Euskadi.eus
  • 4/2023 DEKRETUA, otsailaren 8koa, lehendakariarena, Lehendakaritzako idazkari nagusiari eginkizunak eskuordetzan ematen dizkiona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

4/2023 DEKRETUA, otsailaren 8koa, lehendakariarena, Lehendakaritzako idazkari nagusiari eginkizunak eskuordetzan ematen dizkiona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 740
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 2023/02/08
  • Argitaratze-data: 2023/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legea onartu ondoren, Lehendakariaren irailaren 23ko 18/2022 Dekretuaren bidez, aldatu egin zen irailaren 6ko 18/2020 Dekretua, Gazteriaren jarduera-arloa Lehendakaritzaren eskumen-arloan sartzeko. Hori dela eta, aldatu egin behar da Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretua. Aldaketa hori izapidetzen ari da, eta, aldaketa horren ondorioz, Gazteria arloa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari esleituko zaio.

Urtez urte, udako hilabeteetan, hezkuntzako oporraldiarekin bat etorriz, gazteriaren arloan gauzatzen diren gazte-programei 2023ko ekitaldian jarraipena eman dakien eta beharrezkoa den esparru juridikoa onartzen den bitartean, egokia da Lehendakaritzako idazkari nagusiaren esku uztea hemen zehazten diren gazte-programen deialdiak egiteko ahalmena, erreferentziatzat hartuta aurreko urteetako deialdiak zuzendu dituzten oinarriak, eta, hala badagokio, alde batera utzi gabe egin beharreko egokitzapenak.

Horregatik guztiagatik, eta bat etorriz Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25.3 artikuluarekin eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.3 artikuluan ezarritakoarekin, honako hau

Lehenengoa. Lehendakaritzako idazkari nagusiari eskuordetzea 2023an deialdi hauek egiteko ahalmena:

  1. EAEko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuei dei egitea, 2023an proiektuak aurkez ditzaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gazte-boluntariotzako esparruko Auzolandegiak programarako.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gazte-boluntariotzako esparruko Auzolandegiak programako plazak deitzea, 2023an.

  3. Garapenerako lankidetzako erakundeei dei egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkez ditzaten 2023an.

  4. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren deialdia egitea, 2023rako.

    Bigarrena. Eskuordetza hori urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25.3 artikuluan adierazitakoaren mende dago, eta horren arabera hartzen diren administrazio-ebazpenek espresuki adierazi beharko dute inguruabar hori, eta ebazpen horiek, bestalde, organo eskuordetza-emaileak emandakotzat joko dira.

    Hirugarrena. Dekretu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 8an.

    Lehendakaria,

    IIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik