Euskadi.eus
  • 57/2022 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Universidad del Pas Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin kultura-paisaien eta ondarearen Unesco katedra garatu eta mantentzeko hitzarmena argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

57/2022 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Universidad del Pas Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin kultura-paisaien eta ondarearen Unesco katedra garatu eta mantentzeko hitzarmena argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3040
  • Xedapen-zk.: 57
  • Xedapen-data: 2022/06/22
  • Argitaratze-data: 2022/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Instituzional; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publizitatea emateko asmoz, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

BILDUTA

Alde batetik, Ignacio Mara Arriola Lpez jabea, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko sailburua, hitzarmen hau izenpetzeko Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bileran emandako baimena daukana.

Bestetik, Eva Ferreira Garca andrea, Universidad del Pas Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU aurrerantzean) errektorea, haren izenean eta ordezkari, UPV/EHUren Estatutuek emandako eskumenak erabilita. Aldeek honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa. UPV/EHUren helburu nagusietako bat da ezagutza sortzea eta hedatzea, jakintzaren aurrerapenari eta gizarte garapenari lagunduz, ikerketaren bidez eta ikerketaren emaitzak gizarteari helaraziz. Horretarako, bere giza baliabide, bitarteko tekniko eta azpiegitura guztiak erabiltzen ditu.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko 2014ko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuaren xedea lurralde-antolamenduaren esparruan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko bitartekoak ezartzea da, eta, horrekin batera, paisaiaren gaineko sustapen, sentsibilizazio, trebakuntza eta ikerkuntzarako neurri egokiak ezartzea.

Hirugarrena. Dekretu hori Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 21ean hartutako erabakiaren ondorioz eman zen; horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoa atxiki baitzitzaien Paisaiari buruzko Europar Hitzarmeneko printzipioei, arauei eta postulatuei. Hitzarmen horrek, besteak beste, bi helburu nagusi ditu: paisaien babesa, kudeaketa eta ordenazioa sustatzea eta esparru horretan europar lankidetza antolatzea.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta UPV/EHUaren artean 2013ko ekainaren 5ean sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren bidez alderdien konpromisoak arautu ziren, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedra sortu, garatu eta mantentzeko, eta hitzarmen horren indarraldia sinaduraren unetik 2016ko otsailaren 28ra artekoa zen, hamabigarren klausulan xedatzen denez.

Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta UPV/EHUren artean 2016ko ekainaren 6an sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren bidez alderdien konpromisoak arautu ziren, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedra sortu, garatu eta mantentzeko, eta hitzarmen horren indarraldia sinaduraren unetik 3 urte barrura artekoa zen, hamaikagarren klausulan xedatzen denez.

Seigarrena. 2019ko azaroaren 8an, hirugarren hitzarmen bat sinatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez eta UPV/EHUren artean, Unesco Katedra. Kultur paisaiak eta ondarea garatu eta mantentzeko. Hitzarmen horren indarraldia Lankidetza Hitzarmena sinatu zen unetik 2021eko abenduaren 31 arte izan da, hamaikagarren klausulan xedatzen denez.

Hortaz, bi erakundeen arteko lankidetza mantentzeko xedez, dokumentu honetan jasotzen den lankidetza hitzarmena sinatzea hitzartu dute, jarraian aipatzen diren klausulen arabera.

KLAUSULAK

Lehenengoa. Helburua.

Hitzarmen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bitartez eta UPV/EHUren arteko lankidetza arautzea da, UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedra, hemendik aurrera Unesco Katedra, garatu eta mantentzeko.

Bigarrena. UPV/EHUren konpromisoak.

Honako hauek dira UPV/EHUren konpromisoak, hitzarmen honi dagokionez:

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari laguntzea beharrezkoak diren paisaiaren eta lurraldearen inguruko jarduketetan, Jarraipen Batzordeak onartutako urteko jarduera-planaren arabera.

Prestakuntzaren, ikerketaren, dibulgazio eta sentsibilizazioaren, zabalkundearen eta gizarte-proiekzioaren paisaiaren eta lurralde plangintzaren arloko jarduerak sustatu eta gauzatzea, adostutako jarduera-planaren eta aurrekontuaren arabera.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrean justifikatzea katedra honetarako sailburuordetza horrek egin duen ekarpena zertarako erabili den.

Nazioarteko aintzatespena duten ikertzaileen arteko lankidetza ahalbidetzea, baita inguruneko eta munduko beste eskualdeetako beste erakunde batzuekikoa ere.

Unesco Katedraren kanpo-finantzazioa amaituko balitz, UPV/EHUk katedra hori bertan behera utz lezake.

Hirugarrena. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren konpromisoak.

Honako hauek dira Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren konpromisoak, hitzarmen honi dagokionez:

Hitzarmenaren garapena sustatzea, eta katedraren jarduketen jarraipenean parte hartzea.

Unesco Katedrak antolatutako sentsibilizazioko eta zabalkundeko ekintzetan parte hartzea.

Unesco Katedraren sustapenaren eta oinarrizko finantzazioaren bidez parte hartzea, dagokion organoak urtero adostutako zenbatekoekin, betiere, hitzarmen honen seigarren eta zazpigarren klausuletan ezarritako aurrekontu-mugen barruan.

Laugarrena. Katedraren jarduerak.

Hitzarmen honi dagokionez, honako hauek dira Unesco Katedraren jarduerak:

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari lankidetza eta laguntza ematea Katedraren jarduera-esparruaren barruan gauzatzen dituen jardueretan. Jarduera horiek Jarraipen Batzordeak urtero onartzen duen Jarduera Planean zehaztuko dira.

Paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko azterlanekin, ikerketarekin eta gizarte hedakuntzarekin zerikusia daukaten jarduerak bultzatu eta zabaltzea.

Denen intereseko alorretan diharduten erakundeen arteko truke eta lankidetza harremanak sustatzea, bereziki arloari lotutako Unesco Katedren Munduko Sarearekin.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea katedraren esparruan, eta egingo diren azterlan eta ikerlanetako emaitzak zabaldu eta hedatzea.

Doktorego tesiak egitea bultzatzea, baita gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak ere, katedraren esparruan.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari lankidetza eta laguntza ematea, hala plangintzarako plataforma teknologikoen zabalkundean nola horri aplikatu beharreko araudiaren analisian.

Seigarren klausulan aurreikusitako Jarraipen Batzordeak onar ditzan, batzorde horri aurkeztea aurreko urteko kontuak eta hurrengo ekitaldian garatuko diren jarduerak, baita dagokien aurrekontua ere.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eta Katedra atxikita dagoen UPV/EHUko Errektoreordetzari, urte bakoitzaren amaieran, garatutako diren jarduerei buruzko txostena aurkeztea.

Bosgarrena. Katedraren arduraduna.

Katedraren arduraduna jardunean dagoen UPV/EHUko irakasle bat izango da, doktore-titulua duena, eta Unibertsitatearekin kontratu-harreman egonkorra duena. Lana egin behar duen eremuan ospe handia duen pertsona bat izan behar da, eta, era berean, ibilbide akademiko aipagarria duena. UPV/EHUko errektoreak izendatuko du arduradun hori, beti ere, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila entzun ondoren.

Katedraren arduradunak izango du haren jarduera sustatzeko eginkizunaren ardura, eta bere zuzendaritzapean hartuko du urteko jarduera-programa betearaztea, hauek barne: mintegiak, zabalkunde-ekintzak eta ikerketa-proiektuak, baita Ingurumen, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari lankidetza eta laguntza emateko jarduerak ere.

Horretaz gain, Jarraipen Batzordeari aurkeztu behar dizkio, hark onar ditzan, aurreko urteko kontuak, baita hurrengo ekitaldian egingo diren jarduerak eta dagokion aurrekontua ere.

Era berean, Katedraren arduradunak, urte bakoitzaren amaieran, egindako jarduerei buruzko memoria bat landuko du, zeina katedra hori atxikia duen UPV/EHUko Errektoreordetzara eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailera bidaliko baita.

Seigarrena. Jarraipen batzordea.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta UPV/EHUk erabaki dute Jarraipen Batzorde bat sortzea, hitzarmen honetan adierazitako helburuak beteko direla bermatzeko.

Jarraipen Batzordea UPV/EHUko bi ordezkarik eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko bi ordezkarik osatuko dute. Batzorde horren lehendakaritza-lanak bi alderdiek egingo dituzte, txandaka, eta sei hilean behin egingo da aldaketa. UPV/EHU izango da lehendakaritza bere gain hartuko duen lehena.

Jarraipen Batzordezko bileretara, Unesco Etxearen ordezkari bat ere joango da bileretara, zeinak hitz egiteko eskubidea izango baitu, baina ez boto-eskubiderik.

Jarraipen Batzordeak, besteak beste, honako egiteko hauek izango ditu:

Katedraren urteko jarduera-plana onartzea.

Katedraren urteko aurrekontua, hitzarmen honetan jasotakoa, onartzea.

Hitzarmen honetan jasotako aurrekontuaren urteko aurrekontu-betearazpena onartzea.

Katedraren arduraduna ere joango da bileretara, zeinak hitz egiteko eskubidea izango baitu, baina ez boto-eskubiderik.

Jarraipen Batzordea, gutxienez, urtean behin bilduko da. Bileretarako deialdia Jarraipen Batzordearen lehendakariak egingo du, eta bilera deituko du urteko lehenengo 15 egunetan, gutxienez kontu-ematea onartzeko, eta jarduerak eta aurrekontua onartzeko. Aldeetako batek eskatuz gero ere behar bezala justifikatuta, Jarraipen Batzordea bildu ahal izango da.

Jarraipen Batzordearen izaera kontuan hartuta, aurrekontua onartzeko, ezinbestekoa izango da hitzarmen hau sinatzen duten bi erakundeen ordezkariak bertan egotea, berorren eraginkortasuna bermatu ahal izateko. Nolanahi ere, ez da horren beharrik izango erakunderen batek bere egiten badu deialdiarekin batera bidaltzen zaion proposamena, eta hori idatziz adierazten badu bilera hasi aurretik.

Zazpigarrena. Alde sinatzaileen ekarpenak.

Katedra Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren ekarpen monetarioekin eta UPV/EHUren ekarpen ez-monetarioekin finantzatuko da; horiez gainera, aurreikusitako jardueren esparruan lor ditzakeen dirulaguntzak, laguntzak eta kanpo finantzazioko bestelako iturriak erabili ahal izango ditu.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren ekarpenak.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak ondoren aipatzen diren kopuruak emango ditu gehienera 2022, 2023 eta 2024ko aurrekontu ekitaldietarako, hitzarmen honetan adierazitako ekintzak eramateko aurrera. Hauek dira urte bakoitzean emango dituen kopuruak:

2022 75.000 euro.

2023 75.000 euro.

2024 75.000 euro.

Hortaz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 225.000 euro emango ditu gehienera finantziaziorako. Zenbateko hori behin betikoa da eta ez du onartzen ez eguneratzerik, ez eta egokitzapenik ere; beraz, aipatutako Eusko Jaurlaritzako Sailak ez du inolaz ere finantzatuko klausula honetan adierazitako zenbatekoa handitzea ekarriko lukeen aurrekontu desbideratzerik.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren ekarpen ekonomikoa bateragarria izango da helburu bera erdiesteko dauden bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, edozein dela ere laguntzak ematen dituen administrazioa, erakunde publiko edo pribatua, eta horiek estatukoak, Europar Batasunekoak nahiz nazioartekoak izan, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada, eta jasotzen diren gainerako dirulaguntzei buruzko araudiak horri buruz ezartzen duena urratzen ez bada.

UPV/EHUren ekarpenak.

UPV/EHUko Katedraren funtzionamenduari lagunduko dio unibertsitateko langileen laguntzarekin, eta bere gain hartuko ditu jarduerak aurrera eramateko erabiliko diren lokalen, azpiegituren eta unibertsitate zerbitzuen mantentze gastuak.

Zortzigarrena. Ordaintzeko era.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak zazpigarren klausulan ezarritakoaren arabera eta bederatzigarren klausulako betekizunak kontuan hartuta jarri behar duen zenbatekoa, honela ordainduko zaio UPV/EHUri:

2022. urtean egingo da lehenengo ordainketa, 50.000 eurokoa, Hitzarmen hau izenpetu eta 2022ko jarduera-plana onartu ondoren.

2023ko urtarrilaren 15a baino lehen egingo da ordainketa bakarra, 2022ko justifikatutako gastuak adinakoa. Gastu horien gehienezko muga 75.000 eurokoa izango da.

2024ko urtarrilaren 15a baino lehen egingo da ordainketa bakarra, 2023ko justifikatutako gastuak adinakoa. Gastu horien gehienezko muga 75.000 eurokoa izango da.

Hitzarmena amaitzean eta 2025eko urtarrilaren 15a aurretik, hitzarmenaren guztizko balantzea aurkeztuko da likidazioa egiteko. Gastu horien gehienezko muga 25.000 eurokoa izango da.

Bederatzigarrena. Justifikazioa.

Hitzarmen honi dagozkion ekarpen ekonomikoak justifikatuko dira katedraren Jarraipen Batzordeak burutu diren jarduerak onartzen dituenean, eta, betiere, Sailaren aurrean ekitaldiko gastuak justifikatu ondoren, gutxienez, honako dokumentazio hau aurkeztuta:

  1. Txosten akademikoa edo jardueren memoria, hitzarmen honetan jasotako jarduerak zein neurritan bete diren eta zeintzuk emaitza lortu diren arrazoituko duena; txosten horretan, halaber, egitasmoan egindako aurrerapenak azalduko dira.

  2. Txosten edo memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua adierazita. Era berean, atal hauek jasoko dira bertan:

    Hitzarmenaren helburuak lortzeko egindako gastuak justifikatzen dituen memoria bat, eta zerrenda sailkatu bat (Excel formatuan), ahalbidetuko duena hauek guztiak identifikatzea: hartzekoduna, zenbatekoa, igorpen-eguna, eta, hala badagokio, ordainketa-eguna, betiere, gastu bakoitzaren dokumentu euskarria aipatuta. Euskarri hori izango da faktura edo balio berbera duen dokumentu frogagarri bat, merkataritza-trafiko juridikoan baliozkoa dena, edo administrazio-eraginkortasuna duena.

    Jarduera horiek finantzatu dituzten beste diru sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda zehatza, zenbatekoak eta jatorria adierazita.

    Unibertsitateak jasotzen dituen dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diru horren bidez aurrera eramango diren jardueren kostua, berak bakarrik edo estatukoak zein nazioartekoak diren beste erakunde publiko edo pribatu batzuen dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin batera.

    Hamargarrena. Publizitatea eta hedapena.

    Katedrak, UPV/EHUko nortasun juridikorik gabeko erakundea denez, unibertsitatearen irudi korporatiboa erabili beharko du unibertsitate jarduerei buruzko komunikazio orotan eta sortutako ezagutza hedatzeko eta zabaltzeko ekitaldi guztietan, eta UPV/EHUren irudi korporatiboaren ikusgarritasuna bermatuko da eskuliburuan aurreikusitako moduan. Ekoizpen zientifikoari dagokionez, UPV/EHU beti agertu beharko da. Katedrak, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak ezarritako argibide guztiak errespetatuko ditu, haren irudi korporatiboari dagokionez.

    Katedrak egiten dituen ekitaldi eta jarduera guztietan UPV/EHUren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren logotipoak agertuko dira, antzeko neurri eta adierazgarritasunarekin, katedraren erakunde sustatzaile gisa, eragozteke horregatik beste entitate edo erakunde laguntzaile batzuen logotipoak ere agertzea.

    Hamaikagarrena. Indarraldia.

    Lankidetza hitzarmen hau sinatzen den unetik aurrera egongo da indarrean, 2024ko abenduaren 31 arte.

    Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49h) 2. artikuluak aurreikusten duen bezala, hitzarmenaren indarraldia amaitu aurreko edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek hitzarmena luzatzea erabaki ahal izango dute aho batez, indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraituz.

    Hamabigarrena. Izaera eta interpretazioa.

    Hitzarmen honek administrazio izaera du, eta berau interpretatu eta garatuko da administrazio zuzenbidearen arabera.

    Hamahirugarrena. Indargabetzea.

    Hitzarmen hau baliogabetu egingo da aldeetako batek betetzen ez badu; halakoetan, beste aldea jakinaren gainean jarri beharko da, idatziz, gutxien dela hilabete lehenago.

    Hitzarmen honetan jasotako klausulak edota horietatik eratorritako Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 51.2 artikuluan aurreikusitako edozein kausa hitzarmena baliogabetzeko arrazoiak izango dira berori izenpetzen duten aldeentzat.

    Nolanahi ere, denuntzia jakinarazten den unean hasita dauden jarduerak bukatzeko konpromisoa hartzen dute bi aldeek.

    Hamalaugarrena. Aldaketak.

    Hitzarmen honetan edozein aldaketa egiteko, horren berri eman beharko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari eta UPV/EHUri, ontzat eman dezaten; ondoren, bi erakundeetako organo eskudunek onartu beharko dute aldaketa.

    Eta aurreko guztiarekin ados daudela erakusteko, alde biek hitzarmen hau sinatu dute, bi aletan, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

    Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MARA ARRIOLA LPEZ.

    Universidad del Pas Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,

    EVA FERREIRA GARCA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik