Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2023ko martxoaren 24koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Espetxeko Segurtasuneko zuzendariorde lanpostua (kodea: 8358; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 24koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Espetxeko Segurtasuneko zuzendariorde lanpostua (kodea: 8358; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1632
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/24
  • Argitaratze-data: 2023/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2023ko martxoaren 1eko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Jose Miguel Monreal Rivero jauna Bizkaiko Espetxeko Segurtasuneko zuzendariordea (kodea: 8358, dotazioa: 2) izendatzea.

Bigarrena. Izendapen horrek 2023ko martxoaren 27tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.