Euskadi.eus
  • 137/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari Bic Gipuzkoa Berrilan SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren titulartasuneko akzioen ordezkariei, sozietatearen estatutuen 5. artikuluaren aldatzeko adostasuna emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

137/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari Bic Gipuzkoa Berrilan SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren titulartasuneko akzioen ordezkariei, sozietatearen estatutuen 5. artikuluaren aldatzeko adostasuna emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5171
  • Xedapen-zk.: 137
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea SPRI-Enpresa garapenerako Euskal Agentziak Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018rako aurrekontuak onartzen dituen 5/2017 Legearen 13. xedapen gehigarriaren 5. apartatuaren c) letraren arabera. Partaidetza hori 200.000 eurokoa izango litzateke, hau da, % 50ekoa. Eragiketa horren ostean, % 50ekoa izango da SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren partaidetza.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluak ezartzen duenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko ente baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala adierazten duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskurapena ez baldin bada behinik behin, nahitaez adieraziko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Bic Gipuzkoa Berrilan, SA sozietatearen helburu soziala hau da:

  1. Zerbitzuak ematea eta ekimenak sustatzea, hain zuzen ere enpresa berritzaileak sortzeko eta Gipuzkoako lurralde historikoan egun dauden enpresak biziberritzeko eta haietan berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatzeko. Hona hemen zerbitzu horiek:

    Antzematea Lurralde Historikoan ezar daitezkeen enpresa-proiektuak.

    Aurrez, proiektua egingarria den ebaluatzea.

    Ekintzaile potentzialak hautatzea eta prestatzea.

    Negozio Plana prestatzeko aholkularitza ematea eta plana berrikustea.

    Bazkideak erakartzea eta enpresen arteko akordioak sustatzea.

    Finantzabideak bilatzen laguntzea.

    Berrikuntzaren eta teknologiaren arloan laguntza ematea.

    Enpresa berrientzako enpresa-sehaska izatea.

    Lokal industrial eta komertzialak eraikitzea, saltzea eta alokatzea.

  2. Sozietatea bera garatzeko, beste sozietate batzuetan parte hartzea, fundazioan akzioak edo partaidetzak harpidetuz, sozietateen kapitala gehituz edo akzio edo partaidetzak eskuratuz titulu bidez.

    Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo Instituzionalaren titulartasuneko akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen sailburuak biek batera proposaturik.

    Kapitalaren zabalkuntzaren helburua da sozietatearen helburu sozialean sartzen diren jarduerak burutzeko funtsak ematea sozietateari.

    Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak batera proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 15eko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik