabera, hondakin guztiak isurketa-puntu batetik botatzen diren arren, kontrolerako kutxatila desberdinak dituzte, eta, beraz, ez da diluziorik egiten.

        Maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez, jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia -abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VII tituluak garatzen dituena- onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da. Errege Dekretu horrek aipatutako jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia aldatzen duen artikulu bakarra du, eta ez du aipamenik egiten itsaso eta lurren jabari publikoari buruz. Beraz, kasu honetan, errege dekretu hori ez da aplikagarria.

        Bestalde, ekainaren 2ko 995/2000 Errege Dekretuan -substantzia poluitzaile jakin batzuen kalitate-helburuak zehazten ditu eta apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia aldatzen du- gainazaleko ur kontinentalak aipatzen dira aplikazio-eremu gisa. Beraz, dekretu hori ere ez da aplikagarria kasu honetan.

        Dena den, ingurumen-baimen integratuan jasotzen dira Petróleos del Norte SAk isurketak egitean bete behar dituen muga-balioak eta balio horiek betetzen dituela egiaztatzeko egin behar diren kontrolak. Gainera, istripuz gertatutako isurketen aurrean jarduteko eta putzuak garbitzeko protokolo bat ezartzen da.

    5. Gizakien habitatari eta osasunari egindako kalteak eta gizartean sortutako alarma.

      Ez dago daturik herritarren osasunari eragindako kalteei buruz. Instalazioak martxan egon diren 40 urteetan ez da egin osasunari buruzko azterketarik.

      Atmosferaren, uraren eta lurzoruaren poluzioa ekiditea, eta hori posible ez denean, murriztu eta kontrolatzea da Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen helburua, eta, poluzioaren prebentziorako eta kontrol integraturako sistema bat arautzen du, ingurumenaren babes handia lortzeko.

      Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatzen diren jardueretako bat egiten duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

      Besteak beste, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimenak administrazio-egintza bakar batean bateratzea da baimen horren helburu nagusia.

      Hala ere, aipatutako arauko 29. artikuluan jarduera-lizentziari buruz adierazitakoa betez, ingurumen-baimen integratuaren prozeduran Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitako izapideak ere egin ditu, osasun-txostena barne.

      Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari dagokio alegazioen idazkian egindako edozein eskaerari buruzko jarrera adieraztea.

    6. Babes berezia duten eremuei, naturari eta paisaiari eragindako kalteak.

      1. Instalazioa jabari publiko itsas-lehortarrean dagoenez, ez da ingurumen-baimenik behar. Izan ere, kostaldeei buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, emakida horiek 30 urtekoak izaten dira, eta, beraz, Petronorek 2012ra arteko emakida dauka.

      2. Paisaia suntsitu egiten du eta Barbadungo itsasadarreko eremu babestuari eta interes orokorreko tokiari kalte larria egiten dio.

      3. Eremu horretan hezegune bat zegoen lurpeko ibaiadarrekin, eta ur horiek guztiak ibar batean biltzen ziren, baina ez da maila freatikoaren azterketarik egin. Azterketa baten arabera, hamarkada baten buruan, itsasoaren maila instalazioetaraino irits daiteke, baina ez da egin uholde horiek eragin ditzaketen ondorioei buruzko azterketarik, lurpeko uren ebaluaziorik, lur horien poluzio-mailari buruzko azterketarik

      4. Sulfurazio-instalazioa ibaitik eta herriguneetatik metro gutxitara dago.

      5. Gaur egungo instalazioek ez dute betetzen Euskal Autonomia Erkidegoko Kostaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko Ingurumen Plan Sektorialean ezarritakoa ez isurketei eta hondakin poluitzaileei dagokienez (Barbadungo hezeguneetara, itsasadarrera eta La Arena hondartzako paduretara egindako isurketak) ezta errespetatu beharreko 500 metroko gutxieneko distantziari dagokionez ere.

      6. Horrez gain, findegia interes orokorreko toki batean dago. Hortaz, itsasadarra eta urpean gera daitezkeen eremuak zaindu eta berrezartzeko plan bat egin beharko litzateke, eremu horretan landareak berriz hazteaz gain, benetako berriztapen ekologikoa egiteko.

      7. Ikusizko inpaktua txikitzeko neurriak hartzea proposatzen da, zuhaitzak landatuz edo, zuhaitzekin batera, aipatutako zarata-pantailak jarriz.

        Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko 16/2002 Legean ezarritakoaren arabera, jabetza publikoko emakidek ez dute ingurumen-baimen integraturik behar.

        Beraz, agintari eskudunak etorkizunean Petronoren emakida iraungitzeari buruz har dezakeen erabakia alde batera utzita, ingurumen-organoak erabaki behar ditu enpresa horrek epealdi horretan bete beharreko ingurumen-baldintzak hondakinen ekoizpenaren eta kudeaketaren arloan, lurretik itsasora egindako isurketen arloan, atmosferara egindako emisioen arloan eta lurzoruaren babesaren arloan.

        Espedientean jasotako dokumentazioaren arabera, Petronoren instalazioak Barbadungo itsasadarreko interes orokorreko tokiaren mugetatik kanpo daude. Eraikuntza-lanetarako lurra pilatzen den eremuak eta kamioien aparkalekuak kalte dezakete gehien interes orokorreko toki hori. Lehenago esan bezala, eremu horiek ez daude ingurumen-baimen integratu honetan jasota.

        Korridore ekologikoei dagokienez, Geoeuskadiren berrikuspenaren arabera, eremu horretan ez dago EAEko Korridore Ekologikoen Sarean jasotako korridorerik. Aipatutako korridorea Sopuertako udalari dagokio.

    7. Lurzoruari eragindako kalteak.

      Lurzoruaren poluzio potentzialari segimendua egiteko eta, behar den lekuetan, konpontzeko sarea sortzea proposatzen da.

      Lehenago esan bezala, lurzorua babesteko beharrezkotzat jotzen diren neurri guztiak jasotzen dira ingurumen-baimen integratuan.

      Neurri horiek zehazteko, Petronor SAk lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena hartu da kontuan, lurzorua polui dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru poluituen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua betez.

      Neurri horietako batzuen bidez, lurzoruari eragin dakizkiokeen kalteak ekidin nahi dira (ontzi hermetikoak, lurzoru iragazgaitzak). Beste neurri batzuen bidez, berriz, sustatzaileak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena behar duten jarduerak egitea ekidin nahi da, lurzoruaren poluzioa prebenitu eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoaren arabera (lur-mugimenduak, jarduera gelditzea).

    8. Ohikoak ez diren egoeretako funtzionamendua.

      1. Ez dago segurtasunerako eta larrialdietarako benetako planik, eta derrigorrezkoa da horrelako plan bat edukitzea, herritarrak ebakuatzea eskatzen duten leherketak edo isuriak gertatzen direnerako.

      2. Ez dago informaziorik ezusteko txistu ezezagunei, suteei, jarioei edo isuriei buruz, eta jendea etsita ageri da horien aurrean.

      3. Substantzia arriskutsuekin gertatutako istripu larriek eragin ditzaketen arriskuei buruzko araudi sektorialean araututako instalazio eta jarduerei buruzko dokumentazioa ez da aurkeztu.

      4. Administrazioak instalazioei buruzko mantentze-plan bat eduki beharko luke. Horrez gain, ingurumen-organoak istripuen erregistro bat eduki beharko luke.

      5. Funtzionamendua ezohikoa denean sortutako emisioen zenbatespena egin beharko litzateke.

      6. Dokumentazioan arrisku geoteknikoei buruzko mapa bat bakarrik aurkeztu da, baina mapa horretan ez dira baloratzen proiektuak ingurumenean sor ditzakeen arrisku guztiak (urpean geratzeko arriskua, arrisku sismikoa, baso-sutea gertatzeko arriskua, salgai arriskutsuen garraioa).

        Ingurumen-baimen integratuan Petróleos del Norte SA enpresak ezohikoak diren egoeretan hartu beharreko neurriak ere jasotzen dira, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22. artikuluan baimen horien edukiari buruz ezarritakoa betez.

        Zehazki, jarduera hauei buruzko neurriak jasotzen dira: instalazioa eta mantentze-lan programatuak geratzeari eta martxan jartzeari buruzkoak, jarduera eteteari buruzkoak eta ezohiko funtzionamenduari buruzkoak.

        Ezohiko funtzionamenduari dagokionez, horrelako egoerak ez gertatzeko eta gertatzen direnean ondorioak minimizatzeko neurriak hartzeko betebeharra ezartzen zaio instalazioari.

        Besteak beste, prebentziozko mantentze-lanei buruzko eskuliburua eduki behar da instalazioen egoera bermatzeko. Batez ere, istripuz gertatzen diren jarioek edo isuriek poluziorik ez sortzeko zer baliabide eta zer segurtasun-neurri dauden argitu behar du eskuliburu horrek. Halaber, ikuskapen eta kontrolerako programa eduki behar du eskuliburuak, proba hauek egiteko: estankotasuna, maila eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, pareten egoera eta lodieren neurketa, tangen barrualdearen ikuskapenak (paretak eta estaldurak) eta ontzietako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa.

        Horrez gain, ustiapenari buruzko eskuliburua ere eduki behar da, aldizkako mantentze-lanak eta izandako gertaerak jasotzeko.

        Isuriak eta jarioak daudenean berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak -beharrezkoa izanez gero-, gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

        Bestalde, ingurunean edo jardueraren kontrolean eragin negatiboak izan ditzakeen ezohiko egoeraren bat gertatuz gero, sustatzaileak gertatukoaren berri eman behar dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari, eta, ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren txosten zehatza bidali behar zaio ingurumen-organoari, gutxienez, datu hauekin:

        Gertakari-mota.

        Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

        Iraupena.

        Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

        Mailak gainditu badira, emisioei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen balioespena.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Berriro gerta ez dadin ezarritako neurriak.

        Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

        Azkenik, Poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluaren arabera, erkidego-autonomoek beharrezko xedapenak egin ditzakete, substantzia arriskutsuekin gertatutako istripu larriek sortutako arriskuak kontrolatzeko neurriei buruzko uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartzen duten organoen jardueren artean, segurtasun-ikuskapenak bete izanaren ziurtagiriak ere barnera daitezen, 1254/1999 EDko 19. artikuluaren arabera (2004 eta 2005 urteak) (III.6.1. atala).

        Babes zibilari buruz indarrean dagoen araudia aplikagarria den proiektuetan, berriz, araudi hori bete behar dela aipatzen da berariaz. Gogoratu behar da ingurumen-organoak ez duela eskuduntzarik arlo horretan.

        II. ERASKINA

        ARAUZ KANPOKO EDO USTEKABEKO ISURIEN PROTOKOLOA

      1. Definizioak.

        Baimen honetarako, jardueran bereizteko eta Uraren Euskal Agentziari jakinarazteko, honela definituko dira ezohiko isuriak:

        Arauz kanpoko isuriak: Arauz kanpokoa izango da edozein parametrotan D.1.2.3. atalean ezarritako mugak gainditzen dituen isuria.

        Ustekabeko isuria: atal horretan sartzen dira ezohiko gertaera baten ondorioz sortutako arauz kanpoko isuriak, berehalako eragin garrantzitsua dutenak deskargaren inguruko uretan; orbanak, apar iraunkorrak edo petrolio-jatorriko produktuei lotutako irisazioak izan daitezke.

        Barbadunera egindako isuria: isurketa-arauak eta -mugak gainditu ez arren, eranskin honetan sartzen dira ohikoa ez den puntu batean egindako ezohiko isurketak direlako.

      2. Jarduteko protokoloa.

        Arauz kanpoko isuria:

        Enpresak (eguneroko analisiaren emaitzetatik edo beste edozein modutara) ezarritako muga-balioren bat % 100 baino gehiagoan gainditu dela jakiten duenean, gainditutako parametroen analisi berria egingo du une horretantxe isuritako efluentearen lagin bat hartuta.

        Mugaren azpitik ez badaude edo murrizteko joerarik ez badute, Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko zaio, eta hark erabakiko du isurtzen jarrai daitekeen edo behin-behinean gelditu egin behar den, ezohiko egoera hori aurkitu eta konpondu arte. Azterketa berriak egin behar diren edo ez ere ezarriko du.

        Ezohiko analisiak eta analisi horiek egiteko arrazoiak ere bidaliko dira.

        Ustekabeko isuria:

        Isuria berehala geldiaraziko da, eta berehalako jakinaraziko zaio telefonoz Uraren Euskal Agentziari. Zuzenean harremanetan jartzerik lortzen ez bada, SOS Deiaken bidez egin beharko da. Telefonoz jakinarazi ondoren, txosten bat bidaliko da, hauek zehaztuta:

        Gertakariaren eguna eta ordua (benetakoa edo gutxi gorabeherakoa).

        Arauz kanpoko istripuaren iraupena eta emaria (benetakoa edo gutxi gorabeherakoa).

        Ingurune hartzailean sumatu den eragina.

        Gertaera poluitzaileak sortu duen kaltea.

        Ingurune hartzailean kalteak saihesteko hartu diren edo hartuko diren neurriak.

        Kaltea konpontzeko hartutako edo hartu beharreko neurriak.

        Ingurune hartzailearen azterketa.

        Egoera aztertu ondoren, Ingurumeneko Sailburuordetzak larrialdi-plan bat martxan jartzea ebatziko du; plan horrek barne hartuko du substantzia flotatzaileak kentzea eta isurien eragina jasan duen eremu osoaren garbiketarako eta deskontaminaziorako.

        Horretarako, 1963ko ekainaren 1eko Aginduak, 1967ko maiatzaren 27ko Aginduak eta 1967ko abuztuaren 21eko Aginduak ezarritakoa bete behar da.

        Barbadunera egindako isuria:

        Gertakaria berehala jakinaraziko da, eta honako hau adierazten duen txosten bat bidaliko da:

        Isuriaren hasierako data eta ordua.

        Emaria eta iraupena.

        Isuria eragin duen ezohiko gertakaria.

        Kaltea konpontzeko hartutako edo hartu beharreko neurriak.

        3. atalean ezarritako kontrol analitikoari eutsi behar zaio.

Garbitzeko, putzu osoa hustu, eta garbiketako langileak hondoraino joaten dira.

Lan horrek isuriaren kalitatean izan dezakeen eraginaren garrantzia dela eta, eta ura atxikitzeko denbora lehengoaren erdira murrizten denez, lana hasi aurretik Uraren Euskal Agentziari jakinarazi behar zaio.

  1. Petróleos del Norte SA (Petronor) enpresak tresna guztiak prest eduki beharko ditu garbitu behar duen putzuaren aldea (tratamendu-instalazioa, ponpaketa-tresnak eta xukatzekoak) zerbitzuz kanpo utzi aurretik.

  2. Garbitu behar den atxikitzeko putzuaren aldeko konportak, burua eta ponpetarako irteera blokeatzea. Garbitu behar den aldean xukatzea errazteko, ponpaketa amaitu ondoren irteerako konporta blokeatuko da, maila baxua dagoela aprobetxatuz.

  3. Putzua hustea, ura dekantazio-putzura eramanda.

  4. Putzuaren uraren azken xukatzea edo hustea tratamendu-instalazioaren burura bidaliko da oliotsuen kolektorearen bidez. Dekantazio-igerilekuari ez zaio atxikipen-putzuan eragina izan dezakeen zama poluitzailerik gehitu behar.

  5. Igerilekuaren hondotik ateratako lohia haiek tratatzeko instalaziora eramango da. Instalazio horretatik, ura DAR instalaziora eramango da, eta lohia, berriz, behar bezala tratatu eta karakterizatu ondoren, kudeatzaile baimenduari emango zaio.

  6. Automatikoki abiatu eta gelditu den xukatze-tresna jarriko da, putzua maila baxuan egon dadin bermatzeko. Ur hori tratamenduaren burura eramango da.

  7. Isuriak kontrolatzeko esku-hartzeko protokoloa.

  1. Instalazioko gertakariren batek isuriaren kalitatean eragina izan badezake, Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko zaio.

  2. Isuriaren kalitatearen eguneroko jarraipen analitikoarekin, joera aztertuko da, gertakariei aurrea hartzeko.

  3. Eguneko batezbesteko ohiko laginaz gain, lagin bat hartuko da ponpaketa bakoitza hastean eta amaitzean, isuriaren itxura ikusteko. Lagina laborategian gordeko da, eta beharrezkoa izanez gero, hidrokarburo ez-polarrak eta esekitako solidoak ere aztertuko dira.

  4. Egunero egiaztatuko da isuri-eremuaren itxura.

  5. Garbiketa egitean, martxan dagoen putzuaren irteerako eremuan metatu daitezkeen lohiak xurgatuko dira. Ponpen zulora arrastatzea saihestuko da.

  6. Garbiketak dirauen artean, egunero kendu behar dira martxan dagoen igerilekuaren alboan eta ponpen zuloan sortzen diren gainak.

    Beharrezkoa izanez gero, eta efluentearen uraren kalitatea bermatzeko, garbiketa-lana berehala bertan behera utzi, eta protokoloa martxan jarriko da.

  1. Protokolo hau aldatu egin daiteke enpresak hala eskatzen eta honen ordezkoa aurkezten badu, eta ordezko hori, halaber Uraren Euskal Agentziak onartzen badu.

Euskadi, auzolana