Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta berrikusten baita Servicios Ecolgicos Acitain SLri Mallabiko (Bizkaia) udal-mugartean hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta berrikusten baita Servicios Ecolgicos Acitain SLri Mallabiko (Bizkaia) udal-mugartean hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5232
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/17
  • Argitaratze-data: 2022/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko urtarrilaren 8ko hasierako Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Servicios Ecolgicos Acitain SLk Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) sustatutako dekantazio- eta prentsatze-tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak balorizatzeko jarduerarako zein ibilgailuak bizitza baliagarriaren amaieran tratatzeko, deskontaminatzeko eta desmuntatzeko zentrorako, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen esparruan.

  2. 2010eko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez, Ingurumeneko sailburuordeak aldatu eta eraginkor egin zuen Servicios Ecolgicos Acitain SLri Mallabiko udal-mugartean emandako ingurumen-baimen integratua, dekantazio- eta prentsatze-tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak balorizatzeko jarduerarako zein ibilgailuak bizitza baliagarriaren amaieran tratatzeko, deskontaminatzeko eta desmuntatzeko zentrorako, eta 16-I-01-0000000000264 baimen-zenbakia eman zitzaion.

  3. Ingurumeneko sailburuordearen 2013ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratuaren aldaketa behar zuen aldaketa ez-funtsezkotzat jo zen jakinarazitako aldaketa-proiektua; hau da, egunean bederatzi tona hondakin arriskutsu (metalezko ontzi kutsatuak) eta egunean 36 tona hondakin arriskugabe (metalezko ontziak) tratatzeko ahalmena zuen lerro bat txertatzea.

  4. Ingurumeneko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratuaren aldaketa behar zuen aldaketa ez-funtsezkotzat jo ziren enpresaren helbidea Goitondo Bekoa Industrialdeko P-4-1 Lau lurzatira eguneratzea eta 2013ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bigarren B apartatuan eta E.2.4.2 apartatuan antzemandako akatsak ofizioz zuzentzea.

  5. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen Industria-emisioei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2018/5070/EB Erabakia).

  6. 2020ko apirilaren 15ean, instalazioaren titularrak EAEko ingurumen-organoari jakinarazi zion aldaketa bat egin nahi zuela baimendutako instalazioan. Horretarako, AAI00264_MNS_2020_001 dokumentazioa erantsi zuen, aldaketa hori funtsezkoa ez dela justifikatzeko. TEEHen transferentzia- eta tratamendu-zentroaren jarduera gehitzea da aipatutako aldaketa.

  7. 2021eko uztailaren 13an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Servicios Ecolgicos Acitain SLri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko bestelako dokumentuak.

  8. 2021eko uztailaren 22an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Servicios Ecolgicos Acitain SLk.

  9. Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez erabaki zen Servicios Ecolgicos Acitain SLren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko urriaren 6an.

  10. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaituta, egiaztatu da ez dela alegaziorik aurkeztu.

  11. Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Mallabiko Udalari, Uraren Euskal Agentziari eta Bizkaiko Osasun Sailari 2021eko abenduaren 2an.

  12. 2021eko abenduaren 15ean eta 2021eko abenduaren 22an Bizkaiko Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak txosten bana egin zuten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.

  13. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratuaren aldaketa behar zuen aldaketa ez-funtsezkotzat jo zen jakinarazitako aldaketa-proiektua: hau da, hondakin berriak transferitzeko zentro bat ezartzea eta, metalezko ontziak birziklatzeko gaur egungo instalazioan, hondakin berriak kudeatzea (EHZ 17 04 09*, 19 12 11* eta 16 01 21*).

  14. 2022ko abuztuaren 12an, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Servicios Ecolgicos Acitain SLren esku utzi zen espediente osoa, bertan jasotako emaitzarekin.

  1. 2007ko urriaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa.

  2. 2008ko abenduaren 23an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2090/2008 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

  3. 2011ko uztailaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

  4. 2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

  5. 2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

  6. 2013ko abenduaren 11n argitaratu zen 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.

  7. 2014ko abenduaren 18an onartu ziren Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua (2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztekoa) eta Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin.

  8. 2015eko otsailaren 21ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 110/2015 Errege Dekretua, otsailaren 20koa, Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzkoa. Bertan, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeatzaileentzako betekizun eta baldintza tekniko batzuk ezarri ziren.

  9. 2015eko ekainaren 25ean onartu zen 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

  10. 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

  11. Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO erreferentzia-agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

  12. 2017ko urriaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 23ko APM/1040/2017 Agindua, Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

  13. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2018/1147/EB Erabakia).

  14. Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu da; beraz, Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren baldintzak egokitu egin behar dira, ofizioz, indarrean dagoen araudi berrira, Ebazpen horren bosgarren apartatuan jasotzen denari eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  15. 2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

  16. 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

  17. 2020ko ekainaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena.

  18. 2021eko azaroan onartu zen Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030 Plana.

  19. 2022ko apirilaren 1ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 208/2022 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Hondakinen alorreko berme finantzarioei buruzkoa.

    Aipatutako legeria eta oro har zein berariaz gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Funtsezkoa ez den baina ingurumen-baimen integratua aldarazten duen aldaketatzat jotzea Servicios Ecolgicos Acitain SLk Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia) egiten duen jarduerarako 2020ko apirilaren 15ean jakinarazitako aldaketa-proiektua.

Bigarrena. Servicios Ecolgicos Acitain SLri emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea. Baimen hori eman zitzaion dekantatzeko eta prentsatzeko tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak balorizatzeko jarduerarako, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak tratatu, deskontaminatu eta desmuntatzeko zentrorako, eta Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) hondakin arriskutsu eta arriskugabeak transferitu eta kudeatzeko zentrorako, Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia), 2010eko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakian jasotako baldintzetan.

Hirugarrena. Servicios Ecolgicos Acitain SLri emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea. Baimen hori eman zitzaion dekantatzeko eta prentsatzeko tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak balorizatzeko jarduerarako, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak tratatu, deskontaminatu eta desmuntatzeko zentrorako, eta Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) hondakin arriskutsu eta arriskugabeak transferitu eta kudeatzeko zentrorako, Mallabiko udal-mugartean (Bizkaia), 2010eko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez, eta, zehazki, aipatutako ebazpeneko lehen eta bigarren apartatuak aldatu, eta honela geratuko dira:

Lehenengoa. Servicios Ecolgicos Acitain SLri (egoitza soziala: Goitondo Bekoa Industrialdea, P-4-1 Lau Lurzatia, Mallabia udal-mugartea Bizkaia; IFK: B20771747) ingurumen-baimen integratua ematea, olio-iragazkiak eta metalezko ontziak balorizatzeko jarduerarako, bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak tratatzeko zentrorako eta TEEHak transferitzeko eta kudeatzeko zentrorako, horiek deskontaminatu eta desmuntatzeko, Mallabiko udal-mugartean, ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzekin.

Jarduera abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 1. eranskineko 5.1.b) kategorian dago sartuta:

"5.1. Hondakin arriskutsuak balorizatzeko edo deuseztatzeko instalazioak, eguneko 10 tonatik gorako gaitasuna dutenak eta, gutxienez, hauetako jarduera bat gauzatzen dutenak:

  1. Tratamendu fisiko-kimikoa".

    Servicios Ecolgicos Acitain SLren instalazioa 4.943,40 m2-ko gehieneko azalera duen lurzati batean dago, Mallabiko (Bizkaia) Goitondo Bekoa Industrialdean. Instalazio horretan hondakinak kudeatzeko bi prozesu egiten dira:

    Hondakin arriskutsu eta arriskugabeak balorizatzea (R0404).

    Hondakin arriskutsuen eta arriskugabeen kudeaketa egingo da instalazioan. Olio-iragazkiak, kutsatutako eta kutsatu gabeko ontziak, erabiltzen ez diren ibilgailuak eta TEEHak tratatuko dira. Baimendutako tratamendu-gaitasunak honako hauek dira:

    Olio-iragazkiak tratatzeko: 35 t/egun.

    Kutsatutako ontziak tratatzeko: 18 t/egun.

    Kutsatu gabeko ontziak tratatzeko: 6 t/egun.

    Erabiltzen ez diren ibilgailuak tratatzeko: 100 ibilgailu/urte.

    TEEHak tratatzeko: 30 t/egun (9.000 t/urte, gutxi gorabehera)

    Instalazioan egiten diren prozesuak honela laburbil daitezke:

    Olio-iragazkien tratamendua (R0404): olio-iragazkiak kamioietan jasotzen dira, ontziratuta (200 litroko edukiera duten bidoi metalikoak edo, paleten gainean, 1.000 litroko plastikozko edukiontzi estandarrak) edo ontziratu gabe. Iragazkiak 240 m3-ko edukiera duen bilketa-hobian deskargatzen dira. Bilketa-hobi horretatik, iragazkiak prozesu-zintara eramaten dira txatarrerako olagarroen bidez. Zintaren karga ikuskatu egiten da, eta prozesagarriak ez diren hondakinak eskuz bereizten dira (batez ere, paper eta plastiko inpregnatuak). Ondoren, iragazkiak prentsara pasatzen dira (iragazkiak prentsatzea), eta pakete bat eratzen da, olioa ahalik eta gehien xukatuta. Lortzen den olioa grabitatearen ondorioz erortzen da, eta kanal batetik biltzen da dekantazio-andel batera eramateko, eta, ondoren, ponpaketa bidez, olioa biltegiratzeko andeletara. Azkenean lortutako paketeak txatarra taldekatzeko kutxara transferitzen dira, ondoren bidaltzeko eta azken balorizazioa egiteko.

    Ontzi kutsatuen, kutsatu gabekoen eta bestelako hondakinen tratamendua (R0404): Ontziak jaso ondoren, jarduera hauek egiten dira: harrera, sailkapena, xukatzea, birrintze primarioa, triajea, birrintze nagusia, bereizketa magnetiko primarioa, garbiketa, Foucaulten korronteen bidezko bereizketa sekundarioa eta beste material batzuen bereizketa. Lortutako frakzio metalikoa biltegiratu egiten da, ondoren bidaltzeko eta azken balorizazioa egiteko.

    Garbiketako ura, agortu ondoren, 1.000 litroko SGOH batean biltegiratzen da, ondoren baimendutako hondakin-kudeatzaileari bidaltzeko eta hark kudeatzeko.

    Erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzea (R1202): bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak jaso, aldi baterako biltegiratu eta deskontaminatzeko lanak egiten dira, bai eta ondoren desmuntatzekoak ere, berrerabili eta birziklatu ahal izateko. Ibilgailua deskontaminatu eta desmuntatu ondoren, baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaio, zatika dezan.

    Zentro horrek 100 unitate/urteko tratamendu-gaitasuna du, eta 15 m2-ko azalera, ibilgailuak hartzeko gune gisa.

    TEEHak biltegiratzea eta deskontaminatzea (R1301/R1201/R1202/R1203): TEEHak jaso, baskulatik igaro eta, etiketa irakurrita, sarrera bakoitza banaka erregistratu eta identifikatu ondoren, begiz ikuskatzen da, baimendu gabeko beste hondakin batzuk edo berrerabil daitezkeen TEEHak bereizteko. Ondoren, EHZ-TEEH kodearen arabera sailkatu, bereizi eta biltegiratzen dira, eta horren arabera erabakitzen da tratatu edo transferentzia-zentroan biltegiratu behar den.

    Balorizatu beharreko TEEHei, behin desmuntatuta eta osagai arriskutsuak kenduta, tratamendu espezifikoa ematen zaie, G1 tratamendu-jardueren arabera.

    1. fasea. Gailuak jasotzea eta aldez aurretik desmuntatzea.

    2. fasea. Osagaiak, substantziak eta nahasketak erauztea.

    3. fasea. Gainerako frakzioak bereiztea.

      Horretarako bereizitako materiala birrinduz, balorizatzeko moduko frakzioak lortzen dira, ondoren berriz ere bidaltzeko sailkatu, taldekatu eta etiketatzen direnak. Sortutako material antzua baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaio.

      110/2015 Errege Dekretuaren XVI. eranskinean adierazitakoaren arabera, mota hauetako tratamendu-jarduerak egiten dira:

      R1201 TEEHak sailkatu, bereizi edo taldekatzea.

      R1202 TEEHak desmuntatzea.

      R1203. TEEHen osagaiak bereiztea, barne hartuta substantzia arriskutsuak kentzea eta fluidoak, likidoak, olioak eta nahasteak ateratzea, XIII. eranskinaren arabera.

      TEEH tratamendu-zentroko instalazioak metalezko ontziak tratatzeko erabiltzen diren berberak dira.

      Transferentzia-zentroa (R1301/R1302).

      Acitainek duen eraikinaren barruan dago, estalia eta erabat zolatua. Amaierako kudeatzaileari bidali aurretik hondakinak biltegiratzean datza jarduera.

      TEEHei dagokienez, 110/2015 Errege Dekretuaren XVI. eranskinean adierazitakoaren arabera, mota hauetako tratamendu-jarduerak egiten dira:

      R1301. Hondakinak bilketaren eremuan biltegiratzea, transferentzia-instalazioak barne.

      R1302. Hondakinak modu seguruan biltegiratzea tratatu aurretik.

      Hondakin arriskutsuen baimendutako gehieneko biltegiratze-ahalmena, gero haiek kudeatzeko, 20 tonakoa da.

      Ez da industria-prozesurik sortzen edo egiten, eta hondakinak aldi baterako baino ez dira biltegiratzen establezimenduan, azken kudeatzailearenganaino eramateko logistika, denborak eta kostuak optimizatzeko adinako kantitatea izan arte. Kudeatutako eta sortutako hondakinak, nolanahi ere, baimendutako kudeatzaileei emango zaizkie, balorizatzeko edo desagerrarazteko, arlo horretan indarrean dagoen legerian ezarritako hierarkiaren arabera.

      Hondakin horiek aldi baterako biltegiratzeko hainbat eremu bereizten dira, ondoren kudeatzaileari lehenbailehen bidali arte:

      Metalezko frakzio geldo arriskugabeetarako biltegiratze-eremua, 50 m2-ko edukierarekin. Eremu horretan burdinazkoak diren nahiz burdinazkoak ez diren frakzio metalikoak biltegiratuko dira, sailkatuta eta bereizita.

      Hondakin arriskutsuen biltegiratze-eremua. Hondakin horien kantitateak handiak ez direnez, instalazioko gainerako hondakin arriskutsuekin batera behar bezala biltegiratuko dira lehendik dagoen biltegian. Motor, transmisio mekaniko eta lubrifikatzaileko olio mineral ez-kloratuaren kasuan, instalazioan erabilgarri dauden andelak aprobetxatuko dira.

      Hondakin horien biltegiratze-ahalmena 10 tonakoa izango da.

      Hondakin arriskugabeen biltegiratze-eremua, 20 tonako edukierarekin.

      TEEH eremua:

      Tratamendurik gabeko TEEHetarako eremu bat dago banaka utz daitezkeen frakzioetarako, eta beste eremu bat, TEEHak haien tamainaren araberako edukiontzi itxi eta etiketatuetan (frakzio txikienak barne) uzteko. Frakzioen arabera gordetako eremua 150 m2-koa izango da (FR1 60 m2, FR2 15 m2, FR3 10 m2, FR4 25 m2, FR5 20 m2, FR6 10 m2 eta FR7 10 m2).

      Tratamendua duten TEEHetarako 50 m2-ko azalera bat dago, 100 m3-ko edukierakoa.

      Prozesuan hainbat iturritako energia kontsumitzen da: Hornidurarako energia elektrikoa, zeinarentzat transformazio-zentro bat eraiki nahi baita (urteko kontsumo zenbatetsia: 1.250 MWh); eta C gasolioa, materialak mugitzeko barne-makineria hornitzeko (olagarroak, eskorgak eta abar).

      Instalazioak 650 Kw-eko potentzia elektrikoa du instalatuta.

      Halaber, instalazioan udal-sareko ura kontsumituko da, erabilera sanitariorako eta ontziak garbitzeko erabiliko dena. Urtean 178 m3 inguru kontsumitzea zenbatetsi da.

      Instalazioan hiru motatako hondakin-urak sortuko dira:

      Baimendutako kudeatzaile bidez kudeatzen diren prozesuko urak, isuriak zero izanik.

      Biltegiratze-eremuan sortutako euri-urak: biltegiratze-eremuaren titulartasuna beste enpresa batena denez, Servicios Ecolgicos Acitain SLk isurketa horren titularra izateari utzi dio.

      Erabilera higienikoko urak: Industrialdeko saneamendu-sistemarekin konektatuta daude, eta Gipuzkoako Urak SA da sistema horren titularra.

      Instalazioan sortutako hondakin arriskutsu nagusiak lotuta daude balorizatzeko instalazioen mantentze-lanekin, olio-iragazkien eta ontzien kudeaketarekin, erabileraz kanpoko ibilgailuen tratamenduarekin eta TEEHen kudeaketarekin. Gainera, hondakin arriskugabeak ere sortzen dira eta bereziki zerbitzu orokorrei lotuta daude.

      Servicios Ecolgicos Acitain SLren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira; zehazki, dokumentu honetan bildutakoak: "Hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak. 2018ko abuztua": 1. TEO, 2. TEO, 4. TEO, 5. TEO, 11. TEO, 14. TEO, 18. TEO, 19. TEO, 21. TEO, 22. TEO, 24. TEO, 25. TEO, 26. TEO, 27. TEO, 28. TEO, 40. TEO.

Bigarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Servicios Ecolgicos Acitain SLk Mallabiko udal-mugartean sustatutako instalaziorako (olio-iragazkiak, metalezko ontziak eta erabileraz kanpoko ibilgailuak kudeatzeko eta balorizatzeko) eta jarduera hori ustiatzeko .

  1. Erantzukizun zibileko asegurua.

    Seiehun mila euroko (600.000) erantzukizun zibileko asegurua eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimenaren xede den jardueraren ondorioz eraldatutako ingurumena konpontzeko eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera handituta.

  2. Fidantza.

    Fidantza-prestazioa, ehun mila euroko (100.000) zenbatekoan, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako baldintzetan: artikulu horren 3. apartatuan aurreikusitako edozein modutan eratu ahal izango da. Fidantza horren zenbatekoa honako hauen arabera zehazten da: hondakin arriskutsuak (olio-iragazkiak eta kutsatutako ontziak) tratatzeko baimendutako ahalmenaren arabera (30 tona eta 9 tona egunean, hurrenez hurren), bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak deskontaminatzeko urteko ahalmenaren arabera (2.300 ibilgailu urtean, gehienez ere), eta ibilgailu horiek biltegiratzeko eremuaren ezaugarrien eta azaleraren arabera (260,78 m2-ko harrera-eremua).

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da ingurumen-organo honek horrela eskatuz gero, aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera handituz.

  3. Administrazioarekiko harremanen erantzule.

    Administrazioarekiko harremanez arduratzen den goi-mailako tituludunaren inguruan emandako datuetan aldaketarik balego, Servicios Ecolgicos Acitain SLk aldaketa horren berri emango lioke Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

  4. Olio-iragazkiez eta erabileraz kanpoko ibilgailuez Servicios Ecolgicos Acitain SLk sustatutako balorizazioarekin lotutako jarduketak Ebazpen honetan deskribatutakoetara mugatuko dira.

  5. Babes- eta zuzenketa-neurriak.

    Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Hondakinak onartu, jaso, ikuskatu, biltegiratu eta tratatzeko baldintzak eta kontrolak.

    1.1. Hondakin onargarriak.

    Servicios Ecolgicos Acitain SLk, lehen aipatutako tratamendu-prozesuetan, ondoren lerro bakoitzarentzat adierazten diren EHZ kodeei dagozkien hondakinak kudeatu ahal izango ditu, baldin eta hondakin horiek atal honetan aipatzen diren onarpen-baldintza zehatzak eta erakunde honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako onarpen- eta jasotze-baldintzak betetzen badituzte.

  1. Olio-iragazkien tratamendua (R0404).

    (Ikus .PDF)

    Lerro honetan tratatuko diren hondakinak hondakin arriskutsuak izango dira; hain zuzen ere, ibilgailuak mantentzeko edo desegiteko tailerretatik edo antzekoetatik eratorritako ibilgailuen olio-iragazkiak. Helburu honekin: tratatu beharreko iragazkietako olioa berreskuratzea, behar bezala kudeatzeko, eta kanpoko metalurgia-instalazioetan aprobetxa daitekeen metalezko frakzio garbia lortzea.

  2. Metalezko ontzien tratamendua (R0404).

    (Ikus .PDF)

    Tratatu beharreko hondakinak metalezko ontzien hondakinak izango dira, eta, behin tratatuta, kanpoko metalurgia-instalazioetan aprobetxa daitekeen metalezko frakzio garbia lortuko da.

  3. Erabileraz kanpoko ibilgailuak (R1202).

    (Ikus .PDF)

    Baimen honek bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak jaso, aldi baterako biltegiratu eta deskontaminatzeko lanak eta ondoren berrerabili eta birziklatu ahal izateko desmuntatze- eta prestaketa-lanak bakarrik hartzen ditu barnean, 265/2021 Errege Dekretuaren arabera (265/2021 Errege Dekretua, apirilaren 13koa, balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuei buruzkoa eta abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatzen duena). 3. artikuluko a) apartatuan ezarritakoaren arabera, ibilgailutzat hartzen da garraiobide autopropultsatua, gutxienez bi gurpil dituena, osoa, osatua edo osatu gabea, eta 25 km/h-tik gorako gehieneko diseinu-abiadura duena, Trafikoko Zuzendaritza Nagusian matrikula daitekeena.

    Deskontaminatzeko lanen barruan, nahitaez sartuko dira honako hauek: aipatutako arauaren IV. eranskineko 1. apartatuan zerrendatutako osagaiak, fluidoak eta materialak erauztea eta modu kontrolatuan erretiratzea, eta, ondoren, horretarako baimena daukan hondakin arriskutsuen kudeatzaile bati entregatzea.

    Aipatutako erauzketa- eta erretiratze-lanak egiteak ibilgailuaren benetako deskontaminazioa bermatuko du, eta ondorioz, hondakin arriskugabetzat jotzea (EHZ 160106).

    Deskontaminatu ondorengo tratamendu-lanen barruan berrerabilpena eta birziklatzea sustatzera zuzenduta daude, nahitaez, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuen kudeaketari buruzko apirilaren 13ko 265/2021 Errege Dekretuaren IV. eranskineko 2. apartatuan zerrendatutako pieza eta osagai guztiak desmuntatzea eta modu kontrolatuan erretiratzea sartzen da 265/2021 Errege Dekretua, apirilaren 13koa, balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuei buruzkoa eta abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatzen duena.

    Pieza eta osagai berrerabilgarriak helburu horretara zuzendu beharko dira lehentasunez, industria-segurtasuneko araudiaren arabera merkaturatuta.

    Pieza eta osagai berrerabilezinak birziklatu egingo dira, horretarako baimendutako hondakin arriskugabeen kudeatzaile baimenduari entregatuta.

  4. TEEHen deskontaminazioa (R1201, R1202, R1203) (G.1 Tratamendu orokorreko jarduera).

    (Ikus .PDF)

  5. Transferentzia-zentroa (R1301, R1302).

    (Ikus .PDF)

    TEEHak biltegiratzea

    (Ikus .PDF)

    1.2. Hondakin arriskutsuen onarpena eta sarrera-kontrola.

  1. Baimen honen E.21.1. apartatuan adierazitako hondakinak onartu aurretik, baimenaren xede diren instalazioetan hondakin horiek jaso eta balorizatzeko aukera egiaztatu beharko du Servicios Ecolgicos Acitain SLk.

  2. Olio-iragazkiak eta metalezko ontziak diren hondakinei dagokienez, horiek onartzeko aukera egiaztatu ondoren, onarpenaren ziurtagiria bidaliko zaio hondakin horien titularrari, onarpenaren baldintzak bertan ezarrita.

    Hondakina jaso aurretik, baldintza horiek betetzen direla egiaztatu beharko da, eta, hala badagokio, jasotze hori formalizatuko da. Horretarako, kontrol eta jarraipenerako agirian, edo horren baliokidea den agiri ofizialean, kudeatzaileari dagokion apartatua bete beharko da.

  3. Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak tratamendu-zentro baimenduan deskontaminatzeko onartzen direnean, onarpena dokumentatu egingo da, dagokion ingurumen-tratamendu- eta suntsiketa-ziurtagiria emanda; ziurtagiri horren edukia apirilaren 13ko 265/2021 Errege Dekretuaren III. eranskinean araututa dago.

  4. Baldin eta hondakin-sorta bat ezin bada instalazioan jaso, berau onartu ahal izateko parametro mugatzaileak betetzen ez direlako, berehala eman beharko zaio horren berri Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Halaber, datu hauen berri eman beharko da: jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzearen arrazoia, onartu ez den hondakinaren helburua eta bestelako gorabeherak.

  5. Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena lortzea eta ebazpen honen J apartatuan adierazitakoa betetzea.

  6. Servicios Ecolgicos Acitain SLk egiaztatu beharko du hondakin arriskutsuak (olio-iragazkiak eta kutsatutako ontziak) Mallabiko udal-mugartean kokatutako instalazioetara eramateko erabiliko den garraioak bete egiten dituela horrelako gaiak garraiatzeko indarrean den legeriak ezarritako baldintzak. Horren inguruan antzematen den gorabehera oro berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, beharrezkoak diren neurriak har ditzan.

  7. Baimendutako kudeatzaileekin akordioak egingo dira TEEHak berrerabiltzeko prestatzeko.

    1.3. Zamalanak.

  1. Olio-iragazkiak eta kutsatutako ontziak diren hondakinetarako, zamalanak lurzoru iragazgaitza duen eremu batean egingo dira eta behar diren maldak eta balizko jarioak biltzeko sareak egongo dira, horiek kutxatila itsu edo biltzeko putzu baterantz bideratzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuak dituzten beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

  2. Jasotako eta erabileraz kanpoko ibilgailuak manipulatzerakoan, berriro erabil daitezkeen piezak ez hondatzeko moduan manipulatuko dira.

  3. TEEHak jasotzeko eta garraiatzeko baldintzek TEEHak eta horien osagaiak berrerabiltzeko prestatzea ahalbidetu behar dute, eta ez dira apurtu behar, ezta gehiegi pilatu, substantziarik isuri edo materialik galdu eta oliorik eta likidorik isuri behar ere. Merkurioa duten lanparak biltegiratuz gero, behar bezala beteko dira horiek jaso eta garraiatzeko baldintza espezifikoak, Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VII. eranskinean jasotzen direnak.

    Aurrez manipulatu diren, hondatuta dauden edo osagai guztiak ez dituzten gailuak jasotzen badira, gertakari hori behar bezala jaso beharko da E.1.5. apartatuan aipatzen den artxibo kronologikoan.

    1.4. Jasotako hondakinak biltegiratzea.

    1.4.1. Olio-iragazkiak tratatzeko lerroa.

  1. Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

  2. Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea saihestu beharko da.

  3. Tratatu beharreko olio-iragazkien hondakinen gehieneko biltegiratze-ahalmena 240 m3-koa izango da. Edukiontzi edo hobi estankoetan biltegiratuko dira, pabiloi estali batean, eta aurreikusitako karga guztiak jasateko gai den zola iragazgaitzarekin.

    1.4.2. Metalezko ontziak tratatzeko lerroa.

  1. Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten edo horiez kutsatuta dauden ontzi-hondakinak aldi baterako biltegiratzeko instalazioa estalita egongo da, eta aurreikusitako karga guztiak jasateko gai diren lurzoru iragazgaitzak izango ditu. Era berean, ontzi-hondakinek izan ditzaketen substantzia arriskutsuen hondarren balizko isurketei eusteko sistemak izango ditu biltegiratzeko instalazio horrek, eta kubeta independenteak dituzten eremuak izango ditu, elkarren artean bateragarriak ez diren substantzia kutsatzaileen tipologiak nahas ez daitezen.

  2. Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea saihestu beharko da.

  3. Tratatu beharreko metalezko ontzien hondakinen gehieneko biltegiratze-ahalmena 400 m3-koa izango da. Edukiontzi edo hobi estankoetan biltegiratuko dira, pabiloi estali batean, eta aurreikusitako karga guztiak jasateko gai den zola iragazgaitzarekin.

    1.4.3. Erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko lerroa.

  1. Deskontaminatu aurretik biltegiratu beharreko ibilgailuetarako behar besteko eremua eduki behar da, zoladura iragazgaitzez hornitua, eta isuriak biltzeko instalazioz hornitua, estalita baldin badago, edo urak isuri aurretik horiek biltzeko eta tratatzeko instalazioz hornitua, hidrokarburoen bereizgailua barne dutela, estali gabe baldin badago. Sistema guztiak bat etorriko dira administrazio publikoek ezarritako arlo sanitarioko eta ingurumeneko araudiarekin.

  2. Deskontaminatzeko eremuek honelakoak izan behar dute: estaliak, zoladura iragazgaitzez eta isuriak biltzeko instalazioz hornituak; eta deskontaminatu beharreko ibilgailu kopurura eta tipologiara egokitutako ekipo eta instalazioak eduki beharko dituzte (jasogailuak edo hobiak, fluidoak xurgatzeko/erauzteko sistemak, eta abar).

  3. Ibilgailuetatik kendutako osagaiak, hondakin arriskutsuak badituzte bereziki, olioa, zoladura iragazgaitza duten leku estalietan biltegiratu behar dira.

  4. Edukiontzi egokiak eduki behar dira honako osagai hauek biltegiratzeko: bateriak (istripuren bat gertatuz gero, elektrolitoa bertan edo hurbil neutralizatzeko aukerarekin), iragazkiak eta poliklorobifenilozko/polikloroterfenilozko (PCB/PCT) kondentsadoreak.

  5. Andel egokiak eduki beharko dira, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuen fluidoak bereizita biltegiratzeko. Hau da: erregaia, olioak motorrekoak, abiadura-kaxetakoak, transmisiokoak eta hidraulikoak, eta balazten likidoa, hozte-likidoak, izotzaren aurkako likidoa, aire girotuaren ekipoko fluidoak eta ibilgailutik kendutako beste edozein fluido.

  6. Urak biltzeko eta tratatzeko ekipoak eduki behar dira; estali gabeko guneen kasuan, baita euri-urak bildu eta tratatzekoak ere. Ur horiek isuri aurretik tratatu behar dira, administrazio publikoek ezarritako ingurumen- eta osasun-araudiekin bat etorriz.

  7. Pneumatiko erabiliak biltegiratzeko gune egokiak eduki behar dira. Gune horietan, suteen aurkako neurriak eta biltegiratzearen ondoriozko arriskuak prebenitzekoak ere sartu behar dira.

  8. Deskontaminatutako ibilgailuak biltegiratzeko eremu egokiak eduki behar dira, perimetro osoan hesituak edo itxiak; biltegiratze-guneko lurzoruak, gutxienez, behar bezala trinkotuta egon behar du, eta bere funtzio espezifikoa segurtasun-baldintza egokietan betetzeko egokituta, eta lurrazaleko urak biltzeko sistema bat izan behar du.

    1.4.4. Transferentzia-zentroa - TEEHak aldi baterako biltegiratzea.

  1. Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da hondakinak arriskugabeak badira, eta sei hilekoa, aldiz, arriskutsuak badira.

  2. Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru estankoak izan behar dituzte, aurreikusitako karga guztiak jasateko eta horien isuri edo ihesak atxikitzeko gaitasunarekin. Biltegiratze-gune bereiziak egongo dira, hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

  3. Hondakin arriskutsuak biltegiratzearen ondoriozko arriskuak murrizte aldera, eremu bereizia eduki beharko da instalazioetan horiek biltegiratzeko. Gune horrek estalita egon beharko du eta lurzoru iragazgaitzak izan beharko ditu.

  4. Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

  5. Hautsezko hondakinak eta soltean jasotakoak pabiloiaren barruan gorde beharko dira, multzotan edo gelaxketan, harik eta tratatzen diren arte.

  6. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistema horiek independenteak izango dira, baldin eta, hondakinen tipologia dela-eta, isurketa baten ondorioz nahasiz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete.

  7. Baldin eta hondakinak desagertu edo galtzen badira edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinarazi beharko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Mallabiko Udalari.

  8. TEEHak bereizita bildu beharko dira, gutxienez, 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskineko 1. taulan aurreikusten diren frakzioak kontuan hartuta: TEEen kategorien, TEEHen bilketa-frakzioen eta EHZ-TEEH kodeen arteko baliokidetasunak.

  9. Halaber, TEEHak biltegiratzeko eremu estali berezi bat sortu beharko da; eremu horrek baldintza egokiak izan beharko ditu berrerabiltzeko prestatzeaz arduratzen diren eragileek ikuskatu ahal izan dezaten.

    1.5. Kudeatutako hondakinen datuak erregistratzea.

    Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Servicios Ecolgicos Acitain SLk fitxategi kronologiko bat eduki beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortu duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu beharko da.

    Artxibo kronologiko hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluari jarraikiz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da fitxategi kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

    1.5.1. Olio-iragazkiak eta metalezko ontziak tratatzeko lerroak.

  1. Halaber, egiten dituen jardueren erregistro ulergarria egingo du (Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikulua), eta bertan, gutxienez ondorengo datuak jaso beharko ditu:

    Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.

    Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

    Hondakin-sorta bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

    Jasotako sorta bakoitzaren kontrol- eta jarraipen-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.

    Aldi baterako biltegiratze-lanak, datak eta biltegiratutako hondakinek instalazioan duten kokapena.

    Tratamendu-lanak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak.

    Tratamenduen ondoren bereizitako frakzio bakoitzaren ehunekoak.

    Lortutako frakzio metalikoaren azken helmuga.

    Jardueraren garapenean sortutako hondakinen kantitatea, izaera, osaketa eta identifikazio-kodea eta horietarako aurreikusitako helmuga, baimendutako kudeatzailearen onarpen zehatzarekin.

    Hondakin horiek baimendutako azken kudeatzaileari bidaltzeko datak eta kudeatzailearen identifikazio-datuak.

    Baztertutako hondakin-sortei buruzko datuak (jatorria, kopurua, garraio-enpresa, bazterketaren arrazoiak eta helmuga alternatiboa).

    1.5.2. Erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko lerroa.

  1. Halaber, egindako kudeaketa-lanen erregistro ulergarria egin beharko du eta gutxienez ondorengo datuak jaso beharko ditu:

    Jasotako ibilgailu bakoitzaren identifikazioa, jatorria eta pisua.

    Ibilgailuaren egoera (istripua izan duen, osorik dagoen, partzialki desmuntatuta eta abar) eta argazki-erreportajea, hala badagokio.

    Ibilgailu bakoitzaren jasotze-data eta egindako suntsiketa-ziurtagiriaren erregistro-zenbakia.

    Ibilgailu bakoitzaren deskontaminazio-data.

    Aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuak, ibilgailu deskontaminatuetakoak: mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.

    Jardueran sortu eta kudeatzaileari entregatu arte aldi baterako biltegiratutako bestelako hondakin arriskutsuak (xurgatzaileak, koipe-bereizgailuen hondakinak, eta abar): mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.

    Kudeatzaile baimenduari entregatutako hondakin arriskutsuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza egiaztatzen duen kontrol- eta jarraipen-dokumentuaren zenbakia.

    Ibilgailuetatik desmuntatutako piezak eta osagaiak, berrerabiltzeko merkaturatuak: kopuruak pisuaren arabera, motak.

    Hondakin arriskugabeen kudeatzaile baimenduari birziklatzeko entregatutako ibilgailuen pieza eta osagai desmuntatuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak eta hartu dituen kudeatzailearen identifikazio-datuak, kasu bakoitzean.

    Deskontaminatu eta desmuntatu ondoren beste tratamendu-instalazio baimendu bati zatitzeko entregatutako ibilgailuak: kopuruak, entrega-datak eta hartzailearen identifikazio-datuak.

  2. Kudeatzen dituzten hondakin guztiei buruzko urteko memoria aurkeztu beharko da, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluko aurreikuspenei jarraikiz. Memoria horretan jaso beharko da zenbat pneumatiko entregatu zaizkion baimendutako kudeatzaileari behar bezala tratatzeko, eta zenbat prestatu diren berrerabiltzeko eta bigarren eskuko pneumatiko gisa merkaturatzeko, eta adierazi beharko da zeintzuek ez duten Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuei buruzko apirilaren 13ko 265/2021 Errege Dekretuaren (abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatu zuena) 7.5 artikuluan aurreikusitako ziurtagiririk.

  3. Urtero, tratatzen diren automobilei dagokienez, berrerabiltzeko prestatzeko helburuak betetzeari buruzko informazioa eman beharko da, bai eta bereizitako fluxu bakoitzaren helmugako jarduerei eta balorizazioaren efizientziari buruzkoa ere, azken jarduerara arteko trazabilitatea barne.

  4. Ingurumena zaintzeko programaren barruan, urtero bidali beharko zaizkio organo honi emandako suntsiketako eta/edo ingurumen-tratamenduko ziurtagirien kopiak. Ziurtagiri horiek gutxienez hiru urtez gorde beharko dira.

  5. Servicios Ecolgicos Acitain SLk bere tratamendu-jarduerak jasotzen dituen txostena bidali beharko dio hiru hilean behin Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txostenean, berariaz adierazi beharko ditu kudeatutako hondakinen jatorria, kantitateak eta ezaugarriak, eta horiek izandako helmuga.

    1.5.3. TEEHak kudeatzea.

    Fitxategi kronologikoak bat etorri beharko du 110/2015 Errege Dekretuaren XI. eranskinarekin, eta, bertan, datu hauek jaso beharko dira gutxienez, ordena kronologikoan:

  1. Sarrera.

  1. TEEHa noiz sartu den.

  2. TEEHa entregatu duen erabiltzailearen edo erakundearen identifikazioa (kasuan-kasuan aplikatutakoaren arabera): TEEHen partikular/banatzaile/garbigune/ekoizle-sare/ekoizle profesionala.

  3. Izena (sozietate-izena), helbidea, autonomia-erkidegoa, IFZ, ingurumeneko identifikazio-zenbakia, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroko inskripzio-zenbakia.

  4. Garraiolaria (halakorik badago): izena (sozietate-izena), IFZ, helbidea, autonomia-erkidegoa eta kudeatzailearen kodea.

  5. Entregatutako tresna mota eta marka.

  6. Pisua.

  7. EHZ-TEEH kodea.

  8. Erabilera (etxekoa/profesionala).

  9. Serie-zenbakia (ahal den guztietan).

  10. TEEHaren etiketaren edo instalazioan TEEHak gordetzen diren edukiontziaren erreferentzia-zenbakia.

  11. Oharrak eta gorabeherak; adibidez, funtzionamendu-egoerari buruzkoak, berriz erabiltzeko aukerari buruzkoak, beterik dagoen, eta abar.

    Gailu txikiei eta lanparei dagokienez, sarrerako informazio indibidual hori ez da beharrezkoa izango, eta, horren ordez, frakzio horretarako berariazko edukiontzien identifikazioa adierazi beharko da.

  1. TEEHak edukiontzi edo kaioletan ateratzea.

  1. Edukiontzia edo kaiola instalaziotik irteteko data.

  2. EHZ-TEEH kodea.

  3. Edukiontzi-erreferentzia, TEEHen irteera-pisua, edukiontzia.

  4. Garraiolariaren identifikazioa.

  5. Helmuga (hondakinak kudeatzeko instalazioaren datuak).

    1. Helbidea eta autonomia-erkidegoa.

    2. Mota: Berrerabiltzeko prestatzeko zentroa (BPZ), kargaren transferentzia- edo bilketa-zentroa, tratamendu espezifikorako instalazioa.

    3. Ingurumeneko identifikazio-zenbakia.

      4. IFZ.

    1. Ekoizpen- eta kudeaketa-erregistroko inskripzio-zenbakia.

  6. Bildu eta kudeatzen duen erakundeari buruzko informazioa (esleipen-bulegoa edo biltzeko instalazioak kontratatutako kudeatzailea).

  7. Esleipen-bulegoaren bilketaren erreferentzia-zenbakia.

  8. Biltzeko instalaziotik bilketa finantzatzen duen erantzukizun hedatuko sistema.

    Artxibo kronologiko horrek, deskontaminaziora eramaten diren TEEHen kasuan, informazio hau ere jasoko du:

  1. Tratamendu-lanak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak.

  2. Aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuak, tresna elektriko edo elektroniko deskontaminatuetakoak: mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena.

  3. Kudeatzaile baimenduari entregatutako hondakin arriskutsuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza egiaztatzen duen identifikazio-dokumentuaren zenbakia.

  4. Berrerabiltzeko merkaturatutako tresna elektriko eta elektronikoen piezak eta osagai desmuntatuak: kopuruak pisuaren arabera, motak.

  5. Hondakin arriskugabeen kudeatzaile baimenduari birziklatzeko entregatutako tresna elektriko eta elektronikoen piezak eta osagaiak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak eta hartu dituen kudeatzailearen identifikazio-datuak, kasu bakoitzean.

    Laburpen-memoriak ekitaldi bakoitzaren amaieran behin-behinean biltegiratutako hondakinen eta hondakin kopuruen zerrenda ere jasoko du, instalazioan tratatzeko onartuta baina oraindik tratatzeke dauden hondakinena bai eta sortutako hondakinena ere.

    TEEHen kudeaketa-jarduerarako, urteko memoriak otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren XII. eranskineko gutxieneko edukia jaso beharko du.

    Fitxategi kronologikoa eta jasotako TEEH hondakinei buruzko urteko memoria plataforma elektronikoan kargatuko dira, plataforma hori erabilgarri dagoenean, 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan agindutako moduan. Plataforma elektroniko horren bitartez, fitxategi kronologikoari eta urteko memoriaren lanketari dagozkion betebeharrak bete ahal izango dira.

    Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

    1.6. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

    Kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

    TEEHen kudeatzaileei dagokienez, TEEH horiek Europar Batasuneko herrialdeetara nahiz Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetara lekualdatzeari buruzko informazioa kargatuko da 110/2015 Errege Dekretuaren 55. artikuluan aipatzen den plataforma elektronikoan.

    Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian desagerrarazi beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta desagerrarazpen-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, kontsulta egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Prebentzio eta Kudeaketako 2030 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

    2. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    2.1. Ustiaketarako baldintza teknikoak.

  1. 2 apartatuan adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzez eta kontrolez gain, Servicios Ecolgicos Acitain SLk bermatu beharko du baldintza orokor eta berezi hauek betetzen direla, tratamendu-lerroei dagokienez:

    2.1.1. Olio-iragazkien tratamendua.

  1. Nahitaezkoa izango da uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko 13. eta 14. artikuluetan jasotzen diren hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko argibide guztiak betetzea.

    Era berean, Europako Hondakinen Katalogoan (EHK) ezarritako kodearen bidez identifikatu beharko dira hondakinak. Zerrenda Batzordearen maiatzaren 3ko 2000/532/EE Erabakiaren bidez onetsi zen, eta Batzordearen urtarrilaren 16ko 2001/118/EE eta urtarrilaren 22ko 2001/119 Erabakiek eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 2001/537 Erabakiak aldatu zuten. Otsailaren 8ko 304/2002/MAM Aginduaren bidez argitaratu zen.

  2. Manipulatzeko eta prentsatzeko lanak, bai eta olio-iragazkiak prentsarako elikatu arte garraiatzekoak ere, pabiloi estali batean egingo dira beti, eta balizko olio-lixibiatuak kutxeta itsu batera eta/edo biltegiratzeko andelera bideratzea eta bertan mantentzea bermatuko duten baldintzetan.

  3. Lan horiek zoladura iragazgaitza eta isuriak biltzeko instalazioak dituzten eremuetan egingo dira. Dagokionean, epoxi pinturaren inprimazio batez edota polietileno-geruza batez indartu beharko dira hormigoizko lauzak. Halaber, junturak eta lauzen balizko pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatu beharko dira.

  4. Iragazkietatik bereizitako hondakin erabiliak biltegiratzeko gehieneko gaitasuna 150 m3-koa da. Horretara bideratutako andelek balizko isurketei eusteko bilketa-kubeta bat edo sistema baliokide bat edukiko dute, horien gainezkatzeen edo balizko estankotasun-galera baten aurrean.

    Kubetan euri-urik sar ez dadin, andelen gainetik estalki bat jarri beharko da, eta alboko itxitura partzial bat, aireztapen egokia ahalbidetzen duena.

  5. Jarduera garatzean sortutako hondakin guztiak horretarako baimendutako kudeatzaileari entregatu beharko zaizkio, eta hori ziurtatu beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan onarpen-gutunak aurkeztuta eta, hondakin arriskutsuak badira, entrega bakoitza bermatzen duten kontrol- eta jarraipen-agiriak beteta.

    Edonola ere, hondakin arriskutsutzat hartuko dira berreskuratutako olio erabiliak eta prozesuko errefusak (paper edo ehun inpregnatuak). Era berean, Servicios Ecolgicos Acitain SLk egiaztatu beharko du berreskuratutako metalezko frakziorako aurreikusitako azken helmuga egokia dela.

    Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinak eta berreskuratutako materialak tratatzeko instalazio baimendurik badago, hondakin eta material horiek instalazio horietara bidali beharko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Era berean, olio-hondakinak eta metalezko frakzio garbia zein iragazkiek jasaten duten tratamenduaren ondorioz sortutako korronteak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatu direla egiaztatu beharko da Servicios Ecolgicos Acitain SLk bete beharreko onarpen-gutunetan.

  6. Prozesuaren eraginkortasunaren aldi baterako jarraipena egin eta eskuratutako metalezko frakzioa kanpoko instalazio metalurgikoetan aprobetxatuko dela bermatzeko, hasieran sei hilerik behin zehaztu beharko da zenbat hidrokarburo dituen frakzio horrek. Azterketa hori kanpoko laborategi egiaztatu batek egin beharko du, eta organo honek ezarritako maiztasuna aldatu ahal izango du, lortzen diren emaitzen arabera.

  7. Indarraldiaren arabera, Servicios Ecolgicos Acitain SLren eta enpresa horrek igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren aurrean.

    2.1.2. Metalezko ontzien tratamendua.

  1. Nahitaezkoa izango da uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko 13. eta 14. artikuluetan jasotzen diren hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko argibide guztiak betetzea.

    Era berean, Europako Hondakinen Katalogoan (EHK) ezarritako kodearen bidez identifikatu beharko dira hondakinak. Zerrenda Batzordearen maiatzaren 3ko 2000/532/EE Erabakiaren bidez onetsi zen, eta Batzordearen urtarrilaren 16ko 2001/118/EE eta urtarrilaren 22ko 2001/119 Erabakiek eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 2001/537 Erabakiak aldatu zuten. Otsailaren 8ko 304/2002/MAM Aginduaren bidez argitaratu zen.

  2. Ontzien hondakinak xukatu aurretik, haien edukiaren ezaugarri fisiko-kimikoen arabera sailkatuko dira, hainbat motatako substantzia arriskutsuen nahasketak saihesteko. Kontuan hartuko da, batez ere, xukatzean sortutako hondakinen balorizazioa edo kudeaketa mugatu edo haien arriskua areagotu dezaketen nahasketak saihestea.

  3. Xukatze-instalazioen eta horiek biltzeko andelen ezaugarriek lerroan tratatu beharreko hondakinen izaerari erantzun beharko diote. Kutsatutako ontzien hondakinen kasuan edo substantzia korrosiboen hondarrak dituztenen kasuan, instalazioek material egokikoak izan beharko dute substantzia horiek ez diezaieten erasan.

  4. Manipulatzeko, birrintzeko eta garbitzeko lanak, bai eta ontziak birrintzeko makinara elikatu arte garraiatzekoak ere, pabiloi estali batean egingo dira beti, eta balizko lixibiatuak kutxeta itsu batera eta/edo biltegiratzeko andelera bideratzea eta bertan mantentzea bermatuko duten baldintzetan.

  5. Lan horiek zoladura iragazgaitza eta isuriak biltzeko instalazioak dituzten eremuetan egingo dira. Dagokionean, epoxi pinturaren inprimazio batez edota polietileno-geruza batez indartu beharko dira hormigoizko lauzak. Halaber, junturak eta lauzen balizko pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatu beharko dira.

  6. Garbiketa-instalazioek bereizgailu magnetikoa eta Foucaulten korronteak izan beharko dituzte, alde batean frakzio metalikoa, burdinazkoa eta ez-burdinazkoa jartzeko, eta bestean frakzio plastikoa edo beste material batzuk jartzeko; eta frakzio bakoitza bereizteko aukera emango da, material horiek birziklatzeko.

  7. Metalezko ontziak garbitzeko lerroaren disoluzioaren kontzentrazioari eusteko, pH-aren araberako dosifikazio egokia bermatuko duen kontrol-gailu bat jarriko da. Era berean, garbiketa-uren kalitatea kontrolatzeko hartutako balioak erregistratu beharko dira.

  8. Garbiketa-uren andelek urak iragazteko sistema bat izan beharko dute, partikula solidoak desagerrarazteko, bai eta elementu arinak eta oliotsuak bereizteko sistema bat ere.

  9. Berariaz debekatuta dago baimen honen xede diren ontziak garbitzeko prozesuan sortutako efluenterik isurtzea; efluente horiek biltegiratzera bideratu beharko dira, ondoren baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

  10. Garbiketa-tratamenduaren eraginkortasuna bermatzeko, txatar metalikoaren lixibiatuen kontrolak egingo dira; era berean, garbiketa-uren kontrolak egingo dira horien kalitatea ebaluatzeko.

  11. Prozesuaren eraginkortasunaren jarraipena egin eta eskuratutako metalezko frakzioa kanpoko instalazio metalurgikoetan aprobetxatuko dela bermatzeko, hiru hilean behin egin beharko dira txatar metalikoaren lixibiaturen kontrolak. Kontrol horiek parametro hauek izan beharko dituzte: pH-a, eroankortasuna, olio eta koipeen edukia, guztizko kloroa eta beste organohalogenatu eta metal batzuk (zinka, kadmioa, beruna, kromo hexabalentea, merkurioa, artsenikoa, kobrea eta nikela). Azterketa hori kanpoko laborategi egiaztatu batek egin beharko du.

    2.1.3. Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendua.

  1. Jarduera hasi aurretik, deskontaminazioa eta desmuntaketa bermatzeko, ibilgailutik bereizi edo erretiratu beharreko hondakin arriskutsu eta arriskugabe bakoitzarentzat baimendutako kudeatzaileak emandako onarpen-agiria izan beharko du Servicios Ecolgicos Acitain SLk, eta hondakin bakoitzarentzako kudeaketa-bide hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

  2. Hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako tratamendu-instalazioetan onargarriak direnen artean badaude, instalazio horietan kudeatuko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

  3. Era berean, ibilgailuetatik bereizitako edo erretiratutako hondakin arriskutsuetatik birziklatu edo balorizatu daitezkeenak horretara bideratu beharko dira, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeari jarraituz.

  4. Ibilgailuaren gainerako zatia (EHZ 16 01 06) beste tratamendu-instalazio baimendu bati eman beharko zaio, han zatitzeko. Kudeaketa-bide hori ere instalazio horrekin sinatutako onarpen-agiria aurkeztuz egiaztatu beharko da.

  5. Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak nahitaez eremu estali batean deskontaminatu beharko dira, eta eremu horrek, era berean, zoladura iragazgaitza eta isurketak jasotzeko instalazioak izango ditu. Horiek E.2.4.2 a. apartatuan adierazitakoetatik independenteak izango dira, aldi baterako biltegiratze-eremuaren eta deskontaminazio-eremuaren arteko bereizketak horrela eskatzen badu. Hormigoizko lauza bidezko inpermeabilizazioa epoxi pintura-inprimazio batez edota polietileno-geruza batez indartu beharko da. Halaber, junturak eta lauzen pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatuko dira.

    Ibilgailuak ez dira bata bestearen gainean metatuko, ezta albo baten gainean edo sabaiaren gainean jarriko ere. Beren egoera dela-eta isurketak edo hondakin arriskutsuen galera eragin dezaketen ibilgailuak zaindu egingo dira, eta, kasu horretan, lehentasunez igaroko dira deskontaminazio-eremura.

  6. Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak deskontaminatzeko, lan hauek guztiak egingo dira:

    Bateriak eta gas likidotuaren andelak kendu.

    Leherkorrak izan daitezkeen osagaiak kendu edo neutralizatu (adibidez, airbagak).

    Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen arabera, honako hauek kendu, bildu eta bereizita biltegiratu: erregai-iragazkiak, olio-iragazkiak, erregaia, olioa motorrekoa, transmisiokoa, abiadura-kaxakoa, hidraulikoa eta balazta-likidoa, likido hoztailea, izotzaren kontrakoa, aire girotuko gailuen fluidoa, bai eta ibilgailuek beren bizitza baliagarriaren amaieran izan dezaketen beste edozein fluido ere.

    Berrerabiltzeko prestatzeko erretiratutako osagaiak, zatiak edo piezak, eremu estali batean biltegiratzen badira, berrerabiltzeko behar diren likidoak eta guzti jaso ahal izango dira, erretiratutako iragazkiak ordezkatuko dituzten euste-tapoiak jarrita. Beste edozein kasutan, iragazkien ordez horretarako tapoiak jarri ondoren, likidoak izan ahal izango dituzte, baldin eta berriro erabiltzeko beharrezkoak badira eta neurketa-hagaxka bustitzen ez badute.

    Merkurioa duten osagai guztiak kendu, ahal denean.

    Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak behar bezala manipulatzeko, eta, bereziki, horien bateriak erauzteko, hondakin horiekin lan egiten duten TIBetako profesionalek beharrezko kualifikazioa izan beharko dute.

  7. Ibilgailuak deskontaminatzeko prozesuan gehienez ere 30 eguneko epean egin behar da, jasotzen direnetik aurrera, gutxienez honako hondakin arriskutsu hauek erretiratu beharko dira:

    Erregaiak (EHZ 130701*, 130702* eta 130703*).

    Transmisioko likidoak eta bestelako olio hidraulikoak, motorreko olioak, diferentzialekoak eta abiadura-kaxakoak (EHZ 130110*, 130111*, 130112*, 130113*, 130205*, 130206*, 130207*, 130208*, 130899*).

    Hozte-likidoak eta izotzaren kontrakoak (EHZ 160114*).

    Balazta-likidoak (EHZ 160113*).

    Bateriak eta metagailuak (EHZ 160601*, 160602*, 160603*, 160607*).

    Olio-iragazkiak (EHZ 160107*).

    Erregai-iragazkiak (EHZ 160121*).

    Balazta-zapata amiantodunak (EHZ 160111*).

    Merkuriodun osagaiak (EHZ 160108*).

    Aire girotuaren sistemako fluidoak, gas likidotuaren andelekoak eta bestelako edozein fluido arriskutsu (EHZ 160504*, EHZ 140601*).

    PCB/PCT kondentsadoreak (EHZ 160109*).

    Airbag-sistemak (EHZ 160110*) erretiratu edo neutralizatu egin beharko dira.

    Motor-blokea, diferentziala eta abiadura-kaxa, osorik berrerabiltzekoak badira, eta kasu horretan bakarrik, lubrifikatuta egon daitezke; beraz, bertan dauden olioak erauzi gabe.

  8. Espresuki debekatuta dago ibilgailuei kendutako edozein motatako hondakin arriskutsuak elkarrekin edo beste hondakin batzuekin nahastea; hala, ez nahasteko, jasotze- eta biltegiratze-bitarteko egokiak eduki beharko dira.

  9. Hondakin arriskutsu horien aldi baterako biltegiratzea zoladura iragazgaitzeko eremu estalietan egingo da. Beren egoera fisiko, likido edo oretsuagatik lixibiatuak sortu edo isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuen kasuan, horiei eusteko kubetak edo sistema baliokideak eduki beharko dira, isuriak geldiarazteko. Bilketa-sistema horiek independenteak izango dira, baldin eta, hondakinen tipologia dela-eta, isurketa baten ondorioz nahasiz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete.

  10. Ibilgailuen deskontaminazioaren ondorioz sortutako hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzaileari entregatu beharko zaizkio, apartatu honetako lehenengo puntuan ezarritakoa betez. Halaber, jardueraren garapenean sor daitezkeen hondakin arriskutsuak (ustekabeko isuriak, koipeen bereizgailuen hondakinak, bustitako xurgatzaileak eta abar) baimendutako kudeatzaileari eman beharko zaizkio, aldez aurretik kudeatzaile horrekin izenpetu beharreko onarpen-agiria bete ondoren.

  11. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte ibilgailuetatik erretiratutako hondakin arriskutsuak aldi baterako biltzeko edukiontziek edo andelek, eta, behin beteta, itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen. Biltegiratzean, era berean, fluidoak dituzten edo berrerabil daitezkeen osagaiak kaltetzea saihestuko da.

  12. Servicios Ecolgicos Acitain SLren instalazioetan ibilgailuetatik bereizitako hondakin arriskutsuak nahiz jarduera garatzean sortutakoak gordetzeko denbora ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan.

  1. Deskontaminazioa egin ondoren, eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko, ondorengo tratamendu-jarduera guzti-guztiak egin beharko dira:

    Katalizatzaileak kendu.

    Kobrea, aluminioa eta magnesioa dituzten elementu metalikoak kendu, metal horiek zatikatze-prozesuan kendu behar ez badira.

    Pneumatikoak eta tamaina handiko plastikozko osagaiak kendu (adibidez, kolpe-leungailuak, aurreko panelak, fluidoetarako andelak eta abar), material horiek zatikatze-prozesuan kendu behar ez badira, material gisa birziklatu ahal izan daitezen.

    Beira kendu.

  2. Desmuntatze-prozesuan, gutxienez, honako pieza eta osagai hauek kenduko dira, eta, berrerabiltzeko prestatzen ez badira, hondakin arriskugabe gisa kudeatuko dira, kasu bakoitzean esleitutako EHZ kodearekin:

    Kobrea, aluminioa eta magnesioa duten metalezko osagaiak, metal horiek ondorengo birrinketa-prozesuetan bereiziko direla egiaztatu ezean (EHZ 160118 eta 160122).

    Katalizatzaileak (EHZ 160801).

    Erabiltzen ez diren pneumatikoak (EHZ 160103).

    Tamaina handiko osagai plastikoak; hala nola, aurreko panelak, paratxokeak eta fluidoetarako andelak, salbu eta egiaztatzen bada material horiek bereizi egiten direla ondorengo birrintze-prozesuetan (EHZ 160119).

    Beira (EHZ 160120).

  1. Berrerabiltzeko edo birziklatzeko prestatu ezin izan diren frakzioak balorizazio energetikora bideratuko dira, hierarkia-printzipioaren arabera.

  2. Aurreko apartatuan adierazitako piezak eta osagaiak bereizita biltegiratuko dira, berrerabilgarriak direnak ez kaltetzeko; azken horiek birziklatzera bideratuko direnetatik bereizi behar dira.

  3. Halaber, deskontaminatu edo desmuntatu ondoren horiek ibilgailuak biltegiratzeko gunean pilatuz gero, pilaketa horretan, beharrezkoak diren segurtasun-baldintzak bermatu beharko dira eta ibilgailu horiek oraindik izan ditzaketen pieza eta osagai berrerabilgarriak kaltetzea saihestu beharko da.

  4. Hondakin arriskugabeak Servicios Ecolgicos Acitain SLren instalazioetan biltegiratzeko denbora, kudeatzaileari entregatu baino lehen, gehienez ere bi urtekoa izango da, eta epe hori urtebetez murriztuko da, deuseztatzera bideratutako hondakinen kasuan, aurretik balorizatzea ezinezkoa dela justifikatuta.

  5. Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak tratatzeko zentroaren jardueran sortu diren eta erabiltzen ez diren pneumatikoei dagokienez, eta Erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketari buruzko abenduaren 30eko 1619/2005 Errege Dekretuak xedatutakoa kontuan harturik, horien ingurumen-kudeaketa egokia bermatzeko neurriak hartu beharko ditu Servicios Ecolgicos Acitain SLk, erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeatzaile bati bere kabuz entregatuta.

    Servicios Ecolgicos Acitain SLk, bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuetatik datozen pneumatikoak berrerabiltzeko prestatzen baditu, justifikatu beharko du ekitaldi bakoitzean berrerabiltzeko prestatu eta bigarren eskuko pneumatiko gisa merkaturatu dituen pneumatikoen kopuru baliokidea bidali diola baimendutako kudeatzaileari. Betebehar hori honela bete ahal izango du: erabiltzen ez diren pneumatikoak tratatzeko baimendutako kudeatzaileekin egindako akordioen bidez, ekoizlearen ardura hedatuko sistemekiko akordioen bidez, edo bigarren eskuko pneumatiko horiek eskuratu dituzten profesionalek erabiltzen ez diren pneumatikoen kopuru baliokide bat horiek tratatzeko baimendutako kudeatzaile bati entregatu izanaren urteko ziurtagiri baten eta horri buruzko dokumentazioaren kopiaren bidez.

  6. Apartatu honen 2. puntuan adierazitakoari jarraituz, behin ibilgailuak deskontaminatuta eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko piezak eta osagaiak desmuntatuta, Servicios Ecolgicos Acitain SLk ibilgailuaren gainerakoa baimendutako tratamendu-zentro batera eraman beharko du bertan zatika dezaten, eta modu horretan berma dadin, bere jardueraren eremuan, Bizitza baliagarriaren amaieran dauden ibilgailuak kudeatzeari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen dituen berrerabiltzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko helburuak betetzea.

  7. Indarraldiaren arabera, Servicios Ecolgicos Acitain SLren eta enpresa horrek igorritako hondakinen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren aurrean.

  8. Servicios Ecolgicos Acitain SLk honako helburu hauek bete beharko ditu:

  1. Ibilgailuetako osagai, zati edo piezak berreskuratu eta merkaturatuko ditu, berrerabiliak izan daitezen prestatzeko. Ibilgailu horiek urtero tratatutako ibilgailuen guztizko pisuaren % 10 izan beharko dute, gutxienez.

  2. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ibilgailuetako osagai, zati edo piezak berreskuratu eta merkaturatuko ditu, berrerabiliak izan daitezen prestatzeko. Ibilgailu horiek urtero tratatutako ibilgailuen guztizko pisuaren % 15 izan beharko dute, gutxienez.

    Ondorio horietarako, berrerabiltzeko prestatutako osagai, zati edo piezatzat hartuko dira automobiletatik atera eta bigarren eskuko pieza gisa saldutakoak, bai eta, saltzeko asmoz, atera eta biltegira pasatutakoak ere.

    2.1.4. Transferentzia-zentroaTEEHak aldi baterako biltegiratzea.

  1. Gehienez ere 150 m2 TEEH biltegiratuko dira, betiere Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean zehaztutakoari jarraikiz.

  2. Ahal den guztietan berrerabilera barne hartzen duten akordioak sinatuko dira. Horretarako, TEEHak norako horretarako berrikusiko dira, Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren IX.A eranskineko irizpideekin bat etorriz.

  3. TEEHei ezingo zaie R4 lanik egin, kudeatzaile baimenduaren tratamendu espezifikorik jaso ez badute. Tratamendu horretan, gutxienez, mota guztietako jariakinak kendu beharko dira, olioak, lubrifikatzaileak eta bestelakoak barne, eta material eta osagaien gaikako tratamendua egin beharko da, Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren XIII. eranskinean xedatutakoari jarraikiz. Era berean, TEEHak ezingo dira prentsatu, zatitu edo trinkotu, baldin eta aurretik ez badute igaro dagokion tratamendu espezifikoko prozedura.

  4. Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

  5. Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur beltzak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu beharko da, eta ezin izango da sarera isuri.

  6. Indarraldiaren arabera, Servicios Ecolgicos Acitain SLren eta enpresa horrek igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako tratamendu-kontratuen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude espainiar Estatuan kokatuta, mugaz gaindiko lekualdatzeak arautzen dituen Europar Batasuneko araudia bete beharko da.

    2.1.5. TEEHak tratatzeko lerroa (G1).

    Tratatu beharreko tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen gehieneko biltegiratze-gaitasuna 50 m2-koa izango da. Gainazal iragazgaitzeko eremuetan biltegiratuko dira. Horietan, isuriak biltzeko instalazioak egongo dira, eta gaitasuna izango dute espero diren karga guztiak hartzeko, betiere pabiloi estalian, aire zabaletik babesteko.

    Manipulazio- eta tratamendu-jarduerak beti pabiloi estali batean egingo dira; pabiloiak zoladura iragazgaitza izango du eta isurketak jasotzeko sistemez hornituta egongo da.

    Bereizita jasotako tresna elektriko eta elektronikoetatik, gutxienez, honako osagai, substantzia eta prestakin hauek atera beharko dira, ingurumenera heldu ez daitezen:

    Poliklorobifeniloak (PCB) dituzten kondentsadoreak.

    Merkurioa duten osagaiak; esaterako, etengailuak edo hondo-argiztapena duten bonbillak.

    Erremintarik erabili gabe, gailutik atera daitezkeen pilak eta metagailuak.

    Telefono mugikorretarako, oro har, eta bestelako gailuetarako zirkuitu inprimatuen txartelak, zirkuitu inprimatuen txartelaren azalera 10 zentimetro koadrokoa baino handiagoa baldin bada.

    Toner-kartutxoak, likidoa eta orea, baita koloretako tonerra ere.

    Olioak.

    Material piroatzeratzaile bromatuak dituzten plastikoak.

    Izpi katodikodun hodiak.

    Gasezko deskarga-lanparak.

    100 cm2-ko azalera baino handiagoa duten kristal likidozko pantailak (armazoiarekin batera, hala badagokio) eta hondoko argiztapen gisa gasezko deskarga-lanparak dituzten guztiak.

    Amiantoa duten osagaiak.

    Kanpoko kable elektrikoak.

    Zeramikazko zuntz erregogorrak dituzten osagaiak.

    Substantzia arriskutsuak dituzten kondentsadore elektrolitikoak (altuera > 25 mm, diametroa > 25 mm edo antzeko bolumena).

    2.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    2.2.1. Baldintza orokorrak.

    Servicios Ecolgicos Acitain SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar atmosferara jariatzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, behar izanez gero.

    Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

    Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta haien ondoriozko efluenteek arriskurik izan ez dezaten giza osasunerako eta segurtasun publikorako. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantendu beharko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    2.2.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Servicios Ecolgicos Acitain SLren instalazioak honako foku hauek ditu, atmosfera babesteko indarrean den araudiaren arabera katalogatuta:

    (Ikus .PDF)

    2.2.3. Isurketaren muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurketetan ez dira muga-balio hauek gaindituko:

    (Ikus .PDF)

    Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

    Emisio-balioak betetzen ote diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da. Ikusten bada isurketen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio berehala ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    2.2.4. Gasak bildu eta husteko sistemak.

    Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak E.3.2.2 apartatuan ezarritako kotatik gora helduko dira. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute honako elementu hauek: sekzioak, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta guneen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Emisio zehaztugabeak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    3.3. Ibilgura isurtzeko baldintzak.

    3.3.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    Servicios Ecolgicos Acitain SLk ez du jabari publiko hidraulikoan isurketarik egiten; beraz, ez da ibilgura isurtzeko baldintzarik ezarri behar. Erabilera higienikoko urak industrialdeko saneamendu-sistemarekin konektatuta daude, eta sistema horren titularra Gipuzkoako Urak SA da.

    (Ikus .PDF)

    Jabari publiko hidraulikoan baimenik gabe isurketaren bat egin dela egiaztatzen bada, Uren Legearen 105. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, dagokion zehapen-prozedura hasiko da, aipatutako Legearen 116.3.f artikuluaren arabera, eta baimendu gabeko isurketen kontrol-kanona likidatuko da, legez dagozkion gainerako jarduketei kalterik egin gabe.

    3.3.2. Isurketaren muga-balioak.

    Ur beltzen isurketak bete egin beharko ditu Gipuzkoako Ur Kontsorzioaren kolektorera doazen isurketei buruzko Erregelamenduan agertzen diren mugak eta baldintzak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

    3.4. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira, euren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.

    Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia bakoitzeko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin edota efluente batzuekin nahastea. Hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek biltzeko eta biltegiratzeko baliabide egokiak jarriko dira, aipatutako nahasketa horiek ekiditeko.

    Hondakinak kudeatzeari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen denean. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein moduren aurretik, izan materiala edo energetikoa.

    Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan desagerraraztea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

    Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota orientagarriak dira soilik; kantitate horiek kalkulatzeko, kontuan hartu dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Azken datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

    Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru iragazgaitza izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

    Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, justifikatu beharko da kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakin sortuak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakinen Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita Hondakinen Zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk indargabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

    Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinarazi beharko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Mallabiko Udalari.

    Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, bete egin beharko dira Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluarekin.

    Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahal izango dute; garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean arrazoitutako erabakia jakinarazi beharko diote operadoreari.

    Hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

    Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

    3.4.1. Hondakin arriskutsuak.

    (Ikus .PDF)

  1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak aintzat hartuta ezartzen dira hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da haiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dute hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen. Kudeatzeko moduetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta Hondakinak Kudeatzeko Europar Batasunaren Estrategian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko IV. Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek baliozkotu egin beharko du hondakin bakoitza tratatzeko kontratuetan jasotako informazioa, kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, hondakinak tratatzeko kontratuetako lagatze- edo desagerrarazte-kodeak baliozkotzeko eskatzen denean, baldin eta aurrez berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko jardun-kodearen arabera kudeatu badira.

  2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak independenteak izango dira, baldin eta, hondakinen tipologia dela-eta, isurketa baten ondorioz nahasiz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete.

  3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

  4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

  5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan, hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen beste kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

  6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Servicios Ecolgicos Acitain SLk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

  7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak bete egiten dituela halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

  8. Servicios Ecolgicos Acitain SLk Erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

  9. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira, gutxienez.

  10. Servicios Ecolgicos Acitain SLk poliklorobifeniloak (PCB) eduki ditzaketen gailuak badauzka, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (Errege Dekretu horren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak desagerrarazteko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira), baita Errege Dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuak zehaztutakoak ere.

  11. Servicios Ecolgicos Acitain SLk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak (ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa) adierazten dituen substantziak baditu, horiek deuseztatzeko berreskuratu beharko dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu gailuak berrikusteko edo mantentzeko lanetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

  12. Servicios Ecolgicos Acitain SLkurtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria, kantitatea eta helmuga, eta zerrenda batean bildu beharko du zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

  1. Servicios Ecolgicos Acitain SLk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria, kantitatea eta helmuga, eta zerrenda batean bildu beharko du zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

  2. Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Servicios Ecolgicos Acitain SLk laburpen-memoria bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Memoria horretan jaso beharko ditu sortutako hondakin arriskutsuen jatorria, kantitatea eta helmuga, eta zerrenda batean bildu beharko du zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

  1. Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluari jarraikiz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi hori gutxienez 3 urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

  2. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, alegia, mota horretako ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, Servicios Ecolgicos Acitain SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urterik behin gutxienez, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatutakoaren arabera; betiere, aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Servicios Ecolgicos Acitain SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

  3. Baldin eta Servicios Ecolgicos Acitain SL Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken edukitzailea bada, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

  4. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta n), o) eta p) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabilita.

  5. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Servicios Ecolgicos Acitain SLk bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezartzen dira amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

  6. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira, gutxienez.

  7. Servicios Ecolgicos Acitain SLk poliklorobifeniloak (PCB) eduki ditzaketen gailuak badauzka, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak (Errege Dekretu horren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak desagerrarazteko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira), baita Errege Dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuak zehaztutakoak ere.

  8. Servicios Ecolgicos Acitain SLk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak (ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa) adierazten dituen substantziak baditu, horiek deuseztatzeko berreskuratu beharko dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu gailuak berrikusteko edo mantentzeko lanetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

    3.4.2. Hondakin arriskugabeak.

    Sustatzaileak hondakin arriskugabe hauek aitortu ditu:

    (Ikus .PDF)

  1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio hornitzaileari, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

  2. Hondakin horiek desagerrarazi beharrekoak direnean, ezingo dira urtebetez baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helmuga balorizatzea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

  3. Oro har, desagerrarazi aurretik, hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen-baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-bidea ebazpen honetan jasotako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin bat datorrela. Servicios Ecolgicos Acitain SLk artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak, edo horien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.

  4. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen- eta kontrol-agiria bete beharko da hondakin arriskugabea lekualdatu aurretik, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

  5. Balorizatzeko edo desagerrarazteko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31.2 artikuluaren arabera.

  6. Baldin eta Servicios Ecolgicos Acitain SL Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken edukitzailea bada, bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

  7. Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Servicios Ecolgicos Acitain SLk laburpen-memoria bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Memoria horretan jaso beharko ditu sortutako hondakin arriskutsuen jatorria, kantitatea eta helmuga, eta zerrenda batean bildu beharko du zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiek dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

  8. Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 64. artikuluarekin bat etorriz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Fitxategi hori gutxienez 3 urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Apartatu honetako c) eta d) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e), g) eta h) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabilita.

    3.5. Lurzorua babesteari lotutako baldintzak.

    Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin, eta hor jasotako gomendioei jarraikiz, lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu Servicios Ecolgicos Acitain SLk.

    Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuarekin, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

    Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua), lurzorua babesteko betebeharrak ezartzen dira, eta, hain zuzen ere, horiek betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

    Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta maiztasunak beteta.

    Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

    Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde egiaztatu batek egina, eta aipatutako txostenak bilduko ditu hor (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-agiriak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat helaraziko da.

    Lur-mugimenduak.

    Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

    1. Aurreikusten bada aldaketaren bat egin behar dela instalazioa baimenduta dagoen lursailaren barruan, eta aldaketa horren ondorioz lurrak mugitu behar badira:

      1. Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuan jasotzen denarekin, induskatu beharreko materialak (lurrak, eraiste-hondakinak, etab.) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

      2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzematen bada, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko egiaztatuta dagoen erakunde batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du, gauzatu aurretik.

      3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

        Jarduketa sustatu duen pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduketa egingo duen kontratistaren identifikazioa.

        Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

        Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

        Jarduketaren deskribapen xehatua.

        Induskatuko diren materialen bolumena, zolatak barne.

        Ingurumen-jarraipenerako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan, erakunde egiaztatua izan beharko du.

        Jarduketa hasteko aurreikusitako datak.

      4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko da, eta, bertan, lurren karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materialen berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

      5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotako irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

        https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

      6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa egiteko, oinarrizko irizpide batzuk bete beharko dira; hain zuzen ere, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan ("Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa") adierazitako oinarrizko irizpideak, induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu beharrekoak.

      7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

      8. Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

      9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

    2. Aurreikusten bada aldaketaren bat egin behar dela instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpora (lurzoru berria okupatuz), eta okupatu nahi den lurzoru berrian lehenago gauzatu bada ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoruaren arloko adierazpen bat lortu beharko du egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

      Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek dagozkion neurriak har ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuaren arabera.

      3.6. Zaratari buruzko baldintzak.

      1. Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:

        1. Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB ere.

        2. Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB ere.

        3. Jarduerak ezin izango du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egin, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

        (Ikus .PDF)

        Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-tik gorako gehikuntzarik gaindituko.

        Gainera, jardueraren gainerakotik nabarmen bereizitako prozesuaren jardun-modu bat badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 5 dB-tan gaindituko 1. taulan finkatutako balioak.

      2. Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez zaratarentzat ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen direnean, hain zuzen ere, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean garatzen den zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan adierazten direnak, jarduerak beharrezko neurriak hartu beharko ditu helburu horiek gainditu ez daitezen.

      3. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

      1. Ingurumena Zaintzeko Programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1. Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

      1. Servicios Ecolgicos Acitain SLk emisioen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

        (Ikus .PDF)

      2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

      3. Halaber, a) apartatuan azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin (emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duelarik, edozein maiztasunekin, eta emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa izanik), urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, dagokion urtekoan, justifikatu beharko da.

        1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

        Euskarri informatikoan, edo, halakorik ezean, paperean, erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

        Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

        2. Jardueraren adierazleen kontrola.

        Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduari buruzko parametro adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eraginari dagokionez:

        (Ikus .PDF)

        3. Zarataren kontrola.

      1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

      2. Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zaindu egin beharko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

      3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

        4. Emaitzak kontrolatzea eta igortzea.

        Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

        https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

        Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

        Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako, helbide elektroniko hau erabili beharko da: ippc@euskadi.eus.

        Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak soilik bidaliko dira kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan.

        Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien balizko kausa eta konponbideak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik hala egin ez bada.

        5. Ingurumena zaintzeko programaren dokumentu bategina.

        Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokaleku xehatua. Aurrekontua ere barne hartu beharko du.

        Gainera, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazle bereizgarrien zehaztapena eta adierazle horiek aztertzeko sistematika jaso beharko ditu, hartara egiaztatu ahal izateko enpresak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoak (ingurumen-adierazleak) eraginkorrak ote diren.

      1. Ezohiko egoeretako prebentzio-neurriak eta jardunerako baldintzak.

        1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta mantentze-lanetarako programatutako lanak.

        Urteko mantentze-lan programatuei eta martxan jartzeko eta geldiarazteko epeei dagokienez, enpresak sor litezkeen isurpenen eta hondakinen kalkulua egin beharko du eta, hala badagokio, kudeaketarako zein tratamendurako proposamena egin beharko du.

        Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-lanetan eta ezohiko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren apartatuko E.3.4 azpiapartatuan (Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak) ezarritakoarekin bat etorriz, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

        2. Jarduera etetea.

        Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea eta Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzeko urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Horrenbestez, Servicios Ecolgicos Acitain SLk jarduera-etete horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea igaro baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduketa-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta beranduenez ere noiz hasiko den lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

        Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Servicios Ecolgicos Acitain SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuaren E.3.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

        3. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta jarduerak.

        Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendurako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

      1. Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektoreen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

        Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko. Aipatutako prebentzioko mantentze-lanen eskuliburuan zenbait neurri jasoko dira, atmosferaren eta ur-ingurunearen poluzioa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta zaintza- eta kontrol-ekipoen egoera ona bermatzeko.

        Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

      2. Halaber, erregistro bat eduki beharko da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

      3. Besteak beste, olioak eta erregaiak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

      4. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

      5. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek betebehar batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

      6. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipamendu bereziak.

      7. Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat eduki beharko da. Horren bitartez, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

      8. Aldizkako garbiketa-lanak egiterakoan, ez dira ubidera isuri beharko andel edo baltsen sakonean metatutako solidoak. Erretiratu egin beharko dira, kudeatzeko edo horretarako baimendutako zabortegian uzteko.

      9. Inoiz ez dira pilatuko euri-ur isurien ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

      10. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

      11. Gorabehera edo anomalia baten ondorioz ingurunean edo jardueraren kontrolean efektu negatiboak gerta badaitezke, sustatzaileak gorabeheraren edo anomaliaren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako erabili behar den helbide elektronikora mezua bidaliz: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, gai hauek adierazi beharko dira gutxienez:

        Gorabehera-mota.

        Jatorriak eta arrazoiak (unean bertan zehaztu daitezkeenak).

        Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

        Sortutako ondorioak.

        Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

        Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuri atmosferikoren bat egonez gero, SOS DEIAK eta udala berehala jarri behar dira jakinaren gainean. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

        Gorabehera-mota.

        Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

        Gorabeheraren iraupena.

        Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

        Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen zenbatespena.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Aurreikusitako neurriak, berriro gerta ez dadin.

        Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

      12. Egiaztatu beharko da instalazioek bete egiten dituztela suteen aurkako babesari buruz indarrean den araudian ezarritako betekizunak. Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua aplikatu behar denez, egiaztapena egiteko, eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko dira. Hori egin ezean, eskumena duen erakundeari egindako eskaeraren kopia aurkeztu beharko da.

      1. Babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, araudi berria indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharrak hala gomendatzen duenean.

        Halaber, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

        E-PRTR jakinarazpena.

        Urtean behin Servicios Ecolgicos Acitain SLk atmosferara eta uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuen Ingurumen Adierazpena helaraziko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, Euskal Autonomia Erkidegoko E-PRTR Emisio eta Transferentzia Kutsagarrien Erregistroa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Erregelamenduarekin lotutako isuriei eta ingurumen-baimen integratuei buruzko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

        Informazio hori bidaltzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliko dira.

        Informazio hori publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenei jarraiki. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

      1. 2007ko apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. apartatuari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

      2. Instalazioan aldaketak egitea.

        Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, aldez aurretik helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

        https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_20194158899329/procedures/proc_20194158899905/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones_eu.docx

        Organo honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

        Industriako Isurketen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

        Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

        Halaber, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

        Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta lurzoru horrek lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

      3. Ingurumen-erantzukizuna.

        Servicios Ecolgicos Acitain SL 1. lehentasun-mailako operadore gisa dago sailkatuta ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera. Agindu horren bidez ezartzen dira, hain zuzen ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen (urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduak aldatua) azken xedapenetako laugarrenean aurreikusten diren ministerio-aginduak onartzeko lehentasun-ordena eta egutegia.

        Servicios Ecolgicos Acitain SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren (Ingurumen-erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea hein batean garatzeko Erregelamendua onartzen duena) 34. artikuluan ezarritakoaren arabera. Artikulu horren hirugarren puntuaren arabera, operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta jardueran, instalazioan edo baimenean funtsezko aldaketak egiten direnean.

        Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita badago, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari; adierazpen horretan, IV.2 eranskinean adierazitako informazioa jasoko da gutxienez.

        Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

        Laugarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Servicios Ecolgicos Acitain SLri, Mallabiko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

        Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

        Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 17a.

        Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

        AMAIA BARREDO MARTN.