Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko azaroaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Vitoria-Gasteiz, Araba Mobility Lab Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Vitoria-Gasteiz, Araba Mobility Lab Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5202
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/07
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko uztailaren 22an, Vitoria-Gasteiz, Araba Mobility Lab Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordea 2022ko urriaren 20an bildu zen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta aldeko txostena eman zuen.

Estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Vitoria-Gasteiz izeneko Araba Mobility Lab Fundazioaren helburu orokorra da Vitoria-Gasteizen eta Araban mugikortasuna eta logistika hobetzeko eta ekonomia-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko ekimenak, esperientziak eta pilotuak antolatzea, sistematizatzea eta antolatzea, bai eta mugikortasunaren eta logistikaren arloko berrikuntza-polo bat eraikitzea ere,Vitoria-Gasteizerako eta Arabarako politika eraldatzaileetan erreferente izango dena.

Estatutuen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Vitoria-Gasteizen dago (Probintzia plaza z.g.), eta fundazioak Arabako Lurralde Historikoan gauzatuko ditu bere jarduerak.

Fundazioaren hasierako zuzkidura hirurogei mila eurokoa (60.000 euro) da, eta honela osatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12. artikuluaren bigarren atalean ezarritakoari jarraituz:

Arabako Foru Aldundiak hogeita hamar mila euro (30.000 euro) sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2022ko otsailaren 24an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Vitoria-Gasteizko Udalak hogeita hamar mila euro (30.000 euro) sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2022ko ekainaren 22an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Estatutuen 8. artikuluaren arabera, patronatua honela osatuko da: gutxienez zortzi lagun, eta gehienez hogeita hamar. Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patrono-karguaren iraupena mugagabea izango da.

Eraketaren eskritura publikoan jasota dagoenez, lehenengo patronatua honako kide hauek osatuko dute:

Presidentea: Ramiro Gonzlez Vicente jauna, Arabako ahaldun nagusia.

Bokala: Mara Pilar Garca de Salazar Olano andrea, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko foru-diputatua.

Bokala: Carlos Ibarluzea Martnez jauna, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatua.

Bokala: Jos Luis Cimiano Ruiz jauna, Arlo Estrategikoetako zuzendaria.

Bokala: Gorka Urtaran Agirre jauna, Vitoria-Gasteizko Udaleko alkatea.

Bokala: Raimundo Ruiz de Escudero Ezkurra jauna, Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko Departamentuko zinegotzi ordezkaria.

Bokala: Saray Zrate Fernndez de Landa andrea, Klima, Mugikortasun eta Espazio Publikoaren Arloko koordinatzailea.

Bokala: Borja Rodrguez Ramajo jauna, Udal Administrazioko eta Eraldaketa Digitaleko eta Herritarren Partaidetzako, Gardentasuneko eta Gizarte Etxeetako zinegotzi ordezkaria.

Idazkaria: Erika Muoz Garca andrea.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dute beren kargua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eratzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Pertsona legitimatu batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa. Hortaz, erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da Fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik