Euskadi.eus
  • 77/2022 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen arteko prestakuntza arloko lankidetza-hitzarmena argitaratzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

77/2022 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen arteko prestakuntza arloko lankidetza-hitzarmena argitaratzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 3941
  • Xedapen-zk.: 77
  • Xedapen-data: 2022/08/25
  • Argitaratze-data: 2022/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional; Sailak

Testu legala

Hitzarmen hori sinatu da, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 24a.

HONAKO HAUEK HARTU DUTE PARTE:

Alde batetik, Andrs Zearreta Otazua jauna, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia 15/2012 Legeak, ekainaren 28koak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoak sortu zuen, administrazio-izaerako organismo autonomo bezala eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikita dago. 15/2012 Legearen 26.3 artikuluaren arabera, haren zuzendari nagusiari dagokio erakundearen ordezkaritza egikaritzea.

Beste alde batetik, Maite Barruetabea Zenekorta andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendaria. Herri Administrazioaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko 1983ko uztailaren 27ko 16/1983 Legearen bidez sortutako erakunde autonomoa da IVAP, eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza eta Autogobernu Sailari atxikita dago. Zuzendariak erakundearen ordezkaritza egikaritzen du 16/1983 Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bi alderdiak bakoitza bere erakundearen izenean eta hura ordezkatuz agertu dira, eta hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena aitortzen diote elkarri, sinetsita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean lankidetza estua izateak onurak ekar ditzakeela bientzat, prestakuntza-arloan bi erakundeek esleituta dituzten zereginak betetzeko orduan. Hortaz,

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:

  1. Azaroaren 9ko 289/2010 Dekretuak Transferentzien Batzorde Mistoaren 2010eko urriaren 28ko Akordioa onartu zuen. Akordio horren arabera, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizun eta zerbitzuak, azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuak ezarritako baldintzetan.

  2. 15/2012 Legeak ondokoa xedatzen du 20. artikuluaren 2 eta 3 zenbakietan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren xede eta helburuei buruz:

    1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren helburua da herritarren segurtasuna lortzeko zerbitzu publikoak ematen jarduten duten edo parte hartzen duten pertsonek beharrezkoa den lanbide-heziketa eskuratzeko baldintzak eta bitartekoak sortzea, eta gaikuntza hori beste pertsona batzuei ere eskaintzea, baldin eta, segurtasun publikoko zerbitzuetakoak izan ez arren, interes profesionala badute edo beren jarduerak zerbitzu horien garapenean eragiten badu.

    2. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren xedea da Gobernuak segurtasun publikoaren arlorako duen prestakuntza-, hautaketa-, ikerketa- eta berrikuntza-politika gauzatzea, hala Euskal Herriko Poliziari dagozkion arloetan nola babes zibilari eta larrialdi-zerbitzuei dagozkienetan. Horretarako, Euskadiko erakunde erkideei dagozkien eskumenen eremuaren barruan eta lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasun publikoko politika gauzatzen jarduten edo esku hartzen duten giza baliabideen prestakuntza eta, hala dagokionean, hautaketa planifikatu eta kudeatu beharko ditu.

  3. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari honako helburu hau esleitzen dio, besteak beste, erakundea bera sortu zuen 16/1983 Legeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta beste edozein herri-administraziok edo araubide juridikok bere esku utz dezakeen funtzionarioen eta kontratudunen prestakuntza eta hobekuntza.

  4. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituen 200/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, ezartzen duenez, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak, dituen helburuak betetzeko, eginkizun hauek izango ditu:

    1. Lanpostuan hasteko, lanpostua betetzeko eta karrera profesionalerako ikastaro, mintegi eta era guztietako prestakuntza-jardueren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta administrazio erakundeetako langileen prestakuntza taxutu, kudeatu eta ebaluatzea, prestakuntzaren arloan indarrean den araudiarekin bat.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 1/2021 Legeak, zuzkidurak kontsignatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko. Zuzkidura horiek isla dute Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) aurrekontuan. Aurrekontu honek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia onuradun duen zuzkidura bat kontsignatzen du gehienezko kopurua adierazita.

  6. 1/2021 Legearen Bederatzigarren Xedapen Gehigarriak xedatzen duenez, Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak organismo horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.

  7. Bi alderdiek, nork bere ahalmenak baliatuz, eta beren eskumeneko gaietan lankidetzan aritzea bientzat onuragarritzat jotzen dutenez, hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, honako klausula hauei lotuta.

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

    Hitzarmen honen bidez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, 2022ko ekitaldian, enplegatu publikoentzat eta enplegurako prestakuntzaren baitan burutzen dituen prestakuntza-plan edo -programen finantzazioa arautzen da, prestakuntza hori Akademiaren eskumenekoa denean.

    Prestakuntza-plan edo -programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:

    Prestakuntza-edukiak diseinatzea eta/edo prestatzea.

    Ikaskuntzako sareak ezartzea, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak.

    Irakaskuntzako materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.

    Aprobetxamenduaren, transferentziaren edo eraginaren ebaluazioarekin lotutako azterketak, erakundeak garatutako prestakuntzari buruzkoak.

    Programatzen diren prestakuntza ekintzetako bat, gutxienez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa izan behar da.

    Ez dira inola ere diruz laguntzeko modukoak izango plan edo programetan aurreikusitako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonen joan-etorri, mantenu-, egonaldi- eta ordezkapen-gastuak.

    Bigarrena. Definizioak.

    Hitzarmen honetan ezarritakoa interpretatze eta aplikatze aldera, betiere kontuan izango dira honako definizio hauek:

    1. Prestakuntza Beharren Analisia da pertsona batek lanpostua behar bezala betetzeko jakin beharko lukeenaren eta dakienaren arteko aldearen analisia.

    2. Prestakuntza-plan edo -programatzat hartzen da prestakuntza-ekintzen multzo antolatu bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza planifikatu eta antolatzeko irizpide orokorrei buruzko 30/2008 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 2008ko otsailaren 27koa).

    3. Prestakuntza-ekintzatzat hartzen da, oro har, langileei alderdi, eremu edo ezagutza-arlo jakin bati buruzko prestakuntza ematera bideratutako eragiketen multzoa. Prestakuntza-ekintzak ikaskuntzakoak edo informazioak izan ahal izango dira, otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen denaren arabera.

      Hirugarrena. Finantza-zuzkidura.

      Zuzkidurak, gehienez, 193.661 euroko zenbatekoa izango du, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko aurrekontuan hitzarmen honen xederako ezartzen duen bezala 2022ko ekitaldirako. Sekzioa 43, programa 1216, zerbitzua 02, azpikontzeptua 41201, partida 001, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako prestakuntza-planak

      Laugarrena. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren betebeharrak.

      Hitzarmen honen xedeak burutze aldera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoak ondoko betebeharrak egiten ditu bere:

    1. IVAPi behar bezala justifikatzea baldintzak eta betebeharrak bete dituela, bai eta finantzatzeko den plan, programa edo jarduera egin duela ere.

    2. IVAPek egingo dituen egiaztapenen mende egotea. Erakunde publiko izaerak dakartzan kontrol jardueren mende ere egon beharko du.

    3. IVAPi aditzera ematea beste zernahi administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman dizkien.

    4. Zuzkidura esleitzean kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea IVAPi.

      Esleipena egiteko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada, gerta liteke horren ondorioz esleipen-ebazpena ere aldatzea. Era berean, ebazpen hori aldatzea eragin dezake beste administrazio batzuen edo erakunde publiko zein pribatu batzuen dirulaguntzak eskuratzeak eta, edozein kasutan, xede bera betetzeko beste zernahi diru-sarrera edo baliabide jasotzeak; baldin eta, ebazpen honen babesean emandako finantzazioarekin batera, finantzatu daitekeen edozein kontzepturen finantzaketan, kostuaren guztizkoaren gainetik dagoen zenbatekoa hartzen badute.

      Bosgarrena. IVAPen betebeharrak.

    1. Ezarritako zuzkiduraren transferentzia izapidetzea hitzarmen hau sinatutakoan.

    2. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin elkarlanean aritzea, prestakuntza-beharren analisi edo diagnostikoak efizientziarik handienarekin egin daitezen.

    3. Akademiak aurkeztutako dokumentazioa aztertzea eta ebazpena ematea, zazpigarren klausularen azken paragrafoan ezarritakoa ere aintzat harturik.

      Seigarrena. Finantzazioaren izapidetza.

      Hitzarmena sinatutakoan, hirugarren klausulan ezarritako zuzkidura osoaren transferentzia izapidetuko da.

      2022ko azaroaren 30a baino lehen, Akademiak ondoko dokumentazioa emango dio IVAPi:

    1. Finantzatzeko diren prestakuntza-plan edo programak. Hauek, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuan ezarritako edukia (EHAA, 2008ko otsailaren 27koa).

    2. Prestakuntza planaren oinarri den Prestakuntza Beharren Analisia, horretarako erabili den metodologia azalduta. Analisi hori, IVAPek zehaztu duen Prestakuntza Beharren Analisiaren metodologian oinarritu daiteke. Era berean, analisitik ondorioztatzen diren prestakuntza lehentasunak jasoko dira.

    3. Prestakuntza-eskaintzarekin batera hau erantsi behar da gutxienez:

      Ekintzaren edo ekintzen deskribapena.

      Beharrizanaren edo komenigarritasunaren justifikazioa.

      Ekintzaren edo ekintzen kostua.

      Halaber, planaren edo programaren betearazpen-maila justifikatzeko Akademiak hau aurkeztu beharko du:

      Aurkeztutako prestakuntza-planaren edo -programaren betearazpenari buruzko txostena.

      Erakundeak burututako prestakuntza-plan edo -programaren kostuari buruzko ziurtagiria, erakundeko barne-fiskalizazioaren arduradunak izenpetua.

      Ziurtagiria, ondokoa adierazten duena: planak edo programak ez duela jasotzen, hitzarmen honetan esleitutako kopuruarekin batera, gehiegizko finantzaketa dakarren laguntzarik, kostuaren edo bete den planaren edo programaren zatiari dagokion kostuaren gainetik dagoen zenbateko batean.

      Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuko balitz Akademiak azkenean egokituko zaion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, dagozkion kontabilitate-eragiketak ezeztatuko dira behar ez den bezala jaso den kopururaino.

      Akademiak bitarteko elektronikoz egin behar ditu prozedura honetako izapide guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, Nire karpeta gunean.

      Prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoz egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak onartzen duen edozein ziurtagiri elektroniko erabili ahal izango du.

      Akademiak Ordezkarien erregistroan izendatuko ditu erakundearen izenean jardungo duten pertsona edo pertsonak, hitzarmen honen izapidetza eta betearazte ondorioetarako.

      Akademiak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezake dokumentazio guztia. Prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

      Aurkeztu behar diren dokumentuek klausula hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, edo haien edukia nahikoa ez bada, Akademiari jakinaraziko zaio hamar egun dituela eskabidea osatzeko edo akatsak zuzentzeko, eta adieraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta Administrazioa behartuta dagoela eskaera horri buruzko ebazpen adierazia ematera, bai eta jakinaraztera ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.

      Zazpigarrena. Zuzkidura esleitzea.

      Zuzkiduraren esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek esleitutako diru-kopurua zehaztuko du. Kopuru horri dagozkion kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hau egoitza elektronikoaren bidez jakinaraziko da ematen den egunean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

      Finantzatutako kopuruak ezin izango du gainditu prestakuntza-plan, -programa edo -jardueraren kostuaren ehuneko berrogeita hamar.

      Zortzigarrena. Esleitutako finantzazioari uko egitea.

      Akademiak uko egin diezaioke, osorik edo partez, esleitu zaion zuzkidurari. Uko-egitea idatziz jakinarazi beharko da, eta esleipenetik eratorritako eskubide ekonomiko guztiak edo uko-egiteari dagokion zuzkiduraren zatiari dagozkion eskubideak galtzea ekarriko du. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, betiere, onartu egingo du aurkeztutako uko-egitea.

      Bederatzigarrena. Itzultzea.

      Akademiak hitzarmen honetan ezartzen diren baldintzak ez betetzeak ekarriko luke zuzkiduraren transferentzia gauzatu duten kontabilitate-eragiketak osorik edo zati batean deuseztatzea.

      Hamargarrena. Administrazio-isiltasuna.

      Eskabidea aurkezten denetik hiru hilabete igarota Interneteko helbidean esleipen-ebazpenik argitaratu ez bada, Akademiak ezetsitzat jo ahal izango du bere eskaera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

      Hamaikagarrena. Jarraipen-batzordea.

      Hitzarmena sinatzen duten erakundeek jarraipen-batzorde bat sortuko dute, haietako bakoitzak izendatutako bina ordezkarik osatua, hitzarmena ondo betetzen dela begiratze aldera. Berariazko akordiorik ezean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkarietako bat izango da batzorde horren buru, eta idazkari, aldiz, Akademiak izendatutako ordezkarietako bat.

      Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

    1. Hitzarmenean aurreikusitako ekintzen segimendua egitea; elkar informatzea, hartutako konpromisoak betetzea ahalbidetu dezaketen irizpideak eta moduak zehaztuta.

    2. Hitzarmenak interpretazio- edo exekuzio-arazorik izanez gero, konpontzen ahalegintzea.

      Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, jarduketei bide egokia emateko behar den guztietan bilduko da batzordea, alderdietako edozeinek hala proposatuta. Batzordearen bileren bertaratze- quorumak kide guztiak agertzea eskatzen du, eta aho batez hartuko dituzte kideek erabakiak.

      Hitzarmen honetan Jarraipen Batzordearentzat espresuki jasotzen ez diren gaietan, 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, atariko tituluaren II. kapituluaren hirugarren atalean arautzen duen kide anitzeko organoen araubidea aplikatuko da.

      Hamabigarrena. Araubide juridikoa.

      Hitzarmen honek administrazio-izaera du eta aplika dakiokeen antolamendu juridikoaren bidez arautuko da Hitzarmenaren interpretazioa eta garapena; zehazki, 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, xedatutakoaren arabera.

      Administrazio publikoen kontratuei buruzko legeriaren aplikagarritasunari dagokionez, baztertuta geratzen da hura, 9/2017 Legeak, azaroaren 8koak, Sektore Publikoko Kontratuenak, 6.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera.

      Hitzarmen hau sinatzeak ez dakar esku hartzen duten alderdiek beren eskumenei uko egitea edo eskumen horiek aldatzea, hartzen dituzten konpromisoei dagozkien erantzukizunak bakarrik egiten dituzte bere.

      Hamahirugarrena. Izaera pertsonaleko datuen babesa.

      Hitzarmen honen egikaritza kudeatzeko beharrezkoak izan litezkeen datu pertsonalak, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute alderdi biek. Tratatzen diren datuen titularrek informazioa jasoko dute tratamenduari buruz, bai eta datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideen egikaritzari buruz ere.

      IVAPi dagokionez, hitzarmen honetatik sortutako lankidetza-ekintzetan jasotako datu pertsonalak erakunde horrek antolatutako prestakuntza eta hobekuntza izeneko tratamenduan sartuko dira, eta lankidetza-jarduera horiek kudeatzeko baino ez dira erabiliko. Tratatzen diren datu pertsonalen titularrak datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideaz balia daitezke, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren aurrean.

      Hamalaugarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

      Hitzarmen honek sinatzen den egunetik 2022ko abenduaren 31ra bitartean izango du eragina, eta berariaz luzatzeko aukera egongo da, lehenengo klausulan ezarritako xedea burutu arte, hurrengo klausulan hitzarmena suntsiarazteko ezarritako arrazoiren bat tarteko ez bada.

      Hamabosgarrena. Hitzarmena azkentzea.

      Hitzarmen hau arrazoi hauengatik suntsiarazi ahal izango da:

      1. Alderdietako batek hitzarmena salatzea, idazki bidez, hiru hileko aurrerapenarekin.

      2. Bi alderdiak hitzarmena bertan behera uzteko ados egotea.

      3. Hitzarmeneko klausularen bat ez betetzea.

        Sinatzaileek azaldu eta hitzartutako guztiarekin ados daudela adierazten dute, eta, dauzkaten eskumenez baliatuz, hitzarmen hau sinatzen dute, bi aletan, goian adierazitako lekuan eta datan.

        Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

        ANDRS ZEARRETA OTAZUA.

        La Directora del IVAP,

        MAITE BARRUETABEA ZENEKORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik