Euskadi.eus
  • 109/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

109/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3170
  • Xedapen-zk.: 109
  • Xedapen-data: 2015/06/23
  • Argitaratze-data: 2015/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal erakundeek ikerkuntzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dute denboraren joanean, beti enpresen hobekuntza lehiakorrari eta ongizate nahiz aberastasun ekonomikoaren eta sozialaren sorkuntzari laguntzeko ikuspegiarekin. Estrategia horren ondorioz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea eraiki da, eta sare horri esker, Euskadi Europar Batasuneko goi-mailako berrikuntzako eskualdeen taldean dago; 49/2014 Dekretuan, apirilaren 8koan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzekoan, zehaztuta dago sare hori.

Sistema honen erdigunea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak dira, eta gune horren arautegia jasota dago urriaren 1eko 221/2002 Dekretuan. Teknologiaren Euskal Sarea eratu zuen apirilaren 29ko 96/1997 Dekretua dago arautegi horren jatorrian. Bertan ezarri ziren Euskadiko ikerkuntza teknologikoko erakundeen arteko lankidetza- eta koordinazio-harremanak, eta zehaztu ziren harreman horien ezaugarriak eta funtzioak. Ondoren, 278/2000 Dekretuak Sarea zabaldu, eragile zientifikoak sartu, etaZientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarea izena hartu zuen. Ondoren, 221/2002 Dekretuak osasun-ikerkuntzako eragileak eta berrikuntza-eragileak txertatu zituen, eta I+G Sanitarioko Unitateak eta Berrikuntzako Bitarteko Erakundeak sartu zituen. Horrela, Sareak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea izena hartu zuen. Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren aldeko apustua sendotzeak beharrezkoa egin zuen Eragile Berezi batzuk ere sortzea, Eusko Jaurlaritzari laguntza emateko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politika berriak diseinatzen, ezartzen eta sustatzen.

Arautegi horri esker hainbat eragile garatu, arautu eta sendotu ahal izan dira, eta eragile horiek ikerkuntzaren eta ezagutzaren arloko eskaintza aurreratu bat eratu dute, unean-unean gure enpresen eta gizartearen beharrei erantzun ahal izateko. Era berean, azpiegitura zientifiko eta teknologiko adimendun bat sortu ahal izan da, sarean modu osagarrian eta koordinatuan lan egitera bideratua, merkatuari begira eta bezeroarengandik hurbil.

Azken hamarkadan asko aldatu da ingurunea, ordea, Euskadik egokitu egin behar izan du berrikuntza-estrategia, eta gehiago txertatu da Europako estrategietan. Alde batetik, RIS3 kontzeptua bultzatu du Europak, hau da, espezializazio adimendunerako ikerkuntza- eta berrikuntza-estrategiak, I+G+b baliabideak eta inbertsioak bildu ahal izateko produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dauden arloetan. Bestetik, martxan jarri da 2020 Horizontea europar programa berria, www.ec.europa./programmes/horizon 2020/, Europa 2020 Estrategiaren baitan. Programa horrek bi helburu ditu: bata, egungo krisia gainditzea eta, bestea, hazkundea adimentsu, jasangarri eta integratzaileagoa izateko baldintzak sortzea.

Horregatik guztiagatik, eta Euskal Politika Zientifiko Teknologikoak lortu duen heldutasuna ikusita, Eusko Jaurlaritzak gure enpresei eta eragile ekonomikoei erronka ekonomiko eta sozial berriei aurre egiten eta abantaila lehiakor iraunkorrak eraikitzen lagunduko dien estrategia bat sustatzen du. Etorkizuneko etapa berri bat sustatzeko apustua egitea da. Gainera, 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean horrela dago jasota, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak onartutako estrategiarekin bat etorriz. Era horretan Euskadi gizarte inklusibo, berritzaile, gogoetatsu eta jasangarriagoa izan dadin esparru guztietan, baita hizkuntzaren arloan zein emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarenean ere.

(http://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/5585/PCTI_Euskadi_2020.pdf?1422526213)

Etapa berri honetan egokitu egin behar da Euskadiko berrikuntza-estrategia, ekonomian eta gizartean egin dezakeen ekarpena areagotzeko. Horrela, baliabideak errazago biltzen dira Euskadin dauden eta egon daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dituzten ikerkuntza-arloetan. Horrek esan nahi du eskariaren beharrak (pull politika) bat etortzea zientzia- eta teknologia-eskaintzaren aurrerakuntzek eragindako beharrekin (push politika).

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzea, antolatzea eta eguneratzea da estrategia berri hori zabaltzeko palanka nagusietako bat. Prozesu horren helburua, jasotako esperientzian oinarrituta, eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua definitzea da, I+G+Bko balio-kateko espezializazioaren, bikaintasunaren eta egoeraren arabera. Hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen emaitzetako efizientzia eta orientazioa handitzeko eta EAEko produkzio-sareari eta sare sozialari egin diezaiokeen ekarpena hobetzeko helburuarekin, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

Aurreko guztia kontuan izanik, beharrezkotzat jo da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen antolamendu berria arautzea, hau da, eragileen tipologiak definitzea eta Sare horretako Eragileen Erregistro Publiko berri bat osatzea.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1 artikulua. Xedea.

Honako hau Dekretu honen xedea:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea arautzea, oinarritzat harturik egungo zientzia-, teknologia eta berrikuntza-estrategia, 2020 arteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planean jasoa, eta, zehazkiago, eragile bakoitzak I+G+b arloan duen espezializazioa, bikaintasuna eta kokapena zehazten duen berrantolamendu-prozesuan, bai eta espero diren emaitzetan ere.

Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa sortzea, sare horretako erakundeak identifikatzeko eta ezagutarazteko.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-erakundeen multzo bat da: sarean lan eginez I+G+b orekatuko jardueren mix bat garatzen dute, ikerkuntza espezializatu eta bikaina egiten dute, eta horrek eragina du Euskadiko aberastasunean eta ongizatean.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen antolamenduak harreman-eredu baten baitako hiru ardatz ditu. Lehenengo bi ardatzek eragile-tipologia bakoitzak mapan duen kokapen zehatza zehazten dute; hirugarrenak, berriz, eragile bakoitzarentzat ezarritako helburuen betetze-maila islatzen du:

  1. ardatza: I+Gren balio-kateko posizionamendua: Erreferentziatzat I+G+Brako Estatuko Laguntzen Erkidegoko Esparrua hartuta, I+Gren balio-katea hiru ikerkuntza-moten arabera egituratzen da: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala eta garapen esperimentala. Eragile bakoitzaren I+Gren jardueraren pisuak (jardueren misto gisa definitutakoak) ikerketa mota bakoitzean euskal I+G+Bren balio-kateak duen posizionamendua zehaztuko du.

  2. ardatza: EAEn lehentasuna duten ikerkuntza-arloetako espezializazio-maila Ikerkuntza-arlo zehatz bateko I+G jarduerak zehazten du eragile horren espezializazio-maila. RIS3 Euskadi estrategian ezarritako eta Euskadiko ZTBP 2020n jasotako ikerkuntza-arloei begira neurtuko da eragileen espezializazioa.

  3. ardatza: Ikerkuntzaren bikaintasuna: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile bakoitzari ikerkuntza mota bakoitzean eskatzen zaion emaitzen betetze-maila da bikaintasuna, hau da, argitalpenak, patenteak, oinarri teknologikoko enpresa berriak eta abar.

    Hiru ardatz horiek harreman-eredu baten baitan gauzatzen dira, eta hortik sortzen da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen eta ingurune globalaren arteko erlazioa, eragileek jarduten duten hainbat dimentsio kontuan hartuz: lankidetza, ezagutzaren transferentzia eta, batez ere, Europako Ikerkuntza Esparruan parte-hartzea (batik bat 2020 Horizontea izeneko programaren bidez).

  1. Aipatutako hiru ardatzak oinarritzat hartuta, Dekretu honen III. Eranskinean dago Aginte Taula, Dekretu honetako 3. eta 5. artikuluetan definitutako eragile-tipologientzat.

    Taula horrek bi erabilera ditu: batetik, eragile-kategoria bakoitzaren jarduna karakterizatzen du ziurtatze-prozesuari begira, eta, bestetik, eragileek 2020an iritsi beharreko adierazleak, pisuak eta helmugak finkatzen ditu, hala badagokio. Aginte Taula hori eguneratuko da teknologiako eta berrikuntzako Sail eskuduneko sailburu titularraren Aginduz, Eusko Jaurlaritzako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-estrategiako helburuen arabera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea funtsezkoa da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman, eta eragile bereziek eta ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-erakundeek osatzen dute. Azken horiek ere hainbat tipologiatan sailkatzen dira, kontuan hartuz beren xedea, egiten dituzten jarduerak eta betetzen dituzten baldintzak. Erakunde horiek denetariko I+G+b jarduerak egin behar dituzte, osotasuna integratzeko eta proiektu integralen bidezko lankidetza bultzatzeko, Sistemaren baitako konexioak ezartzeko formula gisa.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide izango dira:

    1. Eragile Bereziak.

      Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu dira, hari laguntza emateko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politika berriak diseinatzen, ezartzen eta sustatzen.

    2. Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak.

      Unibertsitateen mendeko zentroak, departamentuak, atalak, ikerkuntza-taldeak edo bestelako egiturak dira. Jakintza zientifikoa sortzea dute egiteko nagusia, baina denetariko I+G+b jarduerak ere burutzen dituzte.

    3. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.

      Euskadirentzat interes zientifikoa duten arloetan aritzen dira.

    4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileak.

      Egiteko nagusia dute gizarteari jakintza ezagutaraztea eta jakintza trukatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen artean.

    5. Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak (ISI).

      Erdigunea ospitale batean duten erakundeak dira, eta ikerkuntza translazionala egitea dute betekizun nagusia.

    6. I+G Sanitarioko Erakundeak.

      Osasun arloko ikerkuntza (biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikoa eta/edo osasun-zerbitzuak) eta berrikuntzan aritzen dira, bai eta haiek sustatzen eta kudeatzen ere.

    7. Teknologia Zentroak.

      Gehienbat, teknologia sortu, garatu eta transferitzen diote EAEko enpresa-ehunari. Teknologia Zentroak era honetan sailkatzen dira:

      1. Foku Anitzeko Teknologia Zentroak.

        Hainbat teknologiatan eta ekonomiaren edo enpresen hainbat sektoretan egiten dituzte beren I+G jarduerak.

      2. Teknologia Zentro Sektorialak.

        Ekonomiaren edo enpresen sektore jakin batean egiten dituzte I+G jarduerak.

    8. Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

      Lankidetzako eta bikaintasuneko ikerkuntza egiten dute EAErentzat estrategikoa den zientziaren eta teknologiaren arlo batean.

    9. Enpresetako I+G Unitateak.

      Garapen esperimentalean aritzen dira eta beren enpresa titularren I+G beharrak asetzen dituzte

    10. Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak.

      Bitartekaritza-lanak egiten dituzte enpresek eskainitako eta eskatutako teknologiaren artean (batez ere ETE mailan), I+G osoan zehar.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean eragile gisa integratu ahal izateko, Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako Erakundeek egiaztatuta egon behar dute Dekretu honetako III. Kapituluari jarraituz, eta aurrez bete behar dituzte arautegi honetako baldintza orokorrak nahiz zehatzak.

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu dira zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politika berriak diseinatu, ezarri eta sustatzeko; adibidez, talentua erakartzea edo berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzea.

Bereziak dira bakarrak direlako: funtzio eta helburu guztiz bereziak dituztenez, ezin dira sartu kategoria jakin bakar batean, ez eta ondoren datozenetako batean ere.

Beren xedea eta jarduerak arautzen ditu 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak.

Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen oinarrizko elementua dira; izan ere, Euskal Unibertsitate Sistemako 3/2004 Legeak emandako funtzio nagusiaren arabera, bere jarduerak I+G+Bko balio-kate osoa hartzen du.

  1. Xedea.

    Irakaskuntza ez ezik, ikerkuntza oinarrizkoa da unibertsitateko jardunean. Unibertsitateko ikerkuntza-lanak bikaintasunekoa izan behar du, eta bere barruan joango da, gainera, jakintza eta teknologia zabaltzea, eta Euskadiko gizartearen eta bertan bizi diren pertsonen gizarte-, kultura- eta ekonomia-interesetara moldatzea.

    Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturek lankidetzan eta koordinaturik aritu behar dute gainerako eragileekin, EAEko ahalmenak optimizatzeko.

  2. Jarduerak.

    1. Ikertzaile berriak ikertzen jartzea.

    2. Askatasunez ikertzea, nazioarteko lege edo hitzarmenak, eta zientzia-komunitatearen kode edo arau deontologikoak beste mugarik gabe.

    3. Ekoizpen-sistemarekiko lotura finkatzea, bi helbururekin: unibertsitateetako jakintza eta zientzia- eta teknologia-berrikuntza ezagutaraztea, eta baliabide pribatuak bideratzea ikerkuntza-lanetara.

    4. Enpresak eta zientzia- nahiz teknologia-parkeak sortzea edo sortzen laguntzea. Irakasleak eta ikertzaileak hango jardueretan aritu ahal izango dira, helburu hauekin:

      1. Unibertsitate-ikerkuntza sustatzea eta haren emaitzak ezagutaraztea.

      2. Kalitatearen eta berrikuntzaren kultura sustatzea enpresen artean.

      3. Teknologia eta berrikuntza perfekziora eramanez, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.

    5. Berrikuntza-jarduerak egiten dituzten erakunde guztiekin lankidetzan jardutea. Posible izango da azpiegiturak partekatzea, langileak trukatzea, ikerlan bateratuak egitea, edo helburuak lortzeko egokia den beste edozein harreman izatea.

  1. Xedea.

    Euskadin egindako zientzia-ikerkuntzaren nazioarteko erreferentzia izan nahi dute. Zientzia-ikerkuntzaren munduko mapan Euskadi kokatzea bilatzen dute, batik bat, herrialdearentzat estrategikoak diren ezagutza-arloetan.

    Zentro hauek bat etorri behar dute ZTBP helburuekin, bai eta Eusko Jaurlaritzaren zientzia-politikako lehentasunekin, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren bidez enpresak lehiakorrago egiteko eta euskal gizartea garatzeko.

    Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroek lankidetzan eta koordinaturik aritu behar dute gainerako eragileekin, EAEko ahalmenak optimizatzeko.

  2. Jarduerak.

    1. Abangoardiako jakintza berria sortzea etorkizuna duten sektoreetan eta/edo herrialderako estrategikoak diren esparruetan, ikuspegi sozialetik.

    2. Ibilbide luzeko ikerkuntza-programa bat edukitzea, diziplina anitzeko eta elkarren mendeko ikerkuntza-lerroz osatua.

    3. Ikerkuntza-taldeak sortzea, bikaintasunaren araberako ikerkuntza-lerroak gara ditzaten.

    4. Zientzia eta teknikaren arloko prestakuntza emateko gaitasuna frogatzea eta Unibertsitatearen osagarri izatea goi-mailako prestakuntzan.

    5. Ikerkuntzaren emaitzak goieneko mailan zabaltzea eta egindako jarduerak gizartean ezagutaraztea, gizarteak ere jarduera horietan parte har dezan hainbat bidetatik.

    6. Nazioarteko ikertzaile ospetsuak erakartzea.

    7. Jarduerak garatu ahal izateko baliabide ekonomikoak erakartzea.

  1. Xedea.

    Euskadiko ekonomia eta gizartea garatzen laguntzea, gizarteak jakintza ezagutaraz dezan bultzatuz, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen artean jakintza transferitzea sustatuz. Zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-jardunari laguntzen diote; besteak beste, zientziaren eta teknologiaren arloan euskararen erabilera normalizatzen, zientziaren balioak indartzen, zientziaren kultura sustatzen, eta zientziak eta teknologiak gizartearekin duten harremana bultzatzen.

  2. Jarduerak.

    Egin beharreko jarduera nagusiak, berriz, honako hauek dira:

    1. Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura ezagutaraztea, zientzia-jardunaren balio sozialak eta ekonomikoak sustatzeko.

    2. Zientzia eta teknologia ezagutarazteko sareetan parte hartzea, masako hedabideak erabiliz.

    3. Sormena eta zientziarako eta teknologiarako zaletasuna sustatzea.

  1. Xedea.

    Kalitate goreneko ikerkuntza translazionala egitea, jakintza sortuz eta aplikatuz -hau da, zerbitzu sanitarioetako nahiz osasun publikoko oinarrizko ikerkuntzaren, ikerkuntza klinikoaren eta epidemiologikoaren emaitzak Euskadiko Sistema Sanitarioari, pazienteari eta, oro har, gizarteari azalduz-, zientziako eta teknologiako gainerako eragileekin eta enpresekin lankidetzan arituz, eta berrikuntzaren alde eginez teknologia mediko eta sanitarioetan, era horretan Euskadiko Sistema Sanitarioaren kalitatea hobetzeko eta Euskadin aberastasuna sortzen laguntzeko.

    Ikerkuntza Sanitarioko Institutuek lankidetzan eta koordinaturik aritu behar dute gainerako eragileekin, EAEko ahalmenak optimizatzeko.

  2. Jarduerak.

    1. Ezagutza sortzea eta aplikatzea, osasun-ikerkuntza translazionalaren bidez.

    2. I+G+b emaitzak ustiatzea bai merkataritzan bai Euskadiko Sistema Sanitarioan inplementatuta.

    3. Unibertsitateko graduko eta graduondoko prestakuntzan laguntzea, eta unibertsitateko prestakuntza osatzeko jarduerak gauzatzea.

    4. Jakintza zabaltzea eta transferitzea.

  1. Xedea.

    Osasun-ikerkuntzako eta -berrikuntzako jarduerak egitea, sustatzea eta kudeatzea, beste eragile, enpresa eta sektoreekiko lankidetza erraztuz, eta politika sanitarioak nahiz sektore artekoak indartuz, era horretan Euskadiko Sistema Sanitarioa lehiakorragoa eta hobea izan dadin, eta Euskadiko gizartea eta ekonomia aberastu eta gara daitezen.

    I+G Sanitarioko Erakundeek lankidetzan eta koordinaturik aritu behar dute gainerako eragileekin, EAEko ahalmenak optimizatzeko.

  2. Jarduerak.

    I+G Sanitarioko Erakundeek jarduera hauetako batzuk edo guztiak egingo dituzte:

    1. Euskadiko Sistema Sanitarioko ikerkuntza eta berrikuntza sustatzea.

    2. Jakintza sortzea eta aplikatzea oinarrizko ikerkuntzaren, ikerkuntza industrialaren eta osasun arloko garapen esperimentalaren bidez.

    3. I+G+b emaitzak ustiatzea bai merkataritzan bai Euskadiko Sistema Sanitarioan inplementatuta.

    4. Euskadiko Sistema Sanitarioa nazioartekotzea.

    5. Unibertsitateko graduko eta graduondoko prestakuntzan laguntzea, eta unibertsitateko prestakuntza osatzeko jarduerak gauzatzea.

    6. Jakintza gizartera zabaltzea eta transferitzea.

  1. Foku Anitzeko Teknologia Zentroak.

    1. Xedea:

      Teknologia eta berrikuntza sustatzea EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzeko, teknologia multiteknologiko eta/edo multisektorial propioa sortuz eta garatuz eta transferentzia-jarduerak eginez, Euskadiko lehentasunekin bat datozen ikerkuntza-arloetan.

      Foku Anitzeko Teknologia Zentroek lankidetzan eta koordinaturik jardun behar dute gainerako eragileekin, EAEko gaitasunak hobetzeko eta elkarrekin osatzeko zientzia- eta teknologia-eskaintza integral eta bikain bat, euskal ekonomiaren eboluzioa sustatuz eta bere balio erantsia areagotuz.

    2. Jarduerak:

      1. Teknologia multiteknologiko propioa sortzea eta garatzea, ekonomiako eta enpresetako sektore bati edo batzuei begira, I+G gehiena industria-ikerkuntzan bilduz, baina I+G+b osora zabalduz.

      2. Emaitzen ustiapen komertziala, batez ere, patenteak eta oinarri teknologikoko enpresak sortuz.

      3. Jakintza eta teknologia enpresara eta gizartera zabaltzea eta transferitzea.

  2. Teknologia Zentro Sektorialak.

    1. Xedea:

      Teknologia eta berrikuntza sustatzea EAEko enpresak lehiakorrago egiteko, enpresa-sektore zehatz baterako teknologia propioa sortuz eta garatuz, eta transferentzia-lanak eginez Euskadiren lehentasunekin bat datozen ikerkuntza-arloetan.

      Teknologia Zentro Sektorialek lankidetzan eta koordinaturik jardun behar dute gainerako eragileekin, EAEko gaitasunak hobetzeko eta elkarrekin osatzeko zientzia- eta teknologia-eskaintza integral eta bikain bat, euskal ekonomiaren eboluzioa sustatuz eta bere balio erantsia areagotuz.

    2. Jarduerak:

      1. Teknologia propioa sortzea eta garatzea, enpresa-sektore zehatz bati begira, I+G industria-ikerkuntzara bideratuz, baina I+G+b osoa kontuan hartuta.

      2. Emaitzen ustiapen komertziala, batez ere, patenteak eta oinarri teknologikoko enpresak sortuz.

      3. Jakintza eta teknologia batez ere enpresara zabaltzea eta transferitzea.

  1. Xedea.

    Euskadi Europan erreferente izatea zientziaren eta teknologiaren arlo estrategikoetan, goraka doazen sektoreei lagunduz eta erabilera generikoko teknologiak sustatuz EAEko enpresak dibertsifikatzeko eta lehiakorrago egiteko sektore tradizionaletan.

    Ikerkuntza Kooperatibako Zentroek lankidetzan eta koordinaturik jardun behar dute gainerako eragileekin, EAEko gaitasunak hobetzeko eta elkarrekin osatzeko zientzia- eta teknologia-eskaintza integral eta bikain bat, euskal ekonomiaren eboluzioa sustatuz eta bere balio erantsia areagotuz.

  2. Jarduerak.

    Ikerkuntza Kooperatibako Zentroek oinarrizko ikerkuntza bikaina egiten jardungo dute, baina I+G+b osoa kontuan hartuz, baita ikerkuntzaren emaitzen ustiapen komertziala ere.

    Honako hauek izango dira jarduera nagusiak:

    1. Merkaturantz bideratutako elkarrekiko ikerkuntza, EAErako estrategikoa den zientziaren eta teknologiaren arlo batean. Pertsonal propioa, euskal enpresetakoa, ikerkuntza-zentroetakoa eta unibertsitatekoa integratuko da, eta sustatuko dira bai ikertzaileen mugikortasuna, bai elkarrekiko argitalpenak eta patenteak.

    2. Emaitzen ustiapen komertziala, patenteak eta oinarri teknologikoko enpresak sortuz.

    3. Eragileentzako eta industriarentzako goi-mailako prestakuntza, Unibertsitateek eskaintzen dutena osatuz.

  1. Xedea.

    Erakundeko enpresa titularren artean teknologia eta berrikuntza sustatzea, lehiakortasuna hobetzeko.

    Enpresetako I+G Unitateek lankidetzan eta koordinaturik jardun behar dute gainerako eragileekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea eraginkorrago egiteko eta elkarrekin osatzeko zientzia- eta teknologia-eskaintza integral eta bikain bat, euskal ekonomiaren eboluzioa sustatuz eta bere balio erantsia areagotuz.

  2. Jarduerak.

    Eragile hauen funtsezko zeregina I+G proiektuak egitea da, unitate horietako helburuen arabera ezarritako lehentasunekin bat.

    Garatu beharreko funtsezko jarduerak hauek dira:

    1. Teknologia sortzea eta garatzea, I+G jardun nagusia garapen esperimentalean eginez, baina I+G+b osoa kontuan hartuta.

    2. Emaitzen ustiapen komertziala egitea patenteak sortuz, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak sortuz eta produktu/prozesu berriak garatuz.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko nahiz nazioarteko zientzia- eta teknologia-eragileekin lankidetzan jardutea.

  1. Xedea.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen ikerkuntza merkatura bideratzen dela bermatzea (oinarrizko ikerkuntzatik hasi eta garapen esperimentaleraino), eta Euskadin egindako jakintzaren arloko inbertsioen balioa maximizatzea.

    Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileek lankidetzan eta koordinaturik jardun behar dute gainerako eragileekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko efizientzia hobetzeko; horrela, zientzia- eta teknologia-eskaintza integral eta bikain bat osatu, Euskadiko ekonomiaren eboluzioa sustatu eta bere balio erantsia gehituko da.

  2. Jarduerak.

    Egin beharreko jarduera nagusiak, berriz, honako hauek izango dira:

    1. Zientzia eta teknologia arloko eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza egitea, jarduera hauetakoren baten bidez:

      1. Enpresei zientziari eta teknologiari buruzko aholkuak emanda.

      2. Beharrizanak koordinatzea eta integratzea eskaintzatik nahiz eskaritik (edo bietatik), interesak eta ahalmenak I+G inguruan biltzen saiatuz.

      3. Zientzia- eta teknologia-eskaintza biltzea, enpresek eskurago izan dezaten.

      4. Nazioartean aurkitutako teknologia aurreratuak transferitzeko aukerak aurkitzea eta jakinaraztea.

      5. Patenteak kudeatzea (erostea, saltzea, etab.).

    2. I+G+b proiektuak eta teknologia aurreratuko ekimen berriak sustatzea eta haietan parte hartzea, lankidetzan jardunez enpresekin (batez ere, ETEekin) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileekin.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean enpresentzat sortutako jakintza ezagutaraztea.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile izatearen egiaztapena lortzeko, erakunde eskatzaileek baldintza orokor hauek izango dituzte. Unibertsitateetan integratutako eragileen kasuan, unibertsitate eskatzaileek bete beharko dituzte baldintzak, beren nortasun juridikoaren arabera.

  1. Legez eraturik egotea eta nortasun juridiko propioa edukitzea (publikoak nahiz pribatuak izan daitezke).

  2. Irabazi asmorik ez dutela jaso behar dute beren estatutuetan, bai eta hau ere:

    1. Lege-erreserbak eta borondatezko erreserbak ordaindu ondoren, ekitaldian etekin likidoak egonez gero, erakundearen helburu sozialera soilik bideratuko dira, eta ezingo dira kideen artean banatu, ez eta irabazi asmorik eza urratu ere.

    2. Erakundea desagertu edo deseginez gero (eta bere nortasun juridikoak uzten badu), likidaziotik lortutako aktiboa erakundea eratu zen helburu sozialera soilik bideratuko da.

    3. Ordezkaritza-organoetako kide diren eta ordainsariak jasotzen dituztenek ez dituzte jasoko funts eta diru-laguntza publikoaren kargura. Hala ere, estatutuetako terminoen eta baldintzen arabera, ordainsari egoki bat jaso ahal dute ordezkaritza-organoko kide gisa dagozkien funtzioez bestelako zerbitzuak egiteagatik.

  3. EAEn egotea eta bertan egitea beren jarduera nagusia.

  4. Batez ere merkatuko gabeziaren bat dagoen eremu batean jardutea, eta, beraz, herri-administrazioek hornitu, arautu edo finantzatu behar dituzte, zati batean behintzat. Merkatuko gabezia bat dago merkatua ez bada heltzen efizientzia ekonomikora kanpoko esku-hartzerik gabe. Halakoetan, esku-hartze publikoek (estatuko diru-laguntzek barne) merkatuaren egoera hobetu dezakete baliabideen prezioei, produkzioari eta erabilerari dagokienez (ikusi I+G+b arloko Estatuko Diru-laguntzei buruzko Erkidego Esparrua, 2014/C 198/01).

  5. Helburu nagusiak izatea oinarrizko ikerkuntza edo ikerkuntza translazionala, industria-ikerkuntza edo garapen esperimentala edo sortutako jakintza zabal ezagutaraztea eta transferitzea.

  6. Helburuak bete ahal izateko, eskura izatea antolamendu egokia, baliabide pertsonalak (behar adinako eskumenekin eta gaitasunekin), eta aktibo material propioak edo utzitakoak. Aktiboen eta pertsonen eskuragarritasuna efektiboa eta behar den artekoa izatea bermatuko da.

  7. Kudeaketa efikaza eta efizientea garatzea, baliabideak ezin hobeto erabiltzeko.

  8. Kontabilitateko sarreretan eta gastuetan, jarduera ekonomikoa eta ez-ekonomikoa bereiztea, hala badagokio. Erakundeak jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak egiten baditu, bereizita jaso behar dira finantzaketa, kostuak eta diru-sarrerak.

  9. Ekonomia-jardueraren barruan, I+G+b arloko estatuko diru-laguntzei buruzko Erkidego Esparruko baldintzak betetzea, merkatuko baldintza normaletan.

  10. Egiaztapen-eskabidearen gutxienez aurreko urtean jardunean aritzea eta helburuak eraginkortasunez betetzea. Ekonomia Jardueren gaineko Zergan urtebete altan ez daramaten eragileek beren aurreko jarduna egiaztatzen duen memoria bat aurkeztu behar dute.

  11. Sexuagatiko inolako bereizkeriarik ez egitea 4/2005 Legearen ondorioetarako.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal diren erakundeek, baldintza orokor hauez gain, egiaztatzea eskatzen duten kategoriako baldintzak izango dituzte.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratzen diren erakundeek eragile-tipologia bakoitzaren xedea eta jarduerak bete behar dituzte, Dekretu honen aurreko kapituluaren arabera. Artikulu honetako baldintza zehatzak ere bete behar dituzte, hau da, egitura-, finantzaketa-, kudeaketa- eta gobernantza-ereduak edukitzea, bai eta jarraian adierazten den Plan Estrategiko bat izatea ere.

  1. Eragile Bereziak.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragile Berezi izan daitezke Eusko Jaurlaritzak sustatuta jaio eta betekizun zehatz bat garatzen dutenak zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken baitan.

    Eragile Bereziek 2020 arteko Plan Estrategikoa aurkeztu behar dute, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politikarekin bat datozela bermatuz.

    Dekretu honen V. eranskinean dator hura argitaratutako unean dauden Eragile Berezien zerrenda.

  2. Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal diraUnibertsitate publiko eta pribatuen Ikerkuntza Egiturak, EAEn kokatuak, eta jarduera nagusia bertan garatzen dutenak.

    Unibertsitateek informazio moduan eman behar dute beren ikerkuntza-egituren zerrenda.

  3. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.

    Bikaintasuneko zientzia-ikerkuntzako eragile bat eduki beharretik sortutako Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal dira, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako beharrak aseko dituzte eta bat egingo dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planeko helburuekin, bai eta Sail eskudunaren zientzia-politika garatzeko lehentasunekin ere.

    Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak EAEn egon eta nortasun juridiko propioa izango dute, EAEn egingo dute beren jarduera nagusia, ez dute irabazi asmorik izango, pribatuak edo pribatuak izango dira, eta oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza egin eta sustatuko dute EAErako zientzia- eta gizarte-interesekoak diren arloetan.

    Era berean, nazioarteko erreferentzia-zentroak izan behar dute beren ikerkuntza-arloan. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentro gisa egiaztatzeko, jarraian ezarritako baldintza zehatzez gain, nazioarteko estandarrik zorrotzenen araberako ebaluazio bat ere gainditu behar dute.

    Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroek lehen mailako zuzendaritza zientifikoko eta ikerkuntzako talde bat izan behar dute, kualifikazio handiko kudeaketa-talde bat, eta nazioarteko Zientzia Aholkularitzako Batzorde bat.

    1. Egitura, finantzaketa eta gobernantza:

      Erakundeko plan estrategikoen eta operatiboen arabera definituta eta horiei lotuta egongo dira. Plan horiek zentroetako gobernu-organoek onartu behar dituzte, eta organo horietan hezkuntza-administrazioak parte hartuko du.

      Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroetan pertsona publiko nahiz pribatuek (fisikoek edo juridikoek) hartuko dute parte, eta Zentroko kudeaketan eta funtzionamenduan jardungo dute. Hala ere, zentroetako jarduera ez da izango pertsona edo erakunde elkartuentzat edo laguntzaileentzat bakarrik, eta irekita egongo dira EAEko bestelako edozein erakunde publiko edo pribaturentzat ere.

    2. Plan Estrategikoa:

      Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentro bakoitzak Plan Estrategiko bat egingo du, eta zientzia-estrategiarekin bat datorrela bermatuko da, dagozkion adierazleak jarraituta. Plan Estrategikoko edukien gidoia dator Dekretu honetako I. eranskinean.

  4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileak.

    1. Egitura, finantzaketa eta gobernantza:

      Zientzia eta Teknologia Ezagutarazteko Eragileen plantilla eta finantzaketa haien ezaugarrientzat egokiena dena izango da. Nolanahi ere, azken 5 urteetan zientzia eta teknologia modu jarraituan ezagutarazten aritutakoak izan behar dute, hartzaileen eta mezuaren araberako hedabideak erabiliz.

      Zientzia eta Teknologia Ezagutarazteko Eragileak hainbat erakunde mota izan daitezkeenez, beren ezaugarrietara gehien egokitzen den gobernantza- eta kudeaketa-organoen osaera izango dute.

    2. Plan Estrategikoa:

      Zientzia eta Teknologia Ezagutarazteko Eragileek 2020ra arteko Plan Estrategiko bat izan behar dute.

  5. Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak.

    Ikerkuntza-eragile bat eduki beharretik sortutako Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal dira. Eragile horiek Euskadiko Sistema Sanitarioarentzat lehentasunezkoak diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren beharrak aseko dituzte eta bat egingo dute Osasun Sailaren arlo eskudunetako lehentasunekin nahiz politikekin, Euskadiko 2013-2020 Osasun Planean finkatuak.

    Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak EAEn egongo dira, Carlos III.a Osasun Institutuko (aurrerantzean, ISCIII) Ikerkuntza Sanitarioko Institutuen ereduaren arabera egiaztatuta edo eratuta, ospitale bat izango dute gune nagusia, jakintza sortzeko eta/edo teknologia garatzeko jarduerak egingo dituzte, bai eta jakintza eta teknologia transferitzeko eta hedatzeko jarduerak ere, ikerkuntza translazionalaren ikuspegitik.

    1. Egitura, finantzaketa eta gobernantza:

      Ikerkuntza Sanitarioko Institutuen egiturak, finantzaketak eta gobernantzak ISCIIIren eredu orokorra jarraituko dute (Dekretu honen II. eranskinean dago), baina Institutu bakoitzeko gobernu-organoek beren berezitasunak eta ereduaren egokitzapen zehatza onartuko dituzte.

    2. Plan Estrategikoa eta adierazleak:

      Ikerkuntza Sanitarioko Institutuek plan estrategiko bat eta adierazle batzuk izango dituzte: osasuna hobetzeko zientzia-emaitzak, eta ekonomia-emaitzak. Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak ebaluatzeko ISCIIIk erabiltzen dituen adierazleak izango dira, eta Dekretu honetako II. eranskinean datoz.

  6. I+G Sanitarioko Erakundeak.

    Ikerkuntza sanitarioko eragile bat eduki beharretik sortutako I+G Sanitarioko Erakundeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal dira. Eragile horiek Euskadiko Sistema Sanitarioarentzat lehentasunezkoak diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren beharrak aseko dituzte, eta bat egin behar dute Osasun Sailaren arlo eskudunetako lehentasunekin nahiz politikekin, 2013-2020 arteko Euskadiko Osasun Planean finkatuak.

    I+G Sanitarioko Erakundeek nortasun juridiko propioa izango dute, eta beren estatutu sozialek espresuki jasoko dituzte Euskadiko Sistema Sanitarioarekin bat egiten duten helburuak eta/edo jarduerak. EAEn egongo dira eta bertan egingo dituzte osasun arloko jakintza sustatzeko, sortzeko eta/edo aplikatzeko jarduerak, bai eta jakintza horren transferentzia eta hedapena ere.

    1. Egitura, finantzaketa eta gobernantza:

      Erakundeko plan estrategikoen eta operatiboen arabera definituta eta horiei lotuta egongo dira. Plan horiek zentroetako gobernu-organoek onartu behar dituzte eta organo horietan administrazio sanitarioak parte hartuko du.

    2. Jarduketa-plana eta adierazleak:

      I+G sanitarioko erakundeek beren jarduerak espezifikatuko dituzten jarduketa-planak izango dituzte. Jarduera horiek beste eragile batzuen misioarekin eta helburuekin koordinatuta egongo dira, Zientzia/Teknologia/Enpresa/Gizartearen Sisteman integratzeko konpromisoa izango dute eta Euskadiko Sistema Sanitarioaren estrategiarekin bat egitea sustatuko dute dagozkien adierazleen jarraipena eginda. Adierazle horiek erakunde horietako gobernu-organoek onartuko dituzte.

  7. Teknologia Zentroak.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratzen diren Teknologia Zentroek eragile-tipologia bakoitzaren xede eta jarduerak bete behar dituzte, Dekretu honetako aurreko kapituluaren arabera. Gainera, artikulu horretako baldintza zehatzak bete behar dituzte: egitura-, finantzaketa-, gobernantza- eta kudeaketa-ereduak edukitzea eta 2020ra arteko Jarduketa Plan bat edukitzea (jarraian aipatzen da).

    1. Foku Anitzeko Teknologia Zentroak.

      Ikerkuntza- eta garapen-eragile bat eduki beharretik sortutako Foku Anitzeko Teknologia Zentroak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal dira, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren beharrak aseko dituzte, teknologia propioa sortzeari eta garatzeari dagokionez, Euskadirako ezarritako ikerkuntza-lehentasunekin bat.

      1. Egitura.

        Teknologia Zentroek eduki beharreko gutxieneko plantilla eta titulazio-baldintzak agertzen dira Dekretu honen III. eranskinean. Bertan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      2. Finantzaketa.

        1. Zentro pribatuetan, lehiarik gabeko finantzaketa publikoak ezin du gainditu Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako zentroko diru-sarrera guztien ehunekoa. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

        2. Zentro pribatuetan, kontratupeko I+G egitetik lortutako diru-sarrerek Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako gutxienekoetara iritsi behar dute. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

        3. Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako bezero-kopuru minimoa izango dute. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      3. Gobernantza.

        1. Zentro pribatuek enpresa-ordezkaritza bat izan behar dute beren gobernu-organoetan, Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako proportzioan. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak. Organo horien zeregin nagusia Plan Estrategikoa eta Ikerkuntza Agenda onartzea da.

        2. Teknologia Zentroetan eragina izan dezaketen enpresek (esaterako, gobernu-organoko kide direlako) ezin dituzte ikerkuntza-gaitasunak eta -emaitzak lehentasunez eskuratu, Erkidego Esparruko Ikerkuntza Erakundearen definizioaren arabera.

      4. Kudeaketa:

        I+G+b kudeatzeko sistema bat izatea, Dekretu honetako III. eta IV. eranskinetako ezaugarriak betez. Eranskin horietan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      5. 2020 arteko Jarduketa Plana - Aginte Taula.

        Zentroek 2020 arteko Jarduketa Plan bat izan behar dute. Plan horretan zehaztuko da zer ekimenen bidez lortuko diren zentro horietako Aginte Taulan 2020rako ezarritako helburuak. Dekretu honetako III. eranskinean datoz bai hainbat adierazle, pisu eta helburu dituen Aginte Taula, bai 2020 arteko Jarduketa Planeko edukiaren gidoia.

    2. Teknologia Zentro Sektorialak.

      1. Egitura.

        Teknologia Zentro Sektorialen gutxieneko plantilla eta titulazio-baldintzak aipatzen dira Dekretu honetako III. eranskinean. Bertan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      2. Finantzaketa.

        1. Zentro pribatuetan, kontratupeko I+G egitetik lortutako diru-sarrerek Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako gutxienekoetara iritsi behar dute. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

        2. Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako bezero-kopuru minimoa izango dute. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      3. Gobernantza.

        1. Zentro pribatuek enpresa-ordezkaritza bat izan behar dute beren gobernu-organoetan, Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako proportzioan. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak. Organo horien zeregin nagusia Plan Estrategikoa eta Ikerkuntza Agenda onartzea da.

        2. Teknologia Zentro Sektorialetan eragina izan dezaketen enpresek (esaterako, gobernu-organoko kide direlako) ezin dituzte ikerkuntza-gaitasunak eta -emaitzak lehentasunez eskuratu, Erkidego Esparruko Ikerkuntza Erakundearen definizioaren arabera.

      4. Kudeaketa.

        I+G+b kudeatzeko sistema bat izatea, Dekretu honetako III. eta IV. eranskinetako ezaugarriak betez. Eranskin horietan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      5. 2020 arteko Jarduketa Plana - Aginte Taula.

        Zentroek 2020 arteko Jarduketa Plan bat izan behar dute. Plan horretan zehaztuko da zer ekimenen bidez lortuko diren Teknologia Zentro Sektorial bakoitzaren 2020rako helburuak, kontuan hartuz zentro horietako Aginte Taulako emaitza motak. Dekretu honetako III. eranskinean datoz bai hainbat adierazle dituen Aginte Taula, bai 2020 arteko Jarduketa Planeko edukiaren gidoia.

  8. Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

    Ikerkuntza- eta garapen-eragile bat eduki beharretik sortutako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratu ahal izan dira, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren beharrak aseko dituzte, teknologia eta berrikuntza arloko Sail eskudunari dagozkion Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planean estrategikotzat jotako esparruetan.

    1. Egitura.

      Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen plantilla eta titulazio-baldintzak agertzen dira Dekretu honetako III. eranskinean. Bertan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

    2. Finantzaketa.

      1. Lehiarik gabeko finantzaketa publikoak ezin du gainditu Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako zentroko diru-sarrera guztien ehunekoa. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      2. Kontratupeko I+G egitetik lortutako diru-sarrerek Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako gutxienekoetara iritsi behar dute. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

      3. Dekretu honetako III. eranskinean adierazitako bezero-kopuru minimoa izango du. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

    3. Gobernantza:

      1. IKZek enpresetako ordezkariak izan behar dituzte beren gobernu-organoetan, Dekretu honetako III. eranskinean ezarritako proportzioan. Eranskin horretan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak. Ordezkari horiek eta organo horietako gainerako kideek bat etorri behar dute Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin, Aginte Taularen jarraipena eginda eta Ikerkuntza Agenda definituta.

      2. IKZetan eragina izan dezaketen enpresek (esaterako, gobernu-organoko kide direlako) ezin dituzte ikerkuntza-gaitasunak eta -emaitzak lehentasunez eskuratu, Erkidego Esparruko Ikerkuntza Erakundearen definizioaren arabera.

    4. Kudeaketa.

      Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroek I+G+b kudeatzeko sistema bat eduki behar dute, Dekretu honetako III. eta IV. eranskinetako ezaugarriak dauzkana. Eranskin horietan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

    5. 2020 arteko Jarduketa Plana - Aginte Taula:

      Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroek 2020 arteko Jarduketa Plan bat izan behar dute. Plan horretan zehaztuko da zer ekimenen bidez lortuko diren zentro horietako Aginte Taulan 2020rako ezarritako helburuak. Dekretu honetako III. eranskinean datoz bai hainbat adierazle, pisu eta helburu dituen Aginte Taula, bai 2020 arteko Jarduketa Planeko edukiaren gidoia.

  9. Enpresetako I+G Unitateak.

    1. Egitura:

      Enpresetako I+G Unitateek izan beharreko gutxieneko plantilla eta titulazio-baldintzak agertzen dira Dekretu honetako III. eranskinean. Bertan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

    2. Finantzaketa:

      Enpresetako I+G Unitateek harreman estua dutenez enpresa-taldeekin edo enpresekin, beren finantzaketa Unitatera eta lotura duen enpresara edo enpresa-taldera gehien egokitzen dena izan ahal da.

    3. Gobernantza:

      Enpresetako I+G Unitateek harreman estua dutenez enpresa-taldeekin edo enpresekin, beren organoen gobernantza eta kudeaketa Unitatera eta lotura duen enpresara edo enpresa-taldera ondoen egokitzen dena izango da.

    4. 2020 arteko Jarduketa Plana - Aginte Taula:

      Enpresetako I+G Unitateek 2020 arteko Jarduketa Plan bat izan behar dute. Plan horretan zehaztuko da zer ekimenen bidez lortuko diren Unitate bakoitzaren 2020rako helburuak, kontuan hartuz I+G Unitateetako Aginte Taulako emaitza motak. Dekretu honetako III. eranskinean datoz bai hainbat adierazle dituen Aginte Taula, bai 2020 arteko Jarduketa Planeko edukiaren gidoia.

  10. Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak.

    1. Egitura:

      Gutxieneko plantilla eta bezero-kopurua agertzen dira Dekretu honetako III. eranskinean. Bertan datoz Aginte Taulak eta baldintza kuantitatiboen balioak.

    2. Finantzaketa:

      Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak hainbat erakunde mota izan daitezkeenez, beren ezaugarrietara gehien egokitzen den finantzaketa-esparrua izango dute.

    3. Gobernantza:

      Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak hainbat erakunde mota izan daitezkeenez, beren ezaugarrietara gehien egokitzen den gobernantza- eta kudeaketa-organoen osaera izango dute.

    4. 2020 arteko Jarduketa Plana - Aginte Taula:

      Eragile horiek 2020 arteko Jarduketa Plan bat izan behar dute. Plan horretan zehaztuko da zer ekimenen bidez lortuko diren Erakunde bakoitzaren 2020rako helburuak, kontuan hartuz zentro horietako Aginte Taulako emaitza motak. Dekretu honetako III. eranskinean datoz bai hainbat adierazle dituen Aginte Taula, bai 2020 arteko Jarduketa Planeko edukiaren gidoia.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratzeko, eragileek egiaztatu egin behar dute.

  2. Eusko Jaurlaritzako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politikaren aurrean eragile bakoitzak duen kokapena ikusi ondoren, eta eragile mota bakoitzarentzat ezarritako baldintza orokorren eta zehatzen betetze-maila ikusi ondoren erabakiko da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko tipologia zehatz batean egiaztatzen den.

  3. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzari dagokio egiaztapen-eskabideak jasotzea.

  1. Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako Erakunde interesdunek egiaztapen-eskabidea aurkeztu eta horretarako inprimakiak bete behar dituzte, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren webguneko aplikazio telematikoa erabiliz. Aplikazio horren bidez eskabide-agiria lortu, eta Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzara bidali behar da.

  2. Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta Dekretu honetako kudeaketak elektronikoki egingo dira, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren arabera.

    Eskabidea Internetez soilik eskuratu eta bete ahal da, http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=eu&seccion=RG&servicio=G helbidean, bertako funtzionalitateen bidez.

    Espedienterako sarbidea eta ondorengo izapideak honako helbide honen bidez gauzatuko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones.

  3. Pertsona fisikoek zein pertsona juridiko eskatzaileen ordezkariek, Dekretu honen xede diren arloetan eskudun diren Eusko Jaurlaritzako Sailekin dituzten harremanetan, beren hizkuntza erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan, euskaraz edo gaztelaniaz, jasotzeko eskubidea bermatuta izango dute, ahoz edo idatziz.

  4. Eskabidean joango dira, pertsona edo erakunde eskatzailearen baimendutako sinaduraz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia, arautegi honetan xedatutakoaren arabera, eta Administrazioak eskatu ahal duena, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari jarraituz.

  5. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egiaztapen-eskabideak bidaliko dizkio Azterketa Talde Teknikoari, aztertu eta ebalua ditzan.

Egiaztapena eskuratzeko eta nortasun juridikoaren arabera, Erakundeak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari aurkeztu behar dizkio, eskabideaz eta gainerako inprimakiez gain (eta Aginte Taularen egoera, dagokien erakundeen kasuan), zerrenda honetako dokumentuak, bai eta Sail eskudunek eskatutako beste edozein informazio ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  1. Erakunde eskatzaile guztiek.

    1. IFK/IFZren kopia.

    2. Erakundearen osaeraren eta erakundea arautzen duten estatutu eguneratuen eskriturak.

    3. Azken 2 ekitaldietako Auditoretza Txostenak eta Urteko Kontuak, eta Urteko Kontuen memoria. Bestela, azken 2 ekitaldietako egoera-balantzea eta emaitzen kontua; erakundeak urtebete bakarrik baldin badarama funtzionatzen, baina, azken ekitaldiko dokumentazioa aurkeztu behar du.

    4. Azken 2 ekitaldietako jarduera ekonomikoaren/ez-ekonomikoaren berri, hala dagokionean, honako hauek adieraziz:

      Jarduera ez-ekonomikoaren gastuak.

      Jarduera ez-ekonomikorako jasotako diru-sarrerak (Eusko Jaurlaritza, Aldundiak, Estatua, Europa, bestelakoak...)

    5. Zientzia eta Teknologia Eragilearen tipologia bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzeko beste edozein agiri.

  2. Eragile Bereziek.

    2020 arteko Plan Estrategikoa.

  3. Unibertsitateek, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileek.

    1. Unibertsitateei dagokienez, ikerketa-egituren zerrenda, izena, sortze-eguna, ikerketa arloak eta osatzen dituzten ikertzaileak adierazita.

    2. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroek: hurrengo lau urteetako Plan Estrategikoa. Plan horretako edukien aurkibide bat dago Dekretu honetako I. eranskinean.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileek: 2020 arteko Plan Estrategikoa.

  4. Ikerkuntza Sanitarioko Institutuek eta I+G Sanitarioko Erakundeek:

    1. Ikerkuntza Sanitarioko Institutuek: Ikerkuntza Sanitarioko Institutu izatearen egiaztagiriaren kopia (ISCIIIk emana, Dekretu honetako II. eranskineko baldintzak betetzen direla bermatuz), edo beren gobernu-organoek onartutako Plan Estrategikoa.

    2. I+G Sanitarioko Erakundeek: beren gobernu-organoek onartutako Jarduketa Plana.

  5. Teknologia Zentroek, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroek, Enpresetako I+G Unitateek eta Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileek.

    1. Eskabidearen aurreko urte naturaleko jardueren memoria. Memoria horretako edukien aurkibide bat dago Dekretu honetako III. eranskinean.

    2. Aginte Taulako adierazle bakoitzean ezarritako edo ezarriko diren helburuak lortzeko 2020 arteko Jarduketa Plana. Plan horretako edukien aurkibide bat dago Dekretu honetako III. eranskinean.

    3. Eskabidea egin aurreko 2 urte naturaletan hirugarrenekin egindako eragiketen urteko deklarazioaren laburpen-orria (347. eredua).

  1. Egiaztapen-eskabideen Azterketa Talde Teknikoa. Berariazko Azterketa Talde Tekniko batek aztertuko ditu egiaztapen-eskabide guztiak, Dekretu honetan eragile-tipologia bakoitzarentzat ezarritako baldintzen arabera.

    Talde Tekniko hori era honetan osatuko da:

    1. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) Estrategia, Teknologia eta Berrikuntza Unitatearen talde teknikoaren ordezkari bat, taldea koordinatzeko lanak egingo dituena.

    2. Arlo bakoitzean eskumenak dituzten hiru Sailetako bakoitzeko talde teknikoaren ordezkari bat.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren Laguntza Estrategikoaren Unitateko Innobasque-ko talde teknikoko ordezkari bat.

    4. Ikerbasque - Zientziaren Euskal Fundazioko talde teknikoko ordezkari bat.

    5. Dagokion arlo sanitarioko talde teknikoko ordezkari bat.

      Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sail eskuduneko titularraren aginduz talde teknikoaren osaera ezagutaraziko da.

      Gizonak adina emakume egoteko ahalegina egingo da, denak gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokikoak.

      Talde horrek, gainera, aztertutako gaietako adituen aholkularitza izan dezake.

      Azterketako talde tekniko horretako pertsona guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, erabiltzeko eskubidea bermaturik izango dute beren eginkizunetan.

  2. Azterketa-talde tekniko horrek jasotako eskabide bakoitzaren aurretiazko azterketa eta ebaluazioak egin eta bakoitzaren txostenak egingo ditu.

    Aginte Taulako adierazle bakoitzarentzat ezarritako helburuak lortzera bideratutako 2020 arteko Jarduketa Plan bat aurkeztu behar duten Eragileek haren azterketa kualitatibo bat ere aurkeztuko dute.

  3. Eragile bakoitzaren eskabideen ebaluazio-txostenak Ebaluazio Batzordeari bidaliko zaizkio, azter ditzan (Dekretu honetako 12. artikuluan arautzen dira haren osaera eta funtzioak).

  1. Ebaluazio Batzordea kide hauek osatuko dute.

    1. Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzako zuzendaria: presidente izango da, eta hitza nahiz botoa izango ditu.

    2. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) Estrategia, Teknologia eta Berrikuntza Unitatearen ordezkari bat, hitza eta botoa edukita.

    3. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkari bat, eta hitza nahiz botoa izango ditu.

    4. Osasun Saileko ordezkari bat, eta hitza nahiz botoa izango ditu.

    5. Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzako talde teknikoko pertsona bat: hitza izango du, baina botorik ez.

      Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sail eskuduneko titularraren aginduz Ebaluazio Batzordearen osaera ezagutaraziko da.

      Titularrak ez badaude, haien ordezkoak izenda daitezke. Gizonak adina emakume egoteko ahalegina egingo da, denak gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokikoak.

      Ebaluazio Batzordeak pertsona gehiago sartzea erabaki dezake; adibidez, Ebaluazio Talde Teknikoko pertsonala edo baloratuko diren gaietan aditu diren pertsonak. Pertsona horiek bileretan eta gogoetetan parte hartuko dute, hitza izango dute baina botorik ez.

      Ebaluazio Batzorde horretako pertsona guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, erabiltzeko eskubidea bermaturik izango dute beren eginkizunetan.

  2. Azterketa Talde Teknikoaren txostenak ikusi ondoren, Ebaluazio Batzordeak egiaztapen-proposamen bat egin, Ebazpen Organora igorri, eta hark Dekretu honetako 13. artikuluaren arabera jardungo du.

  3. Bere proposamena egin baino lehen, Ebaluazio Batzordeak behar adina informazio bildu eta beharrezkoak diren egiaztapenak egin ditzake, Dekretu honetako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

  1. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde eskudunari dagokio egiaztapen-eskabideak ebaztea, alde edo kontra.

  2. Egiaztapen-ebazpenak baldintza zehatz batzuk jar ditzake, urtebete baino lehen bete beharrekoak. Epe horren ondoren, ebazpenean eskatutako baldintza justifikatu behar da, eta, orduan, egiaztapen-ebazpen berri bat egon daiteke.

  3. Artikulu honetako lehenengo paragrafoan aipatzen den ebazpena hartu eta jakinaraziko da egiaztapen-eskabidea aurkezten denetik sei hilabeteko epean, gehienez. Epe hori pasatu ondoren ebazpena ez bada espresuki jakinarazi, eskabidea ezetsitzat joko da.

  4. Egiaztapen-ebazpenaren aurrean, erakundeak gorako helegitea aurkez dezake hilabeteko epean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean.

  5. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak arloan eskumena duten gainerako sailei jakinaraziko dizkie Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei emandako egiaztapen-ebazpenak, bai eta ukatzeko ebazpenak ere, horiek eman ahala; horrez gain, egiaztapenen edozein aldaketa edo ezeztapen ere jakinaraziko dizkie.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek eskubide eta betebehar hauek dituzte:

  1. Eskubideak.

    1. I+G+b jardueretako laguntza-programak eskuratzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile egiaztatua izateko baldintza badute.

    2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile egiaztatua izatearen administrazio-agiri bat edonoiz lortu ahal izatea.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile egiaztatua izatearen aitorpen publiko eta instituzionala izatea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoan sartuta (Dekretu honetako 19. artikuluan sortzen da).

  2. Betebeharrak.

    1. Ikerkuntza-estrategiak bat etortzea Eusko Jaurlaritzako zientzia- eta teknologia-politikekin.

    2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gainerako eragileekin lankidetzan aritzea, I+G emaitzak optimizatzeko.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile izateko baldintzak betetzen jarraitzea.

    4. Aurrerapen teknologikoak zabaltzea, Eusko Jaurlaritzako zientzia- eta teknologia-politikako jarraibideen arabera.

    5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egindako jarduerengatik eskatutako txostenak ematea EAEko Administrazio Orokorrari.

    6. Estatutuetako eta gobernu-organoetako aldaketen berri ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari.

    7. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean kontratuak egiten dituzten erakundeei eta administrazioaren laguntzak hitzartzen edo jasotzen dituztenei ezarritako betebeharrak beren gain hartzea. Era berean, 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoko 45.2 artikuluan xedatutakoaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta daudenen betebeharrak ere beren gain hartzea.

    8. Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean ezarritakoa betetzea.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko egiaztapenaren balioa mugagabea da, Dekretu honetako baldintzak bete bitartean, Dekretu honetako 16. eta 17. artikuluak gorabehera.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistroan dagoen edozein datu aldatzen bada, aldaketa hori egin duen erakundeak, ahalik eta lasterren, aldaketa-eskaera bat aurkeztu beharko du aipatutako bide elektronikoen bidez. Aldaketa-eskaera hori erakundeko ordezkariak sinatu beharko du eta Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzara igorriko da. Zuzendaritza horretan aldaketa adieraziko da eta aldaketa horren justifikazio-dokumentazioa sartuko da.

  3. Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzak datu horien eguneraketa eta aldaketa baloratu eta, beharrezkotzat jotzen badu, Ebaluazio Batzordea deitzea eska dezake, egiaztapena berrikusi beharko balitz.

  1. Eragile egiaztatuen jarraipena egingo da, aldian-aldian eta beharren arabera, tipologia bakoitzerako Dekretu honetako baldintzak betetzen diren ebaluatzeko.

    Horrela, Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzak datu eguneratuak eta justifikazio-agiriak eskatuko dizkie eragile egiaztatuei, aplikazio telematikoaren bidez.

  2. Informazio eguneratua ikusirik ebaluatuko dira lortutako emaitza globalak eta eragileen kategoriako baldintzen betetze-maila. Dekretu honetako 11. eta 12. artikuluei jarraituz egingo da ebaluazioa.

    Ebaluazio horren ondorioz, egiaztapena mantendu egin daiteke lehengo tipologia berean, edo beste tipologia batean egiaztatu, edo egiaztapena baliogabetu, arautegi honetako 17. artikuluari jarraituz.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa egiaztatutako erakundeek dekretu honetako baldintzaren bat betetzeari uzten badiote, egiaztapena baliogabetuko zaie, aurrez espediente bat izapidetu ondoren.

  2. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak -eragilearen jardueretan inplikatutako Sailekin koordinatuta, eta Ebaluazio Batzordeak interesdunari aurretiazko audientzia bermatu eta aurretiazko txostena egin ondoren-, eragileari emandako aitorpena baliogabetu dezake, arrazoitutako ebazpen bidez, eragileak arautegi honetako baldintzak betetzeari utzi diola egiaztatuz gero.

  3. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzako titularrari dagokio igortzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zientzia- edo teknologia-eragilearen egiaztapena baliogabetzeko ebazpena.

  4. Egiaztapena baliogabetzeko ebazpenaren kontrako gorako helegitea jar daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, ebazpena jasotzen denetik hilabeteko epean.

  1. Egiaztapen-eskaera berriak aurkezteko epearen izaera mugagabea izango da, dekretu hau indarrean hasten den datatik hasita.

  2. 2002ko urriaren 1eko 221/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean onartuta dauden eta Dekretu hau argitaratzen den datan sare horretan integratuta dauden eragileentzako aurkezpen-epea, Dekretu honetako lehen xedapen iragankorrean zehaztutakoa izango da.

Dekretu honen bidez sortzen da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa, eta bertan sartuko dira sareko kide gisa egiaztatutako eragile guztiak.

Erregistroa publikoa izango da, eta libre eta doan emango du informazioa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen ezaugarriei buruz.

Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzari dagokio kudeatzea Erregistro Publiko hori.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragile Egiaztatuen Erregistro Publikoak hurrengo helburuak betetzen ditu:

  1. EAEko zientzia- eta teknologia-eskaintza jasotzea, eta Erregistroko eragile bakoitza identifikatzea eta kokatzea.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko osaeraren berri ematea, sistema gardena izan dadin.

  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen lanaren balioa azpimarratzea.

  4. Eragileei Euskadiko eta kanpoko proiektuetan edo deialdietan parte hartzen laguntzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile egiaztatua izatea baldintza denean edo abantaila izan ahal denean.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile izatearen egiaztapen-ebazpena dutenak automatikoki sartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoan.

  2. Erregistro horretako hirugarrenentzako informazio publiko eta eskuragarria jarraian zehazten dena izango da:

    1. Eragilearen identifikazio-datuak:

      1. Sozietate-izena.

      2. Merkataritza-izena.

      3. Posta-helbidea, web-helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, etab.

    2. Jakintza-eta teknologia-arloak.

    3. Egiaztapen-datuak:

      1. Erregistroko inskripzio-data.

      2. Egiaztatutako eragile-kategoria.

Erakunde bati Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile izatearen egiaztapena baliogabetzen bazaio, Dekretu honetako 17. artikuluaren arabera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoko bere inskripzioa bertan behera utziko da.

EAEko Administrazio Orokorrak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden Ikerketa, Transferentzia eta Berrikuntzako eragileei dei egiten die irabazi asmorik gabeko erakunde batean elkar daitezen, hark ordezkatzeko eta jarduerak eta beren arteko harremanak koordinatzeko, era horretan lankidetza bultzatuta.

Dekretu hau argitaratzen den datan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek eta 2002ko urriaren 1eko 221/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera sare horretako kide gisa onartuta dauden eragileek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko egiaztapen berri bat eskatzeko 2015eko irailaren 7a arte epea daukate Dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko egiaztapen berria eskatzen duten erakundeek bertako kide izaten jarraituko dute, erakunde egiaztatuen betebehar eta eskubide berdinekin, Dekretu honi jarraituz, aurkeztutako eskabidea arautegi honen arabera ebatzi bitartean.

Urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren arabera egiaztatutako eragileek ez badute egiaztapen-eskabidea aurkezten aipatutako epe horretan, utzi egingo diote Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile izateari, nahiz eta ondoren aurkeztu dezaketen.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak gaurkotzen dituen urriaren 1eko 221/2002 Dekretua indargabetu da, bai eta Dekretu honen edukiari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen ere.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua gai da, bere eskumenen esparruan, Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko eta, zehazki, bertako eranskinen edukia eguneratzeko xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Osasuneko sailburua,

JON DARPN SIERRA.

(Ikus .PDF)