Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2023ko martxoaren 17koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Gipuzkoako Espetxean Espetxeetako Zuzendari lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 8355; dotazioa: 2). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 17koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Gipuzkoako Espetxean Espetxeetako Zuzendari lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 8355; dotazioa: 2).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1636
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/17
  • Argitaratze-data: 2023/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mende dagoen Gipuzkoako Espetxeko zuzendariaren lanpostua betetzeko (kodea: 8355, dotazioa: 2), bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan ezarritakoarekin eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero, sail honek erabaki du iragartzea lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eranskinean daude lanpostuaren inguruko xehetasunak. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek eta espetxeetako langileek, baldin eta eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako hauek izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.

  3. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira ezarritako eskakizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizun horiek. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

  2. Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio Publikoan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako eskakizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak ezartzen den epean hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala gertatzen denean, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 17a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Espetxeetako zuzendaria (kodea: 8355; dotazioa: 2).

Tokia: Gipuzkoako Espetxea.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Herria: Martutene.

Kidegoak: Espetxe Administrazioko goi-mailako fakultatiboen kidegoa, Espetxeetako goi-mailako teknikarien kidegoa, Espetxeetako kidego berezia.

Lanpostu-mailako osagarria: 26.

Hizkuntza-eskakizuna: 3 HE (LZ onartzen denetik aurrera).

Derrigortasun-data: datarik gabe.

Lanpostua betetzeko eskakizunak:

Espetxe Administrazioko A taldeko (A1-A2 azpitaldea) kidegoetakoa izatea.

Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea, Espetxe Administrazioko A taldeko kidegoetako karrerako funtzionario gisa.

Era berean, lehen aipatuko kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketan, baldin eta nahitaezko eszedentzian badaude, edo beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan, edo borondatezko etenduran edo eszedentzian, baina egoera horietarako ezarritako nahitaezko denbora bete badute.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.