Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2023ko martxoaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2023ko ekitaldirako mahastia berregituratzeko eta birmoldatzeko deialdiko oinarriak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko martxoaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2023ko ekitaldirako mahastia berregituratzeko eta birmoldatzeko deialdiko oinarriak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1640
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/28
  • Argitaratze-data: 2023/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak 57. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen du mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean egin beharreko esku-hartze motak eta horiek egiteko Europar Batasunak emango duen finantza-laguntza. Gainera, 58.1 a) artikuluan zehazki, mahastien berregituratzea eta birmoldaketa jasotzen ditu. Erregelamendu horretan, Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPBren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dira, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduen indargabetzea xedatzen da; laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da.

Erregelamendu berri horrek funtsezko aldaketa dakar NPBn. Horren arabera, NPBren orientazio berria da Erregelamenduaren 5. artikuluko hiru helburu orokorrei lotuta dauden emaitza zehatzak lortzea. Hiru helburuak hauek dira: epe luzerako elikadura-segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimendun, lehiakor, erresiliente eta dibertsifikatua sustatzea; ingurumenari ematen zaion babesari laguntzea eta hura sendotzea (biodibertsitatea eta klimaren aldeko ekintza barne); eta Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea.

Orientazio berri hori estatu kideekiko subsidiariotasun handiagoaren inguruan egituratzen da, estatu horiek diseinatu beharko baitituzte beren esku-hartzeak. Ikuspegi berri horretan, helburu horietako bakoitzari lotutako beharrak identifikatu eta lehenetsi ditu Espainiak, eta Espainiako Erresumaren Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategiko Nazionala (PEPAC) 2023-2027 proposatu du, zeinaren helburua nekazaritzaren, elikaduraren eta landa-eremuen garapen jasangarria baita, gizartearen elikadura-segurtasuna bermatzeko, sektore lehiakor baten eta landa-ingurune bizi baten bidez. Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n onartu du plan hori.

Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko arau berriak indarrean jartzearen ondorioz, Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programak (PASVE) utziko dio NPBren neurrietatik aparte egoteari eta haren plan estrategikoaren parte izatera pasako da, beste edozein esku-hartzeren moduan, eta, horregatik, hemendik aurrera Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala (MAES) izena hartuko du. Hori dela eta, aipatutako hiru helburu orokorren aldeko parte-hartzea eskatuko zaio, eta bere helburuak jokaera berri horren arabera bidera ditzala ere bai.

Horri dagokionez, adierazi behar da 2023-2027ko PEPAC planak xedatzen duela esku-hartze sektorial horren helburua dela Espainian mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean antzemandako ahuleziak arintzea, lehiakortasuna handitzeko, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 Erregelamenduaren 6. artikuluan definitutako NPBren helburu berrietara egokitzea ere, eta, zehazki, klima-aldaketara, ingurumenaren hobekuntzara eta jasangarritasunera. Horretarako, Espainiako Erresumak zenbait esku-hartze mota aukeratu ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1 artikuluan adierazitakoen artean. Horien artean, Nekazaritza Politika Bateratuaren helburu orokorrekin bat datozen ekoizpen-eredu jasangarriagoak bilatzen dituzten mahastiak berregituratzea eta birmoldatzea.

Espainian, orain arte, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuak Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzekoak Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023 programan jasotako neurriei aplikatu beharreko oinarrizko araudia ezartzen zuen, Europako araudia aplikatuz. EAEn, otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketei Europak emandako laguntza-neurria garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoak Europako araudia eta Estatuko oinarrizko araudia EAEn aplikatzea garatzen zuen. Hala ere, araudi berria indarrean jartzearekin batera, Estatuan indargabetu egin da azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretua Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzekoa, eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua argitaratu da Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala arautzen duena, zeinaren II. kapituluko lehenengo atalean mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko esku-hartzeari aplikatu beharreko oinarrizko arauak ezartzen baitira. Autonomia-erkidegoek garatu behar dituzte arau horiek.

Ondoren, esku-hartze guztiak behar bezala ezarri eta kudeatzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua argitaratu du Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Bateratuko beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena, bai eta otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretua ere Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta zenbait errege-dekretu aldatzen dituena, zeinek 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratua Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen baitituzte.

Era berean, nabarmendu behar da ezen, nekazaritza-sektorearen datuak digitalizatzeko beharra betetze aldera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehen sektorearen ezaugarri profesionalak kontuan hartuta, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektoriala arautzen duen urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarri dela aipatutako esku-hartze sektoriala eskatzen dutenek bitarteko elektronikoen bidez soilik izan behar dutela administrazioarekiko harremana, izan pertsona fisiko edo juridikoak, izan nortasunik gabeko erakundeak.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolamendua eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dituen abenduaren 9ko 275/2020 Dekretua da neurri hori Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko harremanaren esparru arautzailea.

Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) finantzatutako laguntzei buruz Europako Batzordeak egindako auditoretzek eta gomendioek laguntza horiek kudeatzeko eta ordaintzeko eskumenen banaketa aldatzera behartzen dute, eta, horren arabera, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak kudeatzeko funtzioen zati bat foru-aldundiek bete behar dute, erakunde ordaintzailearen organo delegatu gisa.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak ez daude espezifikoki jasota 2023ko otsailaren 20ko Aginduko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen 2021., 2022. eta 2023. urteetarako Plan Estrategikoaren laugarren aldaketa egiten duena).

Laguntza hori ez dago oraindik Plan Estrategiko horretan sartuta. Izan ere, presaz izapidetu da, hainbeste, ez baita aipatu Plana aldatu premiaren premiaz.

  1. apartatuaren bigarren tartekia aplikatuz (Dirulaguntza bakoitzaren oinarri arautzaileek sartuta dauden dirulaguntzen Plan estrategikoari egingo diote erreferentzia, eta adieraziko dute nola laguntzen duten Planaren helburuak lortzen; bestela, arrazoitu egin beharko da zergatik den beharrezkoa dirulaguntza berria ezartzea, Planean aurreikusi gabea izanik, eta nola eragiten dion hura betetzeari), adierazi beharra dago izapidetzen ari den aginduaren bidez deitzen diren laguntzetan zorrotz aplikatzen dela agindua arautzen duen Europako araudia, eta agindua aplikatzeak Europako araudiak lortu nahi dituen helburuak eta ondorioak betetzen dituela, horretarako ezarritako epean, bai eta NBEFk mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzari esleitzen dizkion kostu eta finantzaketekin ere, zeinak Espainiako Erresumako Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean (PEPAC) jasota baitaude.

    Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute),

    Hori dela bide, honako hau

2023rako, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurriaren laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea. Laguntza-neurri hori Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (MAES) barruan dago, Espainiako Erresumaren 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan, eta haren oinarriak Agindu honen I. eranskinean daude jasota.

Agindu honetan aurreikusten diren ondoreetarako, ezinbesteko kasuak eta salbuespenezko inguruabarrak daudela aitortu ahal izango da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai eta onuradunari egotzi ezin zaizkion beste arrazoi batzuk alegatzen diren kasuetan ere, ukaezina den froga dokumental bat aurkezten bada eta dagokion lurralde historikoko organo kudeatzaileak berariazko ebazpen bidez onargarritzat jotzen baditu.

2024ko finantza-ekitaldiaren kargura ordainduko dira 2023ko uztailaren 31n amaitu gabe dauden 2022an onartutako eragiketak, edo 2021ean eskatutako bi urtez behingo eragiketak, baldin eta, egikaritzen amaitu ez arren, 2023ko urriaren 15ean, gutxienez, onartutako edo aldatutako aurrekontuaren % 30ean egikaritu badira. Eragiketa horiek osorik egikaritu beharko dira, eta dagokion foru-aldundiak ezarritako epean eskatu beharko da haien ordainketa, betiere 2024ko uztailaren 31 baino lehenagokoa bada epea. Ordaintzeko eskaera aurkezten denetik gehienez urtebeteko epean ordaindu beharko dira, non eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. artikuluan jasotako kasuren bat gertatzen ez bada.

Hala ere, ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak direla-eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren adieran behar bezala justifikatutako kasuetan soilik, eskaera egiten duen pertsonak ordainketa-epea atzeratzeko eskatu ahal izango du, 2025eko finantza-ekitaldira. Kasu horietan, eragiketa amaitu eta dagokion foru-aldundiak ezarritako epean eskatu beharko du ordainketa, betiere epeak 2025eko uztailaren 31 gainditzen ez badu. Eragiketa horiek beranduenez 2025eko urriaren 15ean ordaindu beharko dira.

Foru-aldundiek 2023ko azaroaren 1a baino lehen jakinarazi beharko diote Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzan eskumena duen zuzendaritzari 2019-2023ko PASVEren esparruan onartutako eragiketa guztien 2024-2027ko MAESen aurrekontuarekin ordaintzekoak direnak ordaindu gabeko aurrekontua. Eragiketak bereizi egin beharko dituzte: 2022a baino lehenagoko deialdietan onartutakoak; ordainketa-eskaera 2024ra atzeratu duten 2022an onartutako urtekoak; eta 2022an onartutako bi urtekoak, zeinetan egiaztatzen baita 2023ko urriaren 15ean onartutako aurrekontuaren % 30ean gutxienez egikaritu direla.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ondoreak. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 28a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. oinarria. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak.

  1. Agindu honen xedea da mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko esku-hartzeei Europak emandako laguntza-neurriaren deialdia egitea 2023rako. Laguntza-neurri hori MAES Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan dago, Espainiako Erresumaren 2023-2027ko NPB Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan, eta helburutzat du mahasti-ustiategien lehiakortasuna handitzea, haien laborantza klima-aldaketara egokitzea eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoa egitea.

    Laguntza horien kudeaketak hainbat ekitaldi ekonomiko hartzen dituela kontuan hartuta, denbora-erreferentziak n urterako egingo dira, non n laguntza-eskabideak aurkezten diren urtea baita; deialdi honen kasuan, 2023a.

  2. Agindu honen aplikazio-eremua ardogintzarako mahatsak ekoizteko asmoz mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko egiten diren esku-hartzeak izango dira, eragiketen xede diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuta dauden lurzatietan egiten diren horiek.

  3. Agindu honetan xedatutakoa aplikatzeari dagokionez, honela ulertuko dira definizio hauek:

    1. Agintaritza eskuduna: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

      Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolamendua eta jarduteko araubidea ezartzen dituen abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuaren 12. eta 13. artikuluen arabera, erakunde ordaintzaileak zehazki, nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzak izango du ordainketak zuzenean baimentzeko eginkizuna. Era berean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-erakundeek eskatzaileei informazioa eta aholkularitza emateko, eskabideak jasotzeko eta administrazio- eta landa-kontrolak egiteko jarduerak egingo dituzte, zeinak dagokien lankidetza-hitzarmenaren bidez artikulatuko baitira.

    2. Jabea: kasuan kasuko eragiketa egingo den mahastia dagoen lurzatiaren jabetza-titulua duen pertsona edo pertsonen taldea, taldearen edo kideen forma juridikoa edozein dela ere.

    3. Mahastizaina: pertsona fisiko edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, taldearen edo haren kideen forma juridikoa edozein dela ere, mahastiz landatutako lurzati bat duena, jabetzan zein errentamendu- edo partzuergo-erregimenean, edo zuzenbidearen araberako beste edozein eratan dagozkion tributuen likidazio-dokumentuaren bidez froga dezakeena, zeinaren uzta mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak merkaturatzeko erabiltzen baita, edo zeinaren lurzatia, Batzordearen 2017ko abenduaren 11ko 2018/273 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 3.2 artikuluaren arabera, esperimentazio-helburuetarako edo txertatutako mahasti amak landatzeko salbuespenen onuradun baita. Erregelamendu hori indarrean jarri aurretik mahasti-lurzati bat lantzen duen eta mahastizaintza-erregistroan mahastizain gisa inskribatuta dagoen pertsona fisiko edo juridikoarentzat betetzat jotzen da definizio hori.

    4. Etorkizuneko mahastizaina: pertsona fisiko edo juridikoa, edo pertsona fisiko edo juridikoen taldea, taldearen edo haren kideen forma juridikoa edozein dela ere, hala nola ondasun-erkidegoak eta titulartasun partekatuko ustiategiak, ebazpen hauetako baten titular dena: erauztekoa, birlandatzeko baimenarena edo mahastizaintza-erregistroan bere izenean inskribatutako eskubideen bihurketa-baimen batena; eta, gainera, aurreko definizioaren arabera mahastizaina ez dena.

    5. Mahasti-lurzatia: mahastizain bakar batek mahatsondoa lantzeko erabiltzen duen lursail jarraitua, barruti multzo batez osatua, zeinak Nekazaritzako Lurzatiak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sisteman (SIGPAC) erreferentzia alfanumeriko batez edo gehiagoz grafikoki adierazita baitaude.

    6. Ekintza: agindu honen I. eranskinean diruz lagungarri gisa zehaztutako jarduerak.

    7. Eragiketa: mahasti-lurzati jakin bat berregituratzeko eta birmoldatzeko ekintzen multzoa, mahastizain baten eskabidean sartutakoa.

    8. Erauzketa: mahatsondoz landatutako lurzati batean dauden mahats-orpoak erabat ezabatzea. Erauzketa horren barruan sartzen da landarearen txertaka nahiz aireko zatia kentzea.

    9. Finantza-ekitaldia edo NBEFen ekitaldia: n1 urteko urriaren 16tik n urteko urriaren 15era bitartekoa.

    10. Kanpaina edo mahastizaintzako kanpaina: urte jakin bateko abuztuaren 1etik hurrengo urteko uztailaren 31ra bitarteko aldiari dagokiona.

    11. Laguntzaren xede den mahasti-lurzatia: mahats-orpoen kanpo-perimetroak zedarritzen duen mahatsondoz landatutako lurzatia, gehi bazter bat, zeinaren zabalera mahatsondo-ilaren arteko distantziaren erdia izango baita, 2021eko abenduaren 7ko Batzordearen 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 42. artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua osatzen duena ezarrita dagoen moduan.

    12. Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketaren xede den mahasti-lurzatiaren malda: SIGPAC barrutiarena, edo, SIGPAC barruti bat baino gehiago badaude, eragiketa egingo den lurzatiaren SIGPAC barrutien malda lurzatiaren arabera haztatzearen emaitza. Terraza-lurzatiei dagokienez, lurzatiak berez duen inklinazioaren arabera zehaztuko da malda, terrazak kontuan hartu gabe.

    1. Abandonatutako mahasti-lurzatia: duela bost urte baino gehiago landatutako mahasti-lurzatia, ez dagoena lotuta merkaturatu daitekeen produktu bat lortzeko laborantza erregular bati, zeina erauzteak jada ez baitio ekoizleari eskubiderik ematen birlandatzeko baimena lortzeko (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66. artikulua).

    2. Lur-lantze sakona: lurra prestatzeko lana, ezarriko den mahastiaren sustrai-sistemaren eta mahats-orpoen garapen egokia bermatzeko. Lur-iraulketako eta zorupe-lanketako lanak ere barne har ditzake, baita aitzurtzea ere. Potentzia handiko traktoreen, golde belarridunen, ripperen, neurri handiko txiselen edo atzerako hondeamakinen bidez egiten da.

    1. Harrigabetzea: makineria egokiarekin hala nola harrigabetzeko makina edo atzerako hondeamakina eta/edo eskuz egiten den lana, lurzatietatik harriak kentzeko, mahastia landatzeko eta ezartzeko nahiz ondorengo labore-lanak egin ahal izateko adinako neurrian. Ekintza horrek berekin dakar kendutako harriak behar bezala kudeatzea, laguntzaren xede den lurzatiaren mugakide diren nekazaritzarako ez diren lurretan harriak utzi gabe.

    2. Egokitzea: irregulartasunak berdintzeko lana, horrela landaketaren maniobragarritasuna hobetzeko edo lurzorua bera zein lurzatiko ur-banaketa homogeneizatzeko. Horrek ez du esan nahi ezpondak edo lur-erauzketak egin behar direnik, baizik eta soilik lurra berdindu eta lautu egin behar dela.

    3. Lurrazaleko lana: lur-lantze sakonen ondoren geratu diren koskorrak xehatzea eta lurzoruaren azaleko geruzak aireztatzea da lan horien helburua. Kultibadore-, txisel-, erdi txisel- edo rotavator-pasaldien bidez lortzen da, eta, horren ondoren, alperra edo area pasa daiteke lurrazala ixteko.

    4. Nibelazioa: lurzorua fisikoki egokitzea. Horretarako, goiko zatietako lurra kentzen da, garraiatu eta beheko aldeetan gordetzen da, nekazaritza-lanak erraztuko dituen azalera laua uzteko. Ezpondak eta lur-erauzketak egitea eskatzen du. Lan hori kanpoko enpresa espezializatu batek egin behar du, lurzatia lautzeko makineria egokiarekin, hala nola motonibelagailua, hondeamakina eta bulldozerra. Berdintze-lana eskatu ahal izango da eragiketak egingo diren SIGPAC barrutiaren malda % 5etik gorakoa bada, edo, SIGPAC barruti bat baino gehiago daudenean, ehuneko hori hartuko da, eragiketa egingo den lurzatiaren SIGPAC barrutien malda aldez aurretik haztatu ondoren, azalera kontuan hartuta.

    5. Sestra-kurben araberako landaketa: nolabaiteko malda duten lurzatietan, landatzea lurzatiaren sestra-kurben norabidean egiten da. Oro har, trazadura kurbatua izaten da, jariatzea eta higadura murrizteko. Ekintza hori eskatzeko, proiektu tekniko bat aurkeztu behar da.

    6. Key line sistema bidez landatzea: lur-eremu bateko baliabide hidrikoen erabilera onuragarria maximizatzeko eta lur-eremu hori berroneratzeko teknika, lerro giltzarria identifikatuz. Horrekiko paraleloan egiten da landaketa. Ekintza hori eskatzeko, proiektu tekniko bat aurkeztu behar da.

    7. Oholesia: landaretza gidatzeko sistema goratua, horma-sarea baino gorago ipintzen dena, 1,75 metroko altueratik gora. Eskualde horretako erabilera arruntekin bat dator, eta erabilitako mahats-barietateen laboreak hobeto egitea ahalbidetzen du. Mahastiari eusteko sei alanbre edo gehiago izan behar ditu.

    8. Parrala: mahastiak gidatzeko sistema, 60-80 cm-an behin gurutzatzen diren alanbreen egituraz osatua. Egitura bi metrotik gorako luzera duten zutoinetan bermatzen da, mahasti-lurzati osoa estaliz. Landaredia plano horizontalean garatzen da, alanbreek bermatuta.

      1. oinarria. Onuradun izateko betekizunak.

      1. Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak mahastizainek edo etorkizuneko mahastizainek jaso ahal izango dituzte, baldintza hauek betetzen badituzte: mahastiak ardotarako mahatsa ekoizteko erabiltzea, eta, haiek ustiatutako mahasti-lurzati guztietarako, mahasti-landaketen indarreko araudia betetzea, bai eta Batzordearen 2017ko abenduaren 11ko 2018/273 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren VI. kapituluaren araberako nahitaezko aitorpenei buruzko xedapenak ere. Berregituratutako edo birmoldatutako lurzatiak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako batean egotea.

      2. Honako hauek ezingo dira laguntzen onuradun izan:

        1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitakoa, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan aurreikusitakoak ere, betetzen ez dituztenak.

          Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluan eta 52.1 artikuluaren azken apartatuaren azken tartekian aurreikusitakoaren ondorioetarako, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren sektore publikoaren edozein erakunderekiko zorrik ez dutenean dirulaguntzen itzulketengatik betearazpenaldian, edo, onuradunen edo erakunde laguntzaileen kontra premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoenean, borondatezko aldian erantzun gabeko zorrik ez dutenean.

          Pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo bermatuta daudenean, edo dagokion ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.

        2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 62. artikuluaren arabera araudian ezarritako onargarritasun- eta lehenespen-irizpideak betetzeko baldintzak berariaz sortu dituztela frogatzen direnak; erregelamendu hori Nekazaritza Politika Bateratuaren finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

        3. Uraren arloan eskumena duen agintaritzak (Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak edo URA Uraren Euskal Agentziak, kasuan kasuko eremu geografikoaren arabera) baliabide hori legez kanpo erabiltzeagatik zehapen irmoa ezarri dien eskatzaileek ez dute inolako zenbatekorik jasoko mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko, eskatu dituzten ureztatze-hektareetan.

          Hala ere, pertsona horiek, lehorreko mahastietarako, eskatu ahal izango dituzte aipatu laguntzak.

          Horretarako, eragiketak hautatu aurretik, autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak uraren arloko agintaritza eskudunei eskatuko die baliabide hori legez kanpo erabiltzeagatik zehatutako pertsona fisiko eta juridikoen edo nortasun juridikorik gabeko erakundeen zerrenda.

        4. 2019-2023ko aldirako PASVE mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programaren aurreko deialdietan laguntza-eskabideak onartu zaizkien mahastizainak, hurrengo bi deialdietarako, baldin eta:

          1. Eskatutako eragiketa baten laguntzari uko egin bazioten onartua izan ondoren, salbuespen honekin: laguntza onartzen zuen ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean jakinarazi bazuten ukoa.

          2. Ez bazuten onartutako eragiketa bat ordaintzeko eskatu laguntza eskatu ondorengo bigarren finantza-ekitaldian ordainketa-eskaera aurkezteko autonomia-erkidegoak ezarritako epea amaitu ondoren.

          3. Onartutako eragiketa batean ordainketa eskatu zuten arren, ez bazuten egikaritu.

            1. , b) eta c) apartatuetan adierazitako kasuak ez dira aplikatuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatutako ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan, ezta, salbuespenez, eragiketa behar bezala gauzatzea eragozten duten arrazoien bidez justifikatzen diren kasuetan ere, dagokion lurralde historikoko organo kudeatzaileak berariazko ebazpen bidez onargarritzat jotzen baditu.

      3. oinarria. Eragiketen eta haien ekintzen onargarritasuna.

      1. Eragiketatzat hau ulertzen da: mahastizain baten eskabidean sartutako mahasti-lurzati jakin bat berregituratzeko eta birmoldatzeko ekintzen multzoa.

        Horretarako, bide, ubide, ezponda edo beste elementu batzuk egotearen ondorioz mahasti-lurzatiaren zati bat gainerakoetatik bereizita badago, mahasti-lurzati beraren zatitzat hartu ahal izango da, baldin eta elementu horrek ez badu eragozten mahastiaren eragiketa eta maneiua gainerakoarekin batera egitea.

      2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1 a) artikuluaren arabera, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketek honako prozesu hauetako bat baino ezingo dute izan:

        1. Barietate-aldaketak, baita txertoen bidez ere, eta, bereziki, ingurumenaren kalitatea edo jasangarritasuna hobetzeko, klima-aldaketara egokitzeko edo aniztasun genetikoa hobetzeko.

        2. Mahastiak birkokatzea.

        3. Mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzea, bereziki ekoizpen jasangarriko sistema aurreratuak sartzea, produktu fitosanitarioen erabilera murriztea barne.

        4. Mahastiak birlandatzea, beharrezkoa denean, arrazoi sanitarioak edo fitosanitarioak direla-eta agintaritza eskudunaren aginduz erauztera behartu ondoren.

      3. Eragiketak urtean behin edo bi urtez behin egin ahal izango dira:

        1. Urtean behingo eragiketa: berregituratzeko edo birmoldatzeko ekintzen multzoa, laguntza eskatu eta hurrengo finantza-ekitaldian amaituko direnak.

        2. Bi urtez behingo eragiketa: berregituratzeko edo birmoldatzeko ekintzen multzoa, gehienez ere laguntza eskatu ondorengo bigarren finantza-ekitaldian amaituko direnak.

      4. Eragiketak onargarriak izan daitezen, agindu honen II. eranskineko A zatian ezarritako helburu orokorretako bat bete beharko dute gutxienez, eta, horretarako, eranskinean bertan jasotzen diren eta hurrengo oinarrian zehazten diren gutxieneko ekintzak jaso, eta helburu bakoitzari lotutako ezaugarriak bete beharko dituzte.

        Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12.4 artikuluaren arabera, foru-aldundiek zainduko dute, mahastizainei ekoizpen-sistema jasangarri bat aldatzeko prozesuan laguntze aldera, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12.1 artikuluaren a), d) eta g) letretan jasotako ingurumen-helburuengatik ezaugarritzen diren eragiketak eskatzen dituzten onuradun potentzialek sarbidea izatea eragiketa horiek egiteko behar diren ezagutza eta informazioetarako, eta, era berean, ezagutza espezializatuetarako sarbidea ematea horixe eskatzen dutenei.

      5. Birlandaketa-eragiketetan, nahitaezkoa izango da txertaka egiaztatuak erabiltzea.

      6. Mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko eragiketa egin ondoren, mahasti-lurzatiaren azalera 0,3 hektareakoa izango da gutxienez.

        Horretarako, 0,3 hektareatik beherako azalera eskatzen duten eragiketetan, laguntza-eskabidean adierazi beharko dira mahasti-lurzati berekotzat hartu behar diren mahastizaintza-ustiategi berak landatutako mahasti mugakideak.

        Barietatea edo gidatze-sistema aldatzera mugatzen bada eragiketa, gutxieneko azalera hasierako bera izango da.

      7. Mahastizain bakoitzak eskatutako azalera maximoa 25 hektareakoa izango da.

      8. Ez dira laguntza-araubide honen barnean egongo:

        1. Mahastien berritze arrunta, hau da, mahats-orpoak ziklo naturalaren amaierara edo bizitza baliagarrira iritsi direnean, lurzati berean laborantza-sistema bera erabiliko duen mahats-barietate bera birlandatzea.

        2. Azken 10 kanpainetan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzaren onuradun izan diren lurzatiak, honako hauek izan ezik:

          1. Kudeaketa-teknikak hobetzeko eragiketa bat egiteko bada, agindu honen 5. oinarriko 3. apartatuaren arabera.

          2. Lurzatiari eragin dioten ezinbesteko kausak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatu badira, baldin eta lurzati horretan zegoen ardotarako mahats-barietate bera eta laborantza-sistema bera erabiltzen ez badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 58.1 artikuluaren a) letraren iv. zenbakian xedatutakoaren arabera.

            Epe horren hasieratzat hartuko da onuradunak lurzati horretarako laguntzaren azken ordainketa eskatzen duen data.

        3. Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuko II. eranskinaren II. zatian jasotako ekintzen kostua. Hauek dira ekintza horiek:

          1. Mahasti baten eguneroko kudeaketa.

          2. Ehizaren, txorien edo txingorraren kalteen aurkako babesa.

          3. Haize-babesak eta haizetik babesteko hormak eraikitzea.

          4. Sarbideak eta igogailuak.

          5. Traktoreak edo edozein motatako garraio-ibilgailuak erostea.

          6. Kutsatutako mahastiak erauztea eta diru-sarrerak galtzea, arrazoi fitosanitarioak edo sanitarioak direla-eta derrigorrean erauzi behar izateagatik.

        4. Landaketa berri baterako baimenarekin landatutako lurzatiak, baimena 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluen arabera eman bada, landaketa-datatik hasita lehen bost urteetan.

        1. Landaketa berri baterako baimenarekin birlandatuko diren lurzatiak, baimena 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluen arabera eman bada.

        1. Ureztatze-sistema bat instalatzea.

        2. Bigarren eskuko materiala.

        3. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66. eta 68. artikuluen arabera emandako landatzeko baimenak erabiltzen diren lurzatietako erauzketa-kostuak, berregituraketa-eragiketa aplikatzean sortutakoak ez direnak, eta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik egin bazen erauzketa.

        4. Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Horri dagokionez, 905/2022 Errege Dekretuaren 77. artikuluan jasotakoa hartuko da kontuan.

      9. Administrazio-gastuak. 905/2022 Errege Dekretuaren 76. artikuluan zehazten dena hartuko da kontuan.

      10. Laguntza-eskabidearen xede diren lurzatiak gutxienez 10 kanpainaz baliatu behar dira laborantzarako, ordainketa eskatu zen osteko kanpainatik zenbatzen hasita.

        Ez-betetzea gertatzen bada, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko inguruabarretan izan ezik, laguntzaren onuradunak jasotako laguntza itzuli beharko du, dagozkion legezko interesekin batera.

  4. oinarria. Diruz lagungarriak diren eragiketa motak. Eragiketen ezaugarriak, lortu nahi diren helburu orokorrak, ingurumen-helburuak eta haiek betetzeko gutxieneko ekintzak.

  1. Agindu honen I. eranskinean jasotzen dira diruz lagungarriak diren eragiketak eta eragiketa mota bakoitzean egin daitezkeen ekintzak. Eranskin horretan, gainera, honako informazio hau jasotzen da:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniari Teknikoen Elkargoak 2022ko abenduan egindako kostuen azterketaren arabera ekintza bakoitzerako diruz lagungarria den zenbatekoa. Lagungarriak diren kostu maximoak eta unitateko kostuak bereizten dira.

    2. Ingurumenaren aldeko ekintza jakin batzuetarako kostu espezifiko gehigarriak, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren III. eranskineko 1. puntuan ezarritakoaren arabera. Honako hauek dira:

      Sestra-kurbei jarraituz egindako landaketak.

      Key Line sistemari jarraituz egindako landaketak.

      Landare gazteen babesle biodegradagarrien erabilera.

      1. Birlandaketa, gidatze-sistemarekin edo gabe.

        Eragiketa hori urterokoa edo bi urtez behingoa izango da. Barietatea aldatzea eskatuko du, edo laborantza-sistema, edo biak, jatorrizko lurzatian zegoenarekiko, non eta mahastiaren kokapena aldatzen ez den.

        Labore-sisteman aldaketaren bat dagoela ulertuko da gidatze-sistema aldatzen denean eta aurrerago deskribatuko diren e) ezaugarrirako ezarritako baldintzak betetzen direnean.

      1. eranskinean zerrendatutako ekintzak barne hartu ahal izango ditu, eta II. eranskineko A zatian ezarritako helburu orokorretako bat edo gehiago lortu beharko ditu, honako ezaugarri hauetako bat edo batzuk betetzen dituen:

        1. ezaugarria: bere lurralde-eremuko kalitate bereiziko figuretan (JDB edo AGB) sartutako barietateekin egin dadila. Jatorrizko Deitura Babestuak eta agindu hau argitaratzen den unean baimenduta dauden barietateak III. eranskinean jasotzen dira, ezertan eragotzi gabe aitortu daitezkeen Jatorrizko Deitura Babestu berriak zein lehendik daudenetan gerta daitezkeen aldaketak, baimendutako barietateei eta eremu geografikoari dagokienez.

        2. ezaugarria: aurreko landaketarekin alderatuta dentsitatea gutxienez % 10 murriztu dadila, landaketa-barrutia aldatuz.

        3. ezaugarria: lehorreko mahatsondora aldatzea edo mahasti-lurzatia lehorrean mantendu dadila. Ezaugarri horrek berekin dakar mahastizainak konpromisoa hartzea 10 kanpainatan ureztatze-sistemarik ez instalatzeko, azken ordainketa eskatu zen hurrengo kanpainatik zenbatzen hasita.

        4. ezaugarria: zapalda bat egin dadila.

        5. ezaugarria: gidatze-sistema jasangarri bat instalatzea sar dadila. Gidatze-sistema jasangarria dela ulertuko da ahalbidetzen duenean mahats-mordoak aireztatzea, haiek eguzkiaren argitan jartzea eta/edo lurzorutik urrun egotea, era horretan gaixotasunen intzidentzia txikiagoa izan dadin, eta, ondorioz, produktu fitosanitarioak gutxiago erabil daitezen. Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan jasangarritzat jotzen diren gidatze-sistemak: besorakoa, ontzi bermatua, banakako goratzea, oholesia eta parrala.

        6. ezaugarria: klima-aldaketara egokitzeko edafoklimatikoki egokiagoak diren alderdietara alda dadila kokapena.

        7. ezaugarria: kokapena mendi-eremuetara alda dadila.

        8. ezaugarria: bere lurralde-eremuaren baldintza edafoklimatikoetara hobeto egokitzen diren barietateekin egin dadila.

        9. ezaugarria: erauzitako mahasti bat edo gehiago birkokatzea eska dezala, mahastiak lurzati berean bateratzeko, era horretan lanketa eta bilketa errazteko.

          Diruz lagungarriak diren birlandaketa-eragiketek, b), c), d), e), f), g), h) eta i) apartatuetan ezarritako ezaugarriak betetzen dituztenek, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12.1 artikuluko ingurumen-helburuak izango dituzte, hurrenez hurren, agindu honen II. eranskineko B zatian erakusten den moduan. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren II-B eranskinean jasotako batzuekin bat datoz eragiketa horiek.

      2. Mahastien birmoldaketa barietateak aldatuz: makatzean gaintxertatzea edo txertatzea.

        Eragiketa hori urtean behingoa izango da, eta makatzean gaintxertatzea edo txertatzea besterik ez du hartuko. Material begetalaren kostua eta txertaketa barne hartzen ditu, I. eranskinean zehazten den moduan.

        Hasierako lurzatian, lehenagotik, hautatutako barietatearen edo barietateen orporik balego, eta, ondorioz, hautatutakoez bestekoak bakarrik aldatu beharko balira, egiatan aldatuko diren orpoen kopurua zehaztu beharko litzateke eskabidean, orpo horien azalera baliokidea adierazita.

Bere lurralde-eremuaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoan aitortutako Babestutako Jatorri Deituretako batean sartutako barietateekin egin dadila.

Era berean, eragiketa mota horien barruan diruz lagungarria da edozein barietate-aldaketa, baita barietate bateko klon bat barietate bereko beste klon batez txertoen bidez aldatzea ere, helburu hauekin, besteak beste: landareen gehiegizko indarra murriztea eta gaixotasunekiko erresistentzia areagotzea. Halaber, aldaketa lagunduko da erabilitako landare-materiala ezaugarri nabarmenak erakutsi dituzten mahastietatik lortu bada, eta, horregatik, justifikatutzat jotzen bada baliabide genetikoak kontserbatzeko eta garatzeko. Eragiketa horietan, baldin eta frogatzen bada ekarpen positiboa egiten diotela Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12.1 artikuluaren a), d), h) edo i) letretan zerrendatutako ingurumen-helburu bati edo batzuei, dagokien gastua kontabilizatu ahal izango da ardoaren nahitaezko ingurumen-konpartimentaziorako, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean ezarritakoaren arabera jakinaraziko du.

  1. Kudeaketa-tekniken hobekuntza:

    Eragiketa hori urterokoa izango da, eta hautatutako gidatze-sistemaren eta eraldatu nahi den mahastiaren adinaren arabera, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Lau urte edo gutxiago dituzten mahastietan, diruz lagungarria izango da gidatze-sistema goratua instalatzea, materiala eta jartzea barne, baina ez da diruz lagunduko eraldaketarako inausketa, edozein dela ere aukeratutako gidatze-sistema.

    2. Edalontzi-itxurako formazio-sistema duten 4 urtetik gorako mahastietan, zeinetan ontzi bermatuko gidatze-sistema bat instalatuko baita, besorako edo banakako goratzean ezarria, kontuan hartuta eraldatze-inausketak ez duela eskatzen aurretik zegoen formazioaren besoak kentzea, diruz lagungarria izango da gidatze-sistema instalatzea, materiala eta hura jartzea barne, baina ez eraldaketarako inausketa.

    3. Edalontzi-itxurako formazio-sistema duten 4 urtetik gorako mahastietan, zeinetan besorako gidatze-sistema bat instalatuko baita, eta, gainera, edalontzi-itxurako formaziotik sobera dauden besoak kentzea dakarren eraldatze-inausketa bat egin behar baita, diruz lagunduko dira bai besorako gidatze-sistema instalatzeko ekintza, bai gidatze-sistema eraldatzeko inausketa ere.

    4. Lau urtetik gorako mahastietan, zeinak parral formazio-sisteman egonik besorako edo banakako goratze sistemara aldatuko baitira, diruz lagunduko dira, bai hautatutako gidatze-sistema instalatzeko ekintza, bai gidatze-sistema eraldatzeko ekintza. Azken horren barruan sartzen dira inausketa eta aurreko gidatze-sistemaren materiala kentzea, baldin eta eragiketa horren ondorioz produktu fitosanitarioen premia txikiagoa bada eta aireztapen eta argiztapen hobea lortzen badira.

      1. eranskinean zerrendatutako ekintzak barne hartu ahal izango ditu, eta II. eranskineko A zatian ezarritako helburu orokorra izan beharko du, betiere honako ezaugarri hau betetzen bada:

      1. ezaugarria: mahats-orpoak lantzeko sistematik gidatze-sistema jasangarriago batera alda dadila. Gidatze-sistema jasangarria dela ulertuko da ahalbidetzen duenean mahats-mordoak hobeto aireztatzea, haiek eguzkiaren argitan gehiago jartzea eta/edo lurzorutik urrunago egotea, era horretan gaixotasunen intzidentzia txikiagoa izan dadin, eta, ondorioz, produktu fitosanitarioak gutxiago erabil daitezen. Horretarako, jasangarriak diren gidatze-sistemak agindu honen 4. oinarriko e) ezaugarrian jasotakoak dira.

        Diruz lagungarria den kudeaketa-tekniken hobekuntza-eragiketak, eragiketa horretarako zehaztutako l) ezaugarria betetzen duenak, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12.1 artikuluaren a) ingurumen-helburua beteko du, II. eranskineko B zatian agertzen den moduan.

  2. Birlandaketa, arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta agintaritza eskudunaren aginduz behartutako erauzketaren ondoriozkoa.

    Azaroaren 2ko 905/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, mahastiak birlandatzeko laguntza eman ahal izango zaie arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta mahastia kokatuta dagoen lurralde historikoko agintaritza eskudunak hala ezarri duelako mahasti-lurzati bat erauztera behartuta egon diren mahastizainei, erauzketa derrigortu horretan bete bada Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2031 (EB) Erregelamenduan landare-izurriteen aurkako babes-neurriei buruzkoa xedatutakoa zeinak aldatu egiten baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 228/2013 (EB), 652/2014 (EB) eta 1143/2014 (EB) erregelamenduak, eta indargabetu egiten baititu Kontseiluaren 69/464/EEE, 74/647/EEE, 93/85/EEE, 98/57/EE, 2000/29/EE, 2006/91/EE eta 2007/33/EE zuzentarauak, bai eta landare-osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legean xedatutakoa ere.

    Eragiketa hori urterokoa edo bi urtez behingoa izango da. I. eranskinean jasotako ekintzak barne hartu ahal izango ditu, eta birlandatzea bera du helburu.

    Laguntza eskatzeko azalera maximoak ez du gaindituko arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta erauztera behartutakoa.

    1. Oinarri honen I. eta II. apartatuetan definitutako eragiketak ere, ezarritako ezaugarrietako bat bera ere ez bete arren, diruz lagungarriak izango dira, baldin eta haien helburu orokorra mahastien ustiapenean lehiakortasuna hobetzea bada, II. eranskinaren A zatiak ezartzen duen moduan. Kasu horretan, eskabidean zehaztu beharko dira helburu hori lortzea justifikatzen duten ezaugarri bereziak.

    2. 2021eko abenduaren 7ko Batzordearen 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12. artikuluaren 1. apartatuaren azken paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntza eskatzen dutenek laguntza-eskabidean justifikatu beharko dute beren eragiketari ingurumen-helburuei begira aurreikusten zaion ekarpen positiboa, eragiketaren ezaugarriak kontuan hartuta.

      Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 12.3 artikulua betetzeko, kontuan hartuko dira agindu honen II. eranskineko B zatian zerrendatutako ingurumen- eta klima-helburuekin lotuta egindako eragiketetarako kostu gehigarriak, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren III. eranskineko 1. puntuan ezarritakoaren arabera.

      Era berean, diru-sarreren galera kalkulatzeko, kontuan hartuko da agindu honen II. eranskineko B zatian zerrendatutako ingurumen- eta klima-helburuekin lotuta egindako eragiketak aplikatzearen ondoriozko kostu gehigarria.

    1. oinarria. Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

    1. Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntza-eskabideetan jasota geratuko dira egin nahi diren eragiketak, bai eta horietako bakoitzari dagozkion ekintzak ere, zehaztuta.

      Eragiketatzat hartuko da mahasti-lurzati osoan ekintza berberak egiten badira. Egin beharreko ekintzak ez badira berak mahasti-lurzati osorako, eragiketa desberdinen araberako laguntzak eskatuko dira.

    2. Eskabideak aurkezteko epea agindu honek ondorioak sortzen dituen hurrengo egunetik hasi eta 2023ko apirilaren 15ean amaituko da.

      Eskabidearekin batera, oinarri honen 10. apartatuan aurreikusitako agiriak aurkeztu beharko dira.

    3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan eta Nekazaritza Politika Bateratua eta harekin lotutako beste gai batzuk kudeatzeko sistema arautzen duen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira.

    4. Berregituratu edo birmoldatuko den dena delako nekazaritza-ustiategia edo mahasti-lurzatiak kokatuta dauden lurralde historikoko foru-aldundian aurkeztuko dira eskabideak; hain zuzen, dagokion aldundiaren egoitza elektronikoan; hauek dira helbideak:

      Arabako Foru Aldundia: https://egoitza.araba.eus/es/-/mahastiak-berregituratu-eta-birmoldatzeko-laguntzak-eskatu

      Bizkaiko Foru Aldundia: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio

      Gipuzkoako Foru Aldundia: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/erregistroa

    5. Eskabidearen osteko izapide elektronikoak, jakinarazpenak barne, helbide hauetan egingo dira:

      Arabako Foru Aldundia: https://egoitza.araba.eus/es/-/mahastiak-berregituratu-eta-birmoldatzeko-laguntzak-eskatu

      Bizkaiko Foru Aldundia: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio

      Gipuzkoako Foru Aldundia: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/erregistroa

    6. Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori dagokion administrazio publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da.

    7. Laguntza horien eskabide-eredua eskuragarri dago oinarri honen 4. apartatuan adierazitako helbidean, eta haren oinarrizko edukia agindu honen VIII. eranskinean dago jasota.

    8. Eskabideak banaka edo taldean aurkeztu ahal izango dira. Taldean aurkeztuz gero, dagokion administrazioaren solaskidea izango den pertsona bakar baten bidez egin beharko da.

      Eskabideak taldean aurkezteko, gutxienez bost eskatzaile beharko dira.

    9. Eskatzaileek, laguntza-eskabidearekin batera, honako informazio eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

      1. Eskatzailearen identifikazioa:

        1. Pertsona juridikoen kasuan, ordezkari gisa baimendutako pertsonaren identifikazioa.

        2. Taldean egindako eskabideen kasuan, ordezkari gisa baimendutako pertsonaren identifikazioa, bai eta ordezkatutako mahastizainena ere.

      2. Hala badagokio, IV. eranskinean (lehenespen-irizpideak) aipatutako baldintzen artean betetzen den edo diren baldintzak betetzen direlako egiaztapena.

      3. Laguntza eskatzeko eragiketa edo eragiketak, bai eta eragiketa bakoitzerako proposatutako ekintzak eta diruz lagungarriak diren kostuak ere, agindu honen I. eranskinaren arabera.

      4. Eragiketa bakoitzak betetzen duen edo dituen ezaugarriak, agindu honen 3. oinarrian eta II. eranskineko A eta B zatietan xedatutakoaren arabera.

      5. Zer finantza-ekitalditan eskatuko den eskabidean jasotako eragiketetako bakoitzaren ordainketa.

      6. Eragiketa bakoitzaren eraginpeko eremua, lurzatien hasierako eta berregituratu ondorengo kokapena eta ezaugarriak adierazita (barietateak, formazio-sistemak, landaketa-barrutia, etab.), bai eta lurzati bakoitzaren SIGPAC barrutien identifikazioa ere.

      7. Berregituratu edo birmoldatu beharreko lurzatiaren jabetzarik ez badu mahastizainak, jabearen baimen bat aurkeztu beharko du, edo, bestela, baliokidea den egiaztagiri bat.

      8. Eskatutako eragiketak mahasti-lurzati bat erauztea badakar, eta laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik egin bada erauzketa:

        1. Erauzketa-ebazpenak eta/edo landaketa-baimenak, 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66. artikuluaren arabera emanak.

        2. Birlandatzeko eskubideen bihurketa-baimenak, 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluaren arabera emandakoak.

          Non eta dokumentazio hori, ordurako, administrazioaren eskutan ez dagoen.

          1. Eragiketaren baterako aurrerakina eskatu nahi bada, ordainketa zein finantza-ekitalditan eskatuko den eta zenbatekoa izango den, 9. oinarriaren arabera.

            1. Arrazoi sanitarioak edo fitosanitarioak direla-eta derrigorrean egindako erauzketen ondorengo birlandaketa-eragiketetan, eskatzaileak, gainera, aurkeztu beharko du lurzati horretako erauzketa hori agintari eskudunak behartuta arrazoi sanitarioak edo fitosanitarioak direla-eta egin duela justifikatzen duen dokumentazioa.

            2. Ordainketa eskatu ondorengo kanpainatik zenbatzen hasita gutxienez 10 urtez mahasti-lurzatia lantzeko konpromisoa.

    10. Foru-aldundiek automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

    11. Eskatutako dokumentazioa beste administrazio batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan aurkeztu dituen eta noiz. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

    12. Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

      Nolanahi dela ere, dokumentazio gehigarria aurkezteko eskatu ahalko da, egoki jotzen bada.

    13. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabideak ez baditu betetzen 3. oinarrian ezarritako baldintzak edo aplikatzekoa den Europako edo Estatuko legediak eskatutako beste edozein baldintza, eskatzaileei hamar eguneko epea emango zaie gabezia hori zuzentzeko edo aurkeztu ez dituzten nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaie, hala egin ezean, eskabidean atzera egin dutela ulertuko dela, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak horri buruzko ebazpena eman ondoren hura baita Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen zuzendaria, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    1. oinarria. Lehenespen-irizpideak.

    1. Aurkeztutako eskabideen lehenespen-hurrenkera egiteko orduan, honako baldintza hauetako bat edo gehiago betetzen diren hartuko da kontuan, eta IV. eranskinaren arabera haztatuko da:

      1. Ekoizpen ekologikoa: laguntza eskatzeko epea irekitzen den egunean mahastizaintzako ekoizpen ekologikoko operadoreen erregistroan inskribatuta daudenak.

      2. Ekoizpen integratua: laguntza eskatzeko epea irekitzen den egunean mahastizaintzako ekoizpen integratuko operadoreen erregistroan inskribatuta daudenak.

      3. Landareen osasuna kudeatzeko eta produktu fitosanitarioen erabilera jasangarriaren helburua betetzeko, ekoizle elkarte autonomiko egiaztatuengandik (ATRIASak edo aurrekoen baliokide diren erakundeak) izurrite-kudeaketako aholkularitza teknikoa jasotzen duten mahastizaintza-ustiategietako titularrak. Aipatutako erakunde baliokide horiek autonomia-erkidegoko araudian behar bezala araututa egon behar dute, eta zehaztu behar dute zer modutan bermatzen den aipatu den helburua betetzen dela.

      4. Gaztea: a) Eskabidea aurkezteko urtean 40 urte baino gehiago betetzen ez dutenak. Eskatzailea pertsona juridikoa denean, eta irizpide hori ezin bada zuzenean egiaztatu, baldintza hori bete beharko du, gutxienez, pertsona juridiko horren barruan erabakitzeko ahalmena duten pertsona fisikoen % 50ek, edo, bestela, hau bete beharko da: irizpide hori betetzen duen edo duten pertsona fisikoek kapital sozialean % 50etik gorako partaidetza izatea, edo haren barruan boto-eskubideen erdia baino gehiago izatea.

      5. Aurreko urteko asegurua: laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urte naturalean mahastizaintza-ustiategian nekazaritza-asegurua kontratatu dutenak.

      6. Taldeko eskabidea: eskabideak taldean egiten direnean, Administrazioarekiko solaskide bakarraren bitartez.

      7. Titulartasun partekatua: Titulartasun partekatuko nekazaritza-ustiategiak, urriaren 4ko 35/2011 Legean Titulartasun Partekatuko Nekazaritza Ustiategiei buruzkoa aurreikusitakoak.

      8. Lehentasunezko ustiategiak: Nekazaritza Ustiategien Modernizazioari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen definizioari jarraikiz hala direnak.

      9. Higaduratik babesteko sistemak dituen landaketa, sestra-kurben arabera egindakoa edo key line sistemaren bidez.

      10. 1965eko edo lehenagoko landatze-urtea duen mahasti bat erauztea eskatzen ez duten eragiketak.

      11. Emakumea. Titularra emakumezkoa duten nekazaritza-ustiategiak. Eskatzailea pertsona juridikoa denean, eta irizpide hori ezin bada zuzenean egiaztatu, baldintza hori bete beharko du, gutxienez, pertsona juridiko horren barruan erabakitzeko ahalmena duten pertsona fisikoen % 50ek, edo, bestela, hau bete beharko da: irizpide hori betetzen duen edo duten pertsona fisikoek kapital sozialean % 50etik gorako partaidetza izatea, edo haren barruan boto-eskubideen erdia baino gehiago izatea.

      12. Azken 5 urteetan laguntzaren onuradun izan ez diren nekazaritza-ustiategiak, edo, horrela izanda ere, laguntza horri ezarritako epearen barruan uko egin diotenak, edo, epez kanpo uko egin badiote edo onartutako eragiketaren bat gauzatu ez badute, ezinbesteko kausengatik edo salbuespenezko arrazoiengatik gertatu bada hori.

        a), b), c), g) eta h) letretan ezarritako irizpideak betetzat joko dira laguntzaren eskatzailea dagokion erregistroan inskribatuta badago laguntza horiek eskatzeko epea irekitzen den egunean.

        1. irizpidea betetzeko, landaketa-proiektu bat aurkeztu behar da, zeinean jarraituko den prozedura erakutsiko baita.

          Laguntza-eragiketen onargarritasuna kontrolatzen den bitartean egiaztatuko da lehenespen-irizpideak betetzen direla, eta, betiere Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioko Fruta, Barazki eta Mahastizaintza eta Ardogintzako Zuzendariordetza Nagusiari finantza-beharrak jakinarazi aurretik.

          Lehenespen-irizpideak betetzea ez da, inola ere, eragiketa bat egitera baldintzatuta egongo.

          1. oinarria. Funtsen esleipena eta ebazpena.

          1. Onartutako eskabideak ordenatu egingo dira, 6. oinarrian aipatutako lehenespen-irizpideei dagokien haztapena aplikatzean lortutako puntuazioaren arabera.

          2. Baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoak jakiten badu Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioaren Nekazaritza Arloko Biltzarrak funtsak esleitu dituela eskabideak aurkezten diren ekitaldiaren (n) ondorengo finantza-ekitaldirako (n+1) edo, bi urtez behingo eragiketen kasuan, n+2 finantza-ekitaldirako, era honetan jokatuko du:

            1. Lehenik eta behin, aurreko paragrafoan n+1 ekitaldirako aipatutako funtsen esleipenetik beharrezkotzat jotzen diren funtsak hartuko dira, hurrengo finantza-ekitaldian egingo diren uneko edo aurreko ekitaldietako egin gabeko ordaintzei erantzuteko.

            2. Gainerako funtsek osatuko dute deialdi honetan aurkeztu eta onartutako laguntza-eskabide berriak onartzeko erabilgarri dagoen aurrekontua.

              Halaber, funts horiek honela kudeatuko dira:

              1. Lehenik eta behin onartuko dira, halakorik balego, arrazoi sanitario eta fitosanitarioak direla-eta behartuta erauzi ondorengo birlandaketa-eragiketak, puntuazioaren arabera beherantz ordenatuta, 6. oinarriko a), b), c), d) eta e) lehenespen-irizpideen haztapena aplikatzean lortutako puntuazioan oinarrituta, eta, hori, esleitutako funtsen % 15 agortu arte.

              2. Bigarrenik, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko onartutako gainerako eragiketak onartuko dira, bai urterokoak bai bi urtez behingoak. Erabilgarri dauden funtsak nahikoak badira kalkulatutako laguntza guztien kostuari aurre egiteko, guztiak onartuko dira eta dagokien laguntzaren % 100 aplikatuko zaie.

              3. Aurreko paragrafoko eragiketak finantzatzeko zenbateko osoak aurrekontu erabilgarria gainditzen badu, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 11.3 b) artikuluaren arabera jokatuko da, honela:

                1. Lehenik eta behin, 2 puntutik beherako puntuazioa lortu dutenen artean, behar beste eragiketa ukatuko dira, puntuazio txikienetik hasita eta goranzko ordenan, erabilgarri dagoen zenbatekora egokitu arte aurrekontua.

                2. Baldin eta aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatu ondoren aurrekontu erabilgarria oraindik ere nahikoa ez bada 2 puntu edo gehiagoko puntuazioa duten eragiketa onargarri guztiak finantzatzeko, onartutako laguntza % 80ra murriztuko da, laguntza teorikoarekiko, 2 eta 14 puntu arteko (biak barne) puntuazioa lortu duten eragiketetan, puntuazio txikienetik hasita eta goranzko ordenan, eskuragarri dagoen zenbatekora egokitu arte aurrekontua.

                3. Baldin eta aurreko paragrafoan ezarritako murrizketa 2 eta 14 puntu arteko (biak barne) puntuazioak dituzten eragiketa guztiei aplikatu ondoren oraindik ere aurrekontu erabilgarria nahikoa ez bada, tarte horretan dauden eragiketei aplikatutako murrizketaren ehunekoa hainbanatuta handitzen joango da, erabilgarri dagoen zenbatekora egokitu arte.

                  Baldin eta oinarri honetako b) 3 apartatuan jasotako kasuak aplikatu ondoren eragiketen puntuazioan berdinketa badago, laguntzaren zenbateko handieneko eragiketei emango zaie lehentasuna.

            3. Nolanahi ere, n urteko deialdiko laguntza-eskabide berrien bi urtez behingo eragiketak behin betiko onartzeak ezin izango du konprometitu n+2 finantza-ekitaldirako n+1 finantza-ekitaldirako jasotako esleipenaren % 50 baino gehiagoko aurrekontua.

            4. Baldin eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 12. artikuluaren 4. Apartatuan deskribatzen denaren arabera funtsak doitu ondoren aurrekontu gehigarria esleitzen bazaie, aurrekontu gehigarri hori ordenaren arabera eta agortu arte honako hauetara bideratuko da:

              1. Eragiketei aplikatutako ordainketa % 100eraino handitzea, proportzionalki, puntuazio-mailaren arabera, murrizketak aplikatzeko jarraitutako alderantzizko ordenari jarraituz, aurrekontua zenbateko erabilgarrira egokitu arte.

              2. Bukatutako eragiketak ordaintzea, baita hurrengo finantza-ekitaldian amaitzea aurreikusita zeudenak ere, baldin eta onuradunak azken ordainketa-eskaera aurkeztu badu eta dagozkion administrazio-kontrolak eta tokian bertakoak egin badira.

              3. Onartutako eragiketen aurrerakinak ordaintzea, baita hurrengo finantza-ekitaldian ordaintzea aurreikusita zeudenak ere.

          3. Aurreko paragrafoetan deskribatutako prozesua amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen zuzendari den aldetik, eskatutako eragiketak onartzeko edo ukatzeko ebazpen bakarra emango du.

            Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. apartatuko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da.

            Hala ere, ebazpena Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietan nekazaritzaren arloan eskumena duten zuzendaritzetara bidaliko da, interesdunei banan-banan jakinaraz dakien. Nolanahi ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

            Eskabideak ordezkari baten bidez modu kolektiboan aurkeztu badira ere, eragiketa kolektiboetako kide bakoitzari banakako ebazpena emango zaio.

          4. Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

            1. Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

              1. Onuradunen izena edo sozietate-izena, eta IFK edo NAN.

              2. Eragiketa kolektiboetan, haien ordezkariaren izena edo sozietate-izena, eta IFK edo NAN.

              3. Onuradun bakoitzarentzat sartuta dauden lurzatiak, eta horietako bakoitzean egingo diren ekintzak.

              4. Lortutako puntuazioa.

              5. Onartutako eragiketak egikaritzeko epea.

              6. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

            2. Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:

              1. Eskatzaileen izena edo sozietate-izena, eta IFK edo NAN.

              2. Laguntza ukatzeko arrazoiak.

          5. Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa izango da izapidetan den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen babesean hasitakoa, amaitzea.

          6. Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epe hori zenbatzen hasiko da Euskal Autonomia Erkidegoari esku-hartze horretarako dagokion diru-zenbatekoa esleitzea onartzen duen Arloko Biltzarra egin eta hurrengo egunean.

          7. Agindu hau indarrean jarri ondoren sei hilabete igaro eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita berariazko ebazpenik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

          8. Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo hiru hileko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

          9. Eskatzaileak hilabeteko epea izango du, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten denetik, onartutako eragiketei ukoak aurkezteko.

          10. Ex ante kontrola egin aurretik ezin izango da inolako ekintzarik hasi.

          1. oinarria. Laguntzaren kalkulua.

          1. Laguntzak bi zati izango ditu: mahastizainentzako konpentsazio bat, eragiketa gauzatzeak eragindako diru-sarreren galeragatik, oinarri honen 2. paragrafoan eta V. eranskinean ezarritako xedapenekin bat etorriz; eta eragiketa hori egitean izandako kostuetarako ekarpen bat, oinarri honen 4. paragrafoan eta VI. eranskinean ezarritako xedapenekin bat etorriz.

          2. Diru-sarrerak galtzeagatiko konpentsazioan bi kasu egongo dira:

            1. Birlandatze-eragiketetan, mahatsondo zaharrak eta berriak aldi berean egotea, gehienez ere hiru urtez. Epe hori amaitu baino lehen erauzi beharko da jatorrizko landaketa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 59.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

            2. Dagokion diru-sarreren galeraren % 33rainoko konpentsazio ekonomikoa, gehienez ere hiru kanpainatan. Konpentsazio hori kalkulatzeko, biderkatu beharko dira eragiketa motaren arabera V. eranskinean ezarritako 1. koefizientea eta lurralde-eremu bakoitzerako kalkulatutako diru-sarreren galera. Diru-sarreren galera honela kalkulatuko da lurralde-eremu bakoitzean: datuak dauden azken hiru kanpainetako mahatsaren batez besteko errendimendua bider batez besteko prezioa.

          3. Honako hauek ez dute izango diru-sarrerak galtzeagatiko konpentsaziorako eskubiderik:

            1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 66. eta 68. artikuluen indarrez emandako landaketa-baimen baten laguntzarekin berregituratutako lurzatiek, laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik egindako erauzketa baten bidez sortu direnean.

            2. Arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta behartuta egindako erauzketa-eragiketek, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren II. eranskineko II. zatian ezarritakoaren arabera.

          4. Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketen kostuetarako laguntza soilik I. eranskinean jasotako ekintzetarako eman ahal izango da, VI. eranskinean ezarritakoaren arabera.

            Zenbatekoa kalkulatzeko, eragiketen kostuei laguntza-ehuneko hauek aplikatu beharko zaizkie:

            1. % 50, arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta behartuta erauzi ondorengo birlandaketa-eragiketetarako. Arrazoi hori dela-eta egindako eragiketa guztietan aplikatzen da.

            2. % 50, onuradunek honako irizpide hauetako bat betetzen duten eragiketetan salbu eta arrazoi sanitario edo fitosanitarioak direla-eta behartutako erauzketa dutenak:

              1. Ekoizpen ekologikoko operadoreen erregistroan inskribatuta egotea, mahastien laborantzan.

              2. Ekoizpen integratuko operadoreen erregistroan inskribatuta egotea, mahastien laborantzan.

              3. 6 c) oinarriaren arabera, ATRIA edo baliokide baten kide izatea.

              4. Eskabidea aurkezten den urtean 40 urte baino gehiago ez betetzea.

              5. Laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urte naturalean mahastizaintza-ustiategian nekazaritza-asegurua kontratatuta izatea.

            3. % 45, aurreko ataletan aipatu ez diren gainerako eragiketetarako.

              Eragiketa motaren araberako kostuetarako ekarpena VI. eranskinean definituta dago, eta, horren kalkulua egiteko, egindako kostuen guztizko balioari eragiketa motaren arabera ezarritako 2. koefizientea aplikatuko zaio.

          5. Egindako kostuetarako laguntzaren kalkulua honela egingo da:

            1. Onuradunek ekintza hauetarako aurkeztutako egiaztagiriak oinarri hartuta:

              Zapaldak egitea.

              Harrizko hormen bidez zapaldak egitea.

              Lurzorua desinfektatzea.

              Sestra-kurbei jarraituz landatzeak ingurumenean duen kostu gehigarria.

              Key Line sistemari jarraituz landatzeak ingurumenean duen kostu gehigarria.

              Ekintza horietarako, I. eranskinean adierazitako kostua kostu lagungarri maximotzat hartuko da. Laguntza kalkulatzeko, VI. eranskinean ezarritako laguntza-ehunekoa aplikatuko zaie (2. koefizientea aplikatuz) I. eranskinean ekintza bakoitzerako ezarri diren zenbateko maximoei, edo, dagokion zenbatekoa maximoa baino txikiagoa bada, faktura eta ordainketa-egiaztagiri bidez benetan egin dela egiaztatutako gastuari.

              Ordaintzeko modu horretan, ez da onartuko gauzazko ekarpenen justifikazioa: gastua fakturen bidez bakarrik egiaztatu ahal izango da.

            2. Baremo estandar unitarioak aplikatuz. Laguntza kalkulatzeko modu hori I. eranskineko gainerako ekintza guztiei aplikatuko zaie, eta bertan adierazitako zenbatekoen arabera kalkulatuko da. Laguntza kalkulatzeko, VI. eranskinean ezarritako laguntza-ehunekoa aplikatuko zaie (2. koefizientea aplikatuz) I. eranskinean ekintza bakoitzerako ezarri diren zenbatekoei.

          6. Laguntzen onuradunek aurkeztutako egiaztagirietan oinarrituta ordainduko diren ekintzetarako, aurkeztutako kostuen onargarritasuna ere ebaluatuko da, merkatuko prezio normalak gainditzen ez dituztela egiaztatuz eta kostu horiek guztiak neurritsuak direla egiaztatuz.

          1. oinarria. Aurrerakinak.

          1. Laguntza honen eskatzaileek hasieran onartutako laguntzaren aurrerakina eskatu ahal izango dute, baina agindu honen 5. oinarrian xedatutakoaren arabera adierazi beharko dute eskabidean.

          2. Eskabidean adierazi beharko da zein finantza-ekitalditan eskatuko den ordainketa, eta dagokion zenbatekoa. Emandako aurrerakinaren zenbateko osoa gastatu egin beharko da eskabidean adierazitako finantza-ekitaldirako finkatutako epea amaitu baino lehen.

            Lurzati baten zati batek hondamendi natural bat edo hondamendi natural baten pareko klima-fenomeno bat jasan badu, agintaritza eskudunek aitortua Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 9. eta 16. apartatuen arabera, zeinetan, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik, deklaratzen baitira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, laguntza-kategoria jakin batzuk nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta barne-merkatuarekin bateragarriak diren landa-eremuetan, agintaritza eskudunak aurrerakinaren zenbatekoa gastatzeko epea aldatu ahal izango du.

            Halaber, epe hori agintaritza eskudunak aldatu ahal izango du, aurreikusitako eragiketak ezin direnean egin landare-materialaren arazo fitosanitarioen ondorioz dagokion agintaritza eskudunak egiaztatutako erakunde batek ziurtatutakoak.

          3. Aurrerakina ez da izango inbertsio guztiaren % 80 baino handiagoa.

          4. Aurrerakina ordainduko da baldin eta onuradunak, gutxienez, aurrerakinaren zenbatekoaren adinako bermea eratu badu erakunde ordaintzailearen alde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 64. artikuluaren arabera, eta Batzordearen 2022/127 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren IV. kapituluaren arabera, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 7ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua osatzen baitu, honako hauekin: erakunde ordaintzaileei eta beste organo batzuei buruzko arauak, finantza-kudeaketa, kontuen likidazioa, bermeak eta euroaren erabilera. Gainera, kontuan izan behar da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

          5. Bermea betearaziko da Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egiaztatzen duenean dagokion esku-hartzearekin lotutako betebeharren bat ez dela bete, edo betebehar horiek epe jakin bati lotuta daudenean eta epe hori gainditu denean, Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/127 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Gainera, kontuan hartu behar da arestian aipaturiko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

            Era berean, bermea betearaziko da araudian aurrerakinaren zenbatekoa gastatzeko ezarritako epea betetzen ez denean, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko inguruabarretan izan ezik.

          6. Bermea askatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egiaztatzen duenean ezarritako betebehar guztiak bete direla eta ondorioztatzen duenean aurrerakinaren zenbatekoa txikiagoa dela Batasunak egikaritu diren eragiketetara bideratutako ekarpenari dagozkion gastu errealena baino.

          1. oinarria. Onuradunen eragiketen aldaketak.

          1. Hasieran onartutako eragiketetan aldaketak eskatu ahal izango dituzte onuradunek, eta bi motatakoak izan daitezke:

            1. Aldaketa handiak dagokion foru-aldundiak horretarako ezartzen duen epean eskatuko dira, eta, nolanahi ere, eragiketaren azken ordainketa eskatu aurretik, azken ordainketa baino lehenagoko tokian bertako kontrolak egin ez badira.

              Aldaketa handiak egiteko, egikaritu aurretik, dagokion foru-aldundiaren berariazko baimena behar da, laguntza horiek kudeatzen dituen organoa den aldetik.

              Gainera, ekintzen aldaketa handien kasuan, laguntzen onuradunek aurkeztutako egiaztagirietan oinarrituta egingo denean ordainketa, aurkeztutako ekintza aldatuaren kostuen onargarritasuna ere ebaluatuko da, merkatuko prezio normalak gainditzen ez dituztela egiaztatuz eta kostu horiek guztiak neurritsuak direla egiaztatuz.

              Eragiketa batean sartutako ekintza bat ez egikaritzea aldaketa handitzat hartuko da beti.

              Aldaketa handiak onartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

              1. Ez dute arriskuan jartzen eragiketaren helburu orokorra II. eranskineko A zatian adierazia, edo, eragiketa batek bere ezaugarriak direla eta helburu orokor bat baino gehiago badu, ez dituzte horiek guztiak arriskuan jartzen.

              2. Eragiketaren edo onuradunaren onargarritasunean ez dute aldaketarik eragiten.

              3. Laguntza-eskabideak aurreko hautaketa-prozesuan jaso zuen puntuazioan ez dute aldaketarik eragiten; hau da, aldaketak egiteak ez dakar eskabide hori onartua izateko puntuazio minimoaren azpitik geratzea.

            2. Aldaketa txikiak: VII. eranskinean jasotako bat izan daiteke.

              Aldaketa txikiek ez dute berariazko baimenik behar egikaritu aurretik. Hala ere, dagokion foru-aldundiari jakinarazi beharko zaizkio, laguntza horien organo kudeatzailea izanik, eragiketaren azken ordainketa eskatu aurretik, azken ordainketa baino lehenagoko tokian bertako kontrolak egin ez badira.

          2. Hasieran onartutako aurrekontuak handitzea dakarten aldaketek ez dute ekarriko onartutako laguntza handitzea.

            Hasieran onartutako aurrekontuak murriztea dakarten aldaketa handi zein txikiak direla eta emandako laguntzak proportzionalki murriztuko dira.

          3. Aldaketak eskatzeko epea onarpen-ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da, eta ordainketa-eskabideen epea amaitzen den egunean amaituko da.

          4. Eskabidea onartzearen ondoriozko eskubideak eta betebeharrak mahastizain berri bati subrogatzeko baimena eman ahal izango da, baldin eta mahastizainak bere gain hartzen baditu eskabidea onartu zitzaion mahastizainak subrogatutako lurzatietan hartutako konpromisoak.

          1. oinarria. Laguntzak ordaintzeko prozedura.

          1. Eragiketa bakoitza amaitu ondoren, onuradunak laguntza ordaintzeko eskaera edo jakinarazpena aurkeztu beharko dio dagokion foru-aldundiari, eragiketa amaitu den finantza-ekitaldiko urriaren 16tik uztailaren 31ra bitartean.

            Ordainketa-eskaerekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

            1. Onuradunek aurkeztutako egiaztagirietan oinarrituta ordainduko diren ekintzetarako, laguntza kalkulatzeko eta kostuen azterketaren arabera lagun daitezkeen zenbateko maximoak eguneratzeko oinarritzat erabiliko diren fakturak eta egiaztagiriak.

            2. Laguntza kostu unitarioen baremo estandarretan oinarrituta ordainduko diren ekintzetarako eragiketaren frogagiriak fakturak eta ordainagiriak barne balioko dutenak, kostuen azterketaren zenbateko unitarioak eguneratzeko.

          2. Foru-aldundiek ondoren egingo dituzte administrazio-kontrolak eta tokian bertakoak, eta berregituratu edo birmoldatu den, eta, hala badagokio, erauzi den azalera kalkulatuko da, 2021eko abenduaren 7ko Batzordearen 2022/126 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

            Dagokion foru-aldundiak kontrolen txostena egingo du, bai eta ordainketa-eskaera baiesteko edo ezesteko proposamena ere.

          3. Aurrekoa oinarri hartuta, eta beharrezkoak diren egiaztapenak egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileko zuzendariak, ebazpena emango du. Horren bidez, onuradunaren ordainketa-eskaera onartu edo ukatuko du, eta, hala badagokio, dagokion ordainketa-ebazpena eman.

            Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-organoek, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen Bulego Likidatzaile Ofiziala diren aldetik, onuradunei emandako laguntzen zenbatekoak ordainduko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen zuzendariak ordainketa gauzatzeko emandako ebazpena betetzeko eta abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Dekretu horretan ezartzen dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak ordaintzeko erakunde ordaintzailearen antolaketa eta funtzionamendu-araubidea.

          4. Laguntzaren kalkulua 8. artikuluan ezarritako xedapenen arabera egingo da.

          5. Eragiketa batean diruz lagungarriak diren ekintzen artean erauzketa sartzen bada, eta erauzitako lurzatia mahastizainaren ustiategiari berari badagokio, baina EAE ez den beste autonomia-erkidego batean badago, beharrezkoak diren egiaztapenak eta ekintza horri dagokion laguntzaren kalkulua egiteko behar den informazioa eskatuko zaio erkidego horri.

          6. Onuradunari ordainketa bakarrean ordainduko zaio laguntza, aurrerakina dagoenean izan ezik. Ordainketan, eragiketa horri diru-sarreren galeragatik dagokion konpentsazio ekonomikoaren zenbateko osoa sartu beharko da, konpentsazioa kanpaina batekoa edo gehiagokoa den kontuan hartu gabe.

            Eragiketa baten edo saldoaren (aurrerakina eskatu bada) azken ordainketaren eskaera aurkeztu zen finantza-ekitaldi berean egingo da ordainketa hori, edo gehienez ere urtebeteko epean, ordainketa-eskaera aurkeztu zen egunetik zenbatzen hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. artikuluan jasotako kasuren bat gertatu ezean.

          7. Azkenean ordaintzen den zenbatekoak ezin du gainditu onartutako zenbatekoa.

          8. Aurrerakina eman den kasuetan, honako hauek hartu beharko dira kontuan laguntzaren saldoa ordaindu aurretik:

            1. Aurrerakinaren zenbatekoa behin betiko laguntza baino handiagoa bada, onuradunak bien arteko aldea itzuli beharko du.

            2. Aurrerakinaren zenbatekoa behin betiko laguntza baino txikiagoa bada, onuradunak diferentzia kobratzeko eskubidea izango du, baina behin betiko laguntza osoa ez da izango hasieran onartutakoa edo aldatutakoa baino handiagoa.

              1. oinarria. Ageriko akatsa.

                Agindu honetan aurreikusitako laguntzen ondorioz agintari eskudunei egindako edozein jakinarazpen, eskabide edo eskaera, laguntza-eskabidea barne, aurkeztu ondoren zuzendu ahal izango da, baldin eta agintari eskudunak aitortutako ageriko akats materialak, egitezkoak eta aritmetikoak gertatu badira.

              2. oinarria. Laguntzen bateragarritasuna.

              1. Ez dira Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren funtsekin finantzatuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduaren babespeko Landa Garapenerako Programetan jasotako esku-hartzeak, 2002ko ekainaren 14ko Batzordearen 1040/2002 (EE) Erregelamenduan jasota dauden neurriak Batzordearen erregelamendu horren bidez, arazo fitosanitarioei aurre egiteko Batasunaren parte-hartze finantzarioaren esleipenari dagozkion xedapenak betetzeko arau partikularrak ezartzen dira, eta 2051/97 (EE) Erregelamendua indargabetzen da, ez eta Europar Batasunaren finantza-tresnen bidez finantzatutako beste neurriak ere.

              2. Aurkeztutako eragiketa/programa finantzatzeko agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzea bateraezina izango da xede bererako beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek nazionalak zein nazioartekoak ezartzen duten beste edozeinekin.

              1. oinarria. Foru-aldundietako kudeaketa-organoen komunikazioak erakunde ordaintzaileari.

                Laguntza hauen kudeaketak urtebetetik gorako garapena duenez eta NBEF funtsen hainbat finantza-ekitaldi hartzen dituenez, foru-aldundien kudeaketa-organoek Eusko Jaurlaritzako Erakunde Ordaintzaileari egin beharreko jakinarazpenetarako epeak ezartzen dira. Epeek laguntza-eskabideak aurkezten diren n urteari egiten diote erreferentzia; deialdi honen kasuan, 2023. urtea. Hauek dira:

              1. n urteko deialdiari dagozkion eskabide onargarri berrien finantza-beharrak: urte bereko apirilaren 26an jakinaraziko dira beranduenez.

              2. n urteko uztailaren 10a eta irailaren 10a baino lehen, n finantza-ekitaldiko urriaren 15a baino lehen gastatzea aurreikusten diren funtsen aurreikuspenari buruzko jakinarazpen bana bidaliko da.

              3. n finantza-ekitaldiari dagokion urteko aplikazio-txostena n+1 ekitaldiko azaroaren 10a baino lehen helaraziko da.

              4. n finantza-ekitaldiari dagokion kontrol-txostena n+1 ekitaldiko urtarrilaren 10a baino lehen helaraziko da.

              1. oinarria. Kontrolak.

              1. Kontrol-jarduera eraginkorrak egingo dira Europar Batasunaren finantza-interesen babesa bermatzeko.

              2. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak kontrol-plan autonomiko bat ezarriko du, FEGA OAk egindako Kontrolen Plan Nazionalaren irizpide orokorrei egokitua, zeina Batasuneko araudian zehaztutako irizpideekin bat baitator, bai eta Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Bateratuko beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 70. artikulutik 84.era bitartekoetan (biak barne) eta 94. artikuluan adierazitakoarekin ere.

              3. Kontrol-jarduera guztiak eta haien emaitza kontrol-txosten batean erregistratu beharko dira. Hautemandako akatsen berri emango zaie onuradunei, eta, hala badagokio, hartu beharreko neurri zuzentzaileen berri ere bai.

              1. oinarria. Laguntzaren murrizketak eragiketa bat osorik ez egikaritzeagatik.

              1. Egiaztatzen bada ez dela egikaritu onartutako, edo, kasua bada, aldatutako laguntza-eskabidean jasotako ekintzaren bat, oinarri honetan ezarritakoa kontuan hartuta ordainduko da laguntza.

              2. Ezinbesteko kausak edo salbuespenezko inguruabarrak direla-eta ekintza bat edo gehiago egikaritu ez badira, azken laguntza honela kalkulatuko da: erabat egikaritu diren banakako ekintzei dagozkien zenbatekoen batura, eta, partzialki egikaritutako ekintzarik badago, egikaritutako zati proportzionalena, zati bat ez egikaritzea ezinbesteko kausen edo salbuespenezko inguruabarren ondorio izan bada.

              3. Ekintza bat edo batzuk ezinbesteko kausez edo salbuespenezko inguruabarrez bestekoen ondorioz egikaritu ez badira edo partzialki egikaritu badira, baina eragiketaren helburu orokorra edo orokorrak bete badira, azken laguntza era honetan murriztuko da: erabat egikaritu ez diren edo partzialki egikaritu diren ekintzei dagokien zenbatekoaren % 100eko zehapena aplikatuz. Hau da, azken laguntza honela kalkulatuko da: erabat egikaritu diren banakako ekintzei dagozkien zenbatekoen batura eginez, eta egikaritu ez diren edota partzialki egikaritu diren ekintzei legokiekeen zenbatekoa kenduz.

              4. Ekintza bat edo batzuk ezinbesteko kausez edo salbuespenezko inguruabarrez bestekoen ondorioz egikaritu ez badira edo partzialki egikaritu badira, eta, gainera, eragiketaren edo programaren helburu orokorra bete ez bada, ez da dirulaguntzarik emango.

              5. Murrizketa horiek aplikatuz gero, aurretik, banakako ekintzak direla-eta laguntza eman bada, ekintza horiekin loturik emandako zenbatekoak gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko da.

              6. Horretarako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen zuzendari den aldetik, dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokitzeko, eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.

              1. oinarria. Laguntza gehigarriaren murrizketa.

              1. Ordainketaren xede den azalera zehazteko, lekuan bertan egingo diren kontrolak egingo dira, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 94.11 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

                Ordainketaren xede den azalera eta laguntza onartu zeneko azalera ez badatoz bat, laguntzaren zenbatekoa behin betiko kalkulatzeko, bi azaleren arteko aldea hartuko da kontuan, honela:

                1. Alde hori % 20 edo txikiagoa bada, lekuan bertan egindako kontrolek zehaztutako azaleran oinarrituta kalkulatuko da laguntza.

                2. Aldea % 20tik gorakoa bada, baina % 50etik beherakoa, laguntza kalkulatzeko, lekuan bertan egindako kontrolek zehaztutako azalera hartuko da oinarritzat, eta egiaztatutako aldearen ehunekoa halako bi murriztuko da.

                3. Aldea % 50etik gorakoa bada, onuradunak laguntza kobratzeko eskubidea galduko du.

              2. Onuradunak eragiketa baten azken ordainketa-eskaera autonomia-erkidegoak onartutako laguntza-eskaeran adierazitako finantza-ekitaldirako ezarritako dataren ondoren aurkezten badu, laguntza % 20 murriztuko da.

                Ordainketa-eskaera laguntza-eskaera aurkeztu zuen finantza-ekitaldiaren ondorengo bigarren ekitaldirako ezarritako epearen ondoren aurkezten bada, onuradunak laguntza kobratzeko eskubidea galduko du.

                Dena den, atzerapena ezinbesteko arrazoiengatik edo salbuespenezko inguruabarrengatik gertatzen bada, ez dira aplikatuko atal honetan jasotako laguntza-murrizketak.

              3. Aurrerakin bat eskatuko den kasuetan, onuradunak aurrerakina ordaintzeko eskaera foru-aldundiak onartutako laguntza-eskaeran adierazitako finantza-ekitaldirako ezarritako dataren ondoren aurkezten badu, laguntza % 20 murriztuko da, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko inguruabarretan izan ezik.

              4. Diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa mahatsondoa zaharren eta berrien baterako existentziaren bidez ezartzen den birlandaketa-eragiketetan jatorrizko landaketa ez bada erauzi koexistentzia-aldia amaitzean, onuradunak jasotako laguntza itzuli beharko du, dagozkion legezko interesekin batera; horrez gain, mahasti-landaketei buruzko araudian ezarritako zehapenak ezarri ahal izango zaizkio.

              5. Aurrerakina eskatu den eragiketetan, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 79.4 artikuluan ezarritako kasuetan dagokion bermea gauzatuko da.

              6. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 16.6 artikuluan ezarritako iraunkortasun-baldintzak betetzen ez direnean, onuradunak jasotako laguntza itzuli beharko du, dagozkion legezko interesekin batera, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko inguruabarretan izan ezik.

              7. Onuradunak birlandaketa-eragiketa bat egiten duenean, landaketa-sistemarekin edo gabe, agindu honen 4.1.I oinarriaren c) ezaugarrian ezarritako ezaugarria betetzen duena, sinatutako konpromisoa betetzen ez duenean, jasotako laguntza itzuli beharko du, dagozkion legezko interesekin batera.

                Horretarako, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileko zuzendaria den aldetik, laguntza jasotzeko eskubidea galtzeko ebazpena emango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozedura aplikatuz.

              1. oinarria. Iruzurra eta interes-gatazka.

                Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren finantza-interesak babesteko, erakunde ordaintzaileak iruzurraren aurka borrokatzeko politika indartuko du NBEF funtsekin finantzatutako NPBren esku-hartzeen eremuan.

                Ondore horietarako, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretua Nekazaritza Politika Bateratuaren Espainiako Plan Estrategikoaren eta Europako NBEF eta Feader nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duena eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua Nekazaritza Politika Bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

                (Ikus .PDF)