Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2023ko irailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2023ko deialdia egiten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko irailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2023ko deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4445
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/19
  • Argitaratze-data: 2023/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Europako Itun Berdeak hamaika jarduketa-eremu planteatzen ditu, eta hiru nabarmentzen dira, ekonomia zirkularrarekin lotura handiagoa dutelako: «industria ekologikoagoa lortzen ahalegintzea», «klimaren aldeko ituna hedatzea» eta «kutsadura ezabatzea».

Era berean, ekonomia zirkularra tresna edo preskriptore espezifikoen bidez hedatzen da, hala nola Produktu Jasangarriaren Ekimena, Teknika Erabilgarri Onenen Zuzentaraua (IED), Substantzia Kimikoen Jasangarritasunerako Estrategia edo Hondakinen Zuzentaraua, horien ondoriozko sektore-erregulazioekin.

EAE mailan, Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal delakoaren bidez hedatzen du itun hau. Basque Green Deal horrek ingurumen-estrategia eta -plan nagusietan aurreikusitako jarduketak biltzen ditu, hala nola: Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana, Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Plana eta Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako 2030eko Plana, Erosketa Publiko Berdeko 2030eko Programa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030, energia- eta ingurumen-trantsizioaren aldeko apustuarekin.

Ekonomia Zirkularraren Estrategiak eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2030erako Planak helburu hauek bete nahi dituzte:

Produktibitate materiala % 30 handitzea.

Materialen kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak % 26 murriztea.

Material zirkularraren erabilera-tasa % 30 handitzea.

Hondakinen sorrera % 30 murriztea.

EAEn fabrikatutako produktu zirkularrenen fakturazioa hirukoiztea.

Enplegu zirkularra % 15 handitzea.

Helburu eta emaitza zirkular horiek lortzeko, besteak beste, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030eko Estrategian ezarritako lehentasunezko eremuetara bideratutako jarduketa berritzaileak bultzatu behar dira enpresetan, hauen arabera: Europar Batasunaren arauak edo preskripzio-tresna bat egotea, EAEko ekonomiarako aukera bat egotea, eta konponbide ekoberritzaileak bizkortzeko elkarlan publiko-pribatua behar izatea.

Ekoberrikuntza bultzatzeko bi etapa behar dira:

  1. «Irtenbide teknologiko berrien garapena» etapa, erronka zirkular espezifiko baterako, Europar Batasuneko tresna berde berriekin lerrokatua, ekoberrikuntza zirkularreko enpresa aitzindari eta erreferenteen talde bat finkatuz EAEko gainerako enpresentzat.

    Konponbide horiek ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko erakusketako edo ekoberrikuntza estrategikoko proiektuen bidez garatzen dira.

  2. Etapa, ekonomia zirkularraren arloan garatutako «irtenbide teknologiko edo metodologiko berritzaileak modu eraginkorrean transferitzea» lehentasunezko balio-kateetako EAEko ETEen kopuru handi bati, bitarteko eragileen ezinbesteko parte-hartzearekin (klusterrak, enpresa-elkarteak, eskualde-agentziak eta abar).

    Transferitu beharreko soluzioak, funtsean, Basque Circular Huben ingurumen-zaintzatik datoz, baita Basque Ecodesign Centerrek garatutako metodoetatik edo Eusko Jaurlaritzaren Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren proiektuen esparruan baliozkotutako teknologia zirkularretatik ere. Transferentzia-prozesuak enpresen arteko harremanak sendotu behar ditu, eta ETEen posizionamendua hobetu behar du markaren bidez.

    Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntza-deialdi hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (2021-2023) jasota dago, eta bi etapa horiei erantzun nahi die hiru proiektu-lerro hauen bidez, aldez aurretik ibilbide independentea baitute:

  1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia.

  2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa.

  3. lerroa. ETE zirkularra.

    Lan-lerro horietan esperientzia handia dago, aldez aurretik beste 6 deialdi egin baitira, parte-hartzaile askorekin: berrehun enpresa baino gehiago, Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldiko 1. lerroan; ekoberrikuntza estrategikoko 2. lerroan, berriz, 60 proiektu baino gehiago egin dituzte enpresa-partzuergoek, Ekoberrikuntza Zirkularraren Programaren esparruan. 3. lerroaren kasuan («ETE zirkularra»), hau izango da 200 ETEek parte hartzen duten hirugarren deialdia, bitarteko eragileak buru direla.

    Proiektu-lerro horiek aldizka monitorizatuko dira, ekonomiaren desmaterializazioa eta ekoberrikuntza zirkularra sustatzeko helburuei egiten dieten ekarpena ebaluatzeko. Helburu horiek Ekonomia Zirkularraren Estrategian, Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planean eta Eusko Jaurlaritzaren gainerako plan eta estrategietan jaso dira.

    Beraz, dirulaguntza horiek EAEko industria-enpresetako ingurumen-berrikuntzarako dira, eta, aplikazio-eremua hori izanik, helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:

    Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzakotzat hartuta.

    Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, lehengaiak ez isurtzea.

    Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagun dezaten, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.

    Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.

    Enpresen arteko lankidetza sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.

    EAEko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du ingurumen eta ekologiaren alorrean estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.

    Eskumen hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egikaritzen du, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) xedatutakoaren arabera.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen araubide hori kudeatzeko eskumena. Zuzendariak hartuko du balorazio-epaimahaiko presidente ardura eta zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.

    Dirulaguntzen deialdi honetan, entitate laguntzaile gisa jardungo du Ihobe SA sozietate publikoak, EAEko administrazio orokorraren bitarteko propioa denez. Ihobe SA sozietate publikoak dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.c) artikuluan aipatutako kaudimen- eta efikazia-baldintzak betetzen ditu.

    Arautu beharreko dirulaguntza-deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduan jasotzen da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoa onestekoan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta manu horretan jasotako edukiaren arabera. Plan hori aldatu egin da 2023ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez, eta herritarren eskura dago sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/2021eko-ekonomiaren-garapen-azpiegitura-sailaren-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/).

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, bat etorriz 2018ko ekainaren 19an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Planaren esparruko Berdintasun Politikako Dokumentu Programatiko propioarekin, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia txertatuta duten jarduketak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legean ezarritako irizpideekin.

    Agindu honetako dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra, eta oinarrizko araudia, hau da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta horren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua. Era berean, deialdi hau Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera arautuko da. Erregelamendu horren bidez, dirulaguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekiko bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Halaber, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera arautuko da (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

    Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak emandako eskumenen arabera, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin, honako hau

Agindu honen xedea da ekonomia zirkularreko berrikuntzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta deialdia egitea, 2023ko ekitaldirako.

Jarduketa-lerro hauek izango dira dirulaguntzen xede:

  1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia.

  2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa.

  3. lerroa. ETE zirkularra.

Dirulaguntzei dagokienez, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

Enpresa sustatzailea (1. eta 2. lerroak): bultza-lana egiten du, eta proiektuaren erantzukizuna bere gain hartu; normalean berak du interesik handiena konponbide berritzailea lortzeko, baita gero ustiatzeko ere, bideragarritasuna frogatuz gero.

Bitarteko eragile sustatzailea (3. lerroa): EAEko irabazi-asmorik gabeko enpresa-antolakundea edo -elkartea, pribatua edo publikoa, eta nortasun juridiko propioa duena, bere langile propioak dituena, zerbitzuak ematen dituena eta bere eragin-arloko enpresen lehiakortasuna sustatzea eta hobetzea helburu duena, baita EAEko enpresa-ehunaren kapilaritatea sustatzea eta ahalik eta enpresa gehienei EAEko Administrazio publikoaren lehiakortasuna hobetzeko programetarako sarbidea erraztea ere. Dirulaguntza-deialdi honi dagokionez, hauek dira bitarteko eragileak: EAEko kluster elkarteak, enpresa- eta sektore-elkarteak, merkataritza-ganberak, baita tokiko, eskualdeko edo probintziako garapen-agentziak ere.

Bazkidea (1. eta 2. lerroak): ezagutza-eragileak, -industriak edo -enpresak dira (zientzia, teknologia eta berrikuntza), proiektuko zeregin jakin batzuk gauzatzen parte hartzen dute, eta proposatutako konponbideari balioa ematen diote.

Enpresa parte-hartzailea (3. lerroa): ETE industriala edo industriari lotutako zerbitzuetakoa (aholkularitza-zerbitzuak izan ezik), bitarteko eragile sustatzaile batek bultzatutako ETE zirkularraren proiektu espezifiko batean parte hartzen duena.

Azpikontratista: ezagutza-eragilea edo enpresa, proiektuari enpresa sustatzaileak edo bazkideak (1. eta 2. lerroak) egindako kontratazio-zerrenda batean oinarrituta laguntzen diona, edo proiektuan parte hartzen dutenei aholkularitza-zerbitzuak emateaz arduratzen dena (3. lerroa), ekonomia zirkularreko metodoak edo tresnak ezartzeko, saiakuntzak egiteko, estandarren eta abarren aurka egiaztatu eta ziurtatzen duena, eta proiektuaren eremu teknikoan egiazta daitekeen ezagutza duena.

Laguntzailea: «enpresa parte-hartzailearen» (3. lerroa), «bazkidearen» (1. eta 2. lerroak) edo «azpikontratistaren» baldintzak betetzen ez dituen enpresa, proiektu espezifiko bati balioa ematen diona. Proiektuaren talde-dinamikan parte hartu ahal izango du, eta eginkizun eta zeregin espezifikoak bere gain hartu,, baina inolako dirulaguntzarik jaso gabe, adibidez, enpresa handi bat (3. lerroa) edo EAEn finkatuta ez dagoen enpresa edo entitate bat.

ETE: 1. eta 2. lerroetarako definitu da, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) I. eranskinaren arabera.

  1. lerroan, ETEtzat hartuko da 5 eta 250 pertsona arteko plantilla duen entitatea, eta enpresa handitzat, berriz, 250 pertsonatik gorako plantilla duena; kasu bietan, lanaldi osoko urteko baliokideei erreparatuta. Plantillakotzat hartuko dira lan-kontratu baten bidez enpresarekin lotutako pertsonak, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuta daudenak. Era berean, plantillakotzat hartuko dira lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuta ez badaude ere, eta beren lan-jarduera edo jarduera profesionala enpresan garatzen duten pertsonak, baldin eta beren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin badira, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 305.2 artikuluaren b) eta e) letretan jasotakoaren arabera. Seme-alabak edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko lanaldi-murrizketarik izanez gero, langile horien lanaldiak murrizketa kontuan hartu gabe zenbatu ahal izango dira, entitate eskatzaileak hala eskatuz gero. Ez dira plantillakotzat hartuko atzerriko lantegietan lan egiteko kontratatutako langileak.

    Plantilla zenbatzeko, langileen zerrenda izendunaren balioak hartuko dira kontuan (azken LZI, lehengo TC2 ordezkatzen duena), eta, enpresari atxikitako langile autonomorik egonez gero, pertsona bakoitzaren kotizazio-oinarrien txostena.

  1. Dirulaguntza-deialdi honen xedera bideratutako baliabide ekonomikoek Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legean zehaztutako aurrekontu-kredituetan izango dute jatorria.

  2. Dirulaguntza- deialdi honetarako aurrekontu-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) eurokoa da, eta honela banatuko da lerro bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  3. Aurreko apartatuan adierazitako jarduketa-lerroetako baterako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak kopuru horiek beste jarduketa-lerro baten zenbatekoa handitzeko erabili ahal izango ditu, gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuen kopuruaren arabera eta proiektu horien laguntza-eskubidea erantzuteko behar den zenbatekoaren arabera. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da inguruabar horren berri.

  1. Finantzaketa-lerro horien entitate onuradunak, 2. artikuluko definizioen arabera, honako hauek dira:

    1. lerroan Ekodiseinua eta Ekonomia zirkularraren erakustaldia eta 2. lerroan Ekoberrikuntza estrategikoa:

    Enpresa pribatuak (sustatzaile eta bazkide gisa), ahal dela, industria-sektorekoak; baina baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektorearekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere, baldin eta agindu honetan jasotako eskakizunak betetzen badituzte.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) zentroei lotutako industria-taldea edo talde anitza. ZTBESko kideak eta aholkularitza-enpresak proiektu bateko bazkide edo azpikontratista baino ezin izango dira izan, eta ezin izango dira proiektu horren sustatzaile izan, enpresetako I+G unitateak izan ezik.

    3. lerroan ETE zirkularra:

    Proiektuaren sustatzaile gisa jarduten duten bitarteko eragileak, taldearen ordezkaritza eta koordinazioa beren gain hartuko dutenak; proiektuak aurrera egiteko behar diren elkarrizketa- eta harreman-eginkizunez arduratuko dira; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarekikoez.

    Proiektuetan parte hartzen duten enpresa txiki eta ertain pribatuak. Lehentasunez eta modu ez-baztertzailean, 2024ko Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomiako Ekintza Planean identifikatutako sektoreetako balio-kateetako ETEak; zehazki, hauek: garraio-sektorea (automobilgintza, trenbidea, aeronautika, ontzigintza); ekipo osagarrien, makineriaren eta makina-erreminten sektorea; elektriko-elektronikoa; metala; kimika sektorea; eraikuntza; elikagaien sektorea; birziklapenaren eta ingurumen-erremediatzearen sektorea, bai eta bilgarrien eta enbalajeen diseinuaren eta fabrikazioaren sektorea ere.

    Enpresa handiek enpresa laguntzaile gisa parte hartu ahal izango dute, baina horien banakako kostuak ez dira finantzatuko.

  2. Honako hauek ezin dira izan agindu honen onuradunak:

    1. Krisialdian dauden enpresak, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: «Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-dirulaguntzei buruzko jarraibideak» (2014/C 249/01).

    2. Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu dirulaguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, erabaki horren ostean berreskuratze-agindu bat oraindik bete gabe duten enpresa edo entitateak.

    3. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean tipifikatutako arau-hauste astun eta oso astunengatiko zehapena jaso duten enpresak edo entitateak, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte, aipatutako legearen 116. artikuluaren arabera.

    4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden entitateak.

    5. Dirulaguntza edo dirulaguntzak jasotzeko ezintasuna dakarren debeku edo zehapen administratibo edo penalen bat duten entitateak, baita sexu-bereizkeria egitearen ondoriozkoa ere, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legea dela bide.

  3. Entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradun izateko:

    1. Egoitza soziala edo, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetatik egitea diruz lagundutako jardueren arduradun-lanak.

    3. 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenago eratuta egotea.

    4. Egunean egotea, zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, entitate eskatzaileek, bazkideek eta dirulaguntzetan parte hartzen duten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, ebazpen-proposamena eman aurretik eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaindu aurretik. Entitatea horren aurka badago, bere aldeko ziurtagiriak aurkeztu eta igorri behako dizkio Administrazioari xede horretarako gaitutako bide elektronikoaren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluarekin bat etorriz.

    5. Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

    6. Ez izatea administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    7. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharretan egunean egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrarekin bat etorriz.

    8. Onuradun izaten segitzea onartutako dirulaguntzaren guztirakoa likidatzen den arte.

    9. Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.

    10. Jarduerarik ez egitea sektore hauetako batean ere: (i) arrantza eta akuikultura, (ii) nekazaritzako produktuen ekoizpen primarioa, eta (iii) nekazaritzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Erregelamenduaren 1.1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

    11. Onuradunak ezin izango du 3. lerroko dirulaguntzaren bidez inola ere 200.000 euro baino gehiago jaso, hiru ekitaldi fiskaletan jaso ahal izan dituen beste minimis laguntza batzuei gehituta, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa). Gehieneko hori 100.000 eurora jaisten da onuraduna errepide bidezko salgaien garraio-eragiketak besteren kontura egiten dituen enpresa bat bada. Beste dirulaguntza batzuekin metatzeko arauak oinarri hauetako 11. eta 28. artikuluetan daude zehaztuta.

      30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartutako subjektuak badira, ezingo dira onuradun izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

    1. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako eskakizunak betetzea.

    1. , f) y g) apartatuetan adierazitako kasuetan, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak ematea eta, hala badagokio, ordaintzea baldintzapean dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein zehapen- edo itzulketa-prozedura amaitzearen baldintzapean.

  4. Enpresa azpikontratistek betebehar hauek izango dituzte:

    Ez izatea nortasun juridiko propioa duten entitateak, administrazio publikoaren mendekoak edo harekin lotutakoak.

    Dirulaguntza eskatzen duen entitatean, zuzenean edo zeharka, % 25eko edo goragoko partaidetza ekonomikorik ez izatea, ezta haren gobernu-organoetan erabakitzeko ahalmenik ere.

  1. lerrorako, bitarteko eragilea ez izatea, agindu honen 2. artikuluan definitutakoaren arabera.

Diruz laguntzeko moduko proiektuen tipologia hauei emango zaizkie dirulaguntzak:

  1. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia (1. ildoa): Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko erakustaldiko proiektutzat hartuko dira enpresek merkatuan edo fabrikan konponbide berri, frogatu eta bideragarri bat jartzera bideratutakoak, honako hauen bidez:

    Ekipoak, produktuak edo materialak ekodiseinatzea. Bizi-zikloa azterturik, ikusi beharko da ingurumen-aztarna murriztu egiten dela aurreko beste alternatiba edo eredu batzuen aldean. Proiektua ekodiseinu gisakoa definitzen bada, produktua/zerbitzua diseinatzeko eta garatzeko orduan ingurumenaren gaia ere bildu beharko du, eta bizi-zikloaren analisiaren metodologietan oinarritu beharko du (BZA), analisi-prozesuan UNE-EN ISO 14040 eta 14044:2006 arauak betez, konponbide jasangarririk onena ziurtatzeko. Produktuaren ingurumen-informazioa zehazte hutsak (bizi-zikloaren analisiak, LCC, ingurumen-aitorpenak, aztarnak, eta abar) ez du berez ekodiseinu-proiektu bat denik esan nahi.

    Proba pilotuen bidez frogatzea (izan daiteke industriara igaro aurretik edo industriara igarota) ingurumen-aztarnaren hobekuntza, hau da, materialak ahalik eta gutxiena kontsumitzeko, xahutzea prebenitzeko eta materialon ahalik eta baliorik handiena berreskuratzeko konponbideak bideragarriak direla ekonomikoki, teknikoki eta ingurumenaren aldetik, bai eta produktuen eta osagaien bizi-zikloa luzatzeko konponbideak ere.

  2. Ekoberrikuntza estrategikoa (2. lerroa): Ekoberrikuntza estrategikoko proiektutzat hartuko dira ekonomia zirkularreko eta baliabideen efizientziarako Europako politika-tresna bati erantzuten dion eta EAEn merkatu-aukera bat sortzen duen konponbide ekoberritzailea garatzea helburu duten proiektuak. Proiektuak estrategikoa izan beharko du enpresa sustatzailearentzat, eta euskal balio-katea ere inplikatu beharko du, aktiboki. Lehengo lerroaren aldean, bigarren hau ez dago hura bezain aurreratua edo heldua (TRL), eta balio-katean lankidetza handiagoa behar du.

  1. eta 2. lerroetan eskatu beharreko proiektuen tipologia I. eranskineko dokumentuan dago zehaztuta: «2023ko lehentasunezko eremuak ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko erakustaldiko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako».

  1. ETE zirkularra (3. ildoa): Diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko dira enpresa txiki eta ertainetan ekonomia zirkularreko metodoak eta jarduerak aplikatzea bultzatzera bideratutako proiektuak, talde-proiektuen bidez, bitarteko eragile batek koordinatuta. Horrela, enpresen arteko elkarlanak merkatu-tresnen aplikazio indibidualarekin konbinatzen dira, eta EAEko industriaren sektore-posizionamendurako balio-gehikuntza efizienteagoa da.

    Lerro horrek finantzatuko du nazioartean aitortutako tresnen eta metodologien aplikazioa, Ihoberekiko elkarlanean garatu eta alderatuta dauden eta ETEak negozio-eredu zirkularragoetara igarotzea erraztuko duten metodologiak, eta EAEn oraindik kontrastatu gabeko metodologia berrien gidaritza. Proiektuek talde-lana eta ikaskuntza enpresa bakoitzeko banakako lanarekin uztartu beharko dituzte, eta emaitza zehatz bat eman beharko dute parte hartzen duten enpresek praktika zirkularragoak egin ditzaten.

    Proiektu horietarako lehentasunezko gai-eremuak II. eranskinean daude zehaztuta. Mota hauetako proiektuak izan beharko dira:

    Aukera zirkularrak identifikatzea.

    Bizi-zikloaren ikuspegia eta merkatuan desberdintzea.

    Ingurumena hobetzea eta ekonomia zirkularrari buruzko erregulazioei aurrea hartzea.

    Balio-katearen jasangarritasuna eta ospea.

    Estrategia zirkular berriak.

  1. Dirulaguntzen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren hasten diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.

  2. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldiaren 1. lerroan eta Ekoberrikuntza estrategikoaren 2. lerroan, honako eskakizun eta ezaugarri hauek ezartzen dira:

    1. Proiektu guztiek bizi-zikloaren azterketa (BZA) jaso beharko dute, proiektuaren ondoriozko ingurumen hobekuntzak baloratzeko:

      Ekodiseinuko proiektuetarako (1. edo 2. lerrokoak izan), ezinbestekoa da hasieratik BZA osoa planteatzea (hura azpikontratatzea gomendatzen da, egiten zaila baita) ISO 14040 eta 14044 arauen arabera, bizi-zikloaren ikuspegiarekin beste alternatiba edo aurreko eredu batzuekiko hobekuntza identifikatzeko, edo horren ingurumen-bideragarritasuna baloratzea funtsezkoa den beste proiektu mota batzuekiko.

      Gainerako kasuetan, BZA sinplifikatu bat egin beharko da. Horretarako, Ihobe entitate laguntzaileak kalkulu-tresna sinplifikatu bat emango die eskatzen duten enpresei.

    2. Proiektuek, lana amaitzeko memoria teknikoan, aurreikusitako emaitzen eta ingurumen, ekonomia eta gizarte eraginen zenbatespena jaso beharko dute, proiektua ixtean eta ondorengo 3 urteetan, edo, hala badagokio, berretsitako emaitzak, III. eranskinean ezarritako jarraibideen arabera. Enpresa sustatzaileak informazio hori epe eta modu egokian prestatu eta entregatu beharko du.

  3. ETE zirkularraren 3. ildoan, jarduera-eremua EAEko enpresa txiki eta ertainetan ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatzea da, honako eskakizun eta ezaugarri hauekin:

    1. Lan-modalitatea taldekoa izango da, proiektu bakoitzeko gutxienez 5 ETEk parte hartuko dute, eta tarteko eragile batek koordinatuko du.

    2. Proiektuak Europako Batzordearen politika zirkularreko tresna zehatz bati erantzun beharko dio (preskriptorea edo ingurumen-eragilea) eta enpresa parte-hartzaileen lehiakortasunean eragin positiboa duela egiaztatu beharko du objektiboki.

    3. Parte hartzen duen ETE bakoitzak ainguratze-mugarri bat zehaztuko du, proiektuan lortutako emaitzak antolamenduan integratzen direla ziurtatzeko. Horrela, garatutako lanaren erabilera eta jarraitutasuna sendotzen dira, aukera zirkular berriak identifikatzen aurrera egiteko.

    4. Horrez gain, entitate parte-hartzaileek mugarri bat edo entregagai aurreratu bat proposatu ahal izango dute, (adibidez: proiektu zirkular bat aurkeztea dirulaguntza-programa batera, hirugarren alderdiak tresna egiaztatzea edo ziurtagiri espezifiko bat lortzea); horrek ere finantzaketa jaso ahalko du.

    5. Taldeko lana kontzeptuak eta ideiak argitzera, kontrasteak eta gogoetak egitera eta oztopoak azaltzera, ikuspegiak eta esperientziak partekatzera bideratuta egongo da, enpresa parte-hartzaileen artean sinergiak sortuz eta emaitzak partekatuz, proiektua aberastuz eta banakako lanarekiko balio bereizgarria emanez. Betiere enpresa parte-hartzaile bakoitzaren banakako informazioaren konfidentzialtasuna ziurtatuz.

    6. Enpresen eta aplikaziorako ingurumen-preskriptoreen heldutasunaren arabera, proiektuaren ikuspegia sektoriala, balio-katekoa edo zeharkakoa izan daiteke, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik enpresetan egiaztatutako emaitzak dituen lan-tresna edo -metodo bat izatea, bai eta aplikatzeko ezagutza frogagarria duen laguntza teknikoa ere.

    7. Proiektua eskatzen duen entitate sustatzaileak bitarteko eragile bat izan behar du. Bitarteko eragilearen jarduketa-eremuko enpresek zein horren eremutik kanpokoek parte hartu ahal izango dute proiektuetan.

    8. Bitarteko eragile batzuek proiektu bera bultzatzen lagundu ahal izango dute. Formalki, horietako batek bakarrik jardungo du solaskide gisa Ihoberen aurrean, baina bien kanpo-irudia maila berean mantendu ahal izango da proiektuaren sustatzaile gisa.

    9. Proiektuaren liderra nahiz laguntzailea den bitarteko eragile bakoitza gehienez ere bi proiekturen onuradun izan daiteke, baina proiektua ez da tipologia berekoa izango. Enpresa txiki eta ertainek deialdi bakoitzean proiektu bakarrean jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak.

  1. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko erakusketa-proiektuaren 1. lerrorako eta Ekoberrikuntza estrategikoaren 2. lerrorako, honako hauek hartuko dira dirulaguntza-gastutzat:

    1. Proiektuko enpresa sustatzailearen eta enpresa bazkideen langileen kostuak (ikertzaileenak, teknikarienak, eta gainerako langileenak, baldin eta entitate eskatzailearen langileak badira), betiere proiektuaren xedeak betetzeaz arduratzen diren neurrian. Langileen kostu zuzenak bakarrik joko dira halakotzat. Memoria ekonomikoan zehazten dira diruz lagundu daitezkeen langileen kostuen tipologia. Langileen gastu horien aurreikusitako zenbatekoa proiektu osoaren finantzaketaren % 80 baino txikiagoa izango da. Ehunekoen muga hori proiektu osoari aplikatzen zaio, ez proiektuan parte hartzen duen bazkide bakoitzaren langile-kostuei. Aitortutako eta justifikatutako kostu unitarioa, gehienez ere, 70 euro/orduko izango da.

    2. Prototipoaren edo proiektuaren saiakuntza teknikoen kostuak, enpresak produktuaren edo materialaren kalitatea, prestazioak, errendimendu teknikoa eta ingurumen-errendimendua eta abar egiaztatzeko aldizka egiten dituen probak alde batera utzita. Kostu mota horretan, honako hauek sar litezke: saiakuntzak (testak, neurketak eta analisiak) eta horien kalkulua, modelizazioa eta/edo balioespena, bai eta proiektuaren helburuak betetzera bideratutako estandar tekniko normalizatuak berresten dituzten probak egitea ere, bereziki produktuen iraunkortasunarekin, konpongarritasunarekin eta birziklagarritasunarekin lotutakoak, Europako normalizazio-erakundeek arlo horretan egiten dituzten aurrerapenen arabera.

    3. Enpresa sustatzailearen edo enpresa bazkideen materialen eta ustiaketa-horniduren kostuak, esaterako proiektuaren jardueraren zuzeneko emaitza gisa hartutako proben prototipoak egiteari dagozkionak.

    4. Gastu gehigarrien kostuak; adibidez, soilik proiektuarekin zerikusia duten lekualdaketetarako edo probak gauzatzeko materialak edo ekipamenduak bidaltzeko.

    5. Kanpo-aholkularitzaren edo adituen laguntzaren kostuak. Tipologia honen barruan sartzen da oso proiektu-zati espezializatu batzuk eta ezagutza teknikoak azpikontratatzea, hala nola bizi-zikloaren azterketa egiteko kostuak (sinplifikatua edo osoa) eta «balorazio finantzarioaren txostena» egiteko kostuak (metodo estandarizatua erabiliz egin beharko da, proiektuaren arrakastan edo bideragarritasun komertzialaren lehen analisietan oinarrituta). Finantzagarriak dira orobat proiektuko administrazio-gaiak kudeatzeko zerbitzuen kostuak, bai eta, bideragarritasun komertzialaren analisien kasuan, «business cases» edo antolaketa-metodo eta -protokolo berriak egitea ere.

      Adituen laguntzaren kostu horiek ezingo dute gainditu dirulaguntzaren xede den jardueraren kostu guztien % 60.

    6. Proiektuaren jarduerarako bakarrik erabilitako tresnen eta ekipoen kostuak. Ekipoen alokairu- edo leasing-kostuak, proiektuaren helburuak betetzeko ezinbestekoa den prototipoa fabrikatzeko kostuak, edo proiektuak irauten duen bitartean jarduera berritzailerako esklusiboki eta etengabe erabilitako ekipamendua eta tresnak amortizatzeko kostuak, non eta ez diren dohainik lagata lortu.

  2. ETE zirkularraren 3. lerroan, honako hauek hartuko dira dirulaguntza-gastutzat:

    1. Proiektua sustatu duen bitarteko eragilearen langile-kostuak. Honako hauek sartzen dira:

      Proiektuaren diseinua, zer ingurumen-politikako ekimeni erantzuten dien zehaztuta, baita enpresa parte-hartzaileek zer emaitza zehatz lortuko dituzten zehaztuta ere.

      Ekimenaren sustapena eta hedapena, baita parte hartuko duten enpresak erakartzea ere.

      Parte hartzen duten enpresei laguntza teknikoa emateko hornitzaileen lizitazio- eta balorazio-prozesua, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

      Proiektua dinamizatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, interes berezia eskainiz partekatzeko espazioak sustatzeko, enpresen artean egon daitezkeen sinergiak identifikatzeko eta proiektua aberasteko.

      Proiektuaren kudeaketa tekniko-administratiboa eta proiektuaren azken justifikazioa. Emaitzen azken txostenean, enpresak proiektuan parte hartzera bultzatu dituzten faktoreak, faktore horiek proiektura egindako azken ekarpena eta ahalik eta balio handiena lortzeko egindako ekintzak jasoko dira, baita enpresentzat identifikatutako interes-esparru berriak ere.

      Proiektua eta haren emaitzak dokumentu argitaragarri baten bidez zabaltzea (eta emaitzen azken txosteneko «Emaitzen fitxa» atalaren arabera), baita gutxienez bi jardunaldi publiko egitea ere. Jardunaldietako bat proiektua jendaurrean aurkezteko eta enpresak erakartzeko izango da, eta bestea, proiektua amaitutakoan, proiektuaren emaitzak ezagutarazteko.

      Inplikatutako eragileekin egiten diren koordinazio-bileretara joatea, bai eta azken bateratzea ere, ETE zirkularra ekimena baloratzeko eta hobekuntzak proposatzeko.

      Proiektuaren kudeaketa tekniko-administratiboa eta proiektuaren azken justifikazioa.

      Bitarteko eragileak aitortu eta justifikatutako ordu-kostua ezin izango da orduko 50 eurotik gorakoa izan.

    2. Azpikontratatzeak eragindako kostuak. Honako hauek sartzen dira:

      Euskarri teknikoa eta proiektua lantaldean ezartzeko laguntza tekniko espezializatuak.

      Ainguratze-mugarri aurreraturako laguntza teknikoaren kostu gehigarriak; esate baterako, proiektu berritzaile bat prestatzea, ETE zirkularra ez den beste dirulaguntzen programa batzuetan (EAEkoa, estatukoa, Europakoa) aurkezteko, lantaldearen emaitza gisa.

      Analisiak edo laborategiko proba teknikoak egitea, emandako konponbide berrien bideragarritasun teknikoa egiaztatzeko, hala badagokio, eta proiektuaren arrakasta bermatzeko.

      Ezarritako metodologia egiaztatzea edo ziurtatzea.

  3. Honako hauek dirulaguntzaren xede diren lerro guztien kostuetatik kanpo geratuko dira:

    Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Tributuak dirulaguntzako gastuak izango dira dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen baditu. Egiaztatu egin beharko da inguruabar hori.

    Softwarea eta makinak erostea.

    Aretoak alokatzea, dietak eta antzekoak.

    Sustapen, publizitate eta marketineko materiala sortzea (1. eta 2. lerroetan soilik).

    Merkataritzako webguneak, plataformak eta softwarea egitea.

    Lurrak eskuratzeari dagozkion kostuak.

    Dirulaguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen izandako edozein kostu.

    Banku-kontuen interes zordunak.

    Interesak, gainordainak eta zehapen administratibo eta penalak.

    Prozedura judizialetako gastuak.

1. 7. artikuluan aipatutako gastuek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31. artikuluetan eta hura garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute, eta, beraz, ezarritakoa bete beharko dute.

Onuradunak dirulaguntzako jarduera azpikontratatu ahal izango du. Nolanahi ere, onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen duen diruz lagundutako jarduerak ez du gaindituko diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 60.

  1. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza zenbait hornitzailerenak eskatu beharko ditu onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

    Aurkeztutako eskaintzen artetik hautatzeko (eredua webgunean dago eskuragarri), eskaintzak dirulaguntzaren justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztuta, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada.

  2. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratua idatziz egin beharko da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak baimena eman ondoren.

    Dirulaguntzaren entitate onuradunak kontratua azpikontratatuko jarduera hasi aurretik egiteko asmoa duela jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dirulaguntza ematen duen organoaren baimena lortzeko xedez.

    Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak gehienez ere hilabeteko epean ebatzi beharko du interesdunak egindako eskaera. Ezarritako gehieneko epea igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek beren uziak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, administrazio-isiltasunaren bidez.

    Emandako baimenak, hala badagokio, jarduketa horren ondorioz entitate onuradunak bete behar dituen baldintza gehigarriak jasoko ditu.

  3. Inork ezin du berari loturik dagoen beste alderdi bat azpikontratu, hala nola taldeko enpresak, enpresa elkartuak edo taldeko kide anitzetako bat.

    Ondorio horietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluaren bigarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, lotura dagoela ulertuko da honako inguruabar hauetako baten bat betetzen duten pertsona fisiko, juridiko edo nortasunik gabeko elkarteekin:

    1. Ezkontza-harremanaren bidez lotutako pertsona fisikoak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna dutenak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak.

    2. Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.

    3. Dirulaguntzen Lege Orokorraren 11. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaideak izatea, edo Dirulaguntzen Lege Orokorraren 2. apartatuan aipatutako onuradunaren kide elkartuak izatea.

    4. Sozietate bat eta haren bazkide nagusiak edo haren kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko harreman afektiboa duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo bigarren mailara arteko ezkontza-ahaidetasuneko senideak ere.

    5. Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.

    6. Nortasunik gabeko pertsona juridikoak edo taldeak eta horien legezko ordezkariak, ugazabak edo administrazioa gauzatzen dutenak, bai eta ezkontideak edo antzeko harreman afektiboa duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo bigarren mailara arteko ezkontza-ahaidetasuneko senideak ere.

    7. . Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, baldin eta, lege- eta estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, ehuneko 50etik gora parte hartzeko eskubidea badute lehenengoen onuran.

  1. Itzuli beharrik gabekoak izango dira dirulaguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira. Dirulaguntzak norgehiagokako prozedura erabiliz emango dira.

  2. Diruz lagundu daitekeen proiektu-tipologia bakoitzaren barruan, norgehiagoka-prozedura bidez aukeratuko dira proiektuak, aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta, eta agindu honen 18. artikuluan zehaztutako irizpide eta prozedurei jarraituz.

  3. Lerro guztietarako, eskabideak aurkezteko fase bakarra ezarriko da, agindu honen 14.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

    1. eta 2. lerroetako dirulaguntzei dagokienez, Kategorien araberako Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendu Orokorra aplikatu behar da; eta 3. lerroko dirulaguntzei dagokienez, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

  1. Proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen mugak, diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontu onartuen gainean, gehieneko zenbateko hauetara iritsi ahal izango dira, dirulaguntzaren lerroaren arabera:

    1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia: 30.000 euro proiektuko.

    2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa: 150.000 euro proiektuko.

    3. lerroa. ETE zirkularra: 100.000 euro proiektuko.

    Proiektua sustatu duen bitarteko eragilearen jardueren kasuan, finantzatuko den gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da proiektu bakoitzeko.

    Laguntza tekniko espezializatua kontratatzeko gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da, gehienez, proiektuan parte hartzen duen ETE bakoitzeko.

    Enpresak ainguratze-mugarri aurreratuaren konpromisoa hartzen badu, finantzatu beharreko gehieneko zenbatekoa 2.000 euro handituko da ETE bakoitzeko.

  2. Dirulaguntzen intentsitatea honako hau izango da:

    1. eta 2. lerroak Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia eta Ekoberrikuntza estrategikoa: laguntzaren intentsitatea % 25ekoa da, baina, garapen esperimentalerako irizpideen arabera, enpresa txikientzat, hauta daitezkeen kostuen gehienez ere % 60 izan daiteke; ertainentzat, % 50; eta, handientzat, % 40 (Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduko 25.5.c eta 25.6 artikuluetan datoz irizpide horiek). Onartutako proiektu bakoitzari emango zaion dirulaguntza kalkulatzeko, lehen aipatutako apartatuetan (25.5.c eta 25.6) aurreikusitako dirulaguntzarik handiena aplikatuko zaio proiektu bakoitzean onetsitako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuari.

    2. lerroan, Ekoberrikuntza estrategikoan, lortutako azken dirulaguntzaren gehieneko ehuneko hartzekoduna ezartzen da, proiektuaren bikaintasun-mailaren arabera. Horrela, eta artikulu honetan zehaztutako dirulaguntzaren gehieneko intentsitatearen irizpidea aplikatu ondoren, emaitzazko zenbatekoari aplika dakiokeen zuzenketa-faktore bat ezarri da, proiektuen kalitatearen arabera. Honatx puntuazio-tarteak:

    100-86 puntu. Zuzenketa-faktorea: 1.

  1. 79 puntu. Zuzenketa-faktorea: 0,90.

  1. 72 puntu. Zuzenketa-faktorea: 0,80.

  1. 65 puntu. Zuzenketa-faktorea: 0,70.

    3. lerroa ETE zirkularra: bitarteko eragile sustatzaileentzako eta enpresa parte-hartzaileentzako dirulaguntzaren intentsitatea % 100ekoa izan daiteke, eta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 EB «minimis» Erregelamenduaren mende egongo dira.

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, betiere hautatutako proiektu bakoitzerako jasotako finantzaketaren zenbateko osoa ez bada diruz lagundu beharreko proiektuaren kostu osoa baino handiagoa. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

  2. Aurreko apartatuan adierazitakoa baloratze aldera, eskatzaileek beste entitate batzuei eskatutako edo beste entitate batzuek esleitutako dirulaguntzak aitortu beharko dituzte eskabidea egiteko unean (esaterako, SPRIren programak, aldundietakoak, eta abar), bai xede bereko proiektuei eta bai xede horrekiko lotura duten edo beste eskabide edo esleipen batekin proiektuaren zati direnei dagokienez. Azken kasu horretan proiektuen osagarritasuna, bikoizketak eta bat-etortzea azaldu beharko dituzte.

    Horretaz gain, 3. lerroan, ETE zirkularrean: parte-hartzaile guztiek aurreko bi zerga-ekitaldietan eta finantzaketa eskatzen deneko zerga-ekitaldian emandako minimis dirulaguntzen zerrenda aurkeztu beharko dute, eta hor alderdi hauek adierazi: dirulaguntza noiz eman den, zein organismok eman duen, eta dirulaguntzaren programa eta zenbatekoa. Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) «minimis» Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritako mugak aplikatuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

  1. Ihobe SA sozietate publikoa entitate laguntzaile izendatzen da, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuena) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako eran.

  2. Ihobe SAk, entitate laguntzailea den aldetik, eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Aurkeztutako dokumentuak ikuskatzea, eta, akatsik aurkituz gero, zuzenketak proposatzea organo kudeatzaileari.

    2. Dirulaguntzak eskuratu ahal izateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak betetzen diren egiaztatzea.

      17. artikuluan adierazitako balorazio-epaimahaiari laguntza ematea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lanetan, 18. artikuluan jasotako esleipen-irizpideen arabera.

    1. Jarduera egin den eta dirulaguntzaren helburua bete den egiaztatzea, eta onuradunei jarraipena egitea, dirulaguntzak jasotzeko eta proiektuak exekutatzeko eskakizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko.

    2. Entitate onuradunek eskatutako luzapenak bidezkoak diren ala ez balioestea.

    3. Dirulaguntzak ordaindu aurretik, entitate onuradunek diruz lagundutako ekintzak egin dituztela eta ekintzen zer kostu izan dituzten adierazten duten ziurtagiriak aztertzea.

    4. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari proposatzea dirulaguntzak behar bezala kudeatzeko administrazio-neurriak edo bestelako neurriak har ditzala, entitate onuradunak agindu honetako baldintza eta betekizunak ez betetzeagatik hartu behar diren neurriak barne.

    5. Proiektuen emaitzak sustatzea, horiek ikusarazteko eta ikaskuntzak beste enpresa eta erakunde batzuei transferitzeko.

    6. Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egitea.

  1. Hiru lerroetako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honekin lotutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. kapituluko II. tituluan eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

  3. Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora jo beharko da:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1222302 (euskaraz)

    https://www.euskadi.eus/servicios/1222302 (gaztelaniaz)

    Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskabide-inprimakia, laguntza-lerro bakoitzerako 8. eta 15. artikuluetan aipatzen diren ereduekin batera, baita eskabideen justifikazioa modu telematikoan aurkeztea erraztera bideratutako informazioa ere.

    Eskaera egin ondorengo izapideak, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsultak ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo eta jakinaraziko dira, kanal elektronikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    https://www.euskadi.eus/micarpeta

  4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago baldin eta inskribatuta badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan (https:// https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

  5. Datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

    Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:

    https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/094000-capa2-eu.shtml

  6. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria da emandako datuen arduraduna, eta bere aurrean gauzatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  7. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte dirulaguntzaren eskabidea eta eskatutako agiriak. Era berean, dirulaguntzak eskatzetik etorritako jardueretan eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko azaroaren 24ko 10/1982 Legean ezarritakoaren arabera.

1. 1. lerroa Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia eta 2. lerroa Ekoberrikuntza estrategikoa. Eskabide guztiekin batera, nahitaez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko gidalerroei eta formatu espezifikoari jarraituz:

Memoria teknikoa, finantzaketaren xede den lerroari dagokion ereduaren araberakoa.

Memoria ekonomikoa, finantzaketa eskatu den lerroari dagokion ereduaren araberakoa. Proiektuarekin lotutako diruz laguntzeko moduko gastu guztiak adierazi beharko dira, agindu honen 7. eta 10. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2. 3. ildoa ETE zirkularra: Eskabide guztiekin batera, nahitaez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko gidalerroei eta formatu espezifikoari jarraituz:

Memoria teknikoa: 3. lerrorako ezarritako ereduaren arabera. Atal guztiak garatu beharko ditu, eta proiektuan parte hartuko duten ETEen zerrenda eta proiektua gauzatzeko kontratatutako laguntza teknikoa zehaztu.

Memoria ekonomikoa: 3. lerrorako ezarritako ereduaren arabera. Guztizko zenbatekoa aurkeztuko du, parte hartzen duen eragile bakoitzaren, bitarteko eragile bakoitzaren eta laguntza teknikoen jarduketen zenbatekoak banakatuta, eta parte hartzen duten ETEen artean banatuko ditu laguntza teknikoaren kostuak.

Lankidetza-hitzarmena: Enpresa parte-hartzaileek eta bitarteko eragileak sinatutako akordioa; barne-xedapenak ezarriko dituena, eta gutxienez alderdi hauek jasoko dituena (eredua https://www.euskadi.eus/ webgunean dago eskuragarri).

Dirulaguntzaren xede den proiektuan parte hartzen duten enpresen behin betiko zerrenda, proiektuaren arduradunen harremanetarako datuekin.

Proiektua garatzeko kontratatutako laguntza teknikoa, justifikazioarekin eta esperientzia nahikoa izatearen ziurtagiriarekin batera.

Proiektuaren kostuak eta alderdi bakoitzak proiektuaren finantzaketa osoan duen partaidetza-ehunekoa.

Lankidetza ekonomikoki arautzeko modua, emandako dirulaguntzari uko egiteko edo oinarri hauek edo dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko araudi orokorra ez betetzeko kasuak barne, baita, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetako bat ez betetzea ere.

Proiektuaren azken plangintza, aurreikusitako hasiera-data eta amaitzeko epea.

Helburuak lortzeko lan-metodoak, taldea eta dinamika. Talde-lanaren balioa ziurtatzeko planteamendua adieraziko da, baita ahalik eta balio handiena lortzeko, tresna enpresan finkatzeko mugarriak ere (ingurumen-ekintza eta lehia-ekintza emaitzak antolakundean sartu direla ziurtatzeko). Proiektuaren faseak eta zereginak adieraziko dira, baita zeregin bakoitzari esleitutako baliabideak ere. Alderdi kritikoenak eta proposatutako konponbideak identifikatuko dira.

Proiektuan parte hartzen dutenei baimena ematea, bitarteko eragileak bere ordez dirulaguntza eskatzeko espedientea koordinatu eta izapidetu dezan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila ez da sartzen horrelako akordioetan, ez eta parte-hartzaileen artean ezartzen den harreman pribatuan ere. Proiektuaren erantzukizuna eta ordezkaritza, eta, beraz, eskumen horiek koordinatzeko lana bitarteko eragilearen esku egongo da.

Erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu behar dute proiektu bakoitzerako. Bitarteko eragileak zuzenduko du proiektua, taldearen lider gisa jardunez, eta proiektuaren ordezkari izango da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 azaroaren 17koaren) 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Ondore horietarako, bere gain hartuko du proiektua garatzeko eta kudeatzeko erantzukizuna, bai eta proiektua behar bezala garatzeko Administrazioarekin hitz egiteko beharrezkoak diren funtzioak ere. Entitatearen legezko ordezkariak aurkeztuko du eskabidea, eta parte hartzen duten gainerako entitateek sinatu beharko dute.

Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Ezin izango dute elkartea desegin lau urteko preskripzio-epea amaitu arte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 47. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Artikulu honen 1. eta 2. puntuetan adierazitakoaz gain, dirulaguntzen eskabide guztiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    Eskatutako dirulaguntzaren lerroari dagokion erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatua (ereduak webgunean daude eskuragarri).

    Oinarrizko datuen eta harremanetarako datuen formularioa.

    Enpresa parte-hartzaile guztiek (bazkideek eta ETEek) zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria, baldin eta interesdunak berariaz uko egiten badio organo kudeatzaileak egiaztapen horiek ofizioz egiteko aukerari edo egiaztapen horiek egiteko elkarreragingarritasun-bideak erabilgarri ez badaude.

    Dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek, enpresa parte-hartzaileek eta bazkideek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar diren aldi guztietan eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Eskatzaileak baimenari uko egin ahal izango dio espresuki, horretarako egiaztagiria Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorreko 22. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztuta.

    Entitate batek enpresa onuradunen eta administrazioaren arteko bitartekari gisa jarduten badu, egiaztapen hori agente bitartekariak bakarrik egin ahal izango du (enpresa sustatzailea eta bitarteko eragileak). Gainerako enpresa bazkideek (1. eta 2. lerroak) eta ETE parte-hartzaileek (3. lerroa) betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

  2. Nolanahi ere, egindako eskaera kontuan hartzeko aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa memoria teknikoa eta ekonomikoa dira.

  1. Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako eskakizun guztiak, edo haien edukia nahikoa ez bada, entitate eskatzaileari 10 egun balioduneko epea emango zaio gabeziak zuzentzeko edota behar diren dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskabidea ez zaiola onartuko. Ebazpena Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak egingo du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68. eta 21.1 artikuluek aurreikusitako moduan.

  2. Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren aurreko artikuluan adierazitako nahitaezko dokumentuak eransteagatik, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak aurkeztutako dokumentuei buruzko eta interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio entitate eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egoki baloratzeko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.

  1. Honako hauek osatuko dute balorazio-epaimahaia: Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria, epaimahaiburu gisa, eta aipatutako zuzendaritzari atxikitako eta lehen aipatutako zuzendariak izendatutako bi funtzionario, epaimahaikide gisa.

    Ebaluazio-organoaren osaeran, gaikuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua sustatuko da, alde batera utzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen jakintza nahikoa izatea.

    Ebazpena deialdi honen esparruan laguntza-eskabidea aurkeztu duten entitate guztiei jakinaraziko zaie.

  2. Era berean, ekonomia zirkularraren berrikuntzaren arloan eskumen eta eginkizun garrantzitsuak dituzten entitateetako beste aditu edo ordezkari batzuek ere lagundu eta aholkatu ahal izango diote ebaluazio-organo horri, beharrezkotzat jotzen denean.

  3. Epaimahaiak kasuan kasuko ebazpen-proposamen egokia egingo du, esleipen-irizpideak kontuan hartuta, dirulaguntza lor dezaketen proiektuak zehaztuko dituena, bai eta laguntzen zenbatekoak ere, hala nola ezetsitako eskabideak, ezesteko arrazoiekin batera.

    Proposamen hori Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari helaraziko zaio, eta hark, dagokion ebazpenaren bidez, deialdia ebatziko du.

  1. Dirulaguntzak honako irizpide hauen arabera emango dira, eta guztira 100 puntu lortu ahal izango dira.

    (Ikus .PDF)

  2. Ekonomia zirkularreko ekodiseinua eta erakustaldia (1. lerroa) eta ekoberrikuntza estrategikoa (2. lerroa) lerroetan, honako balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

    Proiektuaren izaera berritzailea (1. eta 2. lerroen pisu espezifikoa: % 15):

    Indar eragileen zaintzaren azterketa, artearen egoera eta planteatutako alternatiben aurretiazko azterketa.

    Garatu beharreko produktuak, materialak, prozesuak eta/edo negozio-ereduak merkatuan dakarren berrikuntza.

    Konponbide berritzaile integral eta sistemiko bat garatzea, Europako politikaren «driverrei» aurrea hartzeko gai izango dena.

    Konponbidearen hurbiltasuna eta heldutasuna merkatuan jartzeari dagokionez, hasierako eta amaierako TRL eta merkaturatzearen azelerazioa zenbatetsiz eta justifikatuz.

    Ingurumen-garrantzia (1. lerroaren pisu espezifikoa: % 15; eta 2. lerroarena: % 10):

    Proiektua amaitu eta hiru urte igaro ondoren, berotegi-efektuko gasetan, zuzenekoetan eta zeharkakoetan, materialen kontsumoa murriztea lortzea aurreikusten den ingurumen-hobekuntzaren zenbatespen kuantitatiboa.

    Erabilitako metodoaren fidagarritasuna eta aurkeztutako zenbatespenen garapen-maila

    Lehiakortasunerako ekarpena (1. eta 2. lerroen pisu espezifikoa: % 20):

    Proiektua amaitu eta hiru urtera lortzea aurreikusten den lehiakortasun-hobekuntza potentzialaren zenbatespen kuantitatiboa.

    Aurkeztutako adierazleen bost zenbatespenak kalkulatzeko metodoaren garapen-maila eta kalitatea.

    Partzuergoko EAEko enpresentzat aurreikusitako negoziorako balioa sortzearen justifikazioa.

    Eskalagarritasuna, balio-sinergien bidez etorkizunean inpaktua handitzeko aukera eta proiektu berritzaile eratorriak garatzea.

    Sustatzaileak proiektuarekin duen konpromisoaren eta lidergoaren justifikazio argia.

    Proposamenaren metodologia eta koherentzia (1. eta 2. lerroen pisu espezifikoa: % 15):

    Argitasuna proiektuaren definizioan, bai eta bideragarritasun teknikoan, ekonomikoan, ingurumenekoan eta merkataritzakoan ere.

    Funtsezko entregagaiak eta proiektuaren alderdi kritikoak deskribatzea, eta plangintzan sartzen diren konponbideak planteatzea, zeregin erabakigarriak epe barruan adierazita.

    Lanaren antolaketa eta plangintza, proposatutako zereginetan aurreikusitako baliabideak eta proiektuaren helburua lortzeko koherentzia.

    Nazioarteko erreferentziako entitateetatik lortutako adituen kontratazioak eta lankidetzak, jakintzaren finkapena bizkortzea edo bideragarritasun komertziala hobetzea aurreikusten dutenak

    Eskura dauden ezagutzak eta gaitasunak, eta enpresetako sailen parte-hartzea. Proiektuan proposatutako konponbidearekin lotuta partzuergoko enpresek egindako eta justifikatutako I+G proiektuak.

    Bizi-zikloaren azterketa kalkulatzeko aurreikusitako metodoa.

    Lehentasunezko eremuekiko lerrokadura (1. lerroaren pisu espezifikoa: % 25; eta 2. lerroarena: % 20):

    Ekodiseinuko, ekonomia zirkularraren erakustaldiko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako euskal industriari zuzendutako laguntzen deialdietarako lehentasunezko eremuak dokumentuan zehaztutako eremu espezifiko zehatzetako bati egindako ekarpena (1. eta 2. lerroetarako, I. eranskinean)

    Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren sektore eta lerro giltzarriei laguntzea, elikadura alde batera utzita, bai eta hondakin kopuru handiak isurtzeko konponbide berritzaileei eta/edo industriako baliabideen eraginkortasuna optimizatzeari ere.

    Proiektuak balio-katean edo beste sektore batzuetan duen eragina (1. lerroaren pisu espezifikoa: % 10; eta 2. lerroarena: % 20):

    Balio-katea proiektuan eta, ahal dela, konponbidean integratzea, argi eta garbi zehaztutako funtzioarekin, EAEko enpresentzat baliorik handiena sortuz.

    Proiektuaren konponbidearen edo emaitzen garrantzia, administrazioak EAEko ingurumen-politikako tresnen hedapena hobetu ahal izan dezan.

    Konponbide berritzaileak EAEko beste enpresa batzuetara transferitzeko aukera; enpresa horiek, konponbidea, proiektua amaitu eta bost urtera aplikatu ahal izango lukete.

    1. ETE zirkularrean (3. lerroa), honako balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

      Ingurumen-emaitzen garrantzia (pisu espezifikoa: % 20):

      Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiari berariazko ekarpena.

      Berotegi-efektuko gasak eta materialak, epe ertainera eta luzera, murrizteari dagokionez, proiektuaren ondorioz zenbatetsitako ingurumen-emaitzak.

      Lehiakortasunerako ekarpena (pisu espezifikoa: % 20):

      Proiektuaren emaitzaren eta parte hartzen duten ETEentzako balioa eta lehiakortasuna lortzearen arteko hurbiltasuna (adibidez, merkatu berrirako edo bezero berrienganako irisgarritasuna, produktu berria, posizionamendu hobea, bereizketa, erosketa publikorako sarbidea).

      Proiektuaren emaitzek aukera ematea ekonomia zirkularreko ekintza berrietarako.

      Ikuspegi berria (ETEen kasuan, lege berriei edo bezeroen etorkizuneko premiei aurrea hartzea, metodologia berria aplikatzea eta abar balioetsiko da, eta, bitarteko eragileen kasuan, proiektu-tipologia berriak hastea).

      Helburuak lortzeko proposamenaren metodologia eta koherentzia (pisu espezifikoa: % 20):

      Argitasuna proiektuaren helburuaren definizioan (gainditu beharreko erronka edo arazoa), entregagaiak eta enpresa parte-hartzaileen ainguratze-mugarria.

      Proposatutako tresna teknikoa (gida, eskuliburua, aplikatiboa, eta abar) erantzun behar dion Europako Batzordearen tresnarekin (Ingurumen-DRIVERRA) bat datorren.

      Lanaren antolaketa eta plangintza, proposatutako zereginetan aurreikusitako baliabideak (ardura propioak, adituak, beste kostu batzuk) eta proiektuaren helburua lortzeko koherentzia.

      ETEen arteko (eta sektoreen arteko) sinergiak sortzeko talde-dinamika, bitarteko eragilearen antzeko esperientziak aprobetxatuz.

      Lortutako emaitzak ETEei eta gizarteari jakinarazteko eta helarazteko plangintza.

      Proiektuak balio-katean edo beste sektore batzuetan duen eragina (pisu espezifikoa: % 20):

      Proiektuaren xede den ETEaren profila eta justifikazioa (sektorea, ingurumen-heldutasunaren maila, nazioartekotze-maila eta abar).

      Antzeko proiektu bat gara dezaketen ETEen guztizko kopuruaren kalkulua.

      Proiektuan parte hartzen duten ETEen kopurua.

      Kostuen eraginkortasuna eta proportzionaltasuna (pisu espezifikoa: % 20):

      Kostuen banaketaren koherentzia helburuak betetzeko.

      Proposatutako kostuen proportzionaltasuna.

      Guztizko kostua ETE parte-hartzaile bakoitzeko.

    2. Proiektuek esleipena jasotzeko, 65 puntu lortu behar dituzte gutxienez, irizpide guztiak batuta.

      5. artikuluan ezarritako diruz laguntzeko moduko 1. eta 2. ildoetarako lehentasun-irizpideez gain, EMAS Europako erregistroan inskribatuta dagoen entitate sustatzaile batek aurkeztutako eskabideek (edo gutxienez proiektuaren aurrekontuaren heren bat duen bazkide baten partaidetza dutenek) 3 puntu gehiago lortuko dituzte, ebaluazio teknikoaren emaitza orokorraz gainera, baldin eta ebaluazio horretan artikulu honen 4. apartatuan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu bada.

    1. Bi proposamen edo gehiagok puntu kopuru bera lortuz gero, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan, ezarritako hurrenkeran, berdinketa hausteko:

      Enpresak desgaitasuna duten edota gizarte-bazterketa egoeran dauden langileen ehuneko handiagoa edukitzea; berdinketaren kasuan, lehentasuna izango dute plantillan desgaitasuna duten langile finko gehiago dutenek edota gizarteratze egoeran dauden langileen kopuru handiagoa dutenek.

      Enpresako langileen artean emakume enplegatuen ehuneko handiagoa izatea.

      Zozketa, aurreko irizpideak aplikatuta berdinketa hautsi ez bada.

    1. Balorazio-epaimahaiak aztertu eta ebaluatuko ditu eskabideak, horretarako sortuta baitago eta agindu honen 17. artikuluan aipatzen baita, eta, horretaz gainera, proiektuei dirulaguntzak emateko proposamena egingo du, baldin eta horretarako eskabidea formalki aurkeztu badute.

    2. Dirulaguntzak emateko proposamena egiteko, kontuan hartuko da agindu honen 10. artikuluan ezarritakoa.

    Epaimahaiak ebazpen-proposamen bateratu bat egingo du lerro guztietarako, esleipen-irizpideekin bat etorriz. Bertan, dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak zehaztuko dira, baita dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta proiektu bakoitzeko ETEak zehaztuko dira (3. lerroa), baita deialdiko baldintzak ez betetzeagatik ezetsitako eskabideak ere, ezesteko proposamenaren oinarri diren arrazoiekin eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioarekin batera. Proposamen hori Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari helaraziko zaio, eta hark, dagokion ebazpenaren bidez, deialdia ebatziko du. Nolanahi ere, ebazpen-proposamenak kontuan hartuko du agindu honen 4.3 artikuluaren k) apartatuan xedatutakoa.

    Ebazpen-proposamena eman aurretik, Administrazioak, elkarreragingarritasun-bideen bitartez, dirulaguntzaren onuradun diren entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatuko du, betiere interesdunak aukera hori berariaz ukatu ez badu edo dagokion egiaztapena egiteko elkarreragingarritasun-bideak erabilgarri ez badaude.

    1. Ebazpena Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak emango du, eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horren berri ere emango zaie interesdunei, banan-banan, egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      Interesdunei gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute entitate interesdunek, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 51.9 artikuluarekin bat etorriz.

    2. Laguntza eman den ala ez zehaztuko da ebazpenean; gainera, laguntza eman bada, zer entitatek jaso duen, laguntza zer proiektuk jaso duen, zer puntuazio eskuratu duen eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira; eta, aitzitik, eman ez bada, laguntza ez emateko arrazoiak adieraziko dira.

    3. Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote entitate interesdunek Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

    1. Dirulaguntzak pizgarri ere izan daitezela bermatzeko, dirulaguntza eskatzen duen datatik aurrera abiarazitako proiektuek baino ezin izango dituzte eskatu.

    2. Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea honako hau izango da:

    1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia: 2024ko abenduaren 31.

    2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa: 2025eko ekainaren 30a.

    3. lerroa. ETE zirkularra: 2024ko abenduaren 31.

    1. Proiektua gauzatzeko epea enpresa sustatzaileak edo bitarteko eragile sustatzaileak berariaz ezartzen duena izango da, berrikuntza-prozesuaren ondoriozko desbideratze posibleak kontuan hartuta; nolanahi ere, aurreko apartatuan proiektuak gauzatzeko ezarritako gehieneko epea errespetatu beharko da.

    2. Dirulaguntzaren xede den proiektuaren baldintza espezifikoekin lotutako eta behar bezala justifikatutako arrazoiak direla eta, pertsona onuradunak, ezarritako gauzatze-epea amaitu baino lehen, eta gutxienez hilabete lehenago, xedatutako epea luzatzeko eskatu ahal izango du. Epea ez da izango eskabidean zehaztutako gauzatze-epearen erdia baino gehiagokoa. Luzapena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eskatu beharko zaio, egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    1. Dirulaguntza zuzenean ordainduko zaie entitate onuradunei, honela:

      1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia: Ordainketa hauek egingo dira diruz lagundu daitezkeen gastuetarako:

      • 25, entitate onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.

        Gainerako % 75a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 22. artikuluan ezarritako gehieneko epean.

        2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa: Diruz lagundu daitezkeen kostuen zenbatekoa honela ordainduko da:

      • 33, entitate onuradunek emandako dirulaguntza onartu ondoren.

        Gainerako % 66a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren, 22. artikuluan ezarritako gehieneko epean.

        Bi laguntza-lerroetan, laguntza berariaz onartu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpeta atalaren bidez:

        https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

        https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

        Edonola ere, dirulaguntza egokitu zaiola dioen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamar egun naturaleko epean dirulaguntzari espresuki uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

        3. lerroa. ETE zirkularra: Ordainketa hauek egingo dira diruz lagundu daitezkeen gastuetarako:

        Onuradun bakoitzari (bitarteko eragileari eta ETEa) emandako dirulaguntzaren % 35, parte-hartzaile bakoitzari dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren.

        Gainerako % 65a, aurreikusitako behin betiko azken txostena eta dagokion itxiera-memoria ekonomikoa onartu ondoren.

        Lehen ordainketa aurreratuta egin ahal izango da orobat, hau da, justifikazioa aurkeztu baino lehen ere ordaindu ahal izango da, finantzaketa hori beharrezkoa baldin bada dirulaguntzaren helburu diren jarduerak aurrera eramateko.

        Jarduketaren benetako kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta, hala badagokio, aplikatu behar den intentsitatea oinarri berriari aplikatuko zaio.

        Puntu horretan, kontuan hartuko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa (dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira).

    2. Laguntza emanez gero, hori ordaintzeko, pertsona edo entitate onuradunak erregistratuta egon beharko du Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan. Horretarako, pertsona edo entitate eskatzaileak, eskabidea egitean, alta eman ahal izango du, edo, hala badagokio, aurretik gehitutako informazioa aldatu ahal izango du telematikoki, https://www.euskadi.eus/hirugarrenen-erregistro-telematikoa/web01-s2oga/eu/ helbidean jasotako jarraibideen arabera.

      Nolanahi ere, aurreko paragrafoan aipatutako ordainketarako Hirugarrenen Erregistroko datuen alta edo aldaketa interesdunak berak egin beharko du bitarteko elektronikoen bidez, edo haren ordezkari batek haren izenean, baldin eta ordezkari hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak) eskuragarri dagoen ahalordeen erregistro elektronikoan alta emanda badago.

      Hala ere, jarduketa hori ez da nahitaezkoa izango eskabidea izapidetzeko; izan ere, eskabidea egin eta gero, edozein unetan gauzatu ahal izango da, baita emakidaren ondoren ere. Nolanahi ere, ezin izango da eskatu emandako laguntza ordaintzeko, baldin eta baldintza hori benetan betetzen ez bada.

      Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren sozietate-izenek bat etorri behar dute dirulaguntzaren entitate onuradunen izenekin. Sozietate-izenean edo hasieran jakinarazitako beste daturen batean aldaketarik izanez gero, Hirugarrenen Erregistroan eguneratu beharko dira.

    1. 1. lerroa Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia eta 2. lerroa Ekoberrikuntza estrategikoa. Proiektua sustatzen duen enpresak honako hauek entregatuko ditu:

    Proiektuaren amaierako memoria teknikoa, formatu librean. Egindako lana deskribatuko da entitate laguntzaileari egindako lana justifikatzen laguntzeko. Barne hartuko ditu bilera-aktak, interes konfidentzialik gabeko entregagaiak, eta konponbide berriaren bizi-zikloaren azterketa, aurreko alternatibarekin alderatuta, ezarritako gutxienekoen eskakizunei jarraituz.

    Lortutako emaitzen eta proiektuan aurreikusitako eraginen azken txostena, ezarritako ereduaren arabera. Txosten horrek hau dena bildu behar du: emaitzen laburpena; proiektu teknikoaren oztopoak, alderdi kritikoak eta ikaskuntza; hurrengo urratsak; emaitzak jakinarazteko plana; partzuergoak nola baloratzen duen proiektua; epe ertain eta luzerako inpaktuen eta emaitzen zenbatespena, eta Ihoberen webgunean argitaratu beharreko proiektu-fitxa.

    Proiektuaren memoria ekonomikoa, Excel formatuko ereduaren arabera. Memorian honako hauek jasoko dira, kostu motaren arabera: onartutako gastuak, balidatutako aldaketak hala badagokio, baita benetan egindako gastuak ere. Inbertsio eta gastuak, edo aurreikusitako gastu-konpromisoak, dirulaguntza eman den urteetan egin beharko dira eta emate-ebazpenean adierazitako epeetan. Zehaztutako ereduaren arabera aurkeztuko da, eta honako hauek ere jasoko ditu:

    Langileen kostuei dagokienez: erantzukizunpeko adierazpena edo sinatutako ordutegi-parteak, enpresa onuradun guztietako pertsona eta urte bakoitzeko proiektuan emandako orduak identifikatzeko. Ordu horietako bakoitzaren kostu unitarioa eta kostu unitario horren kalkulua, behar bezala egiaztaturik. Horrela, bi gauza ikusi ahal izango dira islaturik: sortutako guztizkoa, eta Gizarte Segurantzak enpresarentzat duen kostua.

    Gainerako kostuetarako: fakturak eta ordainagiriak. Fakturek Fakturazio-betebeharrak arautzeko erregelamendua onartzen duen azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan xedatutako eskakizunak bete beharko dituzte, eta, ildo horretan, honako hauek jaso beharko dituzte: jaulkitzailearen identifikazio-datuak (izena eta IFZ/IFK), faktura zein entitateren izenean egin den eta haren datuak, IFK, kontzeptua, data, fakturaren zenbakia, BEZa barne duten kontzeptuen xehetasuna (edo salbuespena), zenbatekoa eta sinadura edo zigilua. Era berean, argi eta garbi deskribatuko dituzte gastuaren kontzeptuak, proiektuko diruz lagundutako jarduerak egitearekin zuzenean lotuta egongo direnak.

    Ez da fotokopiarik edo albaranik onartuko.

    2. 3. lerroa. ETE zirkularra. Proiektua sustatu duen bitarteko eragileak hauek entregatuko ditu:

    Emaitzen azken txostena, ezarritako ereduaren araberakoa, honako hauek jasoko dituena, egindako lanen irismena balioesteko: bilera-akta, txosten eta entregagai guztiak. Horrekin batera, proiektuaren komunikazio-memoria ere bai, lan-metodologia, parte-hartzaileak eta lortutako emaitzak jasoko dituena.

    Proiektuaren memoria ekonomikoa, Excel formatuan. Memorian honako hauek jasoko dira, kostu motaren arabera: onartutako gastuak, balidatutako aldaketak hala badagokio, baita benetan egindako gastuak ere. Inbertsio eta gastuak, edo aurreikusitako gastu-konpromisoak, dirulaguntza eman den urteetan egin beharko dira eta emate-ebazpenean adierazitako epeetan. Ereduaren arabera aurkeztuko da, eta honako hauek ere jasoko ditu:

    Bitarteko eragilearen langileen kostuei dagokienez: erantzukizunpeko adierazpena edo sinatutako ordutegi-parteak, pertsona eta urte bakoitzak proiektuan emandako orduak identifikatuta. Ordu horietako bakoitzaren kostu unitarioa eta kostu unitario horren kalkulua, behar bezala egiaztaturik. Horrela, bi gauza ikusi ahal izango dira islaturik: sortutako guztizkoa, eta Gizarte Segurantzak enpresarentzat duen kostua.

    Gainerako kostuetarako: fakturak eta ordainagiriak. Fakturek 1619/2012 Errege Dekretuan xedatutako eskakizunak bete beharko dituzte, eta, ildo horretan, honako hauek jaso beharko dituzte: jaulkitzailearen identifikazio-datuak (izena eta IFZ/IFK), faktura zein entitateren izenean egin den eta haren datuak, IFK, kontzeptua, data, fakturaren zenbakia, BEZa barne duten kontzeptuen xehetasuna (edo salbuespena), zenbatekoa eta sinadura edo zigilua. Era berean, argi eta garbi deskribatuko dituzte gastuaren kontzeptuak, proiektuko diruz lagundutako jarduerak egitearekin zuzenean lotuta egongo direnak.

    Ez da fotokopiarik edo albaranik onartuko.

    1. Horretarako, proiektuaren azken justifikazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpeta atalean (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aurkeztu beharko dute dokumentazio hori, proiektua gauzatzeko epea amaitzen denetik aurrera gehienez ere hiru hilabeteko epean.

    2. Kanpo-aholkularitzarekin lotutako gastuak justifikazio-agiriak entregatzeko epearen barruan bakarrik egin/fakturatu ahal izango dira.

    3. Proiektuaren gastuak (langile-gastuekin zerikusia dutenak izan ezik) egiaztatzeko, fakturen eta merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten edo administrazio-eraginkortasuna duten froga-balio bereko gainerako dokumentuak erabiliko dira, eta ezinbestekoa izango da proiektua gauzatzeko onartutako jarduketak egin direla egiaztatzen duen faktura aurkeztea.

    Agindu honetan araututako dirulaguntzen entitate onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

    1. Esleitutako dirulaguntza onartu behar du, eta horrek agindu honetan jasotzen diren baldintza eta arau guztiak onartzea dakar, aldi berean. Alde horretatik, dirulaguntza egokitu zaiola dioen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hamar egun naturaletan dirulaguntzari espresuki uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

    2. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontuen Euskal Epaitegiak dirulaguntzen xedea fiskalizatzeko eginkizunak betez eskatzen dieten informazio oro ematea, eta organo emaileak datuak egiaztatzeko egin beharreko ekintzei men egitea, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz eskatutako informazio oro emanez.

    3. Proiektuan edozein arrazoi dela medio aldaketak eginez gero, lehenbailehen jakinaraztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, aldaketa horien onarpena eskatzeko. Era berean, dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, erakunde emaileari horren berri jakinarazi beharko zaio.

    4. Diruz lagundutako ekintza gauzatzea eta justifikatzea, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako epeetan. Alde horretatik, onuradunak organo emaileari edo, hala badagokio, entitate laguntzaileari justifikatu beharko dio eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela, bai eta dirulaguntza emateko kontuan hartu den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela ere.

    5. Dirulaguntza zertarako eman den, xede jakin horretarako erabiltzea, betiere agindu honen 28. artikuluan baldintzak aldatzeari buruz finkatutakoa aplikatu behar ez bada.

    6. Egoki diren lizentziak, baimenak eta gainerako sektore-eskakizunak betez gauzatzea proiektuak.

    7. Edozein administraziok edo ente publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortuz gero, inguruabar horren berri izan ondorengo 10 egun balioduneko epean, horren berri ematea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta adieraztea, halaber, organo emailea eta dirulaguntzaren edo diru-sarreraren zenbatekoa zein diren.

    8. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan jasotako moduan, publizitatea emateko betebeharra betez, entitate onuradunek dirulaguntzen deialdi honen bitartez lortutako babesaren berri emango dute jendaurrean. Hala, diruz lagundutako proiektua deskribatuko dute Interneteko gunean.

    9. Proiektua itxitakoan, Ihobe entitate laguntzaileak proiektuaren emaitzak argitaratzeko oinarri izango den komunikazio-fitxa aurkeztea, eta proiektuarekin lotuta egiten diren informazio-jardueretan elkarrekin ados parte hartzea.

    10. Jarduketak herritarrekin harremanetan egotea eskatzen badu, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eta hizkuntza horietan artatuak izateko aukera eman beharko zaie herritarrei.

    11. Argitalpenik eginez gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari bidali beharko zaio euskarri digitalean.

    12. Proiektua gauzatzean sortzen diren dokumentuetan eta euskarrietan genero-ikuspegia txertatzea, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzeko.

    1. Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea entitate onuradunari kasuan-kasuan aplikatu beharreko merkataritzako eta sektoreko legediak eskatutako moduan.

    2. Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, betiere berariaz ukatu bada organo kudeatzaileak egiaztapen horiek ofizioz egiteko aukera, edo egiaztapen horiek egiteko elkarreragingarritasun-bideak erabilgarri ez badaude.

    1. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

    2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako egoera guztietan jasotako funtsak itzuli behar dituzte.

    3. Dirulaguntzaren bidez eskuratutako ondasunak laguntza eman den helburu zehatzerako erabiltzea, gutxienez bi urtez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren laugarren eta bosgarren apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriz.

    1. 1. eta 2. lerroetarako, proiektuaren esparruan garatutako informazioa eta ezagutza enpresa sustatzailearen jabetzakoa izango da, eta, idatziz zehazten duten moduaren arabera, proiektuan parte hartzen duten gainerako enpresa bazkideen jabetzakoa. Enpresa sustatzaileak eta/edo bazkideek eskabidean adierazi eta justifikatu beharko dute entregagaiak isilpean daudela, proiektua gauzatu bitartean edo amaitzean.

    1. lerrorako, proiektuaren barruan sortutako informazioa eta jakintza proiektuan parte hartu duten enpresena izango dira. 15. artikuluan jasotako lankidetza-hitzarmenak, hala badagokio, proiektua gauzatzean edo amaitzean aurkeztu beharreko entregagaien konfidentzialtasuna adierazi eta justifikatu beharko du.

    1. Proiektuaren emaitzak ondo zaintzeko, hala nahi duten enpresa onuradunek beste planteamendu zehatzago bat ere egin ahal izango dute jakintzaren jabetzari, babestu beharreko emaitzei eta konfidentzialtasunari buruz. Planteamendu hori proiektua itxi aurretik jakinarazi beharko da.

    2. Emaitzak kanal eraginkorrenetatik zabaldu eta transferituko dira, zer zabaldu behar den elkarrekin adosturik eta proiektuan parte hartu duten alderdiak berariaz aipatuta.

    3. Politika publikoak aplikatzeko interesa duen metodologiarik garatu edo horrelako jakintzarik sortzen bada, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren esku egongo da erabiltzeko. Horretarako, konfidentzialtasunari lotutako guztia babestu beharrez, sailburuordetzak zehatz-mehatz definituko du zer metodologia edo jakintza nahi duen aplikatu. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia zirkularraren politikak garatzeko soilik erabili beharko ditu, onuradunei jakinarazita.

    Entitate onuradunak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza eskatutako eta emandako xede espezifikoa betetzeko erabiltzen ez badu, dirulaguntza ematea eragin zuen jarduketa egiten ez badu, dirulaguntza zertarako eman zen, helburu horrexetarako erabili dela egiaztatzen ez badu edo, oro har, onuradunak ez badu betetzen entitate eskudunak ezarritako baldintzaren bat, ikuskapen-lanak ahalbidetu nahi ez baditu edo onuradunen betebeharren bat betetzen ez badu, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko da, betiere aldez aurretik interesdunari entzun ondoren; gainera, hala badagokio, dagokion zenbatekoa eta dagozkion interes legalak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, hala ezarritako baitago azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 53. artikuluan onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan. Azken horretan ezartzen dira kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko eskakizunak, erregimena eta betebeharrak.

    Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 40.2 artikuluaren arabera, onuradunaren kide elkartuek eta elkarteak osatzen dituzten pertsonek eta entitateek solidarioki erantzungo diote onuradunaren itzulketa-betebeharrari, diruz lagundutako jarduerak egiteko konpromisoa hartu badute. Onuradunaren legezko ordezkariek izango dute dirua itzultzeko betebeharraren erantzukizun solidarioa, onuradunak jarduteko gaitasunik ez badu. Kideek, partaideek edo titularkideek erantzukizun solidarioa izango dute, bakoitzak bere partaidetzen arabera, ondasun-erkidegoen edo bestelako edozein unitate ekonomikoren edo ondare bananduren kasuan.

    1. Dirulaguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betetzat hartzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako dirulaguntzez gain beste entitate publiko zein pribatu baten dirulaguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak horrelakoak berariaz onar ditzan. Aipatutako aldaketek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, baldin eta agindu honetan dirulaguntzen izaerari eta helburuei eusten bazaie eta onuradun izateko ezarritako eskakizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion kitapen-ebazpena emango da, hala behar denean, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko, edo, hala badagokio, behar den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.

      Aurreko paragrafoan aipatutako berariazko ebazpena gehienez ere hilabeteko epean emango da. Ezarritako gehieneko epea igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek beren uziak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, administrazio-isiltasunaren bidez. Edonola ere, Administrazioak epea igaro ondoren emandako ebazpen espresuak ez du zertan isiltasunaren esanahiari loturikoa izan.

    2. Ezin izango da inola ere aldatu jardueraren izaera, ezta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa handitu ere, eta, aldaketa onartuko bada, entitate onuradunak txosten bidez justifikatu beharko du aldatutako proiektuaren eragina parekoa edo handiagoa dela hasieran diruz lagundutako proiektuarena baino.

    3. Dirulaguntzaren entitate onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-izapidea ez denez egin, dirulaguntza eman duen organoaren esku geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea; betiere, hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.

    4. Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak ezin izango dira metatu Europar Batasunak ematen dituen beste dirulaguntza edo ekarpen batzuekin, baldin eta metaketaren ondorioz, dirulaguntzaren intentsitateak Europar Batasunaren araudian aurreikusitako gehienekoa gainditzen badu. Beste entitate batzuek xede berarako dirulaguntzak emanez gero, dirulaguntza onuragarrienaren gehieneko muga aplikatuko da.

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Agindu honetan berariaz jaso gabe geratu den guztirako, arau hauek aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Agindu honetan jasotako zenbateko osoa eta dirulaguntzen lerro bakoitzean zehaztutako esleipena handitu ahal izango dira, eskatutako dirulaguntza guztien zenbateko osoa kontuan izanik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera eta horien ebazpena eman baino lehen. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da inguruabar horren berri.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

    Deskribapen xehatua dokumentu honetan: 2023ko lehentasunezko eremuak ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko erakustaldiko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako.

  1. Ekipoen, osagaien eta mugikortasunaren ekodiseinua:

    1. Bizitza erabilgarria luzatzeko ekodiseinua.

    2. Goitik behera birdiseinatzea, funtzionaltasuna optimizatuz.

    3. Ekodiseinua, erabilera-fasean baliabideak eraginkortasunez kontsumitzeko.

    4. Desmaterializaziora bideratutako ekodiseinua.

    5. Birziklagarritasunerako ekodiseinua.

  2. Ontzi eta bilgarrien ekodiseinua:

    1. Kontsumorako ontzi- eta bilgarri-sistema berritzaileak.

    2. Bilgarri industrialetarako sistema berritzaileak.

    3. Ontzi eta bilgarri berrerabilgarriak diseinatzea.

    4. Ziklo itxiko ontziak dituzten sistema logistikoak garatzea.

  3. Iraunkortasunerako serbitizazioa:

    1. Produktuak zerbitzu gisa duen funtzioa.

    2. Produktuak eta ekipoak berrerabiltzeko sistemak.

    3. Ekipoen eta osagaien erabilera-fasea optimizatzea.

    4. Alderantzizko logistikako sistemak eta ziklo-itxierak.

    5. Hornitzaile-katearen berdekaratze estrategikoa.

  4. Birmanufaktura eta konponketa aurreratua:

    1. Birmanufakturako / konponketa aurreratuko prozesua garatzea edo optimizatzea.

    2. Aurrediagnosiak, diagnosiak, kontrolak eta testak egiteko teknologia berritzaileak edo digitalak.

    3. Serieko pieza eta osagaien birmanufaktura automatizatzea.

    4. Ingurumenaren aldetik jasangarriak diren balio handiko ordezko piezak fabrikatzea.

    5. Konponketa mekanikorako teknologia aurreratuak.

    6. Zirkuitu eta elementu elektronikoen konponketa eskala industrialean.

    7. Osagaien konponketa aurreratua.

  5. Teknika erabilgarri onenak (TEO):

    1. «Near Net Shape» fabrikazio-teknologia berritzaileak.

    2. Produkzio-prozesuak simulatuz, erregulatuz eta kontrolatuz digitalizatzea.

    3. Zein diren eskura dauden teknologiarik onenak burdin-galdaketako prozesuetarako eta BREF eskakizunak berrikusten dituzten sektoreetarako.

  6. Metal giltzarriak eta material kritikoak:

    1. Ingurumen-aztarna txikiagoa duten produktu metalikoak ekodiseinatzea.

    2. Ekoizpenean sortutako hondakin metalikoen barne-berreskurapena.

    3. Aleatutako txatarren kudeaketa eta bereizketa optimizatzea.

    4. Gaika biltzeko eta birziklatzeko sistemak, balio handiko aleatzaileentzat.

    5. Metalen berreskurapena, hondakin konplexuetatik abiatuta.

    6. Zeparen metal-lermak minimizatzea.

  7. Plastikoa:

    1. Plastikozko produktuen fabrikazio ekoefizientea.

    2. Plastikoen eta konpositeen konponketa aurreratua eta industrializatua.

    3. Plastikoen gaikako bilketa ziurtatzeko protokolo berritzaileak.

    4. Polimero eta gehigarri jasangarrietan oinarrituta, balio handiko produktuak fabrikatzea.

    5. Industria osteko hondakin plastikoan oinarrituta, balio handiko produktuak fabrikatzea.

    6. Polimeroak detektatzeko eta bereizteko teknologia berritzaileak.

    7. Kontsumo osteko plastikozko hondakinetan oinarrituta, plastikozko produktuak edo konpositeak fabrikatzea.

    8. Kondentsazio-plastikoen birziklatze kimikoa.

    9. Termoplastikoak, kautxua edo konpositeak birziklatzea, balio txikiagoko erabileretarako.

    10. Kautxua birziklatzea edo berreskuratzea.

  8. Mineralak eta eraikuntza-materialak.

    1. Eraikuntza-materialak ekodiseinatzea, iraunkortasun, berrerabilera eta birziklapen handiagoa lortzeko.

    2. Egokitzapen klimatikoko soluzioak ematen dituzten produktuen garapena.

    3. Hondakin mineraletan eta eraikuntzakoetan dauden materialak kontzentratzeko eta/edo bereizteko teknologia berritzaileak.

    4. Hondakin mineraletan oinarrituta material berriak fabrikatzea.

    5. Bigarren mailako materialen oinarria duten erregogorrak fabrikatzea.

    6. Funtzio anitzeko eraikuntza-materialak eta -ondasunak birziklatzea.

    7. Ingurumen-aztarna txikiko zementu berriak garatzea.

    8. Zurezko eraikuntza-material berritzaileak garatzea.

  9. Kutsatutako lurzoruak in situ konpontzeko edo kutsagabetzeko teknologiak:

    1. Lurzoru eta lurpeko ur kutsatuak in situ eta on site ikertzeko eta saneatzeko teknologia berritzaileak aplikatzea.

    2. Lurzorurako mehatxuen jarraipena egiteko teknologia berritzaileak.

    3. Industria-prozesuetako eta produktuetako konposatu per- eta poli-fluoratuekiko ingurumenaren aldetik jasangarriak diren alternatiben erakustaldia.

ETE zirkularraren 3. lerroko lehentasunezko tipologiak hauetara zuzenduta daude:

Aukera zirkularrak identifikatzea, merkatuaren zaintza, ekonomia zirkularraren diagnostikoa edota erronka berrien aurreko hausnarketa eta posizionamendua barne hartuta. Halaber, erakundeak eta haien produktuak zirkularrak izatea errazten duten ekintzak identifikatzea, ekintza-plan batekin batera.

Bizi-zikloaren ikuspegia eta merkatuan desberdintzea: produktuaren, erakundearen edo zerbitzuaren ingurumen-inpaktuak zehazteko, metodologia normalizatuen bidez, baita hirugarren alderdiak egiazta ditzakeen aintzatespenak lortzea ere, hala nola ingurumen-aztarnak eta ekoetiketak (I. mota edo produktuaren III. motako ingurumen-adierazpenak).

Ingurumen-hobekuntza eta erregulazio zirkularrei aurrea hartzea produktuetan eta zerbitzuetan ingurumen-hobekuntzak ezartzeko, edo Europako Batzordearen Zirkulartasunaren 45552-9 Mandatutik eratorritako arauak eta estandarrak aplikatzea ErP Ekodiseinuaren Zuzentarauaren esparruan. Eremu horretan sartzen dira, halaber, produktuen edo osagaien (produktu plastikoen eta eraikuntzako materialen) birziklatze-materiala baliatzearen bideragarritasun teknikoa, ingurumenekoa eta ekonomikoa erakustea; edo bilgarrien eta ontzien ekodiseinua.

Balio-katearen jasangarritasuna eta ospea: erakunde bezero handien eskakizun berdeei erantzuteko, sailkapenetako posizioa hobetzeko edo markaren ospea hobetzeko.

Estrategia zirkular berriak: produktuen, materialen eta osagaien bizitza baliagarria hedatzearekin zerikusia dutenak (berrerabiltzea, birziklatzea eta berreskuratzea, konpontzea, berregokitzea, berriz manufakturatzea), serbitizazioarekin lotutakoak (zerbitzutik produktura eraldatzea), industria-sinbiosia, edo produktuaren eta zerbitzuen alokairuan eta erabilera partekatuan, elektronikan eta garraio eta mugikortasun jasangarrian oinarritutako eredu berriak.

Sustatzaileak epe eta modu egokian prestatu eta entregatu beharko dio Ihobe entitate laguntzaileari memoria teknikoaren eskaera-fasean, proiektuaren itxiera-memorian eta epe luzeko jarraipen-prozesuan taula honetan jasotako informazioa. Ihobek adierazleak, horien kopurua eta kalkulu-modua aldatu edo hobetu ahal izango ditu proiektua ixten denean edo amaitu ondoren, proiektuen jarraipenean eta ebaluazioan eraginkortasuna eta efizientzia areagotzeko.

(Ikus .PDF)

Legenda:

  1. Letra lodiz: adierazle garrantzitsuenak.

  2. Informazio-sendotasuna E: itxieratik hiru urtera egindako estimazio edo zenbatespen justifikatua; D: datu errealak; C: erantzun subjektiboa.

    Kontsulten etapak Eskabidea: proiektu-eskaeran; itxiera: proiektuaren amaieran; 3 urte: Ihoberi jakinaraztea amaitu eta 3 urtera.