Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumeneko baimen integratua berrikusi eta aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumeneko baimen integratua berrikusi eta aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5174
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/17
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ingurumeneko sailburuordearen maiatzaren 21eko ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua ematen zitzaion Deydesa 2000 SL enpresak Legution sustatu duen hondakin ez-arriskutsuen kudeaketarako instalazioari.

    2.

  1. Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko irailaren 2ko jakinarazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da jakinarazitako aldaketa-proiektua, zeinaren arabera hondakin onargarrien zerrendan EHZ 19 10 06 duen hondakina sartzen baita, eta adierazten baita handitu egin dela lehengaien eta gai osagarrien kontsumoa, bai eta hondakinen ekoizpena ere, lan-txandak handitzearen ondorioz.

  2. Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko azaroaren 4ko jakinarazpenaren bidez, jakinarazi zen ez-funtsezkotzat jotzen zela banaketa magnetikoko produkzio-lerroan makineria ordezkatzean datzan aldaketa.

  3. Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko azaroaren 24ko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zen Deydesa 2000 SLri emandako ingurumen-baimen integratua, ez funtsezkotzat jotako aldaketa baten ondorioz. Aldaketa horren bidez, instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsuen bi kode gehitu ziren: HEZ 160504* (aerosolak) eta 080111* (pintura-hondakinak).

  4. Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko apirilaren 25eko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zen Deydesa 2000 SLri emandako ingurumen-baimen integratua, ez-funtsezkotzat jotzen den aldaketa baten ondorioz; aldaketa horren bidez, kudeatzeko hondakin berriak sartu ziren altzairu herdoilgaitz arinki magnetikoetarako diseinatutako bereizgailu baten instalazioan eta ezarpenean.

  5. Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko uztailaren 21eko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zen Deydesa 2000 SL sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, ez-funtsezkotzat jotzen den aldaketa baten ondorioz: EHZ 190814 hondakina (araztegiko lohiak) sartzea instalazioan sortutako hondakin berri gisa.

  6. Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko abenduaren 5eko jakinarazpenaren bidez, jakinarazi zen ez-funtsezkotzat jotzen zela hondakin ez-arriskutsuak pabiloien barruan biltegiratzeko, eta, ondoren, beste instalazio batzuetan tratatzeko kokapen berria ezartzean datzan aldaketa.

  7. Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko martxoaren 5eko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zen Deydesa 2000 SLri emandako ingurumen-baimen integratua, ez-funtsezkotzat jotzen den aldaketa baten ondorioz. Aldaketa hori tromel bat instalatzean eta diskoak bahetzeko etapa gehitzean datza, eta horrek hondakin ez-arriskutsuen ekoizpena aldatzea dakar.

  8. Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko apirilaren 11ko jakinarazpenaren bidez, jakinarazi zen ez-funtsezkotzat jotzen zela detekzio magnetiko aldakorra duten 6 bereizgailu eta horiei dagozkien konpresoreak ezartzeko aldaketa.

  9. Ingurumen-administrazioko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 1eko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zen Deydesa 2000 SLri emandako ingurumen-baimen integratua, ez-funtsezkotzat jotzen den aldaketa baten ondorioz: ahalmena handitzea eta transferentzia-zentro gisa gaitzea.

  10. Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko urriaren 19ko jakinarazpenaren bidez, instalaziora sartzeko tornuak ezartzeko aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen zela jakinarazi zen.

  11. Ingurumeneko sailburuordeak, 2019ko martxoaren 27ko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zuen Deydesa 2000 SLri emandako ingurumen-baimen integratua, ez-funtsezkotzat jotzen den aldaketa baten ondorioz: sortutako HEZ 15 01 03 (zura) hondakin ez-arriskutsu berria sartzea.

  12. Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko maiatzaren 27ko jakinarazpenaren bidez, jakinarazi zen ez-funtsezkotzat jotzen zela zelaiko zolata konpontzean eta aldagela berriak eraikitzean datzan aldaketa.

  13. Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko irailaren 26ko jakinarazpenaren bidez, jakinarazi zen ez-funtsezkotzat jotzen zela 11. ur-ponpa kendu eta SGM bereizgailu balistikoa jartzeko aldaketa.

  14. Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko azaroaren 6ko Ebazpenaren bidez, ez-funtsezkotzat jotzen da ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazio-aldaketa. Aldaketa hori hodi bat lurperatzeko hondeaketa baterako jakinarazitako aldaketa-proiektu batean datza.

  15. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez, zuzendu egin ziren ez-funtsezko izaerari buruzko 2018ko abuztuaren 1eko jakinarazpenean atzemandako akatsak. Jakinarazpen horren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, kudeatu daitezkeen hondakinen EHZ kodeei dagokienez.

  16. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da jakinarazitako aldaketa-proiektua, hau da, EHZ 20 02 02 deklaratutako hondakin ez-arriskutsua 19 12 09 HEZrekin (hondakinen tratamendu mekanikoaren ondoriozko lurrak eta harriak) ordezkatzea.

  17. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen ez-funtsezko aldaketatzat jotzen da jakinarazitako aldaketa proiektua, zeinaren bidez lohi hidrokarburatuak (EHZ 130502*) hondakina sartzen baita enpresaren eroanbideak aldizka garbitzean sortutako hondakin gisa.

  18. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da bulego-eraikineko aldagela zaharretan mantentze eta saneamendu-jarduketa batzuk egiteko jakinarazi den aldaketa-proiektua.

  19. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da zelaiaren hainbat eremutan zola konpontzeko jakinarazi den aldaketa-proiektua. Konponketa egiteko, 96,74 m3 inguruko obra eta indusketa egin behar dira.

  20. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da zelaiaren hainbat eremutan zola konpontzeko jakinarazi den aldaketa-proiektua. Konponketa egiteko, 92,25 m3 inguruko obra eta indusketa egin behar dira.

  21. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da zelaiaren hainbat eremutan zola konpontzeko jakinarazi den aldaketa-proiektua. Konponketa egiteko, 21,85 m3 inguruko obra eta indusketa egin behar dira.

  22. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da Zabaldeko instalazioetan metalak bereizteko lineak abiarazteko komunikatutako aldaketa-proiektua.

  23. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da 14 06 03* HEZ (disolbatzaile organiko ez-halogenatua) hondakin berri gisa sartzean datzan aldaketa-proiektua.

  24. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen ez-funtsezko aldaketatzat jotzen da komunikatutako aldaketa-proiektu hau: prozesatu gabeko materialak eta material prozesatuak (guztiak hondakin ez-arriskutsuak) aire zabalean biltegiratzea, zola iragazgaitzaren gainean, B (I) nabearen barruan biltegiratze-espaziorik ez dagoelako eta A (II) nabean lanak egin behar direlako.

  25. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen duen ez-funtsezko aldaketatzat jotzen da 2020ko azaroaren 26ko Ebazpeneko akats materialak zuzentzeko komunikatutako aldaketa-proiektua, bigarren apartatuko C.1.3 azpiapartatua (Zamalan-eragiketak) aldatzeari dagokionez.

  26. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen ez duen instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da komunikatutako aldaketa-proiektu hau: egungo nabean tamainen araberako bereizketa bateratzea eta zatikatzaileko astunen errefusaren prozesamendua. Horrek eskatzen du makineria nabearen erdi batean mantentzea eta lehendik dagoen makineria beste erdira aldatzea; gainera, nabearen altuera alde horretan gehitu behar da, prozesu berria ezarri ahal izateko.

  27. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da zolaren hainbat eremu konpontzeko jakinarazi den aldaketa-proiektua.

  28. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da zolaren hainbat eremu konpontzeko jakinarazi den aldaketa-proiektua.

  29. 2021eko irailaren 10ean, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek helarazteko eskatu zion Deydesa 2000 SLri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.

  30. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko irailaren 28ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratuaren aldaketa eskatzen ez duen instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da jakinarazitako aldaketa-proiektua, Lerro horia deritzona eraberritzean datzana, bertan egiten den leheneratze-prozesua hobetzeko.

  31. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea eskatzen ez duen instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da aldaketa-proiektua, berreskuratze-prozesua hobetzeko bereizketa dentsimetriko heze berri bat ezartzean datzana.

  32. Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela ikusita, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2021eko azaroaren 29an emandako Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunez, ingurumen-baimen integratua emateko Deydesa 2000 SLk egindako berrikuste-eskabidea, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko; horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko abenduaren 16an.

  33. 2021eko azaroaren 30ean, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen Deydesa 2000 SLk.

  34. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua aldatzea ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da zelaiaren hainbat eremutan zola konpontzeko jakinarazi den aldaketa-proiektua. Konponketa egiteko, 137 m3 inguruko obra eta indusketa egin behar dira.

  35. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

  36. Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2022ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Araba Garapen Agentziari eta Legutioko Udalari, eta 2022ko otsailaren 14an, Arabako Osasun Publikoari.

  37. 2022ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

  38. 2022ko martxoaren 25ean, Legutioko Udalak txostena egin zuen, espedientean ageri den emaitzarekin.

  39. 2022ko apirilaren 26an, Araba Garapen Agentziak txostena bidali zuen, espedientean ageri den emaitzarekin.

  40. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez, ingurumeneko baimen integratuaren aldaketa ez dakarren instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzen da Deydesa 2000 SLko zenbait eremutako zola konpontzeko jakinarazitako aldaketa-proiektua. Konponketak 299 m3 inguruko obra eta indusketa dakar.

  41. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua ematen zitzaion Reydesa Recycling SL (Reydesa Zabaldea) enpresak Legutioko (Araba) udal-mugarteko Goiaingo industrialdean (Zabaldea kalea 3. eta 5. zenbakiak) sustatutako hondakinak kudeatzeko instalazioari.

    Ebazpen horren hamahirugarren ebazpen-zatian honako hau ezartzen da: Deydesa 2000 SLren ebazpena aldatzea, Zabaldeako instalazioetatik metalak bereizteko lerroa kenduz.

  42. 2022ko abuztuaren 8an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Deydesa 2000 SLren esku utzi zen espediente osoa.

  1. 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duena.

  2. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 9. artikuluak xedatzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da haren 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozeinetan aritzen diren instalazioak ustiatzeko.

  3. Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

  4. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2018/1147/EB Erabakia).

  5. 2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak.

  6. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 11. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak errazteko eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak. Deydesa 2000 SL sozietatearen kasuan, baimen hauek guztiak behar dira: hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimena, atmosfera kutsatu dezakeen jarduerarako baimena eta kolektorera isurtzeko baimena, eta, ingurumen-arloko beste zehaztapen batzuen artean, lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuen parte hartzea jasotzen da, nahitaezko txostenen bitartez.

  7. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedura beste edozein administrazio-bitartekori gailenduko zaio herritarren ekintzetan, baldin eta ekintza horiek administrazio eskudunek ezar baditzakete, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko.

    Ondore horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere.

  8. Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsatzaileen balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan hartu dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta sektoreko legeria aplikagarrian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen hondakinen tratamendurako TEOei buruzko dokumentuaren edukia hartu da kontuan (Best available techniques conclusions for waste treatment), 2018ko abuztukoa.

  9. Instalazioko isuri atmosferikoei eta zarata sortzeari dagokienez, adierazi behar da IPPC Legeak 1. artikuluan ezartzen duela instalazioaren helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea dela, edo hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzea, ingurumen osoaren babes handiena lortzeko.

  10. Aipatutako IPPC Legearen 3. artikuluak honela definitzen ditu teknika erabilgarri onenak: jardueren eta isurien eta emisioen muga-balioak zein baimenaren beste baldintza batzuk (isurketak eta emisioak saihestea edo, hori ezin bada, murriztea, eta isurketek edo emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina murriztea helburua dutenak) betetzeko teknika jakin batzuen gaitasun praktikoa frogatu dezaketen ustiapen moten garapen-fase eraginkorrena eta aurreratuena.

  11. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Erabakiak (2018/1147/EB Erabakia) instalazio guztiei aplika dakizkiekeen baldintzak ezartzen ditu, biltegiratzeak eta tratamendu-instalazioak ixtea eskakizun gisa ezarri gabe.

  12. Hala ere, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek instalazioari eta haren inguruneari egiten dioten jarraipena ikusita, organo honen ustez, jardueraren egungo garapenaren ondorioz, emisio atmosferikoak eta akustikoak gertatzen dira, eta horien sorrera teknikoki minimizatu egin daiteke biltegiratze-lekuak eta tratamendu-instalazioak itxiz eta, horrela, jarduera eta ustiapen-modalitateak garatzeko fase eraginkorrago eta aurreratuagoa eratuz.

  13. Emisioen Erregelamenduaren 26. artikuluak, ingurumen-baimen integratua berrikusteari dagokionez, honako hau ezartzen du 4. apartatuan:

    Betiere, ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da honako kasu hauetan:

    (...)

    1. Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

      (...)

  14. Aipatutako testu bateginaren 22.5 artikuluak aurreikusten duenez, organo eskudunak TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri onenen batean oinarritutako baimen-baldintzak jartzen dituenean, honako hau egiaztatu beharko du:

    1. Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

      7. artikuluko betekizunak betetzen direla.

  15. Era berean, 3. eranskinak oro har kontuan hartu behar diren alderdiak edo kasu berezi batean kontuan hartu behar direnak, 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak zehazten direnean, ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak kontuan harturik hauek aipatzen ditu, besteak beste:

    1. Eskala industrialean emaitza positiboak eman dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

    2. Aurrerapen teknikoak eta ezagutza zientifikoen bilakaera.

    3. Kasuan kasuko emisioen izaera, ondorioak eta bolumena.

    1. Teknika erabilgarri onen bat ezartzeko behar den epea.

    1. Emisioen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo ahalik eta gehien murrizteko premia.

  16. Hori guztia kontuan hartuta, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek instalazioan ezarri beharreko baldintza teknikoak zehaztu behar ditu biltegiratzeak eta tratamendu-instalazioak itxiz atmosfera eta soinu-emisioak minimizatzeko edo ezabatzeko. Era berean, instalazioaren baimena berrikusi behar da, eskakizun hori txertatzeko.

  17. Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, Ingurumeneko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren baldintzak egokitu egin behar dira, ofizioz, indarrean araudi berrira, Ebazpen horren laugarren apartatuan jasotzen denari eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  18. 2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren: 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea; eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

  19. 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

  20. 2020ko ekainaren 19an, Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

  21. 2021eko azaroan, Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Plana onartu zen.

  22. 2022ko apirilaren 1ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 208/2022 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Hondakinen Arloko Finantza Bermeei buruzkoa.

  23. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak Ebazpen hau emateko eskumena du, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

    Aipatutako legeria, eta gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Berrikustea Legutioko udal-mugartean (Araba) hondakinak kudeatzeko Deydesa 2000 SLri 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpen bidez emandako ingurumen-baimen integratua, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakian azaltzen den baldintzetan.

Bigarrena. Aldatzea hondakinak kudeatzeko Deydesa 2000 SLri 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpen bidez emandako ingurumen-baimen integratua, zehazkiago, ebazpen horren lehenengo, bigarren eta laugarren apartatuak, zeinak honela geratuko baitira idatzita:

Lehenengoa. Deydesa 2000 SLri (sozietatearen egoitza: San Antolin kalea 6, Goiain industrialdea, Legutio, eta IFK: B-01267004) Legutioko udal-mugartean hondakinak kudeatzeko instalazio bat jartzeko ingurumen-baimen integratua ematea, ebazpen honen bigarren zenbakian zehaztutako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 1. eranskineko kategoria honetan dago sartuta:

  1. Arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatzeko edo balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik:

    1. Tratamendua hondakin metalikoen birringailuetan, hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak eta horien osagarriak barne.

Instalazioaren azalera 39.767 m2-koa da, horietatik 2.929 m2 eraikita daude, eta bertan daude instalazioak dauzkan pabilioiak, ekipoak, biltegiak eta bulegoak.

Instalazioan hondakin ez-arriskutsuen eta deskontaminatutako frakzio ez-arriskutsuen balorizazioa egiten da pabiloi estalietan kokatutako hainbat unitate modularren bidez (sailkapen granulometrikoko ekipoak, bereizgailu magnetikoak, bereizgailu magnetiko aldakorrak, bereizgailu dentsitriko hezeak), eta estali gabe dagoen zatikatzailearen bidez. Kokapen honi esker, hondakin bakoitzerako prozesatze-zirkuitua diseina daiteke, eta, ondorioz, ahalik eta gehiena berreskuratu eta prozesuaren kostua ahalik eta gehiena txikiagotzen da.

Unitate modular horiek elikatzeko, pala kargatzaileak erabiltzen dira. Ondoz ondoko eragiketa horien bidez, metalak ferrikoa izatearen edo ez izatearen arabera banatzen dira, eta horrela zuzentzen dira, banatu ondoren, galdaketan eta finketan jarduten duten enpresa espezializatuetara.

Tratamendurako ondoz ondoko zenbait prozesu daude, eta aldatuz doaz prozesatu behar diren hondakinen ezaugarrien arabera. Deydesa 2000 SL enpresak prozesatze-probak egin ohi ditu, zehaztearren zer-nolako eragiketak egin behar dituen eta zer ordenatan (R0403 kudeaketa-eragiketa) (EUX/006/03 kudeatzaile baimendua).

Prozesatze-mekanikoko eragiketak hauek dira:

Granulometriaren arabera sailkatzeko etapa, hiru bahe birakari industrialez eta bahe batez, partikula estuen tamainako banaketak lortzeko, eta horrela ondorengo banaketen eraginkortasuna areagotzeko.

Zatitze bidez tamaina txikiagotzen duen ekipoa; ekipo hori noizean behin baino ez da erabiltzen, sozietate honetara datozen materialetarako oso gutxitan behar izaten baita egokitzapen-eragiketa hori, oro har, zatitze-eragiketak egiten dituzten hirugarren enpresa batzuetatik etorritako materialak direlako.

Hiru etapa horien ostean, banaketa dentsimetriko hezeko ondoz ondoko hiru eragiketa gauzatzen dira materialetan (flotazioa da bat, eta dentsitate kontrolatuko inguruetan egindako bi banaketa); horretarako, ura da banatzeko euskarria, eta bertako araztegian tratatutako efluente likido bat sortzen da.

Etapa horiek amaituta, banaketa magnetiko aldakorraren etapak gauzatzen dira materialetan, horietan ferrikoak ez diren metalak banatzen dira; horretarako, Eddy korronte induzituak erabiltzen dira, horiek eiekzio pneumatikoak dauzkate, zenbaitetan konpresoreek eraginda.

Deydesak honako prozesu osagarri hauek egiten ditu:

Zolan eta estalkietan jasotako euri-urak eta banaketa dentsimetriko hezeko hiru eragiketetatik sortutako efluenteak instalazioan jaso eta araztegira bideratzen dira; tratamendu fisiko-kimikoaren etapa batean, ekarritako ur horiei kutsadura kentzen zaie, industrialdeko kolektorera isuri aurretik. Tratamendu-instalazio horretan, hidroxido kaltzikoa, kloruro ferrikoa eta azido klorhidrikoa dosifikatzeko sistema dago. Horrez gain, arazteko instalazioak prentsa-iragazki bat dauka, tratatutako solido esekien prezipitazioaren ondoren sortutako solidoen eraginez geratutako uraren zati bat ezabatzeko. Solidoak bereizi ondoren, prentsa-iragazki batera igarotzen dira, solidoek duten ur kopurua murrizteko. Hondakin erdi-solido bat sortzen da, solido prentsatuena. Kokalekuko industrialdean urak biltzeko eta tratatzeko duten sistemara isurtzen da efluentea.

Aire konprimituko eta elektrizitateko instalazioak, goi-tentsiokoak eta behe-tentsiokoak.

Deydesa 2000 SLren urteko gutxi gorabeherako energia-kontsumoa, hondakinak tratatzeko, 1.680.000 kWh energia elektrikokoa da.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez-arriskutsuak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez-arriskutsuak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Deydesa SLren jardueran, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakian (EB) jasotzen diren teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera. TEO 1, TEO 2, TEO 3, TEO 4, TEO 5, TEO 6, TEO 7, TEO 8, TEO 11, TEO 14, TEO 18, TEO 19, TEO 20, TEO 21, TEO 25, TEO 26 eta TEO 27.

Bigarrena. Deydesa 2000 SL enpresak Legutio udalerrian (Araba) sustatzen duen hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera ustiatzeko, honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

  1. Erantzukizun zibileko asegurua.

    Gutxienez seiehun mila euroko (600.000) erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

  2. Ingurumen-arloko erantzukizuna.

    Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean eman dizkion datuetan aldaketarik balego, aldaketa horien berri emango dio Deydesa 2000 SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

  3. Babes eta zuzenketa-neurriak.

    Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

    Deydesa 2000 SLk hondakin ez-arriskutsuak balorizatuko ditu eragiketa hauen bidez: R0403 (hondakin metalikoak birziklatzea txatarra lortzeko), R1203 (tratamendu mekanikoa (birrintzea, zatitzea, ebakitzea, trinkotzea, etab.) eta R1302 (hondakinak biltegiratzea, tratamenduaren eremuan).

    Instalazioan balorizazioa egiteko onar daitezkeen hondakinak hurrengo apartatuetan daude zehaztuta, horiek behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

    Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, operadoreak kasuan kasuko tratamendu-kontratua igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, beharrezkoa bada, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsita.

    Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Deydesa 2000 SLk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.

    1.1. Onar daitezkeen hondakinak.

  1. Hondakin ez-arriskutsuen eta deskontaminatutako frakzio ez-arriskutsuen balorizazioa (San Antolin kalea 6).

    Jarduera hori honetan datza: hondakin solido konplexu ez-arriskutsuak eta deskontaminatuak jasotzea, biltegiratzea eta bahetu eta hautatzeko prozesu bat egitea (bereizketa dentsimetrikoa eta magnetikoa), baita biltegiratzea eta beste instalazio batzuetara bidaltzea ere.

    Tratamendu-ahalmena (R0403): 90.000 tona urtean.

    Biltegiratze-ahalmena (R1302): 140.000 tona urtean.

    Deydesa 2000 SLk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin ez-arriskutsuak tratatu ahal izango ditu. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa).

    (Ikus .PDF)

  2. Metal astunak eta ez-ferrikoak bereiztea (ZORBA) (Zabaldea kalea, 5).

    Tratamendu-ahalmena (R1203): 1.000 tona urtean.

    Prozesuaren zain egoteko biltegiratze-ahalmena (R1302): 650 tona.

    (Ikus .PDF)

    1.2. Hondakin ez-arriskutsuen sarrera kontrolatzea.

    Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

    Kontrol horretan, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

    Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen H apartatuan ezartzen dena betetzea.

    Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluari jarraikiz.

    1.3. Zamalanak.

  1. Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

  2. Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, isuri lausoak edo kontrolik gabeko isuriak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien txikitu.

    1.4. Jasotako hondakinak biltegiratzea.

    Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

    Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko epea.

    Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

    Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

    Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak nabearen barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

    Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahasiz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

    1.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

    Bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan ezarritakoarekin, Deydesa 2000 SLk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gertakari batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

    Fitxategi kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluari jarraikiz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da fitxategi kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    TEEHak kudeatzeko, fitxategi kronologikoa bat etorriko da 110/2015 Errege Dekretuaren XI. eranskinarekin, eta urteko memoriak otsailaren 20ko 110/2015 Dekretuaren XII. eranskineko gutxieneko edukia izan beharko du.

    Artxibo kronologikoa eta jasotako GEEHei buruzko urteko memoria plataforma elektronikoan kargatuko dira erabilgarri dagoenean, 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Plataforma elektroniko horren bitartez, fitxategi kronologikoari eta urteko memoriaren lanketari dagozkion obligazioak bete ahal izango dira.

    Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

    1.6. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

    Kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

    Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte adierazgarriren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, eta justifikatu beharko da aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

    2. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

    2.1. Lantegietan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

  1. 1 atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak kaltetu gabe, manipulazio eta tratamendu-eragiketak zoladura iragazgaitz baten gainean egingo dira beti.

    Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, dagozkien adostasun-deklarazioak egin direla egiaztatu beharko da, Europako Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horretan, txatar-mota jakin batzuek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak finkatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.

    Era berean, aipatutako arauaren I. eranskinean finkatutakoarekin bat ez datozen ezaugarriak dituzten kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, hondakin gisako kudeaketa egiaztatuko da, kudeatzaile baimendu baten dagokion onarpen-dokumentua aurkeztuz.

    2.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    2.2.1. Baldintza orokorrak.

    Deydesa 2000 SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

    Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dira neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.

    Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo honek foku berri baterako baimena eman eta gero, fokua ezarri eta sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako ILE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    2.2.2. Fokuak identifikatzea Katalogazioa.

    Hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko Deydesa 2000 SLren instalazioak honako foku hauek ditu, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoan jasotako 09100951 jarduerari lotuak:

    (Ikus .PDF)

    Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Hala ere, prozesua nolakoa den ikusita, partikulen isurketa lausoa gerta daitekeenez, ahalik eta gehiena murriztuko da teknika erabilgarri onenen bidez, aipatutako arauaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat.

    Horretaz gain, isurien kontrolari eta dispertsioari buruzko xedapenak betetzeko behar diren elementuek eragingarri egon behar dute instalazioa osorik edo haren zati bat martxan martxan jartzen denean, eta dabilen bitartean.

    Deydesa 2000 SL enpresaren eskabidean Isuri atmosferikoak murrizteko jardun-protokoloa deritzon lan-jarraibidea (PM 03 IT 01) aurkeztu zuten; horko informazioarekin bat, aspertsio-ekipoak eta laino-kanoia erabiliko dira egoera meteorologikoen arabera.

    2.2.3. Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

    Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    2.3. Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

    2.3.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    San Antolinen isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Euri-ur zikinak eta prozesatuak.

    (Ikus .PDF)

    Deydesa 2000 SL (San Antoln) Goiaingo industrialdean dago, eta industrialde horrek badauka sortzen diren ur industrialak tratatzeko instalazio bat, Arabako Garapen Agentziaren jardunekoa. Industrialdeko sarera isurtzeko puntu bakarra dago, eta badauka B motako isurietarako baimena.

    Instalazioan, euri-urak eta prozesukoak jaso eta arazketa-sistema propio batera eramaten dira, industrialdeko sarera isuri aurretik.

    2.3. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak

    1. isuria:

      (Ikus .PDF)

      2.3.2. Isurketaren muga-balioak.

      Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Goiaingo industrialdeko Isurketak eta Hondakin-uren Arazketa Arautzeko Erregelamenduan finkatutakoak izango dira instalazioak horra egiten ditu isurketak eta zerrenda honetan jasota daude, horietako bakoitzerako zehaztutako gehieneko mugak barne:

      (Ikus .PDF)

      Horrez gain, jarraian zehazten diren emisioen muga-balioak ezartzen dira 1. isurgunetik datozen euri-ur zikinen isurirako. Balio horiek betetzen diren ebaluatzeko, azken ingurune hartzailera egindako isurketa ez ezik, eskualdeko hondakin-uren araztegi hartzailean murriztutako kutsadura ere hartuko da kontuan:

      (Ikus .PDF)

      Baimen honek ez du babesten berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzia batzuk isurtzea.

      2.3.3. Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

      Deydesa 2000 SLk badauka instalazioan jasotako euri-urak eta prozesukoak bertako arazketa-sistemara bideratzeko sistema bat, instalazioaren industrialdeko sarera isuri aurretik; hidroxido kaltzikoa, kloruro ferrikoa eta azido klorhidrikoa dosifikatzeko sistema bat da bertakoa.

      Malutapen-tratamendua da, efluentean dauden solido esekien karga murrizteko. Solidoak bereizi ondoren, prentsa-iragazki batera igarotzen dira, solidoek duten ur kopurua murrizteko.

      Deydesa 2000 SLk aurretratamendurako egiten dituen eragiketek hondakin erdi-solido bat sortzen dute, solido prentsatuena. Hondakin hori ez da arriskutsua, eta, kudeatzeko orduan, zabortegian ezabatzen da.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Deydesa 2000 SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Organo honi jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

      Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

      Euri-urak eta ur beltzak behar bezala bereizteko beharrezkoak diren obrak egin beharko dira erabiltzaileen barne-instalazioetan. Baldintza hori Goiain industrialdean urak bereizteko sarea dagoen unean bete beharko da.

      2.4. Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortutako hondakin guztiak apirilaren 8ko 7/2022 Legean Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoan eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

      Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin edo efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira ezabatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Leheneratzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio haietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

      Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

      Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzko zuzentarau horrek zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

      Baldin eta hondakinak desagertu edo galduko balira, edo ihesen bat balego, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Legutioko (Araba) Udalari.

      Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

      Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

      Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinen lekualdaketei buruzko 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

      2.4.1. Hondakin arriskutsuak.

      Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

      (Ikus .PDF)

      1. Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera ezartzen dira, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dituzte mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, leheneratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

      2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

      4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzen dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Deydesa 2000 SLk tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde beharko ditu, gutxienez hiru urtez.

      7. Egiaztatu egin beharko da ezen hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako gaiak garraiatzeko indarreko legerian ezarritako baldintzak.

      8. Deydesa 2000 SLk Industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

      9. Tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

      10. Deydesa 2000 SLk poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta hura aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

      11. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Deydesa 2000 SLk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      12. Deydesa 2000 SLk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

      1. Bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan xedatutakoarekin, Deydesa 2000 SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

      2. Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera eta lagapen-datak. Fitxategi hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, hau da, mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea, Deydesa 2000 SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Deydesa 2000 SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

      2. Baldin eta Deydesa 2000 SL bada Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea, bera da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      3. Apartatu honetako f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta m) apartatuan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      4. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Deydesa 2000 SLk Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        2.4.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:

        (Ikus .PDF)

      1. Bat etorriz bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan xedatutakoarekin, hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira ezabatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

      2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, leheneratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

      3. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      4. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Deydesa 2000 SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, gutxienez hiru urtez.

      5. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen eta kontrol-agiria bete beharko da hondakin ez-arriskutsua lekualdatu aurretik, bat etorriz Hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoarekin.

      6. Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

      7. Baldin eta Deydesa 2000 SL bada Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea, bera da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      8. Bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan xedatutakoarekin, Sercontrol 2000 SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin ez-arriskutsu guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

      9. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren, 64. artikuluarekin bat etorriz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera eta lagapen-datak. Fitxategi hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      10. Apartatu honetako d) eta e) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f) eta g) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        2.5. Ontziak merkaturatzea.

        Deydesa 2000 SLk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

        Era berean, Deydesa 2000 SLk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Deydesa 2000 SLk industria edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

        Deydesa 2000 SLk, urte natural batean zehar, merkaturatzen baldin baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

        250 tona, beira baino ez bada.

        50 tona, altzairua baino ez bada.

        30 tona, aluminioa baino ez bada.

        21 tona, plastikoa baino ez bada.

        16 tona, egurra baino ez bada.

        14 tona, kartoia edo material konposatuak baino ez badira.

        350 tona, hainbat material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu.

        Enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

        2.6. Lurzorua babesteko baldintzak.

        Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiko txostenarekin bat etorriz, eta horretan bildutako gomendioak jarraituz, Biodiesel Bilbao SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

        Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuari jarraikiz, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

        Era berean, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

        Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

        Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde egiaztatu batek egina, eta aipatutako txostenak bilduko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol eta jarraipen-agiriak). Aurrerantzean ere, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

        Lur-mugimendua.

        Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuan jasotzen denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, eraiste-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

          2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko egiaztatuta dagoen erakunde batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

          3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

            Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

            Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

            Jarduketaren xede den gunearen mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

            Jarduketaren deskribapen xehatua.

            Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

            Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

            Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

          4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du, eta, bertan, lurren karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materialen berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

          5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren eta jarraian adierazten diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

            https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

          6. Soberakinak zabortegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa egiteko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

          7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

          8. Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

          9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

          Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatua betez betiere.

          2.7. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 mko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan,

            (Ikus .PDF)

            1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

              Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

          1. Ingurumena zaintzeko programa.

            Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

            1. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

          1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:

            (Ikus .PDF)

          2. Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, Erakunde Laguntzaile batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

          3. Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

            Araba Garapen Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean, urtean zehar enpresaren instalazioetan egindako hobekuntzei edo mantentze-lanei buruzko deskripzio-memoriarekin batera.

            Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuko D.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

          4. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

          5. Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

          6. Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko C.2.3.2. azpiapartatuan ezarritako mugak.

            2. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

            Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

            (Ikus .PDF)

            3. Zarataren kontrola.

          1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bi urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

          2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

          3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

            4. Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

          1. Ebazpen honen bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afekzio berri baten aukera hauteman den kasuan:

            Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

            Instalazioan hartutako neurrien egoera zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak, bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Ekipoak eta gainazalak egoera onean daudela egiaztatzen duen edo, hala badagokio, horietan hautemandako gabeziak azaltzen dituen berariazko adierazpena izan beharko du.

            Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

          2. Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe agindu horrek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Deydesa 2000 SLk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak ezaugarritzeko, ateratako lurzoru-zutabea ezaugarritzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

            Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

            Apartatu honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

            5. Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

            Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

            https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

            Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

            Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

            Era berean, kontrolak urtean behin baino aldizkakotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

            Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gertakari nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik zehaztu ez bada.

            6. Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

            Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

            Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

          1. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

            1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

            Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

            Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren apartatuko C.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz (azpiapartatu horren izena: Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak), baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

            2. Jarduera etetea.

            Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklaraziorako estandarrak eta irizpideak ezartzen dituena. Horrenbestez, Deydesa 2000 SLk jarduera etete horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea igaro baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoarekin.

            Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Deydesa 2000 SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren C.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

            3. Jarduera aldi baterako etetea.

            Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurketen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Deydesa 2000 SLk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

            Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

            4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

            Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

          1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

            Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko isurketak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako biltodien sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

            Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.

            Era berean, atmosferara eta uretara egindako emisioak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

            Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura botako aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

            Instalazioek lohien tratamendua badute, lohi horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren sarrerara, tratatu dadin.

            Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

            Ez dago baimenduta hondakin-ura bypass bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

            Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isurketak bypass bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. Bypass horretan aurreikusi gabeko isuri bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

          2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

          3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

          4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

          5. Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

          6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako baldintzetan ezen ezin izango baitira ingurunean sakabanatu.

          7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

          8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gertatzen diren isurketei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipo egokiak.

          9. Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragiten dioten isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

          10. Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinaraztea.

            Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

            Intzidentzia mota.

            Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

            Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

            Sortutako ondorioak.

            Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

            Gertakari edo arazo larriren bat edo istripuzko isurketa edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Legutioko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, gutxienez datu hauek agertuko dira:

            Gorabehera mota.

            Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

            Gorabeheraren iraupena.

            Ustekabeko isuria izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barnean hartuta.

            Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

            Eragindako kalteen zenbatespena.

            Hartutako neurri zuzentzaileak.

            Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

            Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

            Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

          11. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gertatzen diren gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko etenaldi programatu oro, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

          12. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

          1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eginarazten badigute, babes eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-zaintzako programa aldarazi ahal izango da, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, babes zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

            E-PRTR jakinarazpena.

            Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Deydesa 2000 SLk, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, bat etorriz 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin.

            Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

            Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da bete egiten dela Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa.

          1. Instalazioan aldaketak egitea.

            Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik:

            https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194158899329/procedures/proc_20194158899905/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones_eu.docx

            Organo horren onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

            Industriako emisioen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zer irizpide hartu behar diren kontuan aldaketa funtsezkotzat jotzeko.

            Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

            Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

            Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egin aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

          2. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

            Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

          1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioaren muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

          2. Emisioak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

          3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.

          4. Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isuriei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

          5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

          6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

          7. Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

          8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo beste ohar batzuen arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa edo konpentsazio-neurriak.

          9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoaren arabera egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

            Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Hirugarrena. Deydesa 2000 SLri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, eta ezartzea hiru hilabeteko epean proposamen tekniko bat aurkeztu beharko dela, organo honek onar dezan. Proposamen horretan, hondakinak tratatzeko biltegiratze eta eragiketa guztiak nabe itxietan konfinatzeko instalazioak eta kronograma jasoko dira.

Proposamenarekin batera, hirigintza-bateragarritasuna justifikatzen duten agiriak aurkeztuko dira.

Laugarrena. Ingurumen-erantzukizuna.

Deydesa 2000 SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (zeinaren bidez onartzen baita Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, bat etorriz 26/2007 Legearen 24. artikuluarekin. Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik izan ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

Bosgarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hondakinak sortzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Deydesa 2000 SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Seigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Deydesa 2000 SLri, Legutioko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Zazpigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 17a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.