Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abenduaren 13koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen balorazio-batzordeko burua eta kideak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 13koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen balorazio-batzordeko burua eta kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 171
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/13
  • Argitaratze-data: 2023/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira 2022rako. Bada, agindu horren 3. paragrafoko 12. oinarrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan aurreikusitako ebaluazio-organoa arautzen da.

Oinarri horren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna izango da ebaluazio-batzordearen buru. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta Hazi fundazioko ordezkari bat izango dira batzordekideak, eta lehenengoak idazkari-lanak egingo ditu. Balorazio Batzordean, ahal dela, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izango da, eta batzordekideek trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia izan beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza barne. Haiek izendatzeko ebazpena Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak emango du, eta idazkari-lana beteko duen pertsona ere ebazpen berean izendatuko da.

Azaldutakoaren arabera, hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:

Batzordeburuak:

  1. Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna (titularra).

    Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren enpresa-programaren arduraduna (ordezkoa).

    Batzarkideek:

    Fernando Senz de Buruaga Castillo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

    Josune Jayo Garro andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari gisa jardungo duena (ordezkoa).

    Elena Gutierrez Prez de Notario andrea, Hazi fundazioaren ordezkaria Berrikuntza arloko arduradun gisa (titularra).

    Pilar Raio Maeso andrea, Hazi fundazioaren ordezkaria, Prospektibaren eta Sareen arloko teknikari gisa (ordezkoa).

    Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, ebazpen honek aipatutako organoaren osaera finkatzen eta hura argitaratu dadin agintzen du.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 13a.

    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

    VCTOR OROZ IZAGUIRRE.