Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

210/2021 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez 4.078,66 euroko kredituak txertatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko aurrekontuan, Estatuko Administraziotik Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (ISSN International Standard Serial Number) esleitzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzearen ondorioz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4904
  • Xedapen-zk.: 210
  • Xedapen-data: 2021/09/21
  • Argitaratze-data: 2021/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 75. artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen eta/edo zerbitzu berriak eskuratzen baditu Estatutik, eskumen-aldaketaren ondorioz sortutako betebeharrak eta likidatuko diren ekonomia-eskubideak betetzeko behar diren kredituak txertatu beharko dira aurrekontu orokorretan; horretarako, Jaurlaritzak eskumen eta/edo zerbitzu berriari dagokion aurrekontua onartu beharko du ekitaldia amaitzeko geratzen den aldirako, Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia azkeneko aldiz Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hogei egun baliodun igaro baino lehen.

2021eko uztailaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ekainaren 29ko 475/2021 Errege Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen baitzaizkio Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (ISSN International Standard Serial Number) esleitzeko Estatuko Administrazioak dituen eginkizunak eta zerbitzuak, eta 2021eko uztailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, aldiz, uztailaren 6ko 172/2021 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Transferentzien Batzorde Mistoak 2021eko maiatzaren 10ean arlo horri dagokionez hartutako erabakia.

Hori dela eta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 21ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

1. 4.078,66 euroko gastuen egoera-orria onartzen da, betebehar hauei aurre egiteko behar den zenbatekoaz osatua: Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (ISSN International Standard Serial Number) esleitzearen arloko betebeharrak Estatutik eskualdatzearen ondoriozkoak.

  1. Kupoaren minorazio bidez finantzatu beharreko eskualdaketari lotutako kostuagatiko diru-sarreren egoera-orria. Kontuan hartuta 3.994,54 eurokoa dela eskualdatzen den arloari lotutako Estatuko urteko kostua.

  2. Era berean, diru-sarreren egoera-orrian txertatzen da, indarrean jartzen den egunetik aurrera, Espainiako Liburutegi Nazionalak urtero Euskal Autonomia Erkidegoaren esku jarriko duen transferentzia, eta, 2021eko ekitaldian, transferentzia horren urteko zenbatekoa kontuan hartuta, 84,12 eurokoa izango da.

  3. Aurreko apartatuetan aipatzen diren sarreren eta gastuen egoera-orriak 2021eko urriaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkio. Honela xehatzen dira:

    Gastuak: 4514 Programa. Historia eta arte ondarea.

    (Ikus .PDF)

    Sarrerak: 9111 programa, Foru Aldundien ekarpenak, eta 9211 programa, Espainiako Sektore Publikoarekiko finantza-harremanak.

    (Ikus .PDF)

  1. Ekonomia eta Ogasun Sailak aurreko artikuluan aipatu diren gastuen eta sarreren egoera-orriak integratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko Aurrekontuan, dagozkion ondorio juridikoak izan ditzan, eta, bereziki, egoki gauza daitezen egoera-orri horien kontabilitatea, exekuzioa eta ondorengo likidazioa.

  2. Martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuak finantzatzeko Foru Aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko eta baliabideak egoki banatzeko metodologia onartu zen, 2007-2011 aldirako; bada, bat etorriz indarreko metodologia horren 9. artikuluko 1. apartatuan xedatzen denarekin, kupoaren metodologiatik eratorritako kenkariez gain (metodologia horren 2. artikuluan adierazitakoak), kenkari gehigarri bat egingo da 2021eko ekitaldian, eskualdatzeari lotutako Estatuaren urteko kostu osoari 3.994,54 euro kenduta.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako metodologiaren 9. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, eta eskualdatze berriak finantzatzearren, Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari ekarpen zehatz eta osagarri bat egingo diote 2021eko ekitaldian, aurreko apartatuan adierazitako zenbateko berekoa.

  4. 173,47 euroko urteko zenbatekoa hainbanatzetik ateratzen den zenbatekoa ordainduko dio Espainiako Liburutegi Nazionalak Euskal Autonomia Erkidegoari, 2021eko ekitaldian. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, sektore publikoan lan egiten duten langileen ordainsariek duten aldaketaren araberako zenbateko bera aplikatuta.

  5. Aurreko 2., 3. eta 4. apartatuetan adierazitako ondorioak arlo honetako eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea eraginkor egiten den egunetik aurrera aplikatuko dira.

  1. Abenduaren 28ko 11/2017 Legeak Euskadiko Kupoa zehazteko metodologia onartu zuen 2017-2021 bosturterako; bada, metodologia horren 11. artikuluaren 1. eta 2. apartatuen arabera, 2021eko ekitaldiko kupo likidoa benetan gutxitzearen ondoriozko emaitza izango da behin betiko zenbatuko dena dekretu honen aurreko artikuluaren 2. apartatuan aipatutako kenkari osagarrian.

  2. Emaitza hori bera zenbatuko da, halaber, dekretu honen aurreko artikuluaren 3. apartatuan aipatu den ekarpen berezi eta osagarrian.

  3. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Osasun Sailari artikulu honetan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz egin behar den aldaketa oro egiteko.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko dio dekretu honetan xedatutakoaren babesean egindako kreditu-kontsignazioa.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 21ean.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARA AZPIAZU URIARTE.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.