Euskadi.eus
  • 11/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Loiuko Aceros Inoxidables Olarra SA enpresari dagokion Kanpoko Larrialdi Plana onartzeko erabakia argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

11/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Loiuko Aceros Inoxidables Olarra SA enpresari dagokion Kanpoko Larrialdi Plana onartzeko erabakia argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 549
  • Xedapen-zk.: 11
  • Xedapen-data: 2023/01/24
  • Argitaratze-data: 2023/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2023ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran, Loiuko Aceros Inoxidables Olarra enpresari buruzko Kanpoko Larrialdi Plana onartzeko erabakia hartu zuen, eta behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 24a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IAKI URBINA GARCA DE VICUA.

1/2017 Legegintzako Dekretuak onartutako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 10. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere eskumenen esparruan. Testu bategin beraren 11. artikuluak dioenez, Segurtasun Saila da Babes Zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz.

Akordio-proposamen honen xedea da goiburuan aipatzen den Kanpoko Larrialdi Plana (aurrerantzean, KLP) Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, onar dezan.

Kanpoko larrialdi-plana babes zibileko plan berezia da, eta haren helburua da kanpoko erantzuna antolatzea instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean. Ildo horretan, enpresak barneko larrialdi-planean aurreikusi dituen neurriak osatzen ditu.

Plan horien nahitaezkotasuna eta erregulazioa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 2012/18/EB Zuzentarauan xedatutakotik dator, substantzia arriskutsuekin zerikusia duten istripu larrien berezko arriskuen kontrolari buruzkoan. Halaber, Estatuko arauditik: 17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena; Babes zibileko oinarrizko jarraibidea, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien arriskua kontrolatzeko eta planifikatzeko (1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa); eta 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larriei datxezkien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Autonomia-erkidegoan, honako hauetan xedatutakotik dator: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duena; Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-LABI Euskadiko Babes Zibileko Plana; 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduri eska dakizkiekeen autobabeserako betebeharrak arautzen dituena larrialdi-egoerei aurre egiteko, eta 34/2001 Dekretua, otsailaren 20ko lehia-neurri larriei buruzkoa.

Araudi horretan babes zibileko larrialdi bat sor dezaketen jardueren katalogo ofiziala aurreikusten da. Gainera, jarduera horiek garatzen dituzten enpresek barneko Larrialdi Plan bat izan behar dutela ezartzen du, besteak beste. Era berean, hala badagokio, agintariek kanpoko larrialdi-plan bat egitea, gerta daitezkeen istripu larrien ondorioak prebenitzeko eta, hala badagokio, arintzeko (aldez aurretik aztertuta, sailkatuta eta ebaluatuta). Plan horretan ezarriko lirateke babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartu behar duten agintariak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Industrialek, baldin eta beren jarduerak edo produktuen biltegiratzea araudi honen aplikazio-eremuan sartzen badira, ekoizpen-prozesuei, segurtasun-politikei eta istripuen prebentzioari eta barneko larrialdi-planari buruzko informazioa eman behar diete organo eskudunei (gure kasuan, Eusko Jaurlaritzan industria-administrazioaren arloan eskumena dutenei). Industria-arloko agintaritza eskudunek ebaluatu egiten dute aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa, eta babes zibileko organo eskudunei ematen diete. Organo horiek kanpoko larrialdi-plana egin behar dute, industrialarien laguntzarekin.

Kanpoko Larrialdi Plana egiteko prozedurak erreferentziazko araudian xedatutakoa bete du: Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak aldeko txostena eman du 2021eko abenduaren 14ko ohiko bilkuran, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena jaso da 2022ko urriaren 20an, eta jendaurrean jarri da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 11ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 17. zk., 2022ko urtarrilaren 26koa).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

AKORDIOA

Lehenengoa. Loiuko (Bizkaia) Aceros Inoxidables Olarra SA enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana onartzea.

Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik