Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2021eko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babeseko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2021eko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babeseko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4482
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/07/21
  • Argitaratze-data: 2021/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Partaidetzazko toki-garapena (PTG) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) III. tituluaren II. kapituluan ezarri zen; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzen da.

Azpieskualdeko eremu jakinetan zentratuko da partaidetzazko toki-garapen hori, tokiko ekintza taldeek gobernatuko dute, ongi integratutako toki-garapeneko estrategien eta sektore anitzeko estrategien eta eremuetan oinarritutakoen bidez gauzatuko da; tokiko beharrizanak eta potentziala aintzat hartuz diseinatuko da, eta alderdi berritzaileak barne hartuko ditu tokiko testuinguruan, baita sareak, eta, hala behar denean, lankidetza ezarri ere.

Bestalde, arrantza- eta akuikultura-eremuetako garapen jasangarria Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 58-64. artikuluetan xedatzen da; Erregelamendu hori Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari buruzkoa da, eta indargabetu egiten ditu Kontseiluaren 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE) 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1255/2011 Erregelamendua (EB).

IAEFk barne hartzen ditu, modu eraginkorrean, partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (PTGE), arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeek (ATET) diseinatu eta gauzatu dituztenak, arrantzari eta ur-eremuari lotutako komunitateetan EBren laugarren lehentasuna (hau da, itsas- eta akuikultura-komunitateetan hazkunde ekonomikoa, gizarteratzea, enpleguaren sorkuntza eta enplegagarritasunerako eta lan-mugikortasunerako laguntza sustatzea) lortzeko tresna nagusi bezala, barne harturik arrantzaren esparruan eta itsas ekonomiarekin lotutako bestelako sektoreekin lotuta egindako jardueren dibertsifikazioa.

2015eko azaroaren 13ko 8118 (2015) C burutzapen-erabakiaren bidez onetsi zen IAEFn Espainiarako programa eragilea, eta horren 5.1 apartatuan partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak aplikatzeari buruzko informazio zehatza jasotzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-eremuen garapen jasangarria martxan jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak eta horiek kudeatzeko ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa argitaratu zuen 2016ko otsailaren 12ko EHAAn (29. zenbakia).

Iragarritako hautaketa-prozedura horren bidez, partaidetzazko toki-garapenaren estrategia bat aurkeztu zuen Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeak; estrategia hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez hautatua izan zen eta 2016ko abuztuaren 12ko 153. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ostiralez (https://www.euskadi.eus/informazioa/arrantza-guneen-garapena-europako-itsas-eta-arrantza-funtsaren-esparruan-eiaf-2014-2020/web01-a2arraku/eu/).

Ondoren, Itsas Garapen Elkarteak partaidetzazko toki-garapenerako estrategiaren gainean egindako tarteko berrikusketaren ondorioz, partaidetzazko toki-garapenerako estrategia aldatu da. Estrategiaren aldaketa hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu da.

Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena, Santurtzi eta Plentziako udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.

2017ko urtarrilaren 1ean, Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hitzarmen bat sinatu zuten partaidetzazko toki-garapeneko estrategia aplikatzeko, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren 2014-2020 aldirako programa eragilearekin bat eginez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legean eta Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa, honako hau

Onartzea, 2021. urterako, arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenaren estrategian ezarritako helburuak betetzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak. Estrategia hori Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez aldatu zen (2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez, arrantza-sektoreko Itsas Garapen Elkartea, Flag toki-ekintzako taldea izendatu dela aditzera eman zen, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko; talde hori hautatua eta onartua izan da, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaz egindako deialdi publikoarekin bat etorriz). I. eranskinean jaso dira biak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 21a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. oinarria. Xedea eta izaera.

  1. Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babesean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.

  2. Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:

    1. Ekoizpeneko inbertsioak: jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere. Kanpo geratuko dira jardueraren dibertsifikaziotzat hartzen ez diren arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa-proiektuetako inbertsioak.

    2. Enplegua sortzea:

      1. Besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako lanaldiaren % 50eko enplegua izan beharko da, gutxienez.

      2. Beren kabuzko jarduerak sortzea, langile autonomoak jartzea edo ekonomia sozialeko araubide juridikoko enpresak sartzea sustatzen dutenak.

    3. Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten eta/edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak. Era berean, izaera hori izango dute jarduera ekonomiko bat izanik edo jarduera ekonomiko bati lotuta egonik ere, dagokion eskualdeko lehiaren araubidean eraginik ez duten interes publikoko proiektuak; besteak beste, honako hauek:

      1. Arrainaren kontsumoa sustatzeko helburua duten promozio-kanpainak, haren onura eta ezaugarri nutrizionalen balioa ezagutzera ematen dutenak.

      2. Pertsonen garapena sustatzeko gaikuntza eta prestakuntza ematen duten enpresen sustapena.

      3. Itsasoko eta arrantzako ondarea eta arrantza-teknikak ezagutzera emateko jarduerak.

      4. Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterlanak.

      5. Erabiltzen ez diren arrantzako aktiboak berrerabiltzeko azterlanak.

      6. Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko azterlanak.

      7. Energia-efizientziari buruzko azterlanak.

      8. Ura aurrezteko eta berrerabiltzeko azterlanak.

      9. Logistika, garraio eta banaketako lanek eragindako inpaktua murrizteko azterlanak.

      10. Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak.

      11. COVID-19aren pandemian lan-baldintzak, segurtasuna, osasuna eta higienea hobetzeko jarduketak.

  3. Oro har, proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Gauzatuko diren arrantza-eremurako onartu den partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren koherentzia mantentzea, eta estrategia horretan zehaztutako helburuak lortzen laguntzea.

    2. ATETren lurralde-eremu onartuan kokatuta egotea. Barne hartzen dira ekoizpenekoak ez diren eta eremu horretatik kanpo egiten diren jarduketak, azterlanak, bisitak edo topaketak antolatzen dituzten proiektuak, baldin eta taldearen jarduketa-esparruan eragin positiboa badute.

    3. Teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izatea.

    4. Proiektu mota bakoitzari aplikatu beharreko sektoreko araudia betetzea (Europar Batasunekoa, estatukoa eta autonomia-erkidegokoa).

    5. Arau honetan ezarritako dirulaguntzetarako irizpideak betetzea.

  4. Gainera, diruz lagundu daitezkeen proiektu eta jarduketek jarraian zehazten diren helburu hauetakoren bat lortzen lagundu beharko dute:

    1. Arrantzako produktuen balioa handitzea, enplegua sortzea, gazteak erakartzea eta berrikuntza sustatzea arrantzaren eta akuikulturaren produktuen hornidura-katearen fase guztietan.

    2. Hauetan laguntzea: arrantza-sektorearen dibertsifikazioa merkataritza-arrantzako sektorean edo hortik kanpo, ikaskuntza iraunkorra eta arrantza- eta akuikultura-eremuetan enplegua sortzea.

    3. Tokiko ekonomiaren dibertsifikazioan laguntzea, lehentasunez arrantzari eta itsasoari atxikitako jarduera ekonomiko berriak lortze aldera.

    4. Arrantza-eremuetako arrantza, akuikultura eta itsasoaren kultura-ondarea sustatzea.

    5. Arrantza-komunitateek tokiko garapenean duten eginkizuna eta arrantza-baliabideen tokiko itsas-jardueren gobernamendua indartzea.

  5. Laguntzek barne hartu ahal izango dituzte 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan aurreikusitako neurriak, 66. eta 67. artikuluetakoak izan ezik, bakarrik tokiko kudeaketa era guztiz argian justifikatzen denean. Neurri horiek arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituen arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari zuzenduta daude. Neurri horiei dagozkien ekintzetako laguntzaren bat ematen denean, dena delako neurrientzat ezarritako kotizazio-eskalak eta laguntzen araubidea errespetatuko dira.

  6. Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak, 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan araututakoak ez badira 5. apartatuan aipatu ditugu, minimis laguntzei aplikatzen zaien Europar Batasuneko araudiari jarraitzen diote, eta hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EB) dago arautua, baita Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamenduan ere.

  7. Agindu honen babesean ematen diren laguntzak ez dira itzuli beharrekoak izango.

  1. oinarria. Eremu geografikoa.

    Proiektuak nahitaez gauzatu beharko dira agindu honen II. eranskinean zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldeko eremuetan.

  2. oinarria. Baliabide ekonomikoak.

  1. 2021eko ekitaldian, laguntza-programa honetarako, 2.240.000,00 euro bideratu dira guztira. Funts horietatik 1.904.000,00 euro Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari (IAEF) dagozkio, eta 336.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 847.000,00 euro 2021eko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie. eta, 1.393.000,00 euro, berriz, 2022ko ekitaldirako konpromiso-kredituei. Zuzkidura honen guztizkotik, zenbatekoak esleituko dira, eta laguntza-lerro bakoitzari urte bakoitzean dagokion banaketa koadro honetan jasotakoa izango da:

    (Ikus .PDF)

  2. Laguntza-lerro hauen barruan soberakinik geratzen bada, gainerakoei esleituko zaizkie, eta horien artean banatuko, lehentasun-hurrenkera honekin: 1, 2 eta 3.

  1. oinarria. Onuradunak.

  1. Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo edozein unitate ekonomiko eta ondare bereizi, nortasun juridikorik izan gabe ere, aurreikusitako proiektu eta jarduerak egin baditzakete. Haietan partaide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Onuradunak mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, Europako Batzordearen mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan egiten den definizioaren arabera.

  2. Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak, lehen aipatutako Gomendioan egiten den definizioaren arabera.

  3. Ekoizpenekoak ez diren proiektuetan, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:

    1. Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.

    2. Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.

    3. Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak.

    4. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.

    5. Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza soziala II. eranskinean adierazitako lurralde-eremuan dutenak, edo azken baldintza hori betetzen ez badute, jendeari irekitako establezimenduak edo ordezkaritzak dituztenak aipatutako udalerrietan, baldin eta beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:

      1. Jarduera nautikoak sustatzea.

      1. Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.

      1. Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.

      1. Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.

      1. Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza.

      1. Turismoa sustatzea.

        1. oinarria. Onuradun izateko betekizunak.

          Onuradun izateko, hemen ezartzen diren eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren baldintzak bete beharko dira:

          1. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza onartzen denean bai ordainketak egiten direnean.

          2. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak gauzatzea 2. oinarrian ezarritako eremu geografikoan.

          3. Laguntza-eskaera aurkeztean, diruz lagundu daitezkeen inbertsioa eta gastuak hasi ez izana. Azken baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) oraindik hasi gabe egon behar duten proiektuen eta jardueren kokalekuak bisitatuko ditu, eta, inbertsio materialen kasuan, aldez aurreko edo ez hasitako akta egingo du. Egiaztatu beharrekoa une horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoen ontzi bat bada, sailkapen-sozietate batek horretarako egindako txostena onartuko da aldez aurreko edo ez hasitako aktatzat. Inbertsio ez-materialak egin ez direla egiaztatzeko, dagokien fakturaren data bidez egingo da, eta, enplegua sortzeko proiektuen kasuan, gizarte-segurantzaren araudian alta emandako data bidez.

          4. Enplegua eta jarduera independenteak sortzekotan, xedapen honetan zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-udalerrietako batean erroldatua egotea.

          5. Enpresak krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

          6. Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.

          7. EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

          8. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

          9. Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana; prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

          10. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

          11. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez egotea Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.

          12. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

          1. Jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez.

          2. Ezin izango dute IAEFren dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Batzordearen maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 10. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, hura aplikatzeko aurreikusitako epealdi guztian zehar.

          1. Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

        2. oinarria. Eskabideak, agiriak eta horiek aurkezteko epea.

        1. Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

          Aurrez aurreko modua: eskatzaileek Itsas Garapen Elkartea Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldearen egoitzetako batean aurkeztu beharko dute eskabidea (Zamudioko parke teknologikoa, Ibaizabal bidea, 101. eraikina, 111. bulegoa; edo Zuatzu Enpresa Parkea, Zuatzu kalea, Ulia eraikina 1, 4. lokala, Donostia).

          Modu elektronikoa: eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, oinarri honen 3. apartatuan adierazitako helbidearen bidez.

          Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta. Eskabidearen ondorengo izapideak helbide elektroniko honetan egingo dira, Nire karpetaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

        2. Pertsona juridikoek baliabide elektronikoz aurkeztuko dituzte eskabideak, oinarri honen 3. apartatuan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

          Eskabidearen ondorengo izapideak helbide elektroniko honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

        3. Eskabideak eta horiek izapidetzeari buruzko jarraibideak aurrez aurreko moduan nahiz modu elektronikoan eta behar diren gainerako ereduak edo memoriak eskura egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide hauen bitartez: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1051705

          Izapideak elektronikoki egiteko, helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

          Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

        4. Laguntza-eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

          1. Eskabide-inprimakia; eskuragarri egongo da oinarri honen 3. apartatuan adierazitako helbide elektronikoan. Aurrez aurreko modua erabiliz gero, eskabidea modu informatikoan bete eta grabatu ostean, paperean bidali beharko da, sinatuta.

          2. Hirugarrenaren alta eta NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada. Pertsona juridikoa izanez gero, hirugarrenaren alta, erakundearen IFKren fotokopia, ahalordetze-eskriturarena eta legezko ordezkariaren NANarena, baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia ere, dagokion erregistroan zigilatuta.

            Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, helbide honetan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

          3. Eskatzailea arrantza-sektoreari lotutako pertsona baten familia-unitateko kide bada, bertan gutxienez urtebete daramala egiaztatzen duen agiria. Horretarako, dagokion Gizarte Segurantzaren araubidean alta emanda dagoela egiaztatu beharko du, eta arrantza-etekinen deklarazioa PFEZn, azken ekitaldian.

          4. Armadorearen edo arrantza-sektorearekin lotutako enpresaren kasuan, izaera hori egiaztatu beharko du.

          5. Enplegua sortzeko kasuetan, emakumeak, epe luzeko langabeak, 55 urtetik gorako pertsonak eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten pertsona desgaituak badira, inguruabar horiek egiaztatu beharko dituzte, eta II. eranskinean jasotako eremuetako errolda-agiria aurkeztu.

          6. Besteren konturako kontratazioaren kasuan, Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena aurkeztu beharko du enpresak (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egina). Txostena dirulaguntza eskatu aurreko bi urteetakoa izan behar da.

          7. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak direla eta, kide guztiek sinatutako agiria. Bertan jasoko dira talde bakoitzeko kideek beren gain hartutako konpromisoak, baita horietako bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa, taldeari onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahiko dituen ordezkari edo ahaldunaren izena eta funtsen hartzaile gisa izendatutako kidearen izena ere (hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean).

          8. Jarduera gauzatuko den lekuan ondasun higiezina erabiltzeko baimena ematen duen tituluaren kopia, hura jabetza osoan edo partekatuan, errentamenduan, gozamenean edo prekarioan izan.

          9. Eraikuntza- edo birgaitze-obrak egingo badira, proiektu teknikoa aurkeztuko da, bai eta hura gauzatzeko behar diren baimen eta lizentziak ere, edo, bestela, haiek eskuratzeko eskabidea.

          10. Proiektua baloratzeko memoria (III., IV. edo V. eranskina). Horren barne sartuko da proiektuaren deskribapena, eta baloratu nahi diren puntu guztiak jaso beharko ditu. Ez dira baloratuko jaso ez direnak.

            e) apartatutik o) apartatura bitartekoetan (biak barne) aipatutako eskakizunak betetzen dituztela azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

            1. Ekoizpenekoak diren eta ez diren inbertsio-proiektuen kasuan, funts propioen eta finantzaketaren ziurtagiria.

              1. Aurrekontuak eta/edo proformako fakturak. Horri dagokionez, hiru aurrekontu aurkeztu beharko dira hornikuntza eta zerbitzuen kasuan gastuak 15.000 euro edo gehiagokoak badira (BEZik gabe), eta, obren kasuan, gastuak 40.000 euro edo gehiagokoak badira (BEZik gabe). Eta hori guztia Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoen arabera.

              2. Lurzoruaren eta eraikuntzaren balioak bereizten dituen higiezinaren tasazioa.

        5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat eginez, dirulaguntzaren eskaera aurkeztuz gero, eskatzaileak baimena emango du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duten dokumentuak eta NANa edo IFK agiria. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.

        6. Eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badute eskatutako dokumentazioa, eta aldaketarik ez dela egin berariaz adierazten bada, ez dute aurkeztu beharko dokumentazio hori, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuari jarraikiz. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu dituzten adierazi beharko dute. Eskabidea aurkeztuz gero, baimena emango da erregistroa kudeatzen duen organoak dokumentazio hori eskuratzeko. Horrek ez du esan nahi baimena berariaz ukatu ezin denik. Hori egitekotan, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

        7. Eskabideak akatsen edo zehaztasun ezaren bat badu, interesdunari aginduko zaio hamar egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, baldin eta hirugarren baten alta ematen ez bada, ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

        8. Edonola ere, ATETk beharrezkotzat jotako bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko.

        9. Laguntza-eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Alabaina, onartu egingo dira epe horren aurretik aurkeztutako eskabideak, deialdiaren ekitaldiaren barruan egin badira. Eskabide horiek agindu honetan jasotako baldintzetara egokitu beharko dira.

        10. Laguntza jasotzeko eskabidea eta eskatutako dokumentazioa nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jarduketetan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.

        11. Eskatzaile bakoitzak laguntza-lerro bakoitzeko eskabide bat aurkeztu ahalko du. Dena den, ekoizpenekoak ez diren laguntzei dagokienez, bi eskabide aurkeztu ahalko dira gehienez. Kasu horretan, eskatutako lerroei lotutako dokumentazioaren ale bakarra erantsiko da.

        1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

        1. Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira agindu honen bidez araututako laguntzen xede diren jardueretan egindako inbertsioak eta/edo gastuak, betiere agindua indarrean jarri aurretik eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eskatu badira, bai eta agindua indarrean jarri ondoren ezarritako epearen barruan eskatu direnak ere.

          Diruz lagundu daitezkeen gastuak onuradunak benetan bere gain hartutakoak izango dira, eta baldintza orokor hauek bete behar dituzte:

          1. Ekintza gauzatzearen ondoriozkoak izatea.

          2. Onuradunak justifikazio-epea amaitu aurretik ordainduak izatea, eta zalantzarik gabe diruz lagundutako eragiketaren izaerari erantzutea.

          3. Proiektuaren zenbatetsitako guztizko aurrekontuan jasota egotea.

          4. Dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko beharrezkoak izatea.

          5. Identifikagarriak eta egiaztagarriak izatea eta, dagokionean, onuradunaren kontabilitatean jasota egotea.

        2. Ekoizpeneko inbertsioen dirulaguntzen kasuan, honako hauek joko dira diruz lagundu daitezkeen kostutzat:

          1. Enpresa-planari lotutako ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo birgaitzea, higiezinaren lurzoruaren balioa alde batera utzita. Ez dira barne hartuko, ezta ere, tokiko jarduera ekonomiko berrietarantz (turismoaren sektorea, ostalaritza, etab.) dibertsifikatzea helburu duten eta arrantza-sektorea dibertsifikatzea eragiten ez duten proiektuekin lotutako ondare-erosketak. Arrantza-sektoreko pertsonen laguntza-eskaeren kasuan, diruz lagungarriak izango dira dibertsifikazio-proiektuekin lotutako ondare-eskuratzeak.

          2. Makinaria eta ekipamendu berrien erosketa eta finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino.

            a) eta b) apartatuetan jasotako gastuetako kostu orokorrak (adibidez, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak), % 10eko mugarekin gehienez ere.

          1. Ibilgailu industrial bat erostea, betiere diruz lagundutako jarduera ibilgailu horretan egiten bada.

          2. Ibilgailuak egokitzea dirulaguntzaren helburu den jarduera egiteko.

          3. Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendako arrantza-ontzi bat egokitzea, arrantza-turismoa egiteko, eta laugarren zerrendako akuikultura-ontzi osagarriak erosi eta aldatzea, bai eta bigarren zerrendako pasaiariak eramateko ontziak eta seigarren zerrendako ontzi berriak edo matrikulazio berria dutenak ere; 24 metro baino gutxiagoko luzerakoak, 25 urte baino gutxiagokoak eta, erosten diren unean, dagokion itsas agintariak aztertu dituenak.

          4. Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo egitea eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

          5. Tresnak eta altzariak.

          6. Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako azterlanak, gehienez ere % 10eko mugarekin.

          7. Horiei lotutako beste azpiegitura batzuk.

          8. Aplikatu beharreko legeriaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.

        3. Ekoizpenekoak ez diren inbertsioen kasuan, kasu zehatz bakoitzean diruz lagundu daitezkeen kostuak aztertuko dira, betiere 1.2.c) eta 7. oinarriei dagokienez.

        4. Enplegua sortzeko proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuak kontratazioari lotutakoak izango dira.

        5. Hauek ez dira diruz lagunduko:

          1. Interes zordunak, finantza-gastuak eta banku-bermearen gastuak.

          2. Berandutze-interesak, errekarguak, hertsapen-isunak, zehapen administratibo eta penalak, eta prozedura judizialen eta judizioz kanpokoen gastuak.

          3. Zuzeneko zergak eta gizarte-aurreikuspeneko edozein araubidetara eginiko ekarpenak, laguntzaren onuradunari dagokionez.

          4. Berreskura daitezkeen zeharkako zergak.

          5. Egoitzako erabilera baino ez duten etxebizitzak, eta erabilera pertsonaleko eta etxeko erabilerako ondasunak eta ibilgailuak.

          6. Ondasunak eta zerbitzuak erostearen ondoriozko faktura edo kontratuetan eginiko deskontuak eta kontratu publiko edo pribatuetan kontratistak eginiko itzulketak edo ordainketak, aldaketen edo bestelako kausen ondorio direnak.

          7. Ekipamenduak eta makinak ordezkatzeko edo jartzeko inbertsioak, erosketa berria hobekuntza teknologikorako edo etekina hobetzeko egiten denean izan ezik. Ezingo dira diruz lagundu narriatutako elementuak ordezkatzeko lanak edo mantentze- eta konponketa-lanak (adibidez, oholak ordeztea, kroskoa berriz iltzatzea edo itsasontziak margotzea edo bikeztatzea).

          8. Finantza-errentamendua, baldin eta kontratuan zehazten ez bada eragiketa amaitzean ondasuna erosi beharra. Bestalde, ez dira diruz lagungarriak izango errentatzailearen marjina, interesak birfinantzatzeko kostuak, gastu orokorrak eta aseguru-gastuak.

          9. Telefono-terminalak erostea, horiek aplikazio informatikoak barne hartzen badituzte ere.

          10. Erabilitako materialak eta ekipamenduak erostea.

          11. Eragiketarekin zuzenean lotuta ez dauden garraio-elementuen kostua.

          12. Sozietate bat eratu eta lehen aldiz ezartzeko gastuak ez dira diruz lagunduko, IAEFren Erregelamenduaren 52. artikuluan aurreikusitako jarduketak izan ezik (akuikultura-enpresa berriak sustatzea).

          1. Ez dira diruz lagunduko inbertsio-proiektuarekin lotuta ez dauden lanak, etxebizitzenak, jantokienak, edertzeko lanak, aisialdirako ekipamenduak eta antzekoak.

          2. Ezingo dira diruz lagundu finantzatu nahi den proiektuaren jarduerarekin loturarik ez duten urbanizazio-lanak.

          1. Ezingo da diruz lagundu eraikin edo lokalen erosketa, horiek dirulaguntzarik jaso badute azken hamar urteetan.

          2. Higiezinen lurzoruaren balioa ez da diruz lagunduko.

        6. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza izan beharko ditu gutxienez, obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik eskatuak, salbu eta ezaugarri bereziak direla eta halakorik ez badago, horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten erakundeen kopuru nahikoan, edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

          Efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta proposamen ekonomiko merkeena ez bada, berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.

        1. oinarria. Balorazio-irizpideak.

        1. Eskabidearekin batera aurkeztutako proiektuak baloratzeko memoria (III., IV. edo V. eranskina) erabiliko da proiektuak baloratzeko. Plan horretan jasotako alderdiak bakarrik izango dira kontuan, eta, maila handiagoan, dokumentuen bidez frogatutakoak.

          (Ikus .PDF)

        2. Proiektuek, hautatuak izateko, gutxienez 50 puntu lortu behar dituzte.

        3. Proiektuak baloratzerako orduan, gaztetzat hartuko dira 40 urtetik beherako pertsonak. 55 urtetik gorako pertsonei dagokienez, 55 urte edo gehiago izan beharko dituzte laguntza-eskaera egiteko unean.

        1. oinarria. Laguntzen kudeaketa eta esleitzeko prozedura.

        1. ATETk, kudeaketako erakunde kolaboratzaile den heinean, eskabideak eta dokumentazioa aztertuko ditu, beharrezkoa den informazioa ageri den egiaztatzeko, eta eskatzen diren laguntzak neurrientzat egokiak diren ikusteko. Nahitaez aurkeztu behar diren agiriez gain, nahi adina informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango zaio laguntza-eskatzaileari diruz lagundu beharreko jarduera eta horrek merkatuko prezioen arabera duen kostua hobeto ezagutzeko, bai eta laguntzaren xedea argitzen lagunduko duen edozein alderdi ere. Era berean, egokitzat jotako behar adina txosten eskatu ahal izango dira aurkeztutako proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren inguruan.

        2. ATETk proiektuen eta jardueren kokalekuetan bisitak egingo ditu, dirulaguntzaren xede diren proiektuak oraindik hasi ez direla egiaztatzeko, eta, inbertsio materialen kasuan, aldez aurreko edo ez hasitako akta egingo du. Egiaztatu beharrekoa une horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez badago, sailkapen-sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko edo ez hasitako aktatzat. Inbertsio ez-materialak egin ez direla egiaztatzeko, dagokion fakturaren data baliatuko da, eta, enplegua sortzeko proiektuen kasuan, gizarte-segurantzaren araudian alta emandako data.

        3. ATETk alderdi hauei buruzko txosten tekniko bat egingo du:

          1. PTGEren helburuei zenbaterainoko ekarpena egiten zaion justifikatuko da, bai eta 2.1 puntuan aurreikusitako helburu batzuk betetzen diren ere. Eragiketa zer estrategia-neurritan kokatzen den adierazi behar da.

          2. Proiektuak helburuari zer ekarpen egiten dion adieraziko da, eta EBren laugarren lehentasunerako programa eragilean aurreikusitako emaitzen adierazle espezifikoak aipatuko.

          3. IAEFren beste lehentasun batzuen helburu espezifikoei zer ekarpen egiten zaion justifikatuko da, bai eta emaitzen adierazleak ere, hala badagokio.

          4. Baloratuko da zenbateraino betetzen duen proiektuak aukeratutako lurralde-eremuan kokatuta egotearen baldintza.

          5. Eskatzaileak onuradun izateko betekizunak betetzen dituen adieraziko da, 5. oinarriaren arabera.

          6. Gastuak diruz lagundu daitezkeen adieraziko da, 1.2, 1.3 eta 7. oinarrien arabera.

          7. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa baloratuko da.

        4. Jarraian, Dirulaguntzen Batzordea eratuko da, eta hura ATETko ordezkari batek eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikarien artean hautatutako bi pertsonek osatuko dute; horiek Zuzendaritzako pertsona titularraren ebazpen bidez izendatuko dira, eta, gainera, Batzordeko idazkaria eta lehendakaria izendatuko dira. Organo horrek ATETk egindako txostenak aztertuko ditu, zuzenketak proposatuko ditu eta proiektu bakoitzak dirulaguntza jasotzeko duen eskubidearen irizpen bat emango du. Erabaki hori akatsak zuzentzeko epea amaitu eta bi hilabeteko epean egingo da. Organoak ATETri jakinaraziko dizkio dirulaguntza jasotzeko duen eskubidearen irizpenak eta zuzenketa-proposamenak, eta Arrantza eta Akuikultura zuzendariari aurkeztuko.

          Dirulaguntzen Batzordearen eraketan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izateko ahalegina egingo da.

        5. Aurreko lan horiek amaitutakoan, ATETk proiektu guztiak ebaluatuko ditu, eta baremoa ezarriko du deialdiaren irizpideak eta jarritako balorazioarekin bat etorriz. Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez esleituko da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.1 artikuluan ezartzen denez. Horretarako, hiru zerrenda egingo dira, agindu honen 1. oinarrian araututako laguntza mota bakoitzeko bat. Hiru zerrendak goitik beherako hurrenkeran antolatuko dira, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondoren, laguntzen zenbatekoa zehaztuko da, adierazitako ordenari jarraituz, funtsak guztiz agortu arte. Hiru laguntza-modalitateetako bati dagokion kopurua agortzen ez bada, soberakina beste modalitateko diru kopuruari batu ahal izango zaio, 3.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

        6. Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera lortuko balute, 1. eremuko udalerri batean kokatutakoak lehenetsiko dira.

        7. Jarraian, ATETk ebazpen-proposamena bidaliko dio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari. Bertan, gutxienez, informazio hau jaso beharko da:

          1. Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, dela onuradun izateko baldintzak betetzen ez dituztelako dela IAEFren, programa eragilearen edo PTGEren helburuak lortzen laguntzen ez duten proposamenak direlako, ezesteko arrazoia adieraziz.

          2. Diruz laguntzea proposatu den proiektuen zerrenda. Bertan, proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa, eskatzailea zein den, inbertsioaren zenbatekoa, gauzatzeko epea eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa jasoko dira.

          3. Atzera egin duten eskaeren zerrenda.

            1. oinarria. Ebazpena.

            1. Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, ATETk egindako proposamena ikusita, ebazpen bakar bat emango du. Ebazpen hori arrazoitua egon beharko da ebazpen-proposamenarekin bat egiten ez duenean, azken hori ez baita loteslea.

            2. Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

              1. Onartutako eskabideen kasuan:

                1. Pertsona edo erakunde onuradunen izena.

                1. Diruz lagundutako proiektua.

                1. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa.

                1. Diruz lagundutako zenbatekoa, urtekotan banatuta.

                1. Aurreikusitako jarduketak egiteko epea.

                1. Onuradunari pertsona juridikoaren eraketa egiaztatuko duen dokumentazioa, hala badagokio, eta proiektua gauzatzeko beharrezko lizentzia eta baimenak aurkezteko betebeharra ezartzen dion klausula bat.

                1. Zehapen-prozeduraren batean edo itzultze-prozeduraren batean egonez gero, emakidaren ebazpena emateko eta, hala badagokio, ordainketarako, hura amaitu egin beharko da. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko gaitasungabetzea badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, emandako laguntza baliogabetu egingo da, onuradun izateko debekua izateagatik.

                1. Nortasun juridikorik gabeko elkarteen kasuan, berariaz adierazi beharko dira elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta dirulaguntzatik kide bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Kide guztiek izango dute onuradun-izaera.

              2. Onartu ez diren eskabideen kasuan:

                Pertsona eskatzaileen izena.

                Laguntza ukatzeko arrazoiak.

            3. Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.9 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua).

            4. Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren b) apartatuko 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

            5. Laguntza eman edo ezesteko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio arrantza eta akuikulturako eskumenak dituen sailburuordetzako titularrari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan ezarritako epeen barruan.

            1. oinarria. Ekoizpeneko inbertsioetarako laguntzen gehieneko zenbatekoa.

            1. Honako hau izango da 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko III. kapituluaren babesean eta dagokion PTGEren arabera egiten diren ekoizpeneko inbertsioetarako finantzaketa-maila:

              1. Arrantza-sektorearen dibertsifikazio-proiektuen kasuan, ekoizpeneko inbertsio-proiektuetarako gehieneko laguntzaren ehunekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izango da, eraikinetan egindako inbertsioak salbuetsita (gehienez % 25era mugatuko dira); gainerako kasuetan, berriz, % 40koa.

              2. Kostaldeko artisautzako arrantzarekin lotutako eragiketen kasuan, laguntza % 80raino handitu daiteke.

              3. Ekoizleen erakundeek, ekoizleen erakundeen elkarteek edo lanbide arteko elkarteek gauzatutako eragiketen kasuan, laguntza % 75eraino handitu daiteke.

              4. Arrantza-sektorearen dibertsifikazio-proiektuen kasuan, ekoizpeneko produktuetarako gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitezkeen proiektuaren gastuen % 100eraino handitu daiteke eragiketak irizpide hauetakoren bati betetzen badu: interes kolektiboa, onuradun kolektiboa edo ezaugarri berritzaileak izatea, hala badagokio, toki mailan, eta, edonola ere, emaitzetarako sarbide publikoa ematea.

              5. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) (abenduaren 24ko EBAO, 352 L) arabera ematen diren ekoizpeneko proiektuen kasuan, aurreko ehunekoak aplikatuko dira, eta gehienez ere 200.000 euro emango zaizkio sustatzaile bati hiru ekitaldi fiskaleko epean. Aldiz, arrantza eta akuikulturaren arloan minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2014ko 707/2014 Erregelamenduaren (EB) arabera (Europako Batzordearen 707/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 14koa) ematen diren ekoizpeneko proiektuen kasuan, gehienez ere 30.000 euro emango zaizkio sustatzaile bakoitzari, hiru ekitaldi fiskaleko epean.

            2. 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan sartzen diren ekoizpeneko inbertsio-proiektuen kasuan, 1. oinarriaren 5. apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.

            1. oinarria. Ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako laguntzen zenbatekoa.

            1. Honako hau izango da 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko III. kapituluaren babesean dagokion PTGEren arabera egiten diren eta ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako finantzaketa-maila:

              1. Ekoizpenekoak ez diren inbertsio-proiektuen laguntzaren gehieneko ehunekoa eragiketan diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50ekoa izango da.

              2. Kostaldeko artisautzako arrantzarekin lotutako eragiketen kasuan, laguntza % 80raino handitu daiteke.

              3. Ekoizleen erakundeek, ekoizleen erakundeen elkarteek edo lanbide arteko elkarteek gauzatutako eragiketen kasuan, laguntza % 75eraino handitu daiteke.

              4. Ekoizpenekoak ez diren proiektuetarako laguntzen gehieneko zenbatekoa % 100eraino handitu daiteke eragiketak irizpide hauetakoren bat betetzen badu: interes kolektiboa, onuradun kolektiboa edo ezaugarri berritzaileak izatea, hala badagokio, toki mailan, eta, edonola ere, emaitzetarako sarbide publikoa ematea.

              5. Minimis laguntzei Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren (EE) (abenduaren 24ko EBAO, 352 L) arabera ematen diren proiektuen kasuan, aurreko ehunekoak aplikatuko dira, eta gehienez ere 200.000 emango zaizkio sustatzaile bakoitzari, hiru ekitaldi fiskaleko epean. Aldiz, arrantza eta akuikulturaren arloan minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2014ko 707/2014 Erregelamenduaren (EB) arabera (Europako Batzordearen 707/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 14koa) ematen diren ekoizpeneko proiektuen kasuan, gehienez ere 30.000 euro emango zaizkio sustatzaile bakoitzari, hiru ekitaldi fiskaleko epean.

              6. Arrantza-sektorearekin lotutako azoka edo ekitaldiak eta itsasoarekin lotutako jarduerak, 6.000 euro, gehienez ere.

            2. 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan sartzen diren ekoizpeneko inbertsio-proiektuen kasuan, 1. oinarriaren 5. apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.

            1. oinarria. laguntzaren zenbatekoa enplegua sortzeko proiektuen kasuan.

              Enplegua sortzeko proiektuen kasuan, laguntzaren zenbatekoa ez da diruz lagundu daitezkeen gastuen ehuneko baten arabera kalkulatuko; aitzitik, sortutako lanpostu bakoitzeko ordainduko den zenbateko finko bat izango da, ordainketa bakar batean emango dena, kontratatutako lanaldiaren arabera. Honako taula honen arabera emango da:

              (Ikus .PDF)

            2. oinarria Onuradunen betebeharrak.

            1. Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte, betiere:

            1. Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntzaren onuradunak ez badio berariaz eta idatziz uko egiten laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean, onartu egiten duela ulertuko da.

            2. Dirulaguntzen xede diren inbertsioak egin eta gutxienez hurrengo 5 urteetan mantentzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 71. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horren bitartez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzen da.

            3. Ondasun higiezinak eraikitzeko, erosteko edo birgaitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren xede diren inbertsioak egin eta gutxienez hurrengo 10 urteetan mantentzea; epe horretan ezingo dira ez besterendu ez amortizatu, ez eta dirulaguntzen xedea ez den beste ezertarako erabili ere. Ondorio horietarako, onuradunak dirulaguntza ematen dion administrazio-ebazpena aurkeztu beharko du dagokion jabetza-erregistroan. Erregistro horretan, agiri hori ikusita, jabaria erabiltzeko mugaren erregistro-idazpena egingo da, bat etorriz hipoteka-legeriarekin.

            4. Enplegua sortzeko laguntzen kasuan, enpleguei gutxienez hiru urtez eutsi beharko zaie.

            5. Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea laguntza emateko ebazpenean edo, hala badagokio, luzapena emateko ebazpenean ezarritako epean, eta bertan, deialdia egiteko aginduan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan jasotako baldintzak eta betebeharrak betetzea.

            6. ATETri betekizunak eta baldintzak betetzen direla frogatzea, eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela ere bai, agindu honetan ezarritakoaren arabera.

            7. Dirulaguntza esleitzen duen organoak, ATETk, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituzten egiaztapen-ekintzak betetzea, eta eskumena duten autonomia-erkidegoko, estatuko edo Europar Batasuneko kontrol-organoek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen beste edozein ekintza ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.

            8. Administrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea, idatziz, ATETri. Era berean, abian den ekitaldian eta aurreko bietan eskatutako edo eskuratutako minimis laguntza guztiak jakinarazi beharko dituzte, haien xedea edozein dela ere. Aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean egin beharko da jakinarazpen hori, eta, edonola ere, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen.

            9. Dirulaguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea, idatziz, ATETri eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari. Aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean egin beharko da jakinarazpen hori, eta, edonola ere, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen.

            10. Nortasun juridikorik ez duten elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 32.m) artikuluarekin lotuta 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igarotzen den arte.

            11. Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentazio guztia izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko eta, zehazkiago, auditoretza-pista bat emateko, 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125. artikuluaren arabera.

            12. Dirulaguntza justifikatzeko edozein sistema ezarrita ere, IAEFk diruz lagundutako gastuei buruzko ziurtagiri guztiak Europako Kontuen Batzordearen eta Auzitegiaren esku jarriko dira, hala eskatuz gero, bi urteko epean, eragiketaren gastuak jasotzen dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera zenbatzen hasita. Epe horiek eten egingo dira prozedura judizial bat hasten bada edota Europako Batzordeak, behar bezala justifikatuta, hala eskatzen badu.

              Agiri horiek jatorrizkoetan edo jatorrizkoen kopia konpultsatuetan gordeko dira, edo oro har onartutako datu-euskarrietan, bereziki jatorrizko dokumentuen bertsio elektronikoak edo bertsio elektronikoan soilik dauden agiriak.

            13. Egindako inbertsioaren finantzaketaren izaera publikoaren behar adinako publizitatea egitea, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsa (IAEF) espresuki aipatuta, 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 115. artikuluan eta XII. eranskinean eta 821/2014 Erregelamenduaren (EB) II. kapituluan xedatutakoarekin bat.

            14. Eskabidea onartzeko baldintzak betetzea 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 10.1 artikuluari jarraikiz eragiketaren gauzatze-aldi guztian eta onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo bost urteetan. Horrela, dirulaguntza eman ondorengo kontroletan arau-hausteak edo iruzurrak hautematen badira, eta 966/2012 Erregelamenduaren 135. artikuluarekin bat etorriz, behar gabe ordaindutako laguntza berreskuratzeko prozedurari ekin ahal izango zaio.

              Horri dagokionez, iruzur edo irregulartasun gisa har daiteken edozein gertakari SNCAri jakinarazi ahal izango zaio, honako helbide honen bidez:

              https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/eu-ES/snca/paginas/inicio.aspx

            15. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua) 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

            16. Laguntza onartuz gero, onuraduna eragiketa-zerrenda publiko batean sartuko da, eta elektronikoki edo beste baliabide batzuen bidez argitaratuko da, 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 115.2 artikuluaren eta XII. eranskinaren arabera.

            1. ATETk egingo du diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena. Horretarako, egoki irizten dien ikuskatzeak egin ahal izango ditu, betiere diruz lagundutako proiektuak egoki gauzatzen direla egiaztatzearren, eta, ondorio horietarako, onuradunek eman egin beharko dute eskatzen zaien informazio eta dokumentazio oro.

            1. oinarria. Proiektuak gauzatzeko gehieneko epeak.

            1. Proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra egin ahalko dira. Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen jarduketak 2021eko ekitaldian hasi beharko dira.

            2. Laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean gauzatu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak. Epe horiek finantzaketa-kredituen izaerari egokituko zaizkio.

            3. Salbuespenezko kasuetan, diruz lagundutako jarduera egin eta amaitzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren kontroletik kanpoko kausak daudenean eta behar bezala justifikatzen direnean, inbertsioa eta/edo gastua amaituta egon behar duen data baino gutxienez 30 egun lehenago idatzizko eskaria aurkeztuta, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, horretarako emandako ebazpenaren bidez, epea luzatu ahal izango du. Luzapen hori ez da inola ere izango hasieran adostutako epearen erdia baino luzeagoa, ezta 2023ko ekainaren 30a baino beranduago ere.

            1. oinarria. Dirulaguntza jaso duten jardueren azpikontratazioa.

            1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduak onartzen duena) 68. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, onuradunak azpikontratatu duela ulertuko da dirulaguntzaren helburu den jardueraren gauzatze osoa edo partziala hirugarrenekin hitzartzen badu. Hortik kanpo gelditzen dira diruz lagundutako jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuak.

            2. Diruz lagundutako jardueraren % 100 azpikontratatu dezake onuradunak. Ezin izango da jarduerarik azpikontratatu, baldin eta diruz lagundutako jardueraren kostua gehituta, inongo balio erantsirik ematen ez badio jardueraren edukiari. Hirugarrenekin azpikontratatutako jarduerak dirulaguntzaren % 20tik gora hartzen badu eta kopuru hori 60.000 eurotik gorakoa bada, azpikontratazioak betekizun hauek bete beharko ditu:

              1. Kontratua idatziz egitea.

              2. Kontratua egiteko baimena aldez aurretik ematea erakunde emaileak.

                Beste administrazio publiko batek aurretik diruz lagundu badu jarduera, ulertuko da administrazio honek egiaztatu duela eskakizun horiek betetzen direla.

            3. Ezin da kontratua zatikatu, zenbatekoa murrizteko eta aurreko apartatuko baldintzak bete beharrik ez izateko.

            4. Onuradunaren aurrean baino ez daude behartuta kontratistak, eta onuradunak osorik bereganatuko du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen ardura.

            5. Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunei dagokie ziurtatzea, diruz lagunduko den jarduera gauzatzea hirugarrenekin hitzartuz gero, ezarritako mugak berdin errespetatuko direla diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoari eta izaerari dagokienez; kontratistek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 46. artikuluan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituztela behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

            6. Onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala honako hauekin hitzartu:

              1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako galarazpenetako batean dauden edo horri lotuta dauden pertsonekin.

              2. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.

              3. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

              4. Onuradunekin lotuta dauden pertsona edo erakundeekin; uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluan ezarritakoak izango dira, honako egoera hauetako batean salbu:

                1. Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egitea.

                1. Arrantza eta akuikulturako eskumenak dituen zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortzea.

              5. Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonekin edo erakundeekin.

                1. oinarria. Laguntzen justifikazioa.

                1. Onuradunak egiaztatu beharko du proiektua gauzatu duela, bai eta dirulaguntza ematea eragin zuten betekizunak eta baldintzak betetzen dituela.

                2. Horretarako, laguntza emateko ebazpenean emandako epean proiektua gauzatu ondoren, onuradunak dokumentazio hau aurkeztuko du ATETren erregistroan, proiektua egiteko epea amaitzen denetik hilabeteko epean gehienez:

                  1. Dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko idatzia.

                  2. Proiektua gauzatu dela justifikatzeko memoria, lortutako helburuak aipatuta. Azken ordainketaren kasuan, 1014/2014 Erregelamenduan aurreikusitako emaitzen adierazleei buruzko informazioa emango da.

                  3. Proiektu bererako eskatutako eta lortutako laguntzen erantzukizunpeko adierazpena.

                  4. Onuraduna izateko betekizunak betetzen jarraitzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.

                  5. Fakturen zerrenda, honako hauek adierazita: faktura-zenbakia, jaulkitzen duen enpresaren izena eta IFZ eta zenbateko osoa, BEZa banakatuta.

                  6. Fakturak, faktura horiek ordaindu izanaren bankuko justifikazio-agiriekin batera. Faktura elektronikoen bidez ere frogatu ahalko dira gastuak, baldin eta zergen alorrean onartuak izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

                  7. Erantzukizunpeko adierazpena, honako hau adieraziko duena: fakturak eta gainerako justifikazio-agiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko. Aitzitik, agiri horiek aurkeztu baldin badira diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, zehaztu beharko da programak zein diren eta, faktura edo justifikazio-dokumentu bakoitzari dagokionez, zein den jasotako dirulaguntzaren ehunekoa.

                  8. Foru-ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

                  9. Eskaera emateko unean oraindik eskuratu gabe zeuden dena delako jarduera motarako baimenak, inskripzioak eta/edo lizentziak, beranduenez, azken ordainketa-eskariarekin batera aurkeztuko dira.

                  10. Jarduketa batean beharrezkoa bada dagokion elkargo ofizialak proiektu teknikoa ikus-onestea, sustatzaileak lehen justifikazioarekin batera aurkeztu beharko du kapitulutan banatutako aurrekontuaren laburpenaren eta horren memoriaren kopia. Kasu horretan, tekniko eskudunak sinatutako obra-ziurtagiriak aurkeztuko dira.

                  11. Makineria eta ekipamendua eskuratu izana justifikatzeko dokumentuan diruz lagundutako ekipamenduen zerrenda bat sartu beharko da, honako hauek adierazita: marka, modeloa eta serie-zenbakia edo identifikaziorako erreferentzia baliokidea.

                  12. Azterketak, proiektu teknikoak, planoak eta antzeko dokumentuak egin direla justifikatzeko dokumentuan, sustatzaileak ale bat entregatuko du euskarri informatiko egokian, hedapena egin ahal izateko. Kopiak erantsi behar dira, baita ere, liburuak, esku-orriak, gidak eta abar argitaratzen badira. Dirulaguntza mintegiak edo antzeko jarduerak egiteko ematen bada, landutako gaien eta ondorioen kopia bat aurkeztuko da.

                  1. Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, ondasuna dirulaguntzaren eragina adierazita erregistratu dela egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko da, azken ordainketa-eskaerarekin, beranduenez ere.

                3. Enplegua sortzeko laguntzak. Kasu horietan, frogagiri hauek aurkeztu beharko dira:

                  1. Besteren konturako kontratazioaren kasuan, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: lan-kontratuen kopia, Gizarte Segurantzan alta emanda daudela egiaztatzeko dokumentazioa, kontratazioaren hilabeteko TC2 eredua, eta altaren aurretiko langabezia-egoera egiaztatzen duen lan-bizitzaren txostena.

                  2. Jarduera independenteak sortzekotan, altaren aurretiko langabezia-egoera egiaztatzen duen lan-bizitzaren txostena eta Gizarte Segurantzaren erregimeneko alta.

                4. Inbertsio-proiektuei buruzko urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, onuradunak egiaztatu beharko du ekitaldi bakoitzari dagokion proiektua egin duela. Horretarako, agindu honen 17. oinarriko 2. puntuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du ATETren erregistroan, dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

                5. ATETk hautatutako proiektuak gauzatu izana justifikatzeko dokumentazioa jasoko du; guztia dagoela egiaztatuko du, ATETren zigilua ipiniko die fakturei eta kopiak erkatuko ditu.

                6. Zati baten edo azken ordainketaren aurretik, ATETko langileek inbertsioaren egiaztapen materiala egingo du in situ, bermatzeko egiaztatu beharreko ondasuna benetan existitzen dela, baloratutako proiektu edo memoriaren araberakoa dela, erabilgarria dela eta funtzionatzen duela, dokumentu bidezko justifikazioarekin bat egiten duela, onuradunak IAEFk ezarritako publizitate-arauak betetzen dituela, bai eta beharrezkoak diren beste edozein egiaztapen egiteko ere, diruz lagundutako inbertsio edo gastuen arabera.

                  Egiaztapen materialaren akta 15 eguneko epean egingo da, proiektua justifikatzeko azken egunetik aurrera. Kudeaketa egokia eta laguntzen ordainketa bermatzeko, justifikazio-agiriak aurkezteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, inbertsioaren edo gastuaren azken egunetik aurrera.

                  ATETko langileek, inbertsioak eta gastuak egiaztatu ondoren, egiaztapen-proposamen bat emango dute, eta, hori oinarri hartuta, ATETk ordainketa-proposamena aurkeztuko dio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari.

                7. Edozein ziurtagirirekin batera bai zati batekoak bai azkenekoak ATETk txosten bat eman beharko du, honako hau adieraziz:

                  1. Ondasunen hornikuntza, zerbitzu-prestazioa eta, oro har, haren kostua diruz laguntzen den jarduera benetan egin direla ezarritako epean, baldintzak betetzen dituela eta laguntza emateko xedearekin bat egiten duela, zer egiaztatzen den zehaztuta, onartutakoaren aldean, eta zer aldaketa egon diren aurrekontu-sailen artean edo aurreikusitako inbertsioetan.

                  2. Ziurtagiri bakoitzean aitortutako gastuak diruz lagundu daitezkeela, fakturen bidez edo frogatzeko gaitasun baliokidea duten kontabilitateko dokumentuen bidez justifikatuta daudela eta ordaindu direla.

                  3. Onuradunak behar bezala kontabilizatu dituela exekuzio bakoitzarekin lotutako finantza-eragiketak.

                  4. Onuradunak Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren erregelamenduan ezarritako publizitate-arauak betetzen dituela.

                  5. Kontratazio publikoaren eraginpeko espedienteen kasuan, txostenean idatziz jasoko da kontratazioa estatuko eta Europar Batasuneko araudiaren arabera egin dela.

                8. ATETk ziurtatutako eragiketen justifikazio-dokumentazioa gorde eta zainduko du, eta bermatu egingo du dokumentazio hori eskatzen duten kontrol-organoen eskura jartzen dela; nahitaez gorde beharko ditu espedienteak, gutxienez, azken eragiketa amaitu eta hurrengo bost urteetan, eta programa eragilea itxi eta hurrengo hiru urteetan.

                1. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

                1. Ordainketak laguntza aurreko oinarrian ezarritako baldintzetan arrazoitu ondoren eta ATETko teknikariak ziurtatu ondoren egingo dira. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak gainbegiratuko du ATETren ordainketa-proposamena.

                2. Inbertsio-proiektuei dagozkien urte anitzeko dirulaguntzen kasuan, urte bakoitzari dagozkion ordainketa partzialak egingo dira, 17. oinarriko 4. puntuan ezarritako justifikazio-sistemaren arabera.

                3. Inbertsioen kasuan, ekitaldi bakoitzeko bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak hala eskatuta, aurreko puntuan aipatzen diren ziurtagiriak, alegia, proiektuaren zati bat gauzatu dela egiaztatzekoak, aurkeztu ondoren.

                  Laguntza emateko unean, onuradunaren izaera bereganatzen duen erakundeari dagokion erregistroan eraketa eta inskripzioa oraindik egin gabe dauden kasuan, ez dira emango ordainketa partzialak, harik eta hura eratu arte.

                4. Enplegua sortzeko proiektuetarako laguntzen kasuan, kontratazioa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren eta ATETko zerbitzu teknikoek sortutako lanpostuei eusten zaiela behar bezala egiaztatu ondoren emango dira, edo, jarduera independenteen kasuan, bizilekua dirulaguntza ematean kostaldeko udalerri batean bizitzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.

                5. Onuradunei dirulaguntza hauek ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko dirulaguntzak edo laguntzak direla eta bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta edukitzea.

                6. Dirulaguntzaren xede den proiektua ezarritako gehieneko epeetan egiten ez bada edo egiaztatzeko agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da.

                1. oinarria. Beste laguntzarik jasotzea eta dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

                1. Beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako dirulaguntzak eta laguntzak lortzen badira, hori justifikatu eta jakinarazi beharko zaio, idatziz, ATETri, egoera horren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Gerta liteke, ondorioz, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, dekretu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea bete behar izango dira. Ondorio horietarako, zuzendaritza eskuduneko titularrak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

                2. Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada gauzatzen aurreikusitako epeetan, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatu egiten bada baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, agindu honetako gutxieneko eskakizunak betetzen badira eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, ATETri jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz. Hala ere, ez da aldatuko dirulaguntza emateko ebazpena.

                  Aitzitik, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, onartutako proiektua ez bada aurreikusitako epeetan gauzatzen, eskabidearekin batera aurkeztutako proiektua aldatu edo birprogramatzen bada eta, horren guztiaren ondorioz, proiektua funtsean aldatzen bada baina laguntza helburu bererako erabiltzen bada, ATETri idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaio. ATETk, egiaztatu beharrekoak egiaztatu ondoren, ebazpena aldatzeko proposamena egingo dio Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, eta azken horrek erabakiko du aldaketa egingo den ala ez.

                3. Baldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, akuikulturan eskumena duen zuzendaritzako titularraren likidazio-ebazpenaren bidez, eta, ondoren, dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

                4. Dirulaguntzak emateko ebazpenaren zati bat betetzen ez bada eta aurkeztu eta onartutako proiektu bat bere osotasunean itxuragabetzen bada horregatik, emandako dirulaguntza baliogabetuko da. Horretarako, aipatutako zuzendaritzako titularrak dagokion ebazpena emango du, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzultze-prozedurari hasiera emango zaio, hala badagokio.

                1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

                1. Eskatzaileak eskabide horretan atzera egiteko aukera izango du. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Atzera egiteko, halaxe egin dela egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliko da, eta arrantza eta akuikulturaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako titularra izango da, ebazpen bidez, bete-betean onartuko duena atzera-egite hori eta prozedura bukatutzat joko duena erakunde horri dagokionez.

                2. Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio onuradunak. Laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin, betiere. Uko egiteko, halaxe egin dela egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliko da, eta arrantza eta akuikulturaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako titularra izango da, ebazpen bidez, berariaz onartuko duena uko-egite hori eta prozedura bukatutzat joko duena erakunde horri dagokionez.

                1. oinarria. Ez-betetzeak.

                1. Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badu proiektua partez betetzen (eta, modu horretan, laguntzaren xedea osorik hutsaltzen badu), edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluarekin eta abenduaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluarekin bat etorriz, laguntza eman zuen organo eskudunak, ez-betetzearen espedientea izapidetu ondoren (interesdunari entzunda), ebazpen bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partzialki edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko modu proportzionalean) eta berandutze-interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin (Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzkoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin bat etorriz, hartara eragotzi gabe beste neurri batzuk hartzea. Aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa pro rata temporis egingo da.

                2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

                1. oinarria. Estatuko laguntzak eta bateragarritasuna.

                1. Agindu honetan araututako laguntzak bi erregelamenduren arabera ematen dira. Alde batetik, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB) (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa), ezartzen baitu enpresa jakin bati estatu kide batek emango dizkion laguntzen kopuru osoa ez dela 200.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru ekitaldiko edozein alditan. Eta, bestetik, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamendua (EB) (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa), ezartzen baitu enpresa jakin bati estatu kide batek emango dizkion laguntzen kopuru osoa ez dela 30.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru ekitaldiko edozein alditan.

                  Laguntza hauek bateragarriak izango dira onuradun berek administrazio publiko honetatik edo beste batzuetatik jasotako beste laguntza batzuekin, horien xedea edozein izanik ere, betiere laguntzen metaketak ez badu gainditzen onuradun bakoitzak jarritako muga 200.000 euro, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB) aplikatuz gero, eta 30.000 euro, Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamendua (EB) aplikatuz gero hiru ekitalditan jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa. Bateragarriak izango dira, halaber, minimis erregimenekoak ez diren laguntzekin, xede bererako edo beste baterako administrazio publikoak emandakoekin, baldin eta metaketak ez badu eragiten hiru ekitalditan 200.000 eurotik gorako zenbatekoa jasotzea edo ez badu gainditzen gainerako beste laguntzen alorrean aplikatzekoa den araudia.

                2. Aurreko apartatuan xedatutakotik salbuetsiko dira 508/2014 Erregelamenduaren (EB) V. tituluko I., II. eta IV. kapituluetan aurreikusitako neurriekin lotutako laguntzak, 66. eta 67. artikuluetan izan ezik, bakarrik tokiko kudeaketa era guztiz argian justifikatzen bada. Neurri horiek arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzen dituen arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari zuzenduta daude. Neurri horiei dagozkien eragiketetarako laguntzak ematen badira, kontribuzio-eskalak eta apartatu honetan aipatutako 508/2014 Erregelamenduko (EB) neurrietarako ezarritako laguntzen araudia errespetatuko dira.

                  Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein administrazio publikok, sailek, organismok edo erakunde publiko zein pribatuk emandako beste batzuekin, betiere pilatzeak ez badu eragiten laguntzaren intentsitateak edo zenbatekoak gainditzea kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudian zehaztutako gehieneko kopurua.

                  (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik