Legesarea Euskadi

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Zer da Legegunea?
 

Araudia

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden eta aplikagarriak diren lege eta arau multzoa.

Zergei buruzko araudia

Euskal Herriko hiru lurralde historikoetako zerga arloko araudia

 

Eskumenak eta transferentziak

Eduki-mota honek Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan aitortutako eskumenak hartzen ditu baita Autonomia Erkidegorako transferentzien egoera ere.

 

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAE ko legedia ulertu eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere.

Zer da Legegunea?

Legegunea proiektua Euskadi.eus atariaren edukien kalitatea hobetzeko estrategiatik sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Herrri Administrazio eta Justizia Sailak bultzatuta. Horren helburua da herritarren esku jartzea, Euskadi.eus atariaren bitartez, euskal eskumenen esparruan gure autogobernu-sistematik eratortzen diren eduki arauemaile jakin batzuk, baita, estatu-esparrukoak izaki, eduki horiek abian jartzeko baliagarri diren edo aplikatzekoak diren beste eduki batzuk ere. Proiektuak garrantzi juridikoko informazioa  ere jarri nahi du herritarren eskura, EAEko legedia ulertu eta interpretatzeko aukera izan dezaten, eta Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri ere izan dezaten.

Horien artean, honako hauek bereizi daitezke:

  • Batzorde Juridiko Aholkulariaren txostenak eta irizpenak – COJUA.
  • Gobernu Kontseiluaren hitzarmenak.
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaritik esportatutako eduki arauemaileak eta legegileak - EHAA.
  • Estatutu transferentziak.
  • Euskadi.net atarian sakabanatuta dagoen indarreko araudia (Arau fiskalak eta foralak).
  • Zuzenean kargatutako eduki berriak (bestelako Xedapen Orokorrak, Ebazpenak eta Ekintza Administratiboak).
  • Zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak.
  • Kontsulta juridikoak.
  • Txosten juridikoak.
  • Lege-aurreproiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Lege-dekretuen proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Dekretu-proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Agindu-proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Agindu-proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Sinatutako hitzarmenak, protokoloak edo programa-kontratuak.
  • Kudeaketa-mandatuak.
  • Berezko bitartekorako barne-esleipenak.

Ekimenaren helburua Administrazioaren jarduerak iradoki eta zabaldu behar dituen gardentasun eta parte-hartze printzipioei erantzutea da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13d) artikuluan eta gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

Eskubideak eta Eginbeharrak egungo informazioaren eta komunikazioen teknologietatik interpretatu behar dira; izan ere, oso sakon eragiten ari dira gizakien arteko eta euren gizartearen harremanen forma, bai eta edukia ere. Horren ezaugarri nabarmenetako bat komunikazio elektronikoek eragindako iraultza da. Ikuspegi horretatik, bere garaiarekin batera datorren Administrazioak komunikazio elektroniko horien erabilera sustatu behar du, bere herritarren onerako; horiek orain dela zenbait hamarkada pentsaezina zen eta informazioaren zein komunikazioen teknologiaren esparruan izandako jauziaren lehen onuradunak eta onuradun nagusiak herritarrak izan daitezen.

Beraz, herritarren zerbitzura, Administrazioak elektronikoa bihurtu behar da, gure Konstituzioaren 103. Artikuluak ezartzen duen eraginkortasunaren printzipioak araututa, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz; gainera, gure garaiarekin eta gizartearekin bat egiten saiatzeko.

Hori guztia dela eta, informazio hori eskuratzea errazteko, proiektuak Legegunearen web atariaren sorrera hartzen du barne. Bertan, herritarren eskura jarriko da gure ganberek emandako legeria eta Eusko Jaurlaritzak sortutako araudia eta xedapenak, dagozkion eskumenen esparruan, bai eta aplikatzen zaizkion estatuko horietan ere.

Nola erabiltzen da?

Xedea eta ikuspegia

Xedea

Herritarren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren (EAE) administrazioak sortzen edo garatzen duen garrantzi juridikoko informazioaren arteko topagunea sortzea, betiere, argitaratutako informazioak honako baldintza hauek betetzen dituela bermatuta:

  • Erabilerraza izatea, hau da, erraz erabili eta aurkitzeko modukoa.
  • Beti eguneratuta egotea, eta hierarkiaren zein eskumenen arabera adierazita, bibliografia osagarriarekin batera.
  • Aipatutako gardentasunaren, parte-hartzearen eta informazioaren printzipioak betetzea.

Ikuspegia

Hortaz, Legeguneak erreferentziazko gunea izan behar du Euskadiko Autonomia Erkidegoko garrantzi juridikoko informaziaren alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gunearen helburuak

Legeaguna atariaren helburua da Euskadiko erakundeek sortutako legeen eta Euskadin aplikatzen diren estatu mailako legeen berri ematea da, eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzako araudi eta garrantzi juridikoko dokumentazioaren berri ematea, honako helburu hauetan laguntzeko:

  • Informazioaren kalitatea hobetzea, ziurtasun-gabezia juridikoko egoerak saihestuta:
    • Edukiak modu fidagarrian, erabat eta iraunaldiarekin bat eguneratuta argitaratzen direla ziurtatuta.
    • Informazioa modu erabilerrazean eta ikuserrazean Interneten azaltzea.
  • Herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuei, jarduerei edo eskakizunei indarreko xedapenek jartzen dizkieten baldintza juridikoei edo teknikoei buruzko orientazio- eta informazio-eskubidearen betearazpena hobetzea, haiek jakinarazterakoan..
  • Aipatutako interes publikoko arrazoiei jarriki, ekintzen eta xedapenen informazio printzipioa betetzea, Konstituzioko 9.3 Artikuluan ezarritako Arauen publizitatearen xedapenaren babesean.
  • Administrazio Publikoaren gardentasuna eta parte-hartzea sustatzea, betiere urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1.d) artikuluan ezarritako fede onaren, konfiantza legitimoaren eta erakundeen arteko leialtasunaren printzipioak errespetatuta.
  • Herritarrei informazioa eskuratzeko erraztasunak ematea.
    • Edukien bilaketa eta ezagutza hobetzea, Euskadi.eus atariaren bilatzaile orokorrean integratuta.
    • Eusko Jaurlaritzaren edo EAEko erakundeen edozer ekimenaren inguruko edukien berrerabilpenerako Euskadi.eus atarien bidez sartu ahal izatea.
    • Garrantzi juridikoko Informazio guztia gordeko duen webgune tematikoa sortzea.

Gunearen erabiltzaileak

Atariko honako entzute talde hauek zehaztuko dira:

Herritarrak, orokorrean.Horiek jarraian adierazitako ezaugarriekin zerikusia duten informazio legala eta gainontzeko dokumentazioa ezagutu nahi dituzte:

  • Iraunaldia.Indarraldia.
  • Lege-komunztadurak.
  • Bibliografia juridikoa.
  • Izapidetze-prozesua.
  • Eta arlo juridikoan eragina duten administrazio-egintza eta -jarduerak

Araudi jakin baten txostenak eta irizpenak eskuratu edota bilatu nahi dituzten edozer esparruko (tokikoa, forala, autonomikoa, estatuko edota Europakoa) Administrazioetako eragile juridikoak.

Euren jarduera profesionalerako, araudi jakin baten txostenak eta irizpenak eskuratu edota bilatu nahi dituzten eragile juridiko pribatuak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean
Azken aldaketako data: 2015/12/03
Euskadi, auzolana