Euskadi.eus
  • 139/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

139/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5177
  • Xedapen-zk.: 139
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistemaren koordinazio-organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholku-erakundea, unibertsitate-gaietarako. Dekretuaren 66. artikuluak, berriz, kontseiluaren osaera eta jarduteko modua ezartzen du, eta berritasunak dakartza aurreko erregulazioarekiko. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du, lehen apartatuan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitate-gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitate-gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) hizkian ezartzen du kontseilua, besteak beste, sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela eta, horien artean, unibertsitate-gaietan eskumenak dituen sailburuordea egongo dela. Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak osaera arautzen du, 3.1 artikuluan.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1.a artikuluan aipatzen diren berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira.

Azaroaren 24ko 271/2020 Dekretuaren bidez (azaroaren 27ko EHAA), Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna eta Maria Begoa Pedrosa Lobato andrea izendatu zituen Hezkuntzako sailburuak, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide.

Azaroaren 24ko 271/2020 Dekretuaren bidez (azaroaren 27ko EHAA), Amaia Esquisabel Alegria eta Miren Artaraz Mion andreen izendapenak berritu ziren, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

Maria Begoa Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

Miren Artaraz Mion andrea, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

Amaia Esquisabel Alegria andrea, Ikerketako zuzendaria.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.