Euskadi.eus
  • 135/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Asociacin de Desarrollo Rural de Durangaldea Urkiola-Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkartea izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

135/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Asociacin de Desarrollo Rural de Durangaldea Urkiola-Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkartea izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5166
  • Xedapen-zk.: 135
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociacin de Desarrollo Rural de Durangaldea Urkiola-Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkartea izeneko elkarteak aitormen hori emateko eskatu du. Bere ustez, elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi du interes orokorra sustatzen duelako, batez ere Durangaldean ongizatea sustatzera bideratutako jardueren bitartez, baina, era berean, gizarte osoari mesede eginez, landa-inguruneari laguntzeko eta kudeaketa jasangarrian oinarritutako lehen sektorea sustatzeko ekintzen bidez.

Asociacin de Desarrollo Rural de Durangaldea Urkiola-Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkartea izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/B/00391/1987), 1987ko martxoaren 2an emandako Ebazpena dela bide.

Durangaldean garatzen ditu bere eginkizunak.

Eratu zenetik, Asociacin de Desarrollo Rural de Durangaldea Urkiola-Urkiola Durangaldeko Landa Garapenerako Alkartea izeneko elkarteak bere jarduerak bere helburu nagusia lortzera bideratzen ditu, hau da, jarduera ekonomiko dinamikoa duen eta ekonomia autoktonoan oinarri duen ingurunea bultzatzea. Hori guztia, sektore turistiko arduratsu eta jasangarri baten eta ekintzaile, berritzaile, aktibo eta parte-hartzailea den lehen sektore baten bidez (gazteen erreleboa duen, abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoaren sustatzailea den eta profesionalagoa zein dibertsifikatuagoa den lehen sektore bat). Horretarako, bere jarduerak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzera, eskualdeko baliabide propioetatik negozio berriak identifikatzera eta lankidetza eta barne-baliabideak kudeatzeko gai den eskualdea bultzatzera bideratzen dira, biztanleen eta enpresen mesedetan.

Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, entitate eta erakunde interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik