Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdia, 2022ko ekitaldiari dagokiona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdia, 2022ko ekitaldiari dagokiona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 371
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/28
  • Argitaratze-data: 2023/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduan 2022ko ekitaldirako aurreikusitako lankidetzarako laguntzak jaso ahal izateko erregelamenduak ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak.

Balioespen-batzordeak proposamen bat egin du, 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren 25., 32., 39., 46., 53., 60. eta 67. artikuluetan ezarritako balioespen- eta hautaketa-irizpide objektiboak aintzat hartuz.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zerrendatutako eskatzaileei lankidetzarako dirulaguntzak ematea, 2022ko abuztuaren 31ko Aginduan jasotakoari jarraikiz. Eranskin horietan zehazten dira inbertsio edo gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargura (343.908,49 euro) eta LGENFen kargura (718.289,63 euro) diruz lagundutako zenbatekoa. LGENFen kargura kofinantzatutako laguntzaren zatia Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera gauzatuko da.

Landa-eremuetako garapeneko nekazaritzakoak ez diren proiektuei edo baso-proiektuei dagozkien laguntzak IV. eranskinean zerrendatuta daude, eta minimis izaerakoak dira, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) babesean (2013ko abenduaren 24ko EBAO, 3525. zk.).

Bigarrena. 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira dirulaguntzak.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean (3) zerrendatutako eskatzaileei 2022ko abuztuaren 31ko Aginduan jasotako kooperazio proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzak ukatzea.

Laugarrena. Proiektu bakoitzean aurreikusitako jardunak betearazteko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da urtebeteko proiektuetarako, eta 2023ko abenduaren 31n urte anitzeko proiektuetarako, hurrenez hurren.

Bostgarrena. Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 28a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAL PREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)