Euskadi.eus
  • 28/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko akzioen ordezkariari sozietate horren estatutuen 6. artikulua aldatzeko adostasuna emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

28/2023 DEKRETUA, otsailaren 28koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta baimena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko akzioen ordezkariari sozietate horren estatutuen 6. artikulua aldatzeko adostasuna emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1312
  • Xedapen-zk.: 28
  • Xedapen-data: 2023/02/28
  • Argitaratze-data: 2023/03/14

Testu legala

Bilbao Exhibition Centre SA sozietatea 2001ean eratu zen, eta hauen partaidetza du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Barakaldoko Udala eta Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera.

Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen xedea da merkataritza-topaketak antolatzea eta kudeatzea, jarduera ekonomikoaren adar ezberdinen merkataritza sustatzeko bide gisa, baita aisia eta kulturarekin zerikusia duten topaketak ere.

Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorrak, 2022ko abenduaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen 10.500.000,00 euroko kapital-gehikuntza egitea, eta, horretarako, gaur egun daudenen klase eta serie bereko 1.000.000 akzio berri jaulki eta zirkulazioan jartzea, bakoitza 10,50 euroko balio nominalekoa eta titulu izendunen bidez ordezkatuta, 11.861.297tik 12.861.296ra bitartean zenbakituta, biak barnean direla.

Bilera horretan, Barakaldoko Udalak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberak espresuki uko egin zioten akziodunen lehentasun-eskubideari, eta ez dute parte hartuko kapital-gehikuntzan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du aipatutako sozietate publikoaren Akziodunen Batzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 304. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluak dioenez, Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Kapitala adierazten duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskurapena ez baldin bada behinik behin, nahitaez adieraziko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak sozietatean zuzenean nahiz zeharka izango duen partaidetzaren ehunekoa ere.

Bestalde, lege-testu beraren 111.2 artikuluak hau xedatzen du: zuzenean nahiz zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren edo instituzionalaren titulartasunpekoak diren akzioen ordezkariek sozietate-estatutuak onartzeko edo aldatzeko onarpena emateko, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta sozietatea loturik duen saileko sailburuak biek batera proposaturik.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 28ko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 28an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik