Euskadi.eus
  • 70/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias enpresarekin (ADIF) Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

70/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias enpresarekin (ADIF) Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 3695
  • Xedapen-zk.: 70
  • Xedapen-data: 2022/07/28
  • Argitaratze-data: 2022/08/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena sinatu du, eta dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau

Madril, 2021eko abenduren 23a.

BILDU DIRA:

Raquel Snchez Jimnez andrea, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroa, uztailaren 10eko 528/2021 Errege Dekretuaren indarrez.

Mara Jess Montero Cuadrado andrea, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroa, urtarrilaren 12ko 8/2020 Errege Dekretuaren indarrez.

Ignacio Mara Arriola Lpez jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua izendatzeko irailaren 7ko lehendakariaren 26/2020 Dekretuak izendatua, eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko entitate publikoaren presidentea, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak 11. artikuluan xedatuaren arabera.

Pedro Mara Azpiazu Uriarte jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izendatzeko Lehendakariaren irailaren 7ko 24/2020 Dekretuaren bidez izendatua.

Mara Luisa Domnguez Gonzlez andrea, Adif (Trenbide Azpiegituren Administratzailea IFZ: Q-2801660H) enpresa-erakunde publikoko presidentea, kargu horretarako izendatua uztailaren 27ko 670/2021 Errege Dekretuaren bidez, Adif enpresaren Estatutuko 23.2.a) artikuluak ematen dizkion ahalmenak baliatuz (estatutu hori abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta, halaber, Adif-Alta Velocidad (IFZ: Q-2802152-E) enpresa-erakunde publikoko presidentea, Adif-Alta Velocidaden Estatutuko 23.1 artikuluaren arabera (estatutu hori abenduaren 27ko 1044/2013 Errege Dekretuaren bidez onartu zen), haren 23.2.a) artikuluak ematen dizkion eskumenak baliatuz.

Alderdiek, ordezkari izaerarekin, lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena formalizatzeko gaitasuna aitortzen diote elkarri eta haren baldintzak betetzeko hitza ematen dute, eta, horretarako, honako hau

AZALTZEN DUTE:

  1. Estatuko Administrazio Orokorrak eskumen esklusiboak dituela interes orokorreko obren eta autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen gainean, Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 24 artikuluek ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumena duela erkidegoaren intereseko obra publikoen, autonomia-erkidegoaren lurraldetik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen gainean eta EAEko jarduera ekonomikoa sustatu, ekonomikoki garatu eta plangintza egitekoak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Autonomia Estatutuaren 10. artikuluak, 25., 31., 32. eta 33. apartatuetan. Hala, Estatuko Administrazio Orokorrak, EAEko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituretako Administratzaileak (egun, Adif eta Adif-Alta Velocidad) 2006ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, EAEn trenbide-sare berria eraikitzeko.

    Trenbide-sektoreari buruzko Legearen (38/2015 Legea, irailaren 29koa) 22. artikuluan xedatutakoarekin bat, trenbide-azpiegituren administrazioa eta eraikuntza, Estatuaren eskumen-esparruaren barruan, Sustapen Ministerioari atxikitako eta nortasun juridiko propioa, jarduteko gaitasun osoa eta ondare propioa dituzten enpresa-erakunde publiko baten edo batzuen ardura izango dira, eta Trenbide-sektoreari buruzko Legeak eta Sektore publikoaren araubide juridikoaren Legeak (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) ezarritakoaren arabera arautuko dira, baita euren estatutuetan eta aplikagarri zaizkien gainerako arauetan jasotakoaren arabera ere.

    Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, RENFE enpresa-erakunde publikoak Trenbide Azpiegituren Administratzaile (ADIF) izena hartu zuen, eta lege horrek trenbide-azpiegituren administratzaileari esleitutako eginkizunak bere gain hartu zituen.

    ADIF enpresa-erakunde publikoa Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, abenduaren 30eko 2395/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako estatutuek, aurrekontu-legeriak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek ezarritakoaren arabera arautzen da. Arau horiek izan ezean, ordenamendu juridiko pribatua aplikatuko zaio.

    Abenduaren 13ko 15/2013 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluak, Trenbide Azpiegituren Administratzaile den enpresa-erakunde publikoa (ADIF) berregituratzeari eta arlo ekonomikoan presakoak diren beste neurri batzuei buruzkoak, enpresa-erakunde publiko berri bat sortzea xedatu zuen, ADIF-Alta Velocidad, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Legearen 43.1.b) artikuluan aurreikusitako erakunde publiko gisa (gaur egun Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea dena), aipatu dekretua indarrean jarri zen datara arte ADIFi esleituta eta aginduta zeuden abiadura handiko trenbide-azpiegituren eraikuntza- eta administrazio-jardueren atala zatituta.

    ADIF-Alta Velocidadi dagokio Trenbide Sektoreari buruzko Legeak trenbide-azpiegituren administratzaileei esleitutako eginkizunak betetzea, titulartasuna esleitu zaion trenbide-azpiegiturei dagokienez, bai eta etorkizunean esleitzen zaizkion titulartasunei dagokienez ere.

    ADIF-Alta Velocidad arautzen dute 15/2013 Errege Lege Dekretuak, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, abenduaren 27ko 1044/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutako estatutuek, aurrekontu-legeriak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek. Arau horiek izan ezean, ordenamendu juridiko pribatua aplikatuko zaio.

    Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) 2006ko apirilaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasotako jarduketek, halaber, ADIFen eta ADIF-Alta Velocidaden eskumeneko trenbide-azpiegiturei eragiten dietenez, azken erakunde horrek hitzarmen honen aldaketa honetan esku hartzea eragin du.

  1. EAEko trenbide-sare berriaren zehaztapen teknikoa eta funtzionala proiektuaren informazio-azterketaren arabera xedatzen dela, Sustapen Ministerioak onartu zuena orduko Azpiegituren Estatu Idazkaritzaren ebazpen bidez (jendaurrean jartzeko espedientea eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren proiektuaren informazio-azterketa behin betiko onartzen duena, 2001eko otsailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena). Halaber, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteari dagokion eta egun izapidetzen ari den informazio-azterketa osagarriaren arabera ere xedatzen da.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agindutako Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren tarte ia guztiak eraikitzeko proiektuak idatzi ondoren, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteari dagokiona izan ezik, eta haien obrak aurreratuta zeudenez, alderdiek beharrezko ikusi zuten lankidetza-hitzarmen horren lehen aldaketa bat sinatzea, honako hauetarako: hasiera batean aurreikusitako zenbateko ekonomikoak erregularizatzeko, ez baitziren guztiz nahikoak obrak osorik egikaritzeko; Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz, tuneletan eta tunelei lotutako obretan larrialdietarako irteera berriak egitea sartzeko; identifikatutako mendi-hegal ezegonkorrak egonkortzea ahalbidetuko duten lanak egiteko beharra sartzeko, eta obrak egiten diren bitartean ukitutako iturburuetan jarduteko, eta bere garaian aurreikusi ez ziren jarduketa berriak gehitzeko, hala nola Adifek kudeatzen duen zabalera iberikoko sarean Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzea.

    2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmenaren hamargarren klausularen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) 49.h) artikuluaren 1. apartatuaren arabera, lehen aldaketa hori 2017ko abenduaren 27an sinatu zen, 4 urteko indarraldiarekin.

    Lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketa horren zortzigarren klausulak honako hau ezartzen du: haren barnean jasotzen diren jarduketak 4 urterako baino gehiagorako direnez, alderdiek konpromisoa hartzen dute indarraldia amaitu baino behar beste denbora lehenago haren luzapen beharrezkoa izapidetzeko, 40/2015 Legearen 49.h) artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat, eta, horretarako, baimena emateko jarraitutako prozedura bera betetzen da.

    Indarrean dagoen epea amaitzear dagoenez, eta jarduketak gauzatzeko aipatu epea baino luzeagoa beharko dela egiaztatuta, alderdiak ados daude lehen aldaketa hori luzatzearekin.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren informazio-azterketa osagarria. Tartea: Astigarraga-Lezo behin-behinean onartu zen Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Azpiegituretako Idazkaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean jarri eta entzunaldia egin zen 2020ko ekainaren 22ko 173. zenbakiko BOEn zegokien iragarkia jarrita. 2021eko uztailean hasi zen ingurumen-ebaluazio arruntaren prozedura, eta ingurumen-organoak oraindik ez du ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin informazio-azterketa behin betiko onartu aurretik.

    Hala, informazio-azterketa osagarrian jasotako jarduketak gauzatzeko behar den epeari buruz gaur egun egin daitezkeen zenbatespenen arabera, gainditu egingo da lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketarekin luzatutako indarraldia (gehienez ere 4 urte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera); beraz, bi alderdiak ados daude lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena izapidetu beharrarekin, eta, horren bidez, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko obrak gauzatzea haren eremutik kanpo uztearekin, hori bai, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren tarte horretako obrak gauzatzeko berariazko hitzarmen bat izapidetzeko konpromisoa hartu dute.

  3. Aurreko paragrafoetan adierazitakoak I. eta II. eranskinak aldatzea dakar, lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketan jasoak, zenbatekoen zenbatespenen taula eta jarduketen kokapen-eskema eguneratzeko.

    Era berean, beharrezkoa da III. eranskinean aurreikusitako urteko zenbatekoen banaketa egokitzea.

  4. 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmena garatzeko, Sustapen Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten egun berean, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa jakin batzuk agintzekoa, eta, lankidetza-hitzarmen harekin bezala, haren lehenengo aldaketa bat sinatu zen 2017ko abenduaren 27an.

    Aurrekoa ikusita, justifikatuta dago 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa izapidetzea, hitzarmenaren indarraldia luzatzeko, bai eta Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko obrak egiteko jarduketak 2006ko lankidetza-hitzarmenetik eta lehenengo aldaketatik kanpo uzteko ere.

    Horregatik guztiagatik, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif eta Adif-Alta Velocidad enpresa-erakunde publikoek erabaki dute Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmena bigarrenez aldatzea eta luzatzea, honako klausula hauen arabera:

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Bigarren aldaketaren eta luzapenaren helburua eta irismena.

    Dokumentu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko lankidetza-hitzarmena aldatzen da, baita haren lehen aldaketa ere, 2017ko abenduaren 27koa (2018ko urtarrilaren 26ko BOE, 23. zk.), aurreikusitako epean (luzapena barne) amaitu ezingo diren lanak kanpo uzteko, eta aipatu aldaketatik eratorritako lehen aldaketa luzatzen da.

    2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmenean eta 2017ko abenduaren 27ko lehenengo aldaketan aurreikusitako klausula guztiek indarrean jarraitzen dute, bigarren aldaketa eta luzapen honetan finkatutako hizpaketen aurkakoak direnak izan ezik.

    Bigarrena. Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea.

    Bigarren aldaketa eta luzapen horren bidez, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak Euskal Autonomia Erkidegoan 2006ko apirilaren 24an sinatutako trenbide-sare berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmenetik kanpo geratzen dira, bai eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketatik ere.

    Ondorioz, lankidetza-hitzarmena ere aldatu behar dela, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzera bideratutako zenbait jarduketa agintzekoa.

    Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Adif eta Adif-Alta Velocidad enpresa-erakunde publikoek lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko konpromisoa hartu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren informazio-azterketa osagarria. Tartea: Astigarraga-Lezo txostenean behin betiko onartzen den konponbidean oinarrituko dena. Aipatu txostena, gaur egun, ingurumen-ebaluazioaren eta behin betiko onarpenaren zain dago.

    Tarte horretako obrak gauzatzea kanpo utzita, obrok lankidetza-hitzarmen berri honetara ekarri behar dira.

    Hirugarrena. Lankidetza-hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa luzatzea.

    Lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketa hori beste 4 urtez luzatzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen artean 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehenengo aldaketaren zortzigarren klausularekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) 49.h) artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Luzapen horretatik kanpo geratzen da dokumentu honen bigarren klausulan jasotako alderdia.

    Laugarrena. Lankidetza-hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketaren I., II. eta III. eranskinak eguneratzea.

    2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bosgarren klausulak EAEn gauzatu beharreko lanen gutxi gorabeherako kostua aurreikusten du.

    2017ko abenduaren 27an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketa dela-eta, laugarren eta bosgarren klausuletan obrak gauzatzeko kostua eguneratzea eta finantzatzea xedatzen da.

    Dokumentu honetako bigarren eta hirugarren klausulen ondorioz, berriro eguneratu dira I. eta II. eranskinak, lankidetza-hitzarmenean jasotako jarduketen kostu zenbatetsiari eta hitzarmenaren barne jarraitzen duten jarduera horien kokapenari buruzkoak.

    Lankidetza-hitzarmen honetatik Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko plataformaren obrak gauzatzea kendu dela kontuan hartuta, eta zenbait tartetako obrak amaitu direla eta Bergara-Donostia tarte osoan asko aurreratu dela aintzat hartuta, hitzarmenean aurreikusitako kostu zenbatetsiak eguneratu egin behar dira, eta 2.024,61 M euro izango direla zenbatesten da (BEZa barne). Kostu horiek barne hartzen dituzte kontratu-gorabehera onartuak eta obra amaitu arteko gorabeheren zenbatespena. Horrez gain, lankidetza-hitzarmenaren lehen aldaketan sartutako jarduketa berrien zenbatekoak eguneratu behar dira: Donostiako geltokia gaur egungo Norteko geltokian, Astigarragako geralekua Adifek kudeatutako zabalera iberikoko sarean, Ezkioko geltokia, tuneletako larrialdi-irteerak, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 (EB) Erregelamenduari jarraikiz, eta jarduketa gehigarriak (mendi-hegalak egonkortzea eta ukitutako iturburuak lehengoratzea), I. eranskinean xehatzen den bezala.

    Aipatutako kostu horrek ez ditu barne hartzen obrak egiteko desjabetu behar diren ondasunen eta eskubideen zenbatekoak; nolanahi ere, Adif-Alta Velocidadek ordainduko ditu horiek.

    Era berean, lankidetza-hitzarmenaren bigarren aldaketa hori luzatzeak, lehen aldaketarekin gertatu zen bezala, III. eranskinean aurreikusitako urteko zenbatekoen banaketa egokitzea eskatzen du.

    Bosgarrena. Sustapen Ministerioari buruzko aipamenak.

    2006ko apirilaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean eta 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketan Sustapen Ministerioari egindako aipamen guztiak egungo Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari egiten zaizkiola ulertu behar da.

    Seigarrena. Bigarren aldaketaren eta luzapenaren indarraldia eta amaiera.

    Laugarren klausularen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) arabera, bigarren aldaketa eta luzapen honek 4 urteko indarraldia du, eta, epe hori igarotakoan, iraungi egingo da.

    Era berean, bigarren aldaketa eta luzapen hau eraginkorra izango da Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatu ondoren, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) 48. artikuluan eta lege horren zazpigarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan adierazten den bezala. Gainera, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

    Zazpigarrena. Dokumentu hau aldatzeko araubidea.

    Inguruabarrengatik beharrezkoa bada, dokumentu hau aldatzeari ekingo zaio, administrazio eta entitate sinatzaileen aurretiazko adostasunarekin, eta dagokion aldaketa-dokumentua izapidetu eta sinatuko da horretarako.

    Zortzigarrena. 2006ko apirilaren 24ko lankidetza-hitzarmena eta lehen aldaketa, 2017ko abenduaren 27koa.

    Dokumentu honek aldatu ez duen orotan, 2006ko apirilaren 24an Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko obrak egiteko sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritakoa aplikatuko da, bai eta luzapena emandako 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketan ezarritakoa ere.

    Bederatzigarrena. Araubide juridikoa eta jurisdikzioa.

    Bigarren aldaketak eta luzapenak izaera administratiboa du eta Trenbide Sektoreari buruzko Legeak (38/2015 Legea, irailaren 29koa) ebazten duenari men egingo dio, eta, hartan aurreikusten ez den guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legeak (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa) edo etorkizunean haren ordezkoa denak dioenari.

    Alderdiek adostu dutenez, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmena, hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa edo bigarren aldaketa eta luzapen hau interpretatzean eta/edo betetzean sor daitezkeen auziak Jarraipen eta Koordinazio Batzordean ebatziko dira.

    2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmena, hitzarmenaren 2017ko abenduaren 27ko lehen aldaketa edo bigarren aldaketa eta luzapen hau interpretatzean eta/edo betetzean sor daitezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenan kontu hartuko dira.

    Hamargarrena. Lankidetza-hitzarmenari egindako erreferentziak aldatzea.

    Bigarren aldaketan eta luzapenean, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean (2006ko apirilaren 24an sinatua) eta Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenean (2017ko abenduaren 27an sinatua), lankidetza-hitzarmen aipatzen den guztietan hitzarmen ulertu beharko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    Eta, ados daudela adierazteko, dokumentu hau sinatzen dute.

    Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroa,

    Raquel Snchez Jimnez.

    EAEko Administrazio Orokorreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

    Ignacio Mara Arriola Lpez.

    Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa,

    Mara Jess Montero Cuadrado.

    EAEko Administrazio Orokorreko Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

    Pedro Mara Azpiazu Uriarte.

    Adif eta Adif-AVren presidentea,

    Mara Luisa Domnguez Gonzlez.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)