Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundeari aitortzen baitzaio profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundeari aitortzen baitzaio profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp. Zk./48-EXA-2022-1.

Bat. Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundearen ordezkaritzak, ?2022ko urriaren 10ean, Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan baimendutako profesionalak espezialitate honetan prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimentzeko eskabidea:

Garabi mugigarri autopropultsatuen operadorea, A eta B kategorietan.

Bi. Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek, zehazki, hauek dira:

Erakundea identifikatzeko datuak. Egoitzaren helbidea: Granda II Industrialdea, Los Robles kalea, 1 (33199-Meres-Siero).

Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Gras y Transportes Ibarrondo, S.A. enpresarekin sinatutako hitzarmena. Avanzada Errepidea, 5 instalazioetan (48950-Erandio), trebakuntza teorikoa eta praktikoa gauzatuko da. Erabiliko diren garabi autopropultsatuak zehazten dira.

Hiru. Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2022ko abenduaren 13an, baimenaren aldeko txostena eman dio Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundeari aitortutako erakunde gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu,

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.

Bi. Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru. Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau. Era berean, egiaztatu egin da erakunde eskatzaileak bete egiten dituela ekainaren 27ko 837/2006 Errege Dekretuaren VII. eranskineko 5. paragrafoan jasotako baldintzak. Dekretu horren bidez, garabi mugigarri autopropultsatuei buruzko jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren Mie-AEM 4 jarraibide tekniko osagarriaren testu berria onartu zen.

Bost. Laburbilduz, aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta aplikazio orokorreko beste batzuk eta horiekin bat datozenak aintzat hartuta, hauxe

  1. Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundeari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena, espezialitate honetan.

    Garabi mugigarri autopropultsatuen operadorea, A eta B kategorietan.

  2. Escuela Europea de Maquinaria, S.L. erakundea inskribatzea baimendutako profesionalen prestakuntzarako onartutako erakundeen erregistro berezian (REFPA), erregistro-zenbaki honekin: A-125

  3. Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

  4. Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

  5. Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

  6. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

  7. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

    Bilbao, 2022ko abenduaren 21a.

    Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

    ADOLFO GONZLEZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik