Euskadi.eus
  • HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko klusterrak dinamizatzeko erakundeentzako 2023ko ekitaldiko laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko klusterrak dinamizatzeko erakundeentzako 2023ko ekitaldiko laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 576
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeentzako 2023ko ekitaldiko laguntzak. Agindu hori 2022ko abenduaren 28an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (247. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/5698 (8/23) orrialdean, 6.2 artikuluan,

hau dio:

Teknologiako eta trantsizioko jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 1.700.000 euro.

baina hau esan behar du:

Teknologiako eta trantsizioko jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 1.650.000 euro.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.