Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren deialdia ebazteko dena. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten Udalei, Mankomuni-tateei, Beste Toki-Entitate Batzuei, Toki-Erakunde Autonomoei eta Tokiko Merkataritza-Sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 464
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/30
  • Argitaratze-data: 2011/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren bitartez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eman beharreko diru-laguntzen deialdia egin zen, 2010eko ekitaldirako. Aipatutako agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2010eko irailaren 3an.

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 4an amaitu zen, eta 261 eskabide jaso ziren Ingurumen Sailburuordetzan.

2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 13. artikuluaren arabera, organo ebaluatzaileak (organo hori horretarako eratu zen 2010eko abenduaren 3an), diru-laguntza eskabideak aztertu eta ebaluatu ditu, eta bidezko ebazpen-proposamena prestatu du. Proposamen horrek zehaztu du zeintzuk diren, betiere esleipeneko irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituta, aipatutako agindu hori aplikatuz diru-laguntza lortzeko modukoak diren proiektuak, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.

2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 3.2 artikuluaren arabera, eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako aipatutako jardun lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Kutsatutako lurzoruen lerroan diruz lagundu daitezkeen proiektuek ez dute agortzen lerro honetarako hasieran aurreikusita zegoen diru dotazioa. Hau kontuan hartuta, Balorazio Epai mahaiak geldikina (1.146.814,36 eurokoa dena) horrela banatzea proposatu zuen:

Atmosferaren lerrorako 396.672,23 euro.

Biodibertsitatearen lerrorako 750.142,13 euro.

Ingurumeneko sailburuordea eskumenduna da onuradunak zeintzuk izango diren eta emango diren diru-laguntzak zenbatekoak izango diren behin betiko zehazteko, 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Erreferentziako aginduan araututako laguntzak, agindu horren 15. artikuluaren arabera, lehiaketako prozeduraren bidez eman behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat etorriz.

Honako arau hauek aztertu dira: 2010eko uztailaren 30eko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena; 629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Horiek guztiak azterturik, honako hau,

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoengatik.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko uztailaren 30eko 17. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira diru-laguntza horiek.

Bigarrena. Ebazpen honetako II. eranskinean aipatzen diren erakundeei diru-laguntza ukatzea, 3. artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortu izanagatik; izan ere, lehiaketako prozeduraren bidez emandako laguntzak direnez, aurrekontu-zuzkidura puntuazio altuagoa lortu duten proiektuei esleitu zaie.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean, ez onartutakoen eta atzera egin duten diru-laguntza eskabideen zerrenda argitaratzea.

Laugarrena. 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 15.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, eskatutako diru-laguntza ukatzea ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren erakundeei, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Bosgarrena. Ebazpen honen bidez ematen diren diru-laguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko agintzea, ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.

Ondorengo ordainketak egiteko, berriz, onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du 2010eko uztailaren 30eko Aginduaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak bete dituela.

Onuradunek, era berean, bete egin beharko dituzte aipatutako aginduaren 18. artikuluan haientzat jasotzen diren gainerako betebeharrak.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko jardunbide orotan jarraitu behar den publizitateko printzipioa betetzeko.

Zazpigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita, horrela baitago xedatuta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.

Lurzoru kutsatuen lerroa.

Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

Ermuko Izelaietako atzealdean kokatutako tailerra deskutsatzea. Valdivieso tailerrak. Ermuko Udala 85 4.680,88

Lurzoruaren saneamenduko proiektua diseinatzea eta gauzatzea Vitoria zerbitzugunean. Vitoria-Gasteizko Udala 83,5 89.238,95

Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa Paz-Tellaetxe aldean (Gorostizako zabortegi zaharrean) eta ondorengo jarduera-azterlanak futbol-zelaietan. Barakaldoko Udala 83 141.446,13

Tellaetxe parkearen ingurumen-tratamenduko azterlana. Barakaldoko Udala 83 150.000,00

Benedicta Parkearen Urbanizazioa Portugaleteko Udala 71 11.623,37

Azpeitiko garai bateko zabortegiaren jarraipen eta kontrola, egonkortasuna barne. Azpeitiko Udala 79 17.900,00

Durañonako zabortegiko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa zabaltzea eta ingurumeneko eraginari buruzko azterlana. Valle de Trápaga-Trapagarango Udala 78,5 24.667,00

Etxebarriako Parkeko lurzoru kutsatuei buruzko landako ikerketa, azterlan hidrogeologikoa, emaitzen analisia eta jarduteko proposamenak. Bilboko Udala 77 84.399,19

San Migel-Anaka eremuan kokatutako titulartasun publikoko lurzoruen kalitateari buruzko ikerlanak SAU-IRUNVI. Irunvi, Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa 75 104.877,12

Zorrozaurreko 236. lur-zatiko (Toldos Goyoaga) lurzoru kutsatuen hondeaketa-plana betearaztea eta gainbegiratzea. Bilboko Udala 73 138.769,33

Betegarrien ezabaketa kontrolatua eta lur azpiko gasolio-andelen kudeaketa. Pasaiako Udala 72 148.305,09

Udalaren jabetzako kontrolatu gabeko zabortegi bateko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa. Samaniegoko Udala 68,5 38.000,00

Errenteriako GECOTOR lur-zatiko lurzoruaren kalitateari buruzko atariko ikerketa. Errenteriako Udala 67 29.220,64

Lurzoru kutsatua lehengoratzea. Atariko ikerketa. Zegamako Udala 64 19.772,00

Urtaiza landa-parteko lurzoruari buruzko ikerketa. Legazpiko Udala 61 89.642,00

«El Barranco»ko etorkizuneko ekipamendu-asistentzia aldearen hondeaketako eta ingurumen-segimenduko planaren garapena. Valle de Trápaga-Trapagarango Udala 60,5 6.775,00

Basauriko Arteagoitiko labe errausle zaharrak lehengoratzea. Basauriko Udala 58 237.068,95

Txatxarro errekaren ondoko kontrolatu gabeko zabortegiko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa xehekatua, betegarri-geruza susmagarria aurkitzeko eta haren bolumena eta ezaugarriak zehazteko. Gorlizko Udala 55 16.800,00

Atmosferaren lerroa.

Klima-aldaketa.

Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

Onsoñoko lur landugabe batzuk erostea eta leheneratzea, baso-berritzearen bitartez, karbono-hustubide gisa erabiltzeko. Amurrioko Udala 81 50.187,94

Eibarko gerriko berdea: Sakun-Amaña zatia. Eibarko Udala 76 237.288,10

Durangoko Udal Bidegorri Sarearen IV. fasea. Lotura Alienalde industrialeko hirugarren sektoreko eremuarekin eta Abadiño udalerriarekin. Durangoko Udala 71 160.627,39

Pertsonen eta Salgaien Mugikortasuneko Proiektu Berritzaile eta Iraunkorra (Azken Milia) Elgoibarren. Elgoibarko Udala 66,5 299.000,80

Ingurumen-irizpideak dituzten lau ibilgailu eskuratzea, renting sistemaren bidez, udaltzaingorako. Portugaleteko Udala 57 127.542,37

Ur grisak berrerabiltzeko eta igerilekuetako urak berriztatzeko sistema bat ezartzea Artunduaga kiroldegian. Basauriko Udala 57 94.915,25

Zumarragako geltoki intermodala eraikitzea. Zumarraga Lantzen SAU 65,5 300.000,00

Airearen kalitatea.

Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

  1. belaunaldiko bizikleta publikoko zerbitzu bat ezartzea. Vitoria-Gasteizko Udala 93 300.000,00

    Durangoko poluzio eta trafiko handiko hiri-bide bateko airearen kutsadura murriztea. Durangoko Udala 76,5 57.091,52

    Gure udalerriko airearen kalitatea hobetuz. Donostia-San Sebastiángo Udala 65,5 149.635,98

    Erabilera anitzeko udal-ibilgailu elektrikoa. Itsasondoko Udala 63 13.162,80

    Matxin plazaren eta Foruen Enparantzaren arteko lotunearen zoladura lauza fotokatalitikoekin. Mungiako Udala 58 115.041,50

    Arrasateko autobusezko bidaiarien hiri-garraioko zerbitzu publikoaren kudeaketa. Arrasateko Udala 55,5 300.000,00

    Hiri-hondakinak biltzeko bilketa-ibilgailu elektriko zanpagailudun bat eskuratzea. Bilboko Udala 55 75.706,98

    Autobus hibrido bat eskuratzea. Donostiako Tranbia Konpainia 55 116.471,60

    Biodibertsitatea

    Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

    Ajangizko ibarrean mikrohabitatak sortzea eta kontserbatzea. Ajangizko Udala 83,5 35.150,00

    Inguruaren ingurumen-hobekuntza eta padurako hegaztien behaketa-gunerako sarbidea Oruetako aldean. Gautegiz-Arteagako Udala 81 69.233,43

    Ametzaga eta Zirauntza ibiak lehengoratzea eta garbitzea Asparrena udalerrian. Asparrenako Udala 80 110.691,42

    Gernikako HAPNko SGEL17, SGEDP06 eta SGEL18 sistema orokorretako ingurumen-lehengorapena betearazteko proiektuak. Gernika-Lumoko Udala 80 158.707,89

    Aretxabaletako Urkulu urtegiaren hobekuntza integraleko plana. Aretxabaletako Udala 77,5 225.295,00

    Goierriko eskualdean espezie inbaditzaileen erradikaziorako lanak. I. fasea. Goierriko Ekimena SA 75 27.951,00

    Oria ibaia lehengoratzea Motondoko ibai-zatian. Orioko Udala 73,5 254.491,53

    Quercus proiektua (Donemiliaga). Donemiliagako Udala- Erdoña 73,5 225.754,30

    Flota mehatxatua kontserbatzeko eta birsartzeko programa eta Arabako Lautadako harizti isolatuen ezaugarriak. Vitoria-Gasteizko Udala 72,5 19.718,65

    Lagako ibiaren ibilguaren ondoko habitata leheneratzea, birsortzea eta hobetzea (Urdaibaiko ibai-sarean dago kokatua). Ibarrangeluko Udala 72,5 174.335,00

    Yucca gloriosa espeziaren ezabaketa eta dunen lehengoratzea Urola itsasadarrean. Zumaiako Udala 72,5 19.754,00

    Bisoi europarraren habitataren ibilguak eta kalitatea eta konektibotasuna hobetzea Urtsuaran-Oria eremuan, ibai-eremuko bioingeniaritza erabiliz eta Altunarizti ondoko hariztia sendotuz. Idiazabalgo Udala 70 145.058,00

    Etxolazarreta eta Erleta udalaren lur-zatien ingurumen-lehengoratzea. Irungo Udala 67,5 22.640,79

    Zegamako biodibertsitatea eta pasaia kulturala iraunarazteko zaintzea III. Zegamako Udala 66 267.547,85

    Pardio inguruko harizti autoktonoak erostea, bertakotzea, babestea eta kontserbatzea. Amurrioko Udala 65 64.288,84

    Casacajera eta Nacedero alde narriatuen ingurumen-lehengoratzea. Kripango Udala 65 99.550,97

    Aizpea meategia. Berezko ekosistema eta biodibertsitatea indartzeko proposamena. Zeraingo Udala 65 400.000,00

    Benedicta Parkearen Urbanizazioa. Portugaleteko Udala 63,5 222.487,60

    Ernio-Gazume GKLn sartutako Alkizako lurretako interes komunitarioko habitat eta espezieak kontserbatzeko eta hobetzeko jardunak. Alkizako Udala 63,5 189.790,96

    Barakaldoko lorategi botanikoa. Barakaldoko Udala 63,5 251.805,73

    Eskolako 21 agenda.

    Proiektua Eskatzailea Puntuazioa Onartutako diru-laguntza (euro)

    Amurrioko Eskolako Agenda 21. Amurrioko Udala 100 10.000,00

    Tolosako Eskolako Agenda 21. Tolosako Udala 95 17.445,00

    2010-2011 ikasturtean, Errenteriako ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programa dinamizatzeko laguntza teknikoa kontratatzea. Errenteriako Udala 95 14.830,50

    Leioako udalerrian Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 koordinatzeko jarduerak. Leioako Udala 95 30.000,00

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea. Zarauzko Udala 95 8.917,50

    Eskolako Agenda 21. 2010-2011 ikasturtea. Karrantza Harana 95 992,10

    Eskolako Agenda 21 dinamizatzea Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduñako ikastetxeetan, 2010-2011 ikasturtean. Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal SL 95 25.000,00

    Eskolako Agenda 21. Aiarako Koadrila 92 6.500,00

    Eskolako Agenda 21 Durangoko Merindadeko Amankomunazgoan. Durangoko Merindadeko Amankomunazgoa 92 22.181,43

    2010-2011 ikasturtean Eskolako Agenda 21ekin jarraitzeko asistentzia tekniko baten kontratazioa. Idiazabalgo Udala 91 831,01

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea. Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatea 90 3.290,00

    Eskolako Agenda 21 programa dinamizatu eta garatzeko aholkularitza teknikoaren kontratazioa. Lezoko Udala 90 4.164,00

    Arratiako Eskolako Agenda 21 2010-2011. Arratiako Mankomunitatea 90 9.750,00

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten jarduera batzuk. Derioko Udala 90 2.947,50

    Eskolako Agenda 21. Zallako Udala 90 1.750,00

    Eskolako Agenda 21. 2010-2011 ikasturtea. Gordexolako Udala 90 721,60

    Eskolako Agenda 21. Oiartzungo Udala 90 5.949,07

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea. Mungiako Udala 90 12.697,85

    Eskolako Agenda 21. Sopuertako Udala 90 793,36

    Eskolako Agenda 21 Donostian 2010-2011 ikasturtean: ura. Cristina Enea Fundazioa 90 19.600,00

    Eskolako Agenda 21 Tolosaldean. Tolosaldea Garatzen SA 89 15.059,00

    Eskolako Agenda 21: mugikortasuna Azpeitian. Azpeitiko Udala 88 22.350,00

    Barakaldoko Eskolako Agenda 21: energia. Barakaldoko Udala 88 28.288,89

    Eskolako Agenda 21. Erandioko Udala 87 8.941,00

    Eskolako 21 Agenda, 2010-2011 ikasturtea. Amorebieta-Etxanoko Udala 87 13.686,44

    Bergarako Eskolako Agenda 21. 2010-2011 ikasturtea. Bergarako Udala 87 3.601,60

    Eskolako Agenda 21. Legorretako Udala 86 638,40

    Eskolako Agenda 21: zarata eta uhin elektromagnetikoak. Aretxabaletako Udala 86 2.518,94

    Eskolako Agenda 21 Arrasaten: zarata aztertzen. Arrasateko Udala 86 30.000,00

    2010-11 ikasturtean Eskolako Agenda 21en garapenerako teknikoaren kontratazioa. Ordiziako Udala 86 2.771,90

    2010-2011 ikasturtean Eskolako Agenda 21en garapenerako asistentzia teknikoaren kontratazioa. Beasaingo Udala 86 4.651,70

    Zegamako Eskolako Agenda 21, 2010-2011 ikasturtea. Zegamako Udala 86 739,07

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duen ekintzak. Ormaiztegiko Udala 86 763,67

    2010-2011 ikasturtean Eskolako Agenda 21en garapenerako aholkularitza-lanak. Itsasondoko Udala 86 631,58

    Tokiko 21 Agenda eta Eskolako 21 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten jarduerak. Lazkaoko Udala 86 1.510,89

    Muskizko Eskolako Agenda 21. Muskizko Udala 85 16.500,00

    Eskolako Agenda 21 proiektua. Urola Kostako udal-elkartea 85 8.422,55

    Eskolako Agenda 21. Bilboko Udala 84 30.000,00

    Busturialdeko Eskolako Agenda 21 Programa. Lanbide Ekimenak Gernika-Lumo 83 9.067,50

    Eskolako Agenda 21 dinamizatzea. Irungo Udala 83 11.250,00

    Gasteizko Eskolako Agenda 21. Vitoria-Gasteizko Udala 83 12.412,00

    Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea. Basauriko Udala 83 11.091,94

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea. Portugaleteko Udala 82 11.814,89

    Alonsotegiko Eskolako Agenda 21. Alonsotegiko Udala 82 1.500,00

    Eskolako Agenda 21. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udala 82 2.376,37

    Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea sustatzeko jarduera batzuk. Getxoko Udala 81 6.312,60

    Eskolako Agenda 21 (2010-2011) Aguraingo Koadrilan. Aguraingo Udala 81 7.358,65

    Eskolako Agenda 21. Artzentaleseko Udala 80 720,81

    Elgetako Eskolako Agenda 21. Elgetako Udala 80 1.834,92

    Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten jarduera batzuk. Sestaoko Udala 79 6.694,18

    Eskolako Agenda 21en koordinazioa eta segimendua. Valle de Trápaga-Trapagarango Udala 78 4.757,58

    Eskolako Agenda 21. Laudioko Udala 78 10.606,66

    Eskolako Agenda 21 koordinatzea eta dinamizatzea. Uribe Kostako Mankomunitatea 78 6.480,50

    Legazpi, Urretxu, Zumarragako udaletan 2010-2011 ikasturtean zehar Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 koordinatzeko plana. Urola Garaiko Garapenerako Agentzia 78 7.969,00

    Debabarrenerako Eskolako Agenda 21 proiektua. Kontsumo iraunkorra. Debegesa 76 30.000,00

    2010-11 ikasturtean Eskolako Agenda 21ekin jarraitzeko asistentzia tekniko baten kontratazioa. Zaldibiako Udala 76 735,18

    Ikasleentzako jarduera eta ibilbideak; Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea; plano txikiaren ospakizuna. Santurtziko Udala 75 20.500,00

    2010-2011ko Eskolako Agenda 21en garapena dinamizatzea. Andoaingo Udala 75 7.000,00

    Eskolako Agenda 21. 2010-2011 ikasturtea. Trucios-Turtziozeko Udala 75 720,81

    Eskolako Agenda 21en dinamizazioa udalerriko ikastetxeetan. Hondarribiako Udala 74 16.945,00

    Biodibertsitatea-Astigarraga Eskolako Agenda 21. Astigarragako Udala 72 3.538,13

    Eskolako Agenda 21 dinamizatzeko zerbitzuaren kontratua. Oñatiko Udala 72 4.196,07

    Hernaniko Eskolako Agenda 21. Hernaniko Udala 71 8.333,00

    Urnietako Eskola Agenda 21. 2010-2011 ikasturtea. Urnietako Udala 71 3.542,50

    Eskolako Agenda 21en zerbitzua mantentzea. Balmasedako Udala 70 2.815,00

Atmosferaren lerroa.

Klima-aldaketa.

Proiektua. Eskatzailea

Jarduera-azterketa energia garbiekin. Asparrenako Udala

Debabarreneko enpresetan igorpenak murrizteko estrategien proiektua. Debegesa

Unibertsitateak-Zuatzuko Parke Teknologikoa linea espres berria ezartzea. Donostiako Tranbia Konpainia SA (CTSS)

Gasteizko hainbat kaletako argiteria publikoren energia- eta ingurumen-hobekuntza. Vitoria-Gasteizko Udala

Oinezko joan-etorriak sustatzea Leioako udalerrian. Leioako Udala

Donostiako ekitaldietan berotegi-efektuko gasak murrizteko estrategia. Donostia-San Sebastiángo Udala

Bidegorri-sareko zati berri bat gaitzea kirol-eremuraino iristeko (futbol-zelaitik kiroldegirako bide-zatia). Legazpiko Udala

Herri-lanetarako ibilgailu elektrikoa. Irurako Udala

Zortzi EEV autobus eskuratzea Bilbobueko autobus-flotarako. Bilboko Udala

Udal Musika Eskolako gasoliozko galdara gasezkoengatik aldatu. Gernika-Lumoko Udala

Oinezbusa: eskolara oinez. Areatzako Udala

Eskualde-mugikortasun iraunkorreko plana Aiarako Koadrilan. Aiarako Koadrila

Energia-eraginkortasuna Ordiziako kiroldegietan. Majori Kiroldegia

Airearen kalitatea.

Proiektua Eskatzailea

Amurrioko Industria Mugikortasuneko Plana. Amurrioko Udala

Kutsadura atmosferikoko adierazle nagusien zehaztapena eta ebaluazioa Muskizko udalerrian. Muskizko Udala

Igorpen-fokuen kontrolerako laguntza tekniko-ingurumenakoa. Legutioko Udala

Biodibertsitatea.

Proiektua Eskatzailea

Ullibarriko kortako hezegune higroturbosoaren birsorkuntza. Iturrietako Partzuergoa

Pagola-Loidin biodibertsitatea kontserbatzeko eremu publikoa sortzea. Bergarako Udala

2010-2011 kardu kontrol kanpaina. Oñatiko Udala

Pedrokoko hezegunera leheneratzea: III. fasea. Aguraingo Udala

Areatzaganeko magalaren birsorkuntza. Areatzako Udala

Ingurumen-lehengoratzea eta konektibotasun ekologikoaren hobekuntza Okondoko udalerrian. Okondoko Udala

Eako udalerrian baso autoktonoa kontserbatzeko eta leheneratzeko jarduera batzuk. Eako Udala

Landaretza autoktonoko basoak leheneratzea Igorreko Udalaren lurretan (1. fasea). Igorreko Udala

Glorietako birsorkuntza ekologikoaren III. Fasea. Muskizko Udala

Artziniegako basoen kontserbazioa eta hobekuntza. Artziniegako Udala

Landare inbaditzaileen kontrako kanpaina. Arrasateko Udala

Birsorkuntza ekologikoa: Pterocarya stenoptera eta Reynoutria japonica errotik kentzeko kanpaina (1. fasea). Debegesa

Santa Marina magalak lehenaratzea eta baso-berritzea. Urdulizko Udala

Mutiloko Minen esparruan Mañastegi Zaharraren eragitea. Mutiloako Udala

Flora inbaditzailea errotik kentzeko mantentze-lanak eta ordenantza prestatzea Asteasuko udalerrian. Asteasuko Udala

Izarraitz-Arno korridore ekologikoan Sasiolatik gertu dagoen Deba ibaiaren meandroaren konektibotasun ekologikoari buruzko azterlana eta ondorengo ekintza-plana. Debako Udala

Bildosolako industrialdearen biziberritze ekologikoko proiektua. Arteako Udala

Granadako Txalupen Kirol Parkearen esparruaren birsorkuntza ekologikoa. Ortuellako Udala

Ingurune naturalaren eta landa-eremuaren kontserbaziorako ekimenak III. Fasea. Itsasondoko Udala

Biodibertsitatea Elorriko «Naturbideak» ibilbide ekologikoen sarean: habitatak leheneratzeko proiektua. Elorrioko Udala

Landare inbaditzaileen aurkako prebentzio-lanen mantentzea eta herri-lurretan hondeaketa-lanetarako beharrezkoak diren neurri zuzentzaileen idazketa. Villabonako Udala

Eskolako 21 agenda.

Proiektua. Eskatzailea

Azkoitiko Eskolako Agenda 21. Azkoitiko Udala

Eskolako Agenda 21, 2010-2011 ikasturtea. Ortuellako Udala

Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten jarduera batzuk. Kanpezu eta Arabako Mendialdeko Koadrila

Eskolako Agenda 21 2010-2011: Biodibertsitatea. Ondarroako Udala

Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea. Eskoriatzako Udala

Zeraingo Eskolako Agenda 21. Zeraingo Udala

Lurzoru kutsatuen lerroa.

Proiektua Eskatzailea

Udalaren jabetzako kontrolatu gabeko zabortegi bateko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa Lezako Udalean eta Laguardia-Biasteriko udal-mugartean. Lezako Udala

Atmosferaren lerroa.

Klima-aldaketa.

Proiektua Eskatzailea

SECO2BIO: CO2ren bahiketa, biotxarraren eta biolioaren ekoizpenaren bitartez, hornigailuko ohea duen pirolisiko teknologiako instalazio mugikor batean. Kanpezuko Udala

Udal-flotarako bi ibilgailu elektriko eskuratzea. Abadiñoko Udala

Airearen kalitatea

Proiektua Eskatzailea

Santikurutze Kanpezuko harresiaren ingurua urbanizatzea. Kanpezuko Udala

Durangaldeko kutsadura atmosferikoko foku nagusiak detektatzeko erregularizazio-plana. Durangoko Merindadeko Amankomunazgoa

Biodibertsitatearen lerroa.

Proiektua Eskatzailea

Hirigunetik meatze-alderaino korridore ekologiko bat sortzea 2. fasea. Mutiloako Udala

Ingurumen-hobekuntzako ekintzak. Aiarako Udala

Ingurumen-hobekuntzako eta kontserbazio aktiboko proiektua. Orozkoko kirikiñausien ibilbidea. Orozkoko Udala

Ebro ibaiaren ertzaren ingurumen-leheneratzea Mañueta, Guardia, Lapuebla de Labarca eta Lantziegoko udal-mugarteetan. Lapuebla de Labarcako Udala

Oinezkoen bidea. Armiñóngo Udala

Karakaten eta Urkiazelain belar-sastrakak garbitzeko proiektua. Soraluze-Placencia de las Armasko Udala

Lisiba errekan belar-sastrakak garbitzeko proiektua. Soraluze-Placencia de las Armasko Udala

San Andresetik Atxolinera doan herri-bidea berreskuratzeko proiektua. Soraluze-Placencia de las Armasko Udala

Eskolako agenda 21en lerroa.

Proiektua Eskatzailea

Eskolako Agenda 21. Añanako Koadrila

Eskolako Agenda 21eko ekintzen sustapena. Orioko Udala

Lurzoru kutsatuen lerroa.

Proiektua Eskatzailea Ukatzeko arrazoia

Lur-zati baten ikerketa Aritzen (Basauri). I. fasea: ikerketa. Bizkaiko Garraio Partzuergoa Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Lur-zati baten ikerketa Aritzen (Basauri). I. fasea: leheneratzea. Bizkaiko Garraio Partzuergoa Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

ZIVE014 Lurzoruaren kalitatea ikertzeko proiektua. Gernika-Lumoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

48090-00016 kodeko kokaguneko lurzoruaren kalitateari buruzko atariko ikerketa. Balmasedako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa eta 2.2 artikulua ez betetzea

Atmosferaren lerroa.

Klima-aldaketa.

Proiektua Eskatzailea Ukatzeko arrazoia

Oinezkoentzako ibilbidea gaitzea. Berrizko Udala 2.2 artikulua ez betetzea

Igorreko landa-garraio publikoko zerbitzua hobetzea eta mantentzea. Igorreko Udala 2.2 artikulua ez betetzea

Igerilekutik polikiroldegirainoko bidegorria, III. fasea. Azpeitiko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Oinezko-lotura Iberlanda parkearen eta Uribarri auzunearen artean. Arrankudiagako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Garraio kolektiboko ekimenak. Nabarnizko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Etxano auzora BI-4327 errepidetik sartzeko bideak hobetzeko eraikuntza-proiektua. Amorebieta-Etxanoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Aldirietako aparkalekua frontoiaren ondoan. Dimako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Erdigunea industrialdearekin batuko duen oinezkoentzat bidezidorra. Elgetako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Mugikortasuneko azterketa eta auzo arteko bus-zerbitzua ezartzea Karrantzako landa-ingurunean. Karrantza Harana Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

«Xorrola» autobus-zerbitzua. Oiartzungo Udala 2.2 artikulua ez betetzea

«Isuskitza urbanizazioa-Bilbao/Plentzia metroa» hiri arteko autobus publikoa. Plentziako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

Taxi-busa. Oiartzungo Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

  1. arearen oinezkoztatzea (3.eta 4. faseak). Beasaingo Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Babes publiko etxebizitza energetikoki autosufizienteak. Otsobide SA Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Mugikortasun-planeko 2. faseko lan batzuk. Otxandioko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Bilbao-Karrantza FEVE burdinbideko tren-geltokia Zallatiko pasaeran. Zallako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Berastegi errekaren erregenerazioa proiektuaren erredakzioa. Berastegiko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Landa-ingurunean taxi-busa abian jartzea. Galdamesko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Arteako landa-taxia 2011. Arteako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Atmosferarako CO2 igorpena murriztea, ibilgailuaren erabilera gutxiagotuz. Bakioko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Urkon aldirietako parke bat eraikitzea. Sopelanako Udala Ez du gainditu gutxieneko

    puntuazioa

    Ibilgailuen trafikoa kontrolatzea eta murriztea Lekeitioko udalerrian. Lekeitioko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Kamio sektoretik Antzibarra arteko GI-3610 errepide ondoan oinezkoen espaloia eraikitzea. Adunako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Eskola-garraioa, eskolatik 2 km-ra edo gehiagora bizi direnentzat. Altzoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Uzturpe ikastolarako oinezkoentzako bidea egokitzea. Ibarrako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Aldirietako aparkalekuak Artziniegako hirigune historikoaren inguruetan. Artziniegako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Landa-taxia. Arraia-Maeztuko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Hiriko oinezkoen bidearen egokitzapena. Berangoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Kale Nagusia 7-19 bitarteko eremuaren egokitzapena «30 Gunea». Itsasondoko Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Airearen kalitatea.

    Proiektua Eskatzailea Ukatzeko arrazoia

    Mugikortasun iraunkorra Durangaldean. Bizikletentzako bideen proiektua Durangaldean. Urkiola Landa Garapenerako Alkartea 4. artikulua ez betetzea

    Airearen kalitateari buruzko analisia Ortuellako udalerrian. Ortuellako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Santio kalea hiritartzea oinezkoentzat egokitzeko. Azpeitiko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Bediako Astize auzoko ibilgailuen zirkulazioa lasaitzeko plana betearazteko proiektua, II. Fasea. Bediako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    A2222 autobus-linearen erabilera sustatzea autoaren erabilera murrizteko, II. fasea. Gatikako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Aiarako jarduera industrialari lotutako igorpen atmosferikoko fokuak identifikatzea eta ikuskatzea. Aiarako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Bidezaharraren Etxartea erdioinezko bihurtzea. Ugao-Miraballesko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Kaleak urarekin garbitzeko, kale-garbigailua eskuratzea. Areatzako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Sopelbus programa, hiriko autobusa. Sopelanako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Erribera kalea oinezkoentzat bihurtzea (Plentzia-Gorliz bidegorri-sarearen I. fasea). Plentziako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    San Bartolome auzoan aldiriko aparkaleku bat gauzatzeko. Ordiziako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Igorpen txikiko eremua Leioako udalerrian. Leioako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Kaleak eta errepideak ureztatzeko mantentze-zerbitzua. Zierbenako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Erregai ez-fosileko ibilgailu bat erostea Larraulgo Udalerako. Larraulgo Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Atmosferarako igorpen-fokuen inbentarioa. Villabonako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Aldirietako aparkalekua herriaren sarreran erdigunean trafikoa kentzeko. Altzoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Artabide 7 eta 54 arteko hiri-zeharbidearen IV. fasea izeneko obrako urbanizazio-proiektua. Ondarroako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    San Roke kalea oinezkoentzako gune bihurtzea. Elgetako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Egia auzoaren eta Igorreko hirigunearen arteko oinezkoentzako lotura-proiektuaren I. fasearen mugikortasunaren hobekuntzako jarduerak. Igorreko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Adunako herri-gunetik hilerrira doan oinezkoen espaloia eraikitzea. Adunako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Enpresa industrial txiki eta ertainetan jatorria duten igorpen-fokuen legalizazioa. Goierriko Ekimena SA Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Taxi-auzunea. Iurretako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Biodibertsitatearen lerroa.

    Proiektua Eskatzailea Ukatzeko arrazoia

    Biodibertsitatearen interpretazio-zentroa Pinosolo parkean. Leioako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Adunan kokatutako landare inbaditzaileak antzeman, kendu eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak. Adunako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Asentsioko hezeguneko bioaniztasuna. Elgetako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Abandonatu dauden basoak erosi eta berreskuratu. Altzoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Aresketamendiko habitat naturalaren ingurumen-hobekuntza. Amurrio Bidean SAU Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Txikigune SGEL-6 ingurunearen ingurumen-leheneratzea. Sondikako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Hobekuntzako eta lehengoratzeko jarduerak Okarantxun eta Txatxarro errekan. Gorlizko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Pinosolo etxaldearen inguruko ingurumen-leheneratzea. Leioako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Airearen kalitatea hobetzea, olgetako eta aisialdiko eremu-sare bat sortuz hiriguneetatik hurbil, Traña-Matiena-Adadiño aldean (II. fasea). Abadiñoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Mercadillo errekaren ertzaren ingurumen-leheneratzea. Sopuertako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Bide-egokitzapena. Urkiola Landa Garapenerako Alkartea 4 artikulua ez betetzea

    Gernika-Lumoko eskoletan tokiko barietate eta haziei buruzko tailerra. Gernika-Lumoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Espezie inbaditzaileen kontrola Donostian. Donostia-San Sebastiángo Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Berreaga mendian erreferentziako baso autoktono bat sortzea. Mungiako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Udala-Besaide ibilbidea eta inguruko baliabideak berreskuratzeko proiektua. Arrasateko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Ezoziatik Kiruetara doan herri-bidea berreskuratzeko proiektua. Soraluze-Placencia de las Armasko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Orobio ibaian arrain-eskala bat eraikitzea. Amorebieta-Etxanoko Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Cortaderia selloana espezie inbaditzailea ezabatzea. Mungiako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Cortaderia selloana espeziea errotik kentzea Zierbenako udalerrian. Zierbenako Udala Ez du gainditu gutxieneko puntuazioa

    Molinao itsasadarreko parkea urbanizatzea. Pasaiako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Udalaren baso-mintegiaren egokitzapena. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Gure Etxea zaharberritzea (aletegi zaharra), Barrikako biodibertsitatea kudeatzeko eta kontserbatzeko. Barrikako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Añanako Gatz Haraneko perimetro-bidearen egokitzapena. Añanako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Ingurumen-hezkuntzako eta natuaren interpretazioko zentro bat eraikitzea Serantes mendiko gotorleku militar zaharrean. Santurtziko Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Tokiko konektibotasuna Andoaingo hirigunetik Leitzarango naturgune babesturaino, Lizakolako korridore ekologiko-oinezkoaren inguruan. Andoaingo Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Gaztetaperako oinezko-sarrera hobetzea. Getariako Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Saria mendebaldeko ibarra berreskuratzeko proiektua, I. fasea. Usurbilgo Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Euri-urak eta ur beltzak kanalizatzea Urkizuaran kalean. Elorrioko Udala 2.2 artikulua ez betetzea

    Naturaren interpretazio-zentroa (ingurumenekoa-kulturala) Ataungo San Gregorion (Bikario Etxean). Ataungo Udala 2.2 artikulua ez betetzea

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana